Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 JANTEGIA :

Ikasleek, ikastegian bazkaltzeko aukera badute. « Self » moduko ostatua eskainia zaie.

Jangelako menuak irizpide hauen arabera egiten dira : aniztasuna, dietetika.

« Bertakoa » deitutako entrepresak ditu egiten.

 

ESKOLAKO GARRAIOA

Euskal Hirigune elkargoko herrientzat HEGOBUS enpresak autobusak kudeatzen ditu.

Xehetasun gehiago : www.hegobus.com/scolaires.

 

 

Piarres Larzabal kolegioko pedagogi eta hezkuntz proiektua

 

Kolegio hori Seaska erakundearen partaide da. Seaskako filosofian eta hezkuntz proiektuan kokatua da. Ikastoletako lehen mailetan erakusten den sepipena segurtatzen du.

Orain duela 40 urte pasa euskararen irakaskuntza hedatzearen hasitako abentura segitzen dugu.

Gaur egun gure elkargoa, experientzi, obra eta kausitzez, izigarri aberatsa da. Elgartasun, egite, jakitate, elkar kurutze ainitzen iturria da. Gure hastapeneko proiektua egun guziz indartzen eta biziarazten dugu. Gure aintzindarien erronka gaurkoa egoiten da, nahiz eta orain « paretak » baditugun, gure gazteak euskaraz bizi daitezen beti lortzekoa da.

Gure nortasuna :

● Gure kolegioan, irakaskuntza euskaraz egiten da, kanpoari idekia da, bere pedagogia eta nortasun bereziarekin.

● Eskolatzeak gure kolegioan, idekia, erantzule eta herritar euskal nerabearen garapena hazi behar du.

● Gure kolegioa, erlisione edo politika iritzitik bereix da. Idekidura, errespetu eta tolerentziaren ildoetan aritzen da.

 

Ikasle bakoitzak,

bere baitan duen hoberena eguneroko egoera bakoitzean eman dezan

● bere eta besteekiko duen errespetua gara dezan

● ikastegiko bizian (lehen urratsak herritar bizi batean) parte har dezan

... ahalegintzen duen hezkuntza proiektua.

 

Helburu hauek dituen erakaskuntza :

● haur bakoitza den bezala hartu eta dituen gaitasunak gorenera joaten laguntzeko

● kolegioak eskatzen dituen oinarrizko ezagutzak deneri irakasteko

pedagogia sustatzaile eta baliagarriak eskaintzeko, ikasleak horien formakuntzan partaide izan daitezen.

Gure proiektu orokor hori aitzina buruz eramateko, hainbat ekimen eta medioa jorratzen ditugu, hala nola :

 

I Ikasle bakoitzaren segida segurtatzen duen kuadro bat

irakasleekin, hezitzaileekin

● ikaslearen zurkaitzarekin

hezitzaile aholkulariarekin

 

Ahalbideak :

- irakasle-gurasoen arteko bilkurak

- hiruhila bukaera bakoitzean gurasoekin egiten den zurkaitzgoa

- kurtsoak, etxeko lanak eta emaitzak gure « viescolaire.net » deitutako webgunean

 

II Pedagogi eta hezkuntza ekintzailea :

Erakasle eta hezitzaileak astean behin biltzen da gai desberdinen inguruan eztabaidatzeko. Hala nola :

● mailaka erabiltzen den pedagogiaren koerentzia

gai berdineko irakasleen arteko irakaskuntza koerentzia

ikasleen segipena baita ere klase dinamika eta bereziki azken urte horietan, euskararen egoeraz (ikasleen maila, motibazioa... hizkuntza honekiko)

 

III Harreman hertsiak gurasoekin :

Gurasoak, beren haurrentzako hautatu duten hezkuntza sistemaren partaide dira eta ikastegiko bizian murgil daitezke :

● bi guraso arduradun hautatuak dira klase guztietan.

● ikastegiko beste buraso batzuekin hezkuntz taldea osatzen dute. Talde honetan hezkuntza eta nerabetasunarekin lotuak diren gaiak aztertuak dira.

