Burasoen sartze bilkura
Irailaren 20an, asteartez, arratseko 7etan, burasoen bilkurara etortzeko komita ukan dute kolegioko familiek.
Lehen parte batean, harrera hitza kanpoko eremuan emana izan da zuzendaria den Iñaki Lecuonarengandik. Aurten ere bai, euskararen alde borrokatu beharko garela ere bai, gure haurrek haien azterketak euskaraz pasa ditzaten azpimarratu du.
Ondotik, familiak geletara joan dira haien haurraren irakasle arduradunarekin batera aurtengo ikasturteko helburuak eta ibilmoldea ulertzeko, baita ere buraso arduradunen hautaketa egiteko.
Etorri diren familiei milesker.
Zokoako fauna eta flora aipagai...
Irailaren 12 eta 13an, seigarreneko ikasleak Ziburuko inguruak aztertzeko, lehenik Ziburuko oihantxora igo dira eta bertan landare bilduma bat eraikitzeko 8 hosto bildu dituzte bakoitzak : huntza, iratze arrunta, akazia, gaztainondoa, lizarra, haritza eta hirusta.
Geroxeago, kostaldera abiatu dira, han marea behera baliatuz, arroketan bizi diren animalia ezberdinak bildu dituzte hala nola karramarro ermitarioa, izkira, itsas luzokerra...
Goiza bukatzeko, elgarrekin piknikatu dute arratsaldeko kurtsoak aitzin !
Azterketak euskaraz : Ni prest nago ! Gu prest gaude !
Ikasturte berri hau indarberriturik abiatzen dugu, euskaraz ikasten duten ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea azkenean lortuko dutelakoaren itxaropenarekin.
Azken urteetan eta bereziki jaz, borroka azkartuz eta antolatuz, gure aldarrikapena euskal jendartearena dela frogatu dugu: gaur egun Euskal Herriaren gehiengo batek argi du frantses gobernuak bere hizkuntz politika diskriminatzailea aldatu behar duela, euskaraz ikasten duten ikasleen azterketak euskaraz antolatuz eta zuzenduz.
Irailaren 14ean, frantses Hezkunde Nazionaleko ministro berriaren kabinetearekin iraganen den bilkurak aterabideak eraginen dituela espero dugu. Ezin dugu besterik pentsatu.
Ez balitz hala, gure aldarrikapena lortu arte borrokatzen segituko dugu, tinko eta gogotsu.
Anartean gu prest gaude !
Beste guztien sartzea
Irailaren 2an, ostiralez, txirrina jo duelarik, 332 ikasleak kanpoko eremuan ziren.
Alde batetik, seigarreneko ikasleak haien kurtsoetara joan dira.
Bestalde, besteek, bost, lau eta hirugarrenek haien sartzea egin dute.
Zuzendaria den Iñaki Lecuonaren hitzaren ondotik, irakasle arduradunek haien ikasleak deitu dituzte.
Bi orduz, harekin egon dira aurtengo plangintza ulertzeko. Beste orduetan, lanean berehala hasi dira.
Giro onean eta eguzkipean iragan dira jolas garaiak !
Kolegioa betea da ! Sartze on deneri !
Seigarrenen sartzea !
Irailaren 1ean, ostegunarekin, seigarreneko ikasleen sartzea iragan da gure kolegioan !!!
Kolegioko zuzendaria den Iñaki Lecuonaren harreraren ondotik, irakasle arduradunek gelako ikasleak izendatu dituzte eta haiekin ikusi ordutegia, zein irakasleak ukango dituzten, barne araudia ezagutu, kolegioa bisitatu, kutxen gunea deskubritu etabar...
Anartean, burasoei kafetxo bat eskainia izan zaie, haien arteko solasak trukatzeko eta barneko kezkak desagertzeko....
Goizeko 11:00ak alde, kanpoko eremuan denak elkartu dira, talde ttipika aritzeko olinpiada ttipetan : kapeluaren jokoa, lekuko lasterketa, arto bilketa eta patata zaku lasterketa. Giro izigarri onean iragan da soka tira erraldoiarekin bukatuz.
Eguerdiko jolas garaian, kolegioko jantegiko sistema ezagutu dute eta lehen bazkaria partekatu.
Arratsaldean, hiru ordu kurtso ukan dituzte.
Azpimarratu behar den aurtengo berezitasuna : aterpea handia eraikia izan zaigu uda honetan. Milesker !
Sarrera on opatzen dugu kolegioko 86 ikasleei !!
Zientzi diplomen banaketaren zeremoni ofiziala !
Uztailaren 12an, asteartez, goizeko 11:00ak alde, Seaskako ikasleak, irakasle - hezitzaileak eta familiek Baionako Herri elkargoan zuten hitzordua, zientzi diplomen banaketa zeremoni ofiziala antolatua izan baitzaie.
