1. ARTIKULUA : AZALPENA :
Barne Araudi honek "Piarres Larzabal kolegioa" elkartearen funtzionamenduaren arautegia definitzen du. Dena dela, "Piarres Larzabal kolegioa" elkartea Seaskako partaide denez gero, bertako barne araudia, estatutuak eta Ikastolen Kontseiluaren erabakien menpe dago. Elkarteak hiztematen du informazio oharrak, bilera-agiriak, eta bilkurak elebidun izanen direla.
2. ARTIKULUA : ANTOLAKETA ETA OSAKETA :
"Piarres Larzabal kolegioa" elkartea formazko erakundea da eta, honen arabera izera morala du.
Elkartearen osaketa :
a- Kide aktibo edo partaideak : Kide aktibo edo partaide dira "Piarres Larzabal kolegioa" ikastetxean eskolatuak diren eta beren urteko ordainsaria pagatua duten haurren burasoek.
b- Ongile diren kideak : Ongile kide dira, elkartearen bizian edo bere egitasmoaren gauzatzen noizbehinka edo erregularki beren emaitzen bidez parte hartzen duten presunak. Bereziki gure Departamenduaren Kontseilu Orokorra.
d- Ohorezko kideak : Elkartearen Biltzar Nagusiak, ohorezko kide izenda ditzake, beren ekintza eta ekarpenen bidez elkartearen egitasmoa sustatu duten presunak.
3. ARTIKULUA : BILTZAR NAGUSIA :
Biltzar Nagusia elkartearen organo gorena da. Estatutuak aldaketei doazkien erabakientzat, biltzar nagusiak ez ohizkoak izanen dira. Gainerateko erbakiak ohizko biltzarretan hartzen dira : norabide finkatze, Administrazio Kontseilu kide izendatze, aurrekontu bozkatze, ruteko ontu onespen, elkartearen barne aradui onespen edota moldatze, urteko kotizazioak finkatzea (elkartearena, beste jarduerarenak eta eskolakoenak)....
3.1 : Osaketa :
Biltzar Nagusia elkartekide atkiboak guztiek osatzen dute. Erakasleak eta Elkartearen langileak gonbidatuko dira, bozketan parte hartzeko eskubiderik ez izan arren. Elkartekide ongileak eta ohorezkoak, ikasturte hasierako Biltzar Nagusira gonbidatuko dira, bozketan parte hartzeko eskubiderk ez izan arren.
3.2 : Gaitasuna :
Ohiko Biltzar nagusiak norabide orokorrak eta aurrekontuak definitu eta bozkatzen ditu. Ohiko Biltzar Nagusian baita finka eta alda daiteke elkartearen Barne Araudia eta kotizazioak, Administrazio kontseiluak hala eskatu ezkero. Ondorengo organo-kideak berritzen ditu :
- Administrazio kontseiluko partaideak
- Seaskako Ikastolen ontseiluko ordezkariak
- Seaskako Ikastolen egoitzak taldearen ordezkaria
- Seaskako Garapena taldeko ordezkaria
- Integrazio Batzordeko ordezkaria
- Herri Urratseko zuzendaritza taldearen ordezkaria
- Euskal Herriko ikastolak, EKEko ordezkaria
Ez ohizko Biltzar Nagusian bakarrik alda daitezke elkartearen estatutuak.
3.3 : Aldizkakotasuna :
Biltzar Nagusia gutxienez urtean behin detzen da, ohiko bileran, Administrazo Kontseiluaren erabakiaren arabera. Gertakizunek horrela eskatu ezkero, Biltzar Nagusia ere dei daiteke :
- Administrazio Kontseilauren erabakiaren arabera
- Elkartekide aktiboen heren baten eskaeraren arabera. kasu honetan biltzar nagusian, eskatzaile kpuruaren erdiak parte hartu behar du, horrela gertatu ezean baliorik gabkoa izango da.
- eta modu berezi batean, bai Seaskako lehendakariak, bai Seaskako ikastolen lehendakarien biltzarrak ala eskatu ezkero.