● guraso arduradunek, beste gurasoen eta ikastegiko hezkuntz arduradunen artean, lotura egiten dute.

● guraso arduradunek, klaseetako kontseiluetan parte hartzen dute.

● gurasoak erregularki komitatuak dira, irakasleek antolatzen dituzten geletako bilkuretan.

guraso bakoitzak lotura hertsia du bere haurraren zurkaitzarekin bakoitzaren beharraren arabera.

 

IV Pedagogia proiektu bereziak

Laguntza personalizatua : Maila guzietan den laguntza da. Seigarrenean 3 ordukoa da, 5. - 4. - 3.ean aldiz ordu bat edo bikoa da. Ordu horiek ikasleen ordutegian kokatuak dira.

Talde ttikitan banatuak dira irakasle bat edo biekin : 

- etxeko lanak egiteko edota aitzinatzeko

- gai batzuetan, laguntza personalizatu baten ukaiteko

- ikasteko, antolatzeko metodoak lantzeko

- bi astetarik behin, asteart arratsaldeko azken orduan, klaseko irakasle arduradunarekin biltzeko : beren egunerotasunean, klase dinamika, gatazkak, proiektuak, iragarki bat... aipatzeko.

Gai arteko erakaspen pratikoak : "GIP", 5., 4. eta 3. mailetan egiten direnak

Gip batek diziplina ezberdinak mobilizatzen ditu elkarlanean, denboraldi komun batean, proiektu baten inguruan. Diziplinarteko proiektu desmartxan oinarritzen dira. Irakasgaietan oinarritzen dira eta pratikan ezartzean, gaitasunen oinarri komunaren zeharkakotasunaren konzientzia hartze bat ahalbidetzen du. Irakaspeneizentzua ematen eta irakasgaien arteko mugak gainditzera bultzatzen dute. Ikasleen ordutegian kokatuak dira bi edo hiru orenez astean. Egiten ahal dira ere aste batez hiruhilaka edo semestroka.

Lan denboraldi horietan gehien ebaluatzen dena da : egite jakitateak deitzen ditugunak, hala nola ikasle batek :

- informazioa xekatzen, biltzen, ulertzen, sailkatzen, erabiltzen dakiela

- duen informazio horrekin zerbait berri eraikitzen, sortzen dakiela

- talde baten aitzinean egindako lana aurkezten badakiela

- teknologi berriak erabiltzen badakiela (filmatzen, grabatzen, daipoak egiten, grafikoak sortzen...)

Jakitate guzi horiek kolegio bukaeran, ikasle guziek lortu behar duten "jakitate eta gaitasun enborra" osatzen dute. Brebeta lortzeko menperatu behar dituztenak.

Zortzi gai hauetako 6 bederen tratatuak izan beharko ditu ikasle bakoitzak hirugarrenaren bukaerarako :

- ekonomiko eta profesional mundua

- kultura eta sorkuntza artistikoa

- informazioa, komunikazioa, herritartasuna

- gorputza, osasuna, ongizate, seguritatea

- antikitateko hizkuntzak eta kulturak

- bertako hizkuntz/kulturak, hizkuntz/kultura arrotzak

- gtransizio ekologikoa eta garapen iraunkorra

- zientziak, teknologiak eta gizartea

 

Frantsesa Hizkuntza Arrotza

Frantsesa hirugarren hizkuntza duten ikasleei « frantsesa hizkuntz arrotza » deitutako kurtsoa eskaintzen zaie, Europako B2 maila lor dezaten, laugarrenean besteekin talde handian segi dezaten.

 

Jarraipen hezitzailea :

Dispositibo horren helburua, eskola bere ingurumenari idekitzea eta kanpoko partaide sozial / kultural / ekonomiko eta kirolekoekin harremanak sortzea da. Gauregun, bi elkarteekin lanean ari gara : Urruña eta Ziburuko Gazte Guneekin.

