4. prebentzioa : Arriskuen hartzea

Euskaraldia : kolegioan zinemaldia !!
Azaroaren 21etik landa, kolegioko IDZtan eta Euskaraldia kari, euskaraz diren filma batzuk ikustea proposatua izan zaie kolegioko maila guztietako ikasleei.
Lehen astean, 6. / 5.endako : "Elkano, Lehen mundu bira" : Juan Sebastian Elkano marinel getariarrak XVI.mendean munduari eman zion itzulia izango du hizpide. 240 marinel itsasoratu ziren 1519 urtean, baina hogei baino ez ziren itzuli. Espezia bila abiatu ziren, baina balentria hari esker, garaiko gizarteak munduaz zuen konzientzia aldatzea lortu zuen".
Bestalde, 4. / 3.ei proposatua izan zitzaien filma "Black is beltza" izan da : "1965eko urrian gaude, New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu : arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea. Gertaera historiko horretatik abiatzen da Black is beltza, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 1960. hamarkada ulertzeko giltzari diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. HOrren lekuko, Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan."
Bigarren astean, 6. / 5.endako : "Harry Potter 6 : Odol nahasiko printzea" : Hamasei urte bete berriak dituela, Harryk, seigarren kurtsoari ekiten dio Hogwarsten, noiz eta gertakari izugarriek Ingalaterra astintzen duten garaian. Quidditch taldeko kapitaina izendaturik, entrenamenduek, azterketak eta neskek haren denbora guztia betetzen diote. Hala ere, ustezko lasaitasuna ez da luzarakoa izango. Eskola babesten duen seguritate kontrola nahikoa ez, nonbait, eta bi ikaslek eraso bortitza nozitzen dute. Dumbledorrek badaki berandu gabe profezia bete egingo dela, hots, Harry eta Voldemort hil ala bizi borrokatuko diren unea gertu dela, alegia.
Azkenik, 4. / 3.ei proposatua izan zitzaien filma "Horma artean" : François frantses irakaslea da institutu gatazkatsu batean, auzo pobre batean. Ikasleek 14 eta 15 urte bitarte dituzte, eta eztabaida bizigarriak izan ohi dituzte irakaslearekin ikasgelan ; baina demokraziaren iaskuntzak benetako arriskuak ekar ditzake. Ikasturtea hastean, irakasleek, asmo onez beteta eta ikasleei hezkuntza onena eman nahian, etsipenaren aurka egin nahi dute. Baina kulturaren eta jarreraren arteko alde izugarriak gogor egiten du talka ikasgeletan, Frantzia garaikideko mikrokosmos bat besterik ez baitira.
Ez badute paradarik kolegiotik kanpo euskarazko filmen ikusteko, parte hartu dutenek hor ukan dute !
Eta egunerokoan horrelako marrazki bizidunak eta filmen ikusteko euskaraz : hemen klikatu !! (euskal encodings filmak interneten)
"Hondamendia" ikusgarria ikusi dute 3.eko ikasleek
Azaroaren 18an, ostiralez, 3.eko ikasleekin "Hondamendia"antzezlana ikustera joan ziren Hendaiako Mendi Zolan kulturgunera.
Axut kolektiboaren sorkuntza berrian, antzerkia, dantza eta musika nahasturik, Zaldibarreko zabortegiaren lurratzea galdezkatzen da.
Euskarako kurtsoan aipatu bezala, 2020an, Covidak mundua geldiarazi zuen une latz hartan, Bizkaiako herri horretan gertatutako istripu larri eta eztabaidatsua salatu dute Axuteko antzerkilariek erritmo handiko eta teknika anitzez osatutako antzezlanean.
Ondotik, kolegiora itzuli direlarik euripean, asteburuko txirrinak jo du !
Milesker Axut konpainiari euskal antzerkigintza segitzeagatik !
"Haur eri" elkartearen aurkezpen mintzaldia
Azaroaren 15ean, asteartez, elkartasunaren hilabetea abian ezarri dugu mintzaldi batekin : Baionako Hospitaleko pediatria zerbitzuan kokatua den "Haur eri" elkarteko bi kide komitatuz, Goizane Hirigoyen (ikasle ohia) eta Anne Zugarramurdi.
Bazkaltzeko pausa denboran, 6./ 5.eko 76 ikasleek lehen txandan eta 4. / 3.eko 30 ikasleek parte hartu dute IDZtan antolatua izan den konferentzia hortan.
Lehenik, Goizane erizain-laguntzailea eta Anne erizainak elkartearen aurkezpena eskaini digute : "Haur eri", 1901 legezko elkarte bat da, 2011an sortua. Elkartearen helburua irriño, gozotasun, plazerra ekartzea da Baionako ospitalean eri diren haurrendako. Baionako Hospitaleko pediatria arloan hospitalizatuak diren haurren bizia alaitu nahi dute, baita ere haien anai arrebak eta familiak laguntzen dituzte, plazerra eta ametsak partekatuz.
Sortzetik 15 urte arte eritasun kronikoak dituzten haurrak laguntzen dituzte : minbizia, diabeta, mokubisidosa dutenek adibidez (3 hilabete baino gehiagoz hospitalizatuak direnak).
Elkarteak dohainei esker funkzionatzen du. Lortzen duten dirutzarekin, eri diren haurren telebista ordaintzen dute, burasoendako harrera xokoak antolatzen, tabletak erosten, robota bat erabilarazten, materiala pedagogikoa eta ludikoa erosten, eta hainbat ekintza antolatzen haurren ametsen arabera : ametsetako auto batean itzuli bat egitea, kontzertuetan parte hartzea, ametsetako asteburu bat hospitaletik kanpo bizitzea familiarekin batera, eguberri garaian laminak etxeetara bidaltzea....adibidez...