3.4 : Gai zerrenda :
Administrazio Kontseiluak finkatzen du. Beste gai bat gehitu nahi duen elkartekide aktiboak, Biltzar Nagusiaren data baino gutxienez bi egun lehenago, gutun soil batez azaldu beharko dio idazakriari.
4. ARTIKULUA : ADMINISTRAZIO KONTSEILUA : ikus webguneko atala
5. ARTIKULUA : LEHENDAKARIA :
Biltzar Nagusian dauden elkartekide aktiboen gehiengo soilak hautatzen du urte baterako. Berraukera daiteke eta komenigarria izango litzateke hiru urteko kargua hartzea.
Lehendakariak Biltzar Nagusia eta Administrazio Kontseiluaren bileren deialdiak egiten ditu. Administrazio Kontseiluaren iritzia entzun ondoren, lagilerairen kontratazioari ekiten dio. langileriaren kudeaketaren arduraduna da.
Bizi zibileko arlo guztietan Elkartearen ordezkaria da, eta horri dagozkion ahalmen guztiak dauzka. Administrazio Kontseiluaren laguntzaz, buraso berrien harreran parte hartze du eta Kolegioaren ezagutaraztea ahal du. Justiziarekiko izan daitezkeen ekintza guztietan, lehendakaria da Elkartearen izenean defentsa hartuko duena, apelazioak egin, edota salerosketa eta eragiketak onartuko dituena ere, Bulegoak kasu bakoitzean boterea emango diolarik. Justizia salatzaile modura joateko, ordea, biltzar nagusiaren boterea behar du.
Administrazio Kontseilu eta Biltzar Nagusiko bileretan mahai-buru izango da eta bilerak suspertuko ditu. Lehendakaria batzordeen funtzionamenduaren arduraduna da. Lehendakaria ere Eskolako Barne Araudiaren (zuzendariaren ardurapean) eta elkatearen Barne Araudiaren onartzearen bermatzailea da.
Kanpoan edo gaixorik bada, Lehendakari orde batek ordezkatuko du edo ez izanean idazkariak ordezkatuko du.
Lehendakariaren ordeak : Biltzar Nagusiak, urte baterako bozkatzen ditu eta lehendakariaren ondoan, arduraren parte hartzen dute. Berraukera daiteke eta komenigarria izango litzateke hiru urteko kargua hartzea.
6. ARTIKULUA : DIRUZAINA :
Biltzar Nagusian dauden elkartekide aktiboen gehiengo soilak hautatzen du urte baterako. Berraukera daiteke eta komenigarria izango litzateke hiru urteko kargua hartzea. Diruzain Elkartearen kudeaketari dagokion guztiaren arduraduna da.
Elkartearen kontabilitatea jarraitzen du, ordainketak egin, Administrazio Kontseiluaren orientabideen arabera dirua erabili eta elkartearen aurrekontuak finkatzen ditu. Biltzar Nagusian azaltzen du bere gestioa, bertan oanrtzen delarik, honela badagoko. Kolegioko finantza taldea susertzen du eta Seaskako diruzainen batzordean parte hartzen du. Administrazio eta kontabilitate alnetarako, Elkarteak duen langile baten laguntza eska dezake, Administrazio Kontseiluaren onarpenez.
7. ARTIKULUA : IDAZKARIA :
Biltzar Nagusian dauden elkartekide aktiboen gehiengo soilak hautatzen du urte baterako. Berraukera daiteke eta komenigarria izango litzateke hiru urteko kargua hartzea. Lehendakaria bere betebeharretan laguntzen du. Administrazio Kontseilua eta Biltzar Nagusiaren bileren bilduma idazten du eta elkartearen partaide aktibo artean zabaltzen du.
Administrazio Kontseiluko partaideen eta Kolegioko batzordeen proposamenen arabera bileretako gai zerrendak finkatzen ditu. Zintzilik dauden gaiak edota Seaskak eskatutakoak gehitu ditzake. Biltzar Nagusiko gai zerrendak finkatzen ditu Administrazio Kontseiluak zehaztutakoaren arabera eta deialdiarekin batera bidaltzen ditu elkartekide aktibo guztiei.
