Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Azaroko azken hamabost egunetan, kolegioko familiei deialdi bat zabaldu genien janari bilketa batean nahi zutenek parte hartzeko (Hendaiatik Donapauleraino beharretan diren familiendako). Poltsa bat eskuratu bezain laster, etxetik ekarri zutenarekin hurbildu dira ikasleak, irria ezapinetan.

Miseria dela gutaz urrun konturatu dira, "Afrikan soilik bazela" pentsatzen dutelarik batzuk.

Joan den urtean baino askoz gehiago, partikatzen badakitela frogatu dute, deafioa osoki bete dute esku zabalak izanik !

143 janari kontserba kutxa, 56 janari berinazko ontziak, 54 pote janari niniendako, ninien gosarirako 5 pakete, 83 bixkotx pakete, 2 goxoki kutxak, 58 sardin kutxak, 25 erriza poltsak, 58 atun kutxak, 49 pasta boltsak, 11 olio botoilak, 16 dilista / ilar pakete, 6 kuzkuz pakete, 5 purea pakete, 64 txokolota plakak, 37 zopa brikak, 28 pate kutxak, 20 azukre pakete, 15 zereala pakete, 32 konpotak, 41 kafe pakete, 12 dute pakete, 17 txokolot'esne pakete, 5 esne pakete, 21 erreximenta poteak, 12 irina pakete, 10 bixkotx aperitifa poltsak, 4 jusa botoilak eta 3 Nutella pote.

Irailatik azaroa arte, 22 ikasle aritu dira hizkuntz desberdinetako kantuak xekatzen, proposatzen, eztabaidatzen eta lantzen. Urtero bezala, jan ondotik eta bi aldiz astean, azaroko ekitaldiako lehen partean abesteko helburuarekin, hautatutako kantu nahasketa motibazio handiarekin ikasi dute. Horra hautatu duten medley-a :

- Aire ahizpen "Arrosako zolan" (euskaraz)

- Nicky Jam & Enrique Iglesiasen "El perdon" (españolez)

- Amineren "Señorita" (frantsesez)

- OMIren "Cheerleader" (inglesez)

- Xutik taldearen "Geroa mihian" (euskaraz)

Nahiz eta biziki urduri ziren, artisten mundua ezagutzeko parada ukan dute gaztetxo horiek, azaroaren 29an, igandearekin. Bilaka taldearen emanaldia aitzin, publikoaren txaloekin bukatu dute haien saioa, Fred Iturri piano jolea eta Pat Tetevuide gitarristaren laguntzarekin.

Urtero bezala, 3.eko ikasleak Baionako Bernat Etxepare lizeoa bisitatzera joan dira, azaroaren 19an, ostegunez.

Egoitzaren itzulia egin eta, ikastegiko ibilmoldea, opzione desberdinak eta antolaketa orokorra, aurkeztua izan zaizkie.

Aurtengo berezitasuna, 3 kolegioko ikasle guziek ber egunean bisita hori egin dute.

Erran gabe doa, haien arteko lehen harremanak egin dituztela !

Azaroaren 16etik 20era, ARIT elkarteko Pantxika Laxague, hezitzaile berezitua, kolegioan genuen.

Ordu batez, gela bakoitzean, prebentzioa landu du, ikasleek dituzten kezketan oinarrituz.

Kanpoko tenorean, ikasleekin solastatzen segitu du.

Bigarren hiruilan berriz etorriko zaigu.

Azaroaren 12an, 4.eko ikasleak Miarritzeko Atabala gelara joan dira, euskaratua izan den "Au vent mauvais : bolada txarrean" komiki kontzertuan parte hartzera, euskal kulturarako eragileekin eta etxepare lizeoko ikasleekin batera.

The Hyenes taldearen zuzenezko kontzertua eta Txomin Urriza, ikasle ohiaren euskarazko itzulpenari esker, komiki bideo honen irakurketa biziarazi digute.

