Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Buraso agurgarriak,

Zuek eta guk zuen haurra lagunduko dugu kolegioko 4 urte horietan bere ikas ibilbidea egiten.

Gure anbizioa bere ahalen arabera ahal bezain bat aitzina bultzatzea da.

Proiektu horrek, buraso, zuzendari, irakasle, hezitzaile eta ikasleen artean harreman sendoak elgarrekin sor ditzagun eskatzen du ;

Lorpen bidea ez da beti errex izanen gure nahiak ezberdinak izaten ahal direlako baina sinisten dugu denen borondate onean. Horrela ikasle guziei ahal bezain goxoki iragan araziko dizkiegu lizeoko ataria arte ukanen dituzten urrats guziak.

Urte on deneri

 

Zuzendaria