Bere betebehar administratiboa ondorengo puntuek osatzen dute :
- Elkartearen kideen datuak eguneratuak
- Bileretako bilduma-agirien eta beste agirien artxibatze
- Afitxaketa
Idazkari lanetarako, Elkarteak duen langile baten laguntza eska dezake, Administrazio Kontseiluaren onarpenez.
8. ARTIKULUA : BATZORDEAK ETA LAN TALDEAK : ikus webguneko atala
9. ARTIKULUA : IKASTOLEN KONTSEILURAKO ORDEZKARIAK :
Biltzar Nagusiak urte beterako hautatzen ditu, bilkuran bilduak diren kide aktiboen kpuruaren gehiengo soil batez. Berraukera daiteke.
Kolegioko ordezkariak dira Seaskako Ikastolen Kontseiluan, Seaskako Barne Araudi eta Estatutuek finkatutako baldintzetan (ordezkari kopuru, Seaskako batzorde eta Bulego erabakitzailean partehartzea...).
Mandatu ordezkatzailea dute Biltzar Nagusiak kontrakorik erabakitzen ez duen bitartean.
10. ARTIKULUA : ELKARTEKIDE ATKIBOEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK :
Burasoak, Biltzar Nagusien bidez, "Piarres Larzabal kolegioa" elkartea eta Seaskaren egoeraz eta kudeaketaz jakinean atxikiak dira. Administrazio Kontseilu edota Biltzar Nagusietan elkartearen biziari eta norabide pedagogikoei lotuak diren galdera guziak egin ditzakete.
Kolegioaren bizia eta izaera, burasoen partehartze aktiboan oinarritzen dira, haien partehartzea ondoko urratsen bidez gauzatzen delarik :
- Kolegioko Araudi Ekonomikoetan finkatutako familien kontribuzioak eta zerbitzuak partizipazioa ordainduz.
- Gutxienez lan talde edo batzorde batean partehartuz.
- Festa Batzordeak erabakitako lan txandeetan parte hartuz.
- Kanpoko salmenta ezberdinetan eta finatzaketarako laguntzaren bilaketan parte hartuz.
Seaskako Bulego Erabakitzailean gure ordezkariak direnak ez dira bigarren eta hirugarren puntuen betetzera behartuak.
11. ARTIKULUA : ERAKASLEGOA ETA ZUZENDARIA :
Erakaslegoak, ordezari baten bidez Administrazio Kontseiluan parte hartuko du eta boto bat izango du.
Zuzendariak klase idekitze eta hesteak eta eskola proiektuari loturiko ordu beharrak (DGH) bozkarako proposatzen ditu Administrazio Kontseiluan. Seaskak Errektoretzarekin eramaten dituen negoziaketen berri ematen du Administrazio Kontseiluan.
Zuzendariak erakaslegoaren laguntzarekin lanpostuen eta eskola laguntzaileen banaketarako egitasmoa, agiri idatzi baten bidez aurkeztuko du behin-betiko banaketa egin baino lehen. Proposamen hau Administrazio Kontseiluan aztertuko da. Azken erabaki zuzendariak erakasleriaren laguntzaz hartuko du.
Oharra : Zuzendariaren betebeharrak zehazteko Seaskako Ikastolen Kontseiluaren "bigarren mailako eskola eta perieskolar arloetan eredu gidak : lehendakaria / zuzendaria" txostena (2004 urtea) ikus.
12. ARTIKULUA : LANGILEGOA :
Langileek, ordezkari baten bidez, Administrazio Kontseiluan parte hartuko dute eta boto bat izango du. Administrazio Kontseilua eta langileen arteko lotura egingo du.
Lehendakariak, langile eta zuzendariaren laguntzarekin ikasturterako postu banaketaren proposamena aurkeztuko dute Administrazio Kontseiluan, behin-betiko banaketa egin baino lehen. Azken erabakia lehendakariak izango du eta langileen ordezkariarekin adostuta.
13. ARTIKULUA : KANPOKO ZERBITZUAK :
Kolegioak jangela zerbitzua eskaintzen die ikasleei egunero salbu asteazkenetan.
Xehetasunak : kolegioko araudi ekonomikoa ikus.