Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Abenduaren 5etik 7ra, kolegioko 3.eko ikasleek Bilbo Bizkaiko hiri nagusia ezagutzeko parada ukan dute : hren karrikak eta auzoak zeharkatuz, oinez ala metroz.

Asteazken goizean, Durangoko azoka ikusteko parada ezin hobea ukan dute. Bertan, hainbat musikariekin topo egiteko eta argazkitan hartzeko aukera ere ukan dute. Baita ere maite diztuetn taldeen biniloen CDa erosteko : Berri Txarrak, Zea Mays...etab... Arratsaldean, Boluetan genuen aterpetxean haien motxilak utzi ondoren, Bilboko auzo (San Frantxisko)... trabeskatu zuten. Eta pausoz pauso Azkuna zentro kulturalera iritsi ziren, San Mames zelaiaren ingurunea bisitaren ondotik.

Ostegun goizean, Arte Ederreko Museoan, euskal musikaren historian murgildu ziren (1968-2018). Halaber, hainbat obra miresgarri ikusteko parada ere eduki zuten : Zumeta, Oteiza, Goya, Zurbaran, Gauguin, Casatt, Chillida, Bacon, Delaunay..etab.. Arratsaldean, Bilboko zazpi kaleetan joko pista txiki bat egin zuten eta eraikin esanguratsu batzuen aitzinean argazkitan hartu ziren ikasleak.

Azken egunean, ostiralean, itsasadarraren bisita itsasontziz egin zuten. Hor, Bilbon diren eraikin eta industrialaren aztarnak ikusgai ziren. Itsasontziak Santurtzin utzi zituen eta Bizkaiko zubirantza zindoazela izurde txiki bat ikusi zuten. Ondotik, Getxon bazkaldu eta Zibururat itzultzeko ordua iritsi zitzaien.