Lehenik, Jean René Etchegarayek du lehen hitza eman : kontent zela gurekin batera elkartzea baina ber mementuan "haserretua" zela euskara hizkuntzarekiko, zein tokia ematen zaion, Frantziako Estatuarengandik hartutako gibelapenagatik.... Ikasleen zientzi azterketen zuzenketaren egoera ez dela "normala", gurekin bat egiten zuela egoera hau aldarrikatzeko, jakinez "Frantziako hizkuntzak altxorrak direla", Estatuak dion bezala... "Hitza hitz" eskatzen dugula denok, euskararen aldeko eragile desberdinengandik, "Combat" borroka horretan segituko duela, EEP-en lehendakaria den Antton Curutcharryrekin batera.
Ondotik, Seaskako lehendakaria den Peio Jorajuriak eskertu du Jean René Etchegaray bai bere sustenguarendako baita ere Herri elkargoaren egoitzan zeremoni ofiziala hori aterpetzeagatik. Zoriondu ditu Seaskako ikasle guztiak, euskaraz ikasteagatik eta euskaraz azterketak pasatzeagatik ; nahiz eta egoera ez den onargarri, zoriondu ditu ikasleak ere bai nota onak atera baitituzte, zientzi froga egoera honetan, euskaraz idatzi baitute ! Segitu du "gizartean ditugun eragileen artean da euskarari eman nahi diogun tokia" erranez... Oroitarazi du 2017an, zientzi frogaren lehen urtean, lortu zela euskaraz pasatzea eta zuzenduda izatea. Bere solasa bukatu du azpimarratuz Pariseri mezua bialdiko dela gaur ez baita haien berririk batere.
Bukatu aitzin, Liloia eta Amane, PLK-ko bi ikasleek eta irakasle batek hitza hartu dute egoera salatuz eta borrokatzen segituko dugula lortu arte, "azterketak euskaraz" kantuarekin amaitu delarik.
Azkenik, zientzi frogaren diploma ikasleei banatua izan zaie.... Batazbesteko ofiziala 5/50 delarik, ikasle gehienek 20 - 45 / 50 artean lortu behar zuten nota konparatuz.
Zorionak ikasle guztiei eta bakantza on orain ! Merexi dutela eta !
Brebetako emaitzak !!
Uztailaren 8an, ostiralez, Brebetako emaitzak agertu dira : Zorionak PLK-ko ikasleei !
18 ikasleek bikain aipamenarekin lortu dute !
37 ikasleek ontsa aipamenarekin !
19-k aski ongi aipamenarekin !
10-k aipamenik gabe !
Txalo bero bat deneri ! Eta orain bakantza on zuei !
UDA ON DENERI !!
Ikasturte osoan irakurri gaituztenei...
Gurekin batera mobilizatu direnei...
Euskararen alde gurekin batera aritu direnei...
Gure partaide guztiei....
Kolegioko famili guztiei eta bereziki ikasleei :
BAKANTZA ON ! UDA ON ! EUSKARA ON !
Zuzenketa egunean elgarretaratzea !
Uztailaren 5ean, asteartez, Brebeta zuzenketa baitzen, zientzietako Azterketak Euskaraz zuzentzearen aldeko elkarretaratzea antolatua izan da zuzenketa zentroa den Sainte Marie ikastetxearen parean. Hitzordua 11:00etan finkatua zen.
Bestalde, Euskal Hirigune Elkargoak babestutako euskarazko zuzenketa, Baionan antolatua izan da ere bai. Zuzenketa honen emaitzak ikasleei komunikatuko zaie. Uztailaren 12an, Baionako Hirigune Elkargoko egoitzan, zientzietako brebeta euskaraz pasa dutelaren diploma ofiziala banatuko zaie ikasleei.
Hirugarrenekoak Comete sarearen aztarnak segituz !
Uztailaren 4an, astelehenez, udako oporrak aitzineko eguna hirugarrenendako ikasle boluntarioentzat, Bigarren Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera izan zuten Comete sarearen bidezidorretik ibiliz. Mendian ibiliz, Xan Berasategi HG irakaslearen hitzetan historia landu zuten naturan zuzenean.
1941 eta 1944 urteen artean, Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comet sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirirnoetako mugaren bestaldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.
Muga pasa eta, britainia kontsultatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehengo Madril eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzul arazteko.
Parte hartu duten 31 kolegioko ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete zuten, Urruñatik Bidasoaraino.... Betizuak hurbiletik agurtuz...
Eguraldia lagun, 15 kilometroko mendi ibilaldi eder honen ondotik, Pausuko Xaia ostatuan eskainia izan zaie bazkari goxo bat.
Azken egun hori ikasle horien memorioan egongo da segur ! Baita ere haiekin ziren helduendako !
Bide on eta bakantza on deneri !