Ordu bateko saio honen bukaeran, pena musikari eta egileekin solastatzeko denborarik ez dugula izan.

Hala ere, konzeptu biziki orijinala eskaini digute, jakinez lehen aldia zela euskaraz ematen zutela.

Urtero bezala, urriaren 12 eta 13an, Planinga eta A. R. S. A.ko kideak kolegioko 3.eko ikasleekin solastatzera etorri dira.

Konzertazio batean, ikasleek izenik gabeko galdezketa bat bete zuten. horien galderei biziki zehazki erantzun dute.

Hirugarren mailako gela bakotxa 2 orduz aritu da interesa handia erakutsiz.

2015 - 2016eko ikasturtea eta euskal giroan hasteko, urriaren 9an, ostiralez, Mega Kantu Piknika antolatu dugu 12.15eatik 1.45ak arte, kolegioko aitzineko eremuan, maila guzietako ikasle, irakasle eta langileekin.

Ikasleek, ekarritako bazkari hotza lagunen artean partikatu dute.

Kiki, Jokin, Ximun eta Bastien kantari musikarien laguntzarekin, eta eskuetan izan duten kantu liburuxkari esker, euskal kantu tradizionalak abesteko parada izan dute, hala nola : Aberriaren mugak, Mendian gora haritza, Gora ta gora beti, Lau teilatu, Guk euskaraz, Maitz zaitut... Behin betiko kantuarekin bukatzeko !

Udazkeneko eguzkipean, giro atsegina, alegera eta euskalduna honi esker, ikastegi osoa euskaraz gozatu da eta dantzan bukatu du, eskuzko soka luze bat osatuz !

Urriaren 8an, kolegioko 24 ikasle arduradunek Seaskan formakuntza eguna ukan dute.

Goizean, Jean Michel Etchegaray, Seaskako pedagogi zuzendariak ongi etorria eman die.

Ondotik, 4 taldeetan ezarriak izan dira, 3 kolegio eta lizeoko ikasleak nahasiz.

Hiru gai landu dituzte :

- ikasle arduradunen eskubide eta betebeharrak

- komunikazioa

- jazarpena

Dudarik gabe, gehien maitatu dutena kirol zealian iragan den piknika izan da.

Joan den larunbatean, urriaren 3an, Donibane Lohitzungo Artxiloako gurutzean, Jean Diharce zena omendu du 150 bat lagunek.

Jean Diharce, Iratzeder Donibane Lohitzungo olerkaria eta bertsolaria zen, apezgoan jardun zen ere hainbat herritan.

Jean Louis Davantek aurkeztu du omenaldi horren karietara agertu den Iratzederren olerki eta bertsoak biltzen dituen liburuxka, ondotik Artxiloara daraman karrikari Iratzeder izena eman zion. Santa Maria eta Santo Tomas eskoletako haurrek olerki zenbaiten irakurtaldia eskeini ondotik, Piarres Larzabal kolegioko bertso-eskolako bertsulari gazteek bertso bana ederki eskeini dite, txalo zarta ederren artean.

Herriko Etxeak eskeini jan-edanaz goxatu gira ondotik bertaratu garen guziak.

Adiorik ez Iratzederri eta ongi etorri bertsulari berriei !

Joan den ostiralean, urriaren 2an, Donibane Lohizuneko Ravel entzun arretoan, itsas bazterrean, hitzordu garrantzitsua genuen San Juan proiektua kari...

Gure lehendakaria eta zuzendariaren hitzen ondotik, Pasaiatik etorritako Jon Maia eta Donibane Ziburuko abesbatzako kantariak entzuteko parada izan dugu.

Hitzak, melodiak eta bertsoek itsasoa ohoratu dute.

Bertso-kantu topaketa hortan, publikoa biziki parte hartzailea izan da eta 1.30ko kontzertua honen bukaeran, 3.eko burasoek orestatutako pintxoen inguruan, gaualdia giro alaia eta umoretxuan bukatu da.

Milesker Jon eta Arin abesbatza zuen sostengurako !