Azkenik, mintzaldi honen bukaeran, ikasleek galderak pausatu dituzte eta gosari salmenta bat antolatzea azaroaren 21etik landa, goizero, hiru astez, elkarte honen alde, erabaki dute.
Txalo bero bat parte hartzaile guzti horiei !!
Oroitharri dokumentalaren aurkezpena
Azaroaren 15ean, asteartez, FICAB festibalean aurkeztu dute Oroitharri dokumentala.
Izan ere, euskaraz bizi taldeko 12 ikaslerekin, haien ondare bati buruz dokumental bat egitea erabaki zuten.
Horretarako, gure inguruko mendietan diren monumentu megalitikoak aurkeztu dituzte.
Urtero Irunen egiten den arkeologia festibal internazionalera gonbidatuak izan dira haien dokumentala aurkeztera.
Milesker beraiei gonbidatzeagatik eta zorionak proiektuan parte hartu duten guztiei !
Filmaren lotura : klikatu hemen.
Euskaraldia gaur hasten da !
Euskaraldia gaur hasten da !! Horren kari, hainbat ekintza desberdinak antolatuak izan dira gure kolegioan !!
1/ Logo erraldoia eta txapak : Azaroaren 16etik 18ra, nahi zuten ikasleek euskararekiko "engaiamendu bono" bat bete dute eta itzuli. Bertan hautatu dute zertan euskaraz hitz egiteko hobekuntzak egin behar zituzten : lagunen artean, saski baloian, pilotan ala futbolean, otobusean, saltegietan eta beste... Bakoitzak engaiamendu bat edo gehiago hartu ditu. Honen truke euskaraldiarako logo erraldoia sortzeko haien "ttantta" gometxoa ezarri dute (laranja edo horia 6.endako, arrosa 5.endako, urdina ala beltza 4.endako eta berdea 3.endako), barne sartzean instalatua den banderola apaintzeko. Ondotik, haien txapa egin dute "aho bizi" bilakatu baitira. Gaurtik landa, soinean ezartzen ahalko dute txapa hori eta PLK arigunean euskaraz gozatu. 200 ikasleek gutti gora behera parte hartu dute.
2/ Euskara kurtsoetan : irakasleekin batera euskaraldia mugimendua aztertzen ari dira eta honen kari sortu den kantuaren hitzak landuko.
3/ Euskaraz Bizi taldekoek herri desberdinetan antolatuak diren animazioen egutegia afitxatu dute kolegioko sartze nagusian
4/ Zinemaldia IDZtan : bi astez euskarazko bi filmak mailaka proposatuak dira ikasleei. Lehen astean, "Elkano lehen mundu bira" (6. + 5.endako) eta "Gernika" (4. + 3.endako) eta bigarren astean, "Harry Potter 6" (6. + 5.endako) eta "Black is beltza" (4. + 3.endako).
Euskaraz gehiago aritzeko, euskaraz gozatzeko, euskaraz informatzeko garaia abian da gure kolegioan ! Txalo parte hartzen duten ikasleei !
PSC1 lehen sorrospen formakuntza 3.endako
Azaroaren 10ean, ostegunez, kolegioko ekipak lehenen pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorrospenetako formakuntza eskainia izan zaio hirugarreneko ikasleen lehen taldeari (3A + 3B erdia).
Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, pratika ariketak landu dituzte.
Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie : biktimaren babesa, urjentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guztiak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabilpena eta beste !
Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile ! Txalo !
Milesker UDPS64 elkarteko kideei formakuntza horren emateagatik.
Bordelera joateko prestakuntza...
Frantziar Hezkunde Nazionalak brebeta eta baxoko azterketak euskaraz egiteari buruzko erabakirik eman ez duenez, azaroaren 14an Bordeleko Hezkuntza Akademian giza katea antolatu du Azterketak Euskaraz kolektiboak.
Ondorioz, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko hirugarreneko ikasleak giza katearen girotzea prestatzen aritu izan dira Omiasainduko oporrak aitzin eta ondotik : banderola prestatu dute, pankarta desberdinak, oihukatuko dituzten lemak ere bai.....
Heldu den astelehenean, kolegioko ekipa, laugarren eta hirugarreneko ikasleak, beste familietako boluntarioak Bordelera joango dira autobusez, seaskako beste kolegio eta lizeoko ikasleak bezala... Bordalen direnak ere komit dira ! Zuek ere gurekin etorri gure hizkuntz eskubideen defenditzeko !
ERANTZUNAK NAHI DITUGU !! AZTERKETAK EUSKARAZ ORAIN !!
Bizia eskuz esku...
Azkenean, orain dela lau urte hasitako eskulana bukatu dute ! Covid-a pasa zaie tartetik, dakigun traba guztiekin.... Denbora pasa da eta aurten, eskuak martxan ezarrita, denen artean lortu dute "lau urtaro" obra bukatzen.... 2000 ponpoi inguru egin behar izan dituzte haien sorkuntza osatzeko, kasik kolore guztiak baliatu dituzte eta nahasketa frango ere, haien biziak ekartzen dizkieten nahasmenak bezala....
Lau sasoiak : 1000 kolore eta hainbeste sentimendu eta bizipenak, gure nerabeek kolegio honetan bizi eta gainditzen dituzten etapak bezala, egunero heldutzeko eta aintzinera joateko ! Hor dugu orain begipean esku ainitzek egindako obra, begiak goxatzeko eta etorriko den negua apaintzeko....
Milesker parte hartu duten guztiei, eta lan honi esker pasa dituzten momentu atsegin guztiei.
Aupa esku lanak ! Txalo bero bat haien maisua izan den Iolandari ! Segi dezagun gure kolegioa biziarazten eskuz esku !