Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Oporrak aitzin, gizen eguna kari, otsailaren 9an, asteart arratsaldez, kolegioko ihauteriak ospatu ditugu. Eguerdiko txirrinak joa bezain fite, ikasleek ekarritako mozorroa jantzi dute.

Gaia libre izanez, edozoin pertsonalitateak aurkitu ditugu kanpoko eremuan !! Hala nola, Star Wars, rugbilariak, pailasoak, pyjama'party kideak, Mario eta Luigi, Anonimoak, Aingeruak, Hippiak, Disco garaiko dantzariak, Otsoa eta ardiak, Ma'Dalton eta bere laukotea, baita ere apez bat, serora batzu eta... bi radar !!

Euria jauts'ala ari zelarik ere, Ani, Hip Hop irakasleari esker, kolegioko flaxmoba bat lantzen entsaiatu gara lehen orduan, mailaka eta txandaka. Baldintza txarretan izan ere, zerbait lortua izan da ikasleen motibazioa eta trebetasunari esker.

Bideoa ikusteko hemen klikatu.

Famatua den Piarres taldearekin besta berezi hori bukatu dugu !! Ikasleak dantzan aritu izan dira aterpean eta ekarritako matahamiak eta bixkotxak partikatzeko aurkera ukan dute.

Ihaut'eurien oroitzapen zoragarriak atxikiko ditugu...

Otsailaren 4an, gure 6.eko ikasleek "Soufre" antzerkian parte hartzeko aukera ukan dute, kolegioa eta Herri Elkargoko partaidetzari esker.

Daniar den Andersen autorearen "Pospolo saltzaile ttikia" ipuinean libreki inspiratua, Charlotte Blin-ek, inguruak irudikatzen ditu eta berrirakurketa delikatu bezain garratza eskaini digu.

"Urtats gau batez, festaren erdian, negu gorrian, emazte batek karrika baten eta bertako biztanleen bizitza kontatzen digu. Gizarte baten mosaikoa osatzen du, miniaturan, zoriontasunaz, erosotasun modernoaz, lehiakortasunaz, maitasunaz, axolgabekeriaz eta su artifizialez animaturik. Eta bizi zati horien erdian, kontakizun koral baten moduan josia, neska pospolo saltzaile txiki bat dago...".

Bestalde, gure frantses kurtsoetako programan sartua baita ipuina gaia, oroitzapen goxo eta alaia atxikiko dutela gure ikasleek espero dugu.

Otsailaren 2tik 5a arte, hirugarrenek enpresen ikastaroa egin dute.

Batzuk gustukoa duten ofizio baten ezagutza egin dute, besteek lan mundua deskubritu dutelarik.

Sartzean, otsailaren 29an, horien lana aurkezteko ahozkoa pasako dute.

Otsailaren 1ean, gure 3.eko ikasleek delako "bookxorm challenge"-ean parte hartu zuten.

Barneko irakurketa txapelketa hau ingles literaturako lau obraren inguruan antolatu zen : "Dracula", "The Call of the Wild", "Robinson Crusoe" eta "Billy Elliot".

Urtarrilan, eguerdiko pausa denboran, euria jauts'ala ari baitzen, estudio gelak ideki ditugu mahai jokoetan eta lagunen artean jostatzeko.

Animazio hori biziki arrakastatsua izan da !!! Gelara trumilka sartu dira, maila guzietako ikasleak nahasi dira eta nola ! Estrategiz betea !

Kartetan (Mus, Kem's...), Tangram, Mastermind, dama jokoan, zaldi ttikietan, Uno, Mikado... jokoetan bakarka, binaka ala taldeka aritzeko parada ukan dute.

Horrela, denbora euskaraz gozatuz fite pasa da kurtsoetara joan aitzin !

Urtarrilaren 18 eta 19an, "Génération numérique"-eko kide bat kolegioko ikasle guziak ikusi ditu "Internet"-eko ibilmoldea, alde onak eta baita ere arriskugarriak aipatzeko.

Beharrezkoak dituzten helbideak eman dizkie.

Biziki interesatuak izan dira.

Hiru astez, goizeko aire hartzeetan, 12 ikasle aritu dira karraskan fandangoa lantzen eta hobetzen bikoteka.

Urratsak berrikusi dituzte, segurtasuna landu dute eta epaimahai batek begiratzen duen guztia ere : besoak gora, ispiluaren ariketa, alaitasuna...

Urtarrilaren 24an, igandez, negu - udaberriko giroan, Ziburuko pilota plazan, euskal jantzia ezarriz parte hartu dute Bixintxokari antolatutako fandango txapelketan.

Publiko eder batean aitzinean, batzuk sariztatuak izan dira, bereziki Tehexa Alduntzin eta Lutxi Iribarren bikotea (6.), lehen saria eraman baitute !

Txalo bero bat beste parte hartzaile guziei : Eneka Bessonart - Maika Alzuri (6.), Amaia Alandry - Nahia Carrera (5.), Maitane Berra - Intza Chevillat (5.), Laida eta Julene Etxeberri Pacheco ahizpak (5./3.), Maitza eta Gexan Garate anai arrebak (5. / 3.).

Ta segi fandango arin arin dantzan !

 

Urtarrilaren 13 goizean, kolegioko 4. guziak Urruñako Itsas Mendi zinema gelara joan dira, Asier Altunak zuzendutako Amama filma ikustera. Iparraldeko lehen saio honen ondotik, ikasleek Asier Altunarekin elkarrzketa bat ukan zuten alderdi zaonbaitzun argitzeko.

Amama filma, gelan landu zuten "transmizio" gaiari zuzenki lotua zen.

Familia, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide.

Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.

Bestalde, 4Ako ikasleek filma honen lanketa bat eramanen dute Laurent Dufreche muntatzailearekin baita Asier Altunarekin zuzenean.

Abenduaren 18an, aste berezi zoragarria hori ongi bukatzeko gisan, ikasle guziak euskal jantziak ezarri dituzte, jan aitzin eta ondotik. Eguerdiko pausari erritmoa eman diote kolegioko trikitilariek. Txirrina jo bezain laster, ikasleak bildu dira taldeka, haien herriko lehemen mailetara bidaltzeko urte on karta bat ongi apaindu eta. Bigarren orduan, Holako taldeak itxoiten zituen ikasleak, kolegioko ezker paretan, kantuz eta dantzan aritzeko helburuarekin. Ikasleek ekarri dituzten bixkotx goxoak partikatuak izan dira denen artean. Arratsalde eguzkitxo alai honek eman dio bukaera 2015 urteari, oporretara joan baitira ondotik !

Abenduaren 14etik 18ra, "aste berezi" bat antolatua izan da Ziburuko kolegioko ikasle guzientzat. Burumuinak iraulika aritzeko parada. Ikasle bakoitzak, bere baitan duen hoberena eguneroko egoera bakoitzean eman dezan, bere eta besteekiko duen errespetua gara dezan eta ikastegiko bizian, herritar bizi batean parte har dezan ahalegintzen duen hezkuntz proiektua da.

Aste honek erremediazioa, kultura eta historia aberastea experimentazio zientifikoa eta prebentzioa ardatz nagusiak ditu. Hala nola, erremediazioa (frantsean, matematiketan, brebeta prestakuntza...), bertso saioa, filmak, bisitak (Artxiboak, Oiartzuneko meategia), mintzaldiak (euskal itsas mitologia), tailerrak (food'art, Juul irakurketa, gorputz heziketa beste hizkuntza batean, antzerkia, origami, burua baliatzeko desafioak, birziklapena, dantza, musika), orientazioa (itsas lanbideak), prebentzioa (bide sekuritatea, otobusa...) eta beste hainbeste.