Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Otsailaren 15ean, ostiral eguerdiz, goizeko kurtsoak bukatu eta, ikasleek haien mozorroa ipini dute, kanpoko eremua koloreztatuz, ihauteri arratsaldea abiatu aitzin.... "Munduko biztanleak" gaia errespetatuz, denetariak ikusten ahal zen : mexikanoak, txinatarrak, razta batzuk, munduko kirolariak, turistak, esukaldunak... eta ahantzi gabe txaketa horiak !

Handienek bazkaltzen zuten bitartean, gazteenek zuten lehen orduan hitzordua :

- Seigarreneko ikasleak adi egon dira Joseba Ayalaren ipuin kondaketan (laguntasuna, Lota jauregiko jauna eta buhamiaren ixtorioa, hiru konkordunen ixtorioa...)

- Bostgarrek, Ziburun iragaiten den Sorgin Gaueko 5 pertsonaien ezagutza egin dute : Akerra, hartza, zirtzila, joalduna eta sorgina (sinbolizazioa, jantzia, irduiak...) Maider, Intza, Joana eta Gillermori esker !

Ondotik, kolegioko ikasle guztiak elkartu dira ezker paretan Zan Pantzarren auzia entzuteko, hainbat leporatze eginak izan zaikion : munduan den pobrezia, kutxadura, terrorismoa... Desoreka sozialengatik, Frantzian izan den txaketa horien mobilizazioa... Kolegioan kurtso egun ainitz direla, ebaluazio ainitz, hitz gehiegi lotura liburuxkan, euskararen erabilpena eta nola ez, brebetaren kezka handiena, inposatua zaigula zientziak frantsesez pasatzea eta ikasle ohien egiazko maila ez dela beha den bezala kondutan hartua izan, aski dela !.... eta hainbat gauza ! Gaixo Zan Pantzar, hitz egiteko eskubiderik ez du ukan eta errea izan ordez, ikasleek jo dute aurten !!!!!!!

Ondotik, kirol animazioak instalatuak ziren kanpoan, Animaktioneko Mikeli esker : bubble fut, zumoen borroka eta espartinen botatze lehiaketa. Udako eguzki izpien artean, irriñoak, desafioak eta izerdia nahasi dira, 6. eta 4.ek prestatu zuten krakakda partikatu aitzin ! 

Azken egun polita iragan da bakantzak aitzin : Txalo bero bat parte hartzaile eta komita guztiei ! Milesker !