Piarres Larzabal Kolegioa

 

Eñaut Elorrieta - Kantaldia

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

- Administrazio kontseiluan ordezkaritza eragilea eduki behar duen orori Batzordea deitzea. Ordezkaritza mota horri ez dutenei Lan Taldea deitzen da.

- Batzordeak eta Lan Taldeek, bere betebeharren inguruko hausnarketa leku direnez, proposamenak luzatzen dizkiote Administrazio kontseiluari.

- Ikasturtearen hasieran osatzen dira eta Administrazio Kontseiluan izango duten ordezkaria bertan aukeratzen dute, Biltzar Nagusian aurkeztuko dutena.

- Batzordeek maiztasunez biltzeko beharra dute. Era berean, ikasturtearen hasieran finkatu diren helburuak eta aurreikusten diren ekimenen berri eman beharko dute. ikasturteraren bukaeran, aldiz, urteko jarduera aurkeztu beharko dute. bilduma hauek Kolegioko artxiboaren zati bilakatuko dira.

- Elkartekide aktiboek bederen lan talde edo Batzorde batean parte hartu behar dute. Parte hartze hau ez dugu zamatzat hartzen, gure izaeraren aldarritzat baino, gure proiektu hezitzailearekin bat egiten duelarik. Kolegioko hautatzearekin batera Kolegioko burasook egiten dugun jokatzeko moldea da ere bai.

- Batzordeak eta Lan Taldeak Administrazio Kontseiluaren bidez koordinatzen dira. Administrazio Kontseiluak talde eragile gehiago (hala Batzordeak nola Lan Taldeak) sortzea proposa liezaioke Biltzar Nagusiari ; era berean, osatzen ez diren taldeak bertan behera uztea ere eskatu alako lioke.

 

EZAUGARRIAK

 

HEZKUNTZ BATZORDEA :

- Kolegioko Hezkuntza Proiektuaren hausnarketa.

- Administrazio Kontseiluak eskola-laguntza, barne araudia... gainean hausnar dezala eska diezaioke.

 

FESTA BATZORDEA :

- Kolegioaren presentzia bermatzea Herriko Jai guztietan

- Kolegioaren ekonomia hobetzen laguntzea

- Kolegioko Herri Urratseko ordezkaria sustengatu bere lan guzietan.

Horretarako besteak beste :

- Urte hasieran finkatutako aurrekontuak emandako finantza helburuen arabera, ekintza ezberdinak antolatuko ditu (antolakuntza, lan-zerrenden prestaketa).

- Burasoen parte hartzeak sortzen dituen diru sarrera deberdinak kudeatzea eta antolatzea.

- Informazio fitxaketa bat egingo du : helbide onak, hornitzaileen zerrenda eta baita jai bakoitzeko balantzea ere.

- Estoka eta jaien materiala zainduko du.

 

FINANTZA BATZORDEA :

Kideak : Diruzaina, Zuzendaria, Festa Batzordearen arduraduna, Irakasleen ordezkaria, Elkartearen edozein kidea, Administrazio Kontseiluaren baimena jaso eta gero.

Ardurak : Diruzainak susperturiko taldea izango da eta Elkartearen ondasunaren kudeaketari dagokiona ahrtuko du bere gain.

Horretarako, besteak beste :

- Finantzaketa iturri berriak pentsatu eta proposatuko ditu

- Kolegioko zerbitzuak eta beren xehetasunak aztertu, Administrazio Kontseiluri bere alnean argitzeko eta finantza norabideak finkatu.

- Ikasturte hasieran dirulaguntza eskaeren txostenak egingo ditu.

- Laguntzaile berrien sentsibilizazioa landuko du eta diru-laguntzarako agiriak zabalduko dizkie.

- Lan talde eta Batzorde bakoitzarekin harremanak izango ditu, beren lanak sortuko dituen diru sarrerak eta irteerak kontutan edukitzeko.

 

EUSKARAZ BIZI LAN TALDEA :

Euskara bermatzea eta aldarrikatzea Kolegioan

 

INTEGRAZIO LAN TALDEA :

Ahalmen urriko haurren inguruko lanak, Seaskak Integrazio Taldearekin batera.