Ekainaren 15ean, Seaskako guraso, ikasle eta irakasle talde bat elkartu zen Akademia ikuskaritzak Baionan duen egoitza aitzinean, tokia okupatzeko helburuarekin (berria, mediabask). Arratsalde bukaeran, tentsioa igo da eta poliziak jarrera bortitza izