Piarres Larzabal Kolegioa

 

Zorionak Piarres Larzabal Kolegioa

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Gure kolegioko kirol elkarteak Olagarroa du izena.

Eskola orduetatik kanpo, gorputz heziketa eta kirolaren praktika hedatzea du helburu, ikasleen arteko ezagutza bultzatuz, Seaskako bertze kolegioekin trukatzeko aukera eskeiniz eta Euskal Herri osoko ikasleekin topaketak eginez.

Aktibitateak aire hartzeetan, 4ak et’erditan kurtsoen ondotik ala asteazken arratsaldetan, eta, asteburutan proposatuak dira.

 

Antolaketa :

Kirol elkartea bi aldiz astean (astelehenez eta ostegunez) aire hartzeetan eginen da, kantinatik landa.

Bestalde ateraldiak proposatuko dira asteazken arratsalde edo larunbatarekin. Aktibitatearen iraupena eta urruntasunaren arabera hautatuak izanen dira egunak.

Ikasleen, irakasleen edota ikastetxearen nahi bereziaren arabera, egunak eta ordutegiak aldatuak izan daitezke.

Kantinatik landa egindako aktibitateak ikastetxean bertan eginak izanen dira, edo Itsas Lizeoko eremuan, ikusiz denbora guti delakoan, ikasleak ahal bezain bat aktibitatean izan daitezen.

Ateraldiendako, tokia aktibitatearen arabera hautatua izanen da.

Kirol elkartea kiroleko irakasleen gain da. Aurten Eneko Hirigoyenek du ardura. Ateraldietan, haur kopuruaren arabera, buraso edo/eta pedagogia taldeko kideen parte hartzea beharrezkoa izanen da seguritatezko irizpideak beteak izan daitezen.

 

Plangintza :

Lehen hiruilan : Eskalada ateraldiak

Bigarren hiruilan : Esku pilota txapelketa

Hirugarren hiruilan : Molkky txapelketa eta Futbito txapelketa

Aktibitate hauek proposamenak dira, ikasleen gogoen arabera edo proiektu berezi baten arabera aldatuak izan daitezke.

 

Ateraldiak : 

Urtarrila - Otsailan : Ski ateraldia (4. / 3.)

 

Helburuak :

Kirol elkartearen helburuek ikastetxeko proiektua eta gorputz heziketako proiektu pedagogikoarekin bat egiten dute :

 

Helburu pertsonalak :

- Balore desberdinak garatu ateraldi edo taldean giren momentuetan, ala nola ardura, elgarrekiko laguntza, autonomia, taldeko bizia, errespetua...

- Gogoa duten ikasleeri proposatu aktibitate desberdinak, ala nola kanpoan egiteko posibilitate gutti emaiten dute aktibitateak (batzuentzat bederen) ;

- Ikaslearen gaitasun bereziak eman aitzina aktibitate desberdinetan, motibazioa sortu, ikasleak kanpoan aktibitate bat segi dezan ;

- Ikaslearen  motrizitatea "garatu" edo bederen sustatu esperientzia berriak biziaraziz ;

- Ikaslea lagundu erreusitze egoera batean ezarriz

 

Helburu sozialak ikastetxe heinean :

- Elkarteko bizia zer den ikusi

- Ikasleen arteko harremanak sendotu beste klaseko eta beste adineko ikasleekin

- Buraso, irakasle, ikasle eta zuzendaritzaren arteko harremanak sortu ikastetxeko proiektua izan dadin kirol elkartea

 

Helburu sozialak ikastetxetik kanpo :

- Kanpoari begira idekidura bat sortu : beste ikastolako kolegioekin harremana sortuz edota Ziburuko beste kolegio btazuekin harremanak sortuz ;

- Herriko biziaz interesatu : Herriko beste kirol edo kultur elkarte batzuekin harremanak sortuz