Pasa den hilean, IEP gelako Peio, Zuhain eta Oier ikasleak Saran izan dira ESKUTIK pilota egilearen lantegian. Eskulangintzan, trebe eta bixkor ikusi ditugu ikastolako hirurak, zinez ! Pazientzia poxi batekin, eskuz aritzeko pilota banarekin itzuli dira. Ellande Alfaro eta Martine gisako irakasleak izan arren gure ikasleak fin artiu dira eskulanean.
Lau saio egin dituzte. Pilotak desegin ondotik, latexarekin egindako kiskia osatu eta, artile nahiz eta kotoinezko hariak atxiki ondotik, ahuntz larrua josi dituzte pilota bukatzeko. Laugarren saiotik landa, bakoitzak izenpeturiko pilota berri-berriarekin itzuli dira.
Milesker Ellande eta Martine eta, jakina, milesker gure hiru ikaskideei ere, hemendik aitzina, kolegioko ezker paretan aritzeko eskuzko pilotak.... beraiek egina... baietz ! Parioa atxikia.