Martxoaren 11an, astelehen goizez, 4.eko ikasleek zuten hitzordua kolegioko IDZtan, euskara kurtsoetan antzerkia lantzen baitute : antzerki mota desberdinak, antzezlearen lana, ikuslearen jarrera... Sorpresa ez da ttipia izan.... Porrotx eta Pontx pailasoak IDZtara sartu direlarik !
Hastapen batean, antzezpen bat egin ondoren, Porrotxek bere sudur gorria kendu du eta Joxe Marik hitza hartu du bere ibilbidea aurkeztuz eta pailaso lanbidea deskribatuz, "euskaldun" izanez bizi izan dituen trabak eta bizipenak partekatuz.
Euskararen garrantzia azpimarratu du behin baino gehiagotan, baita ere naturaren babestea, elkar bizitza, familia, maitasuna, koloreen sinbolika, desberdintasuna....
Ondotik, Porrotxek Pontxen aurkezpena egin du, hitza gure kolegioko Joanesi emanez. Honek, lekukoa hartuz, betidanik izandako ametsa gauzatzeko parada du, bere sorkuntzak eginez eta ondokoengandik behar duen laguntzaz baliatuz (burasoak, pailasoak, lagunak...).
Trukaketa aberatsa eta emozioz betea, ikasle-lagunekin partikatua, eta kolorez betea !
Milesker Porrotx, Pontx eta adi egon diren 4.eko ikasle-lagun guziei !
Ez ahantz : "Bihotza, burua, eskua ! Pentsatu, sentitu, ekin ! Denak elgarrekin !"