Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxoaren 21an, goizeko 9.15etan, 3.eko ikasleak Pasaiara joan dira. Euri tanten artean, oinez, Albaola Faktoriako bidea hartu dute. Hiru taldeetan banaturik, zurginen tailerra, museoa eta baleontziaren eraikuntza azken aldiko, gurekin behintzat, bisitatu dute. Kanaldude Bideo kideek bisita hori hurbiletik segitu dute, hasten baitute proiektu honi buruzko "San Juan" DVDa. Lau urteko bisitak, tailerrak, ekintza desberdinen oroitzapenak liburuxka batean adierazi dituzte. Piknikatu ondoren, kolegioko bidea hartu dute eguzkiarekin batera.

San Juan proiektua bukatzeko, 3.eko ikasleek hitzordu desberdinak dituzte :

- Apirilaren 4ean, aste berezian, emanaldia berriz landuko dute kolegioan.

- Itsas erakusketa antolatua izango da maiatzaren 7tik 22ra, Donibaneko Sardina erretegian : ikasleen lau urteko lanak, Itsas Begia - Albaola - Euskal Kultur Erakundea - Altxa Mutilak parte hartzearekin batera.

- Maiatzaren 21ean, Donibaneko Jai Alaian, Ziburu - Donibaneko arrantzaleak omentzeko egingo den San Juan gaualdian, kantaldi bat antolatua da : Jon Maia, Ttikia & Handia txalapartariak, Unama, Tximi Txama gazteak, H-Eden, Kartsuki, Zort'ziburu eta Ziburuko Estudiantinarekin.

Martxoaren 18an, 4Ako ikasleak "Rencontres sur les Docks" festibalara joan dira euskaran egiten duten "zinema euskaraz" proiektuaren baitan. Bertan, "Jai Alai blues" dokumentala ikusi zuten.

Dokumental honek, mundu osoan hedatu den Cesta Puntaren historia laburbiltzen digu Egiptotik abiatuz, Txinan, Filipinetan, Kuban, Mexikon edo Estatu Batuetara bidaiatuz. Joko honen arrakasta bertan egiten ziren apustuei esker zegoela agerian ezarri da, joko honen porrota lekukotauns ezberdinei esker irakutsiz.

Gu, Piarres Larzabal kolegioko 5Dkoak, 5A eta 5Bkoekin batera, martxoaren 16an, asteazkenarekin, Senperera joan gara, Hans Christian Andersen obratik inspiratua den "Les Souliers Rouges" antzerkia ikustera.

Umezurtz neska gazte baten ixtorioa kontatzen du, biziki aberatsa eta gaizkin den emazte batek aterpetzen du. Bere amaren oroitzapen bakarra zuen oinetako pare gorria erretzen dio. Historio guzi hori gorriz jantzitako gizon batek presentatzen digu, Andersenen seme ttikia balitz bezala, bere burua aurkeztuz.

Ez badugu bukaera arrunta maitatu sobera alegera zelako, lortua izan den argi jokoa, aldiz, biziki gustukoa izan dugu ; giro polit bat sortu da.

Hastapena preziatu dugu, mundu triste honetan, haur anitz umezurtz direla oroitarazi digulako.

5Dko ikasleak

Martxoaren 12an, larunbatez, goizeko 6.00etan zuen hitzordua kolegioko 4. eta 3.eko ikasle talde batek. Otobusean sartu eta, Gouretteko bidea hartu zuten.Iritsi orduko, lehenik, eskiak eta zapatak hartu dituzte, eta bigarrenik taldeetan ezarri. Goizeko 10.00etan hasi dira mendi xurietan eskiatzen 5.00ak arte, anartean piknika baten inguruan elkartuz, pausa bat egin dute.

Hona hemen ikasle batzuen lekukotasunak : 

Kiera, Fiona, Urtzi : "Orokorrean, dena ongi pasa da, inork ez du minik hartu baina batzuk erre egin dira..."

Nahia : "Dena ongi zen, salbu nire eskiak beti bakarrik kentzen zirela..."

Haizea : "Asko maitatu dut, giro oso ona bazelako, mendietan anhi genuena egiten baitgenuen. begiraleak oso txintxoak eta irringarriak ziren. Autobusean ere oso ongi pasa da. Nahiz eta eskien alokazioan ez ziren batere atseginak, dena oso ongi antolatua izan da."

Jeanne : "Oso atsegina izan zen lagunekin joatea eskiatzera, nahiz eta laburra izan den." 

Oier, Ion, Unax : "Oso ondo pasa dugu begiraleekin eski ateraldian, pista gorriak jeitsi ditugulako."

Hodei : "Eguna oso ona pasa dut goizetik arratsalderaino lagunekin eskiatzen. Goizean kurtsoa hartu eta, arratsaldean pista urdin eta berdeak egin ditugu denen artean. Nahiz eta aldi bat baino gehiagotan erori naizen, espero dut heldu den urtean berriz joateko aukera ukanen dudala !"

Santxoren bideoa ikusteko, klikatu hemen.

Martxoan, kolegioko mus txapelketa hasi da.

Hasi aitzin, legedia berrikusi dugu, keinuak baita ere ttantto kondaketa.

Maila guzietako 68 ikasle, hala nola 34 ekipak ari dira, astearte eta ostiraletan, jan ondotik !!

Momentukotz, multzoka ari dira.

Lehiaketa hontan, beste lagun batzuk egiteko parada dute, jokoan aritzeko manera hobetzen ahal dute, neska muttikoen artean arituz, baina gezurrak zainduz...

Txalo bero bat parte hartzaile guziei eta xantza on zuei !

Heldu dira olinpiadak, "Bereizketaren olinpiadak" !

Horrela da, 5D-ko ikasleek bereizketaren olinpiada batzuetan parte hartuko dute Salies herrian.

Hortarako, Mattin Petrissans, bereizketa aholkulari bat jiten da urtarrila eta martxoaren artean, 3 aldiz, gai horri buruzko ahalik eta informazio gehiena partekatzeko.

Ondotik, xantza piska batekin, hondakinekin ikustekoa duen galdeketa batez osatutako kanporaketa baten bitartez, gure kolegioa hautatua izanen da !

Eta honela, apirilean, Salies-en izanen den finalera iritsiko dira, bertan beste kolegio batzuekin aritzeko eta zergatik ez, saria irabazteko !

Anima ditzagun beraz denek 5D-koak, ahalik eta hobekien parte hartzen lehiaketa horretan : animo !

Martxoaren 8a kari, Antxeta Irratiak Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasle batzuen iritzia galdetzea erabaki du.

Gaur egun, gazteen artean, neska eta mutilen arteko harremanak oraino matxismoaren zenbat kode erabiliz egiten direla diote eta horren inguruko hausnarketa bat behar dela aitzinatzen dute, bai orokorrean gizarte mailan, baita zehatzago hezkuntza bezalako alorretan ere.

Nahiz eta elkarren artean desberdinak garen, denok eskubide berdinak eduki behar ditugula gogoratzen dute.

Erreportai osoa hemen sakatuz entzun dezakezue.

Martxoaren 1ean, asteartez, 4B eta 4D-ko ikasleak Luhosora joan dira Compagnie de Fête troparen fobiari buruzko antzezlan baten ikustera (3 ezena).

Marie Cosnayk idatzitako testuak antzezten dituzte.

Sorkuntza garaian da taldea eta lana ez da oraindik bururatua.

Emanaldia aitzin, taula zuzendariak proiektua, jokalari eta teknikariak ikasleei aurkeztu dizkie.

Bukaeran, antzezleekin solastatu dira ikasleak eta haien iritziak kondutan hartuak izango dira, haien lana moldatzeko.

Maiatzean, 4Bko ikasleek fobiari buruzko testuak idatziko dituzte Marie Cosnayren laguntzarekin eta 4Dkoek antzeztuko dituzte Ludo Estebeteguyk taularatuz.

Momentu goxoak laster biziko ditugu...

Otsailaren 22tik 26era, Kanboko Xalbador kolegiora joan ginen Seaskak antolatutako mus ikastaldian parte hartzera. Kanboko Xalbador kolegiotiki 7 ikasle ziren, Ziburuko P. Larzabal kolegiotik gu biak eta lehen mailetako 18 ikasle.

Gure burua aurkeztu ondoren, goizero musean aritu gara. Arratsaldetan aldiz, jarduera desberdinak proposatuak izan zaizkigu : roller zirkuitua, yosekan budo tailerra, herriko mediatekara joatea, "Gartxot" filma ikustea, eskulanak egitea, Arditeya EHPAD zahar etxera joan gara adinetako jendearekin musean aritzeko ere bai. Eguna bukatu eta, gure etxera sartzen ginen.

Ostiralarekin iragan da mus txapelketa, dena ongi pasa da. Egonaldi hortan, lagun berriak egiteko parada izan dugu, giro biziki onean aritu gara. Heldu den urtean berriz joateko gogoa dugu. Gainera txapelketako irabazleak izan gara !!!

Intza Chevillat, Nahia Carrera Indo (kolegioko 5.eko ikasleak)