Martxoaren 8ko goizeko bisitaren ondotik, beste ikasle talde bat : Uxue, Nekane, Julen eta Adur, 4.eko ikasleak ere bai bi erreportaiak egin dituzte arratsaldez....
Lehenik joan dira Miarritzeraino, dermatologoa den Peres-Pierron Sylvie medikua galdezkatzera.
Gainera, emazte hori CADEko ur komisioko kidea da...
Momentu hortan itsasoaren kutsaduraren eragina osasun mailan zein den esplikatua izan zaie.
Ikasleak bere gaiaren menperatzeaz harritu dira.
Azalpen guztiak entzun eta, Angeluko bidea hartu dute ikasle ohiak izan diren Txomin eta Ione Lopez Manterola surflariekin elkartzeko...
Han bertan, itsasoaren kutxaduraren ondorioa kirolariengan zehaztua izan zaie.
Bi erreportai horiek ere bai zehazki agertuko dira Kanaldudeko "Zuzenean zure esku" emankizun denboran, kolegioan bertan, martxoaren 28an, ostegun arratsez !
Zuk ere parte har ezazu eta zure izena eman Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. idatziz !