Jarraipen hori hiru arlotan hedatzen da :

– lan pertsonalak egiten lagundu

– kirol ezberdinak deskubritu eta praktikatu

– artistikoak eta kulturalak diren praktika batzuk deskubritu

Nahi duen ikasleak parte har dezake ekintza horietan, laguntza berezia nahi dutenek (etxeko lanetan), zailtasunetan diren ikasleek, irakasle eta hezitzaileen aholkuaren arabera, burasoen adostasunarekin. Ekintza horiek, kurtsoetatik landa dira, asteazkenetan ere izaiten ahal dira.

 

Pedagogia proiektu bereziak eta loturak kanpoko inguramenarekin

Urtean zehar, irakasleek heien programarekin lotuak diren ekintza bereziak antolatzen dituzte : hizkuntz bidaiak, inguramena eta ondareari buruzko hezkuntza, mundu zientifikoaren aurkikuntza, zinema, antzerkia, etabar...

 

Hirugarrena, norabidearen urtea

Ikasleak, urte osoan ordutegian duten konzertazio orduan, beren erakasle arduradunaren gandik lagunduak dira, ondoko urtea prestatzeko.

Lan munduan ezagutzeko gisan edota orientazio proiektu baten baliogarritasuna frogatzeko, ikasle bakoitzak aste bateko ikastaldi bat egiten du.- Ziburuko herriko GIG (gazte informazio gunea) elkartearekin partaide gara ere orientazio arloan. Egitura horrek ofizioei buruzkoinformazio saioak antolatzen ditu eta gure ikasleei idekiak zaizkie.

“Arte mundua” : gure inguramenean den arte mundua eta bere esparruan ari diren aktoreak ikasle guziei ezagutaraztea da proiektu honen ardatz nagusia. Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko irakasle kideekin proiektu hori partikatzen dugu.

 

Kirol zekzioa

  • Kirol klub batzuekin partaide gara (CD Surf 64, Club deportivo Bidasoa, Urkirolak eta JAB futbola). Partaidetza horrek diziplina batean “fidantziak” diren ikasle batzuk beren entrenamenduak ikastegiko ordutegian egin ditzaten ahalmentzen du.

     

V Euskaraz bizi

Euskaldunen komunitatea ahuldu baita, euskararen erabilpena eskasa da. Eguneroko bizitzan, eskola eremuan, norbanakoen harremanetan, euskara normalizatu nahi badugu, gure ikasleek euskararen hautua egin dezaten nahi badugu, hainbat estrategia eta baliabide eskaini behar dizkiegu.

Horregatik, kurtsoetatik kanpo hainbat ekintza, ekitaldi bultzatzen ditugu, nerabeek elkarrizketak, hausnarketak, jolasak euskaraz egin ditzaten.

 

VI Hezkuntz xokoaren proiektuak

Eguneroko lanetik kanpo (irakaskuntzari lotua den sustengua, ikasleen beharrei adi egotea, horien arteko errespetua, horien sekuritatea segurtatzea, barne araudiaren errespetatzea), hezkuntza taldeak prebentzioa eta elgar bizitzaren inguruan lan egiten du.

 

VII IDZ : Informazio eta dokumentazio zentroa :

IDZ ikastegiko partaide guztien zerbitzurako da. Informazio edo dokumentu bat bilatzen, aurkitzen, hautatzen eta erabiltzen ikasleak jakin dezan premiatsua da. Gaitasun horiek ez dira bistakoak, landuz eta erabiliz erdiesten dira. Irakasleen partaidetzan, talde txikitan, saio batzuk egiten dira, dokumentalistaren ardurapean.

 

VIII Olagarroa elkartea

Gure kolegioko kirol elkarteak Olagarro du izena.Eskola orduetatik kanpo, gorputz heziketa eta kirolaren praktika hedatzea du helburu, ikasleen arteko ezagutza bultzatuz, Seaskako bertze kolegioekin trukatzeko aukera eskeiniz eta Euskal Herri osoko ikasleekin topaketak eginez.

Aktibitateak aire hartzeetan, 4ak et’erditan kurtsoen ondotik ala asteazken arratsaldetan, eta, asteburutan proposatuak dira.Hala nola, kolegioan, indiaka, ping-ponga, pilota ala futbola egiteko aukera dute. Kolegiotik kanpo, surfa, eskia, eskalada, bizikleta, errugbia, eta mementuen araberako bertze hainbat aktibitate..

Seaskako bertze kolegioekin trukatzeko aukera eskaintzen du eta Euskal herri osoko ikasleekin topaketak antolatzen ditu :

Adibidez : kolegio arteko pilota xapelketa, foot txapelketa, bizikleta ibilaldia Bardeetan hego aldeko ikasleekin...

 

IX Animazioak

Bazkaldu ondoren, ikasleei lankiak proposatzen dizkiegu helburu horiekin :

  • atsedenaldi denborak erabili aktibitate desberdinen bidez
  • ikasleen gustuak eta ahalmenak garatu
  • ikasleen arteko ezagutza bultzatu

Lankiak, ikasleen gustuen arabera eta begiraleen posibilitateen arabera antolatuak dira.

Gure ikastegira hurbiltzeko, planoa segitu hemen klikatuz.

Euskal Herri itsas bazterrean, Seaskak kolegio bat finkatu nahi zuen buraso talde bati esker, kolegioko haziak 1998an landatuak izan dira.

1998ko irailan, Ziburuko zeruan zorion, esperantza eta euskararen urtxoak bolera hartu zuen. "Piarres Larzabal kolegioa", Seaskako kolegio berriaren gainean bere oldarra hartu zuen, arrantza eskola ohiaren tokian bere lehen aterpea izan zuen, Ziburuko Marinela auzoan.

Laurogoi ikasle lau geletan banatuak (2 seigarren eta 2 bostgarren), baita ere hamar bat irakasle eta langileak kolegioko lehen belaunaldia osatu zuten.

Egoitza ez zen bereziki erakargarria. Hala ere, gurasoen nahia, heien nerabeek euskaraz ikas zezaten, arteak baino azkarrago izan zen.

Egoitza horretan sartu orduko, kolegio eta Seaskako arduradunek bazakiten kokapen hori ez zela behin betiko izanen eta laster kolegio berri bat eraiki beharko zela.

Lehen zortzi urteetan, marea gorak, euri erauntsiak eta ekinozioek bat egin zutelarik, uholdeak izaten ziren eta ikasleen zorioneko ikastegia hesten zen.

Laster, ikasleen kopuruak emendatu ziren eta 3 urte barru kolegioa 159 ikasleetara iritsi zen, lau mailetan banatuak, 6.etik 3.era.

Baldintza ezinago txarrek, fede anitz eskatzen zien bai irakasleei baita ere gurasoei. Urtero, beharren arabera, egoitza berriz egokitu behar zen (ikasgela berriak, laborategiak, jangela...) eta dirulaguntzak aurkitu, obren finantzatzeko.

Kolegio berriaren eraikuntza proiektua abian da, finatziamendua aurkitua da. 2005eko apirilaren 25ean, azkenean, Ziburuko herrian, Itsas lizeoaren ondoan, Herriko etxeak saldutako lur eremuan xutituko da. Guraso belaunaldiaren nahiari eta bereziki Mixel Etxeberri, Seaskako lehendakari ohiaren laguntza iraunkorrari esker dugu kolegioa obratu.

2006 ikasturtetik goiti, Untxin bazterrean kokatuak gara. Gure kolegioa euskal kulturan ainguratua da. 2006eko urriaren 7an, kolegioa estreinatzen dugu. Gomita guztiek diote, Untxin bazterrean pausatutako bitxi bat dela.

 

Ikasle kopuruaren emendaketa :

1998

1999

1999

2000

2000

2001

2001

2002

2002

2003

2003

2004

2004

2005

2005

2006

2006

2007

2007

2008

2008

2009

2009

2010

2010

2011

2011

2012

2012

2013

75

111

150

167

167

181

188

185

205

202

208

223

222

209

236

 

2013

2014

2014

2015

2015

2016 

 2016

2017

2017

2018 

2018

2019 

 2019

2020

2020

2021 

 2021

2022

2022

2023 

2023

2024 

2024

2025 

 

 

 

231

238

255

263 

264 

293 

321 

330 

342 

332 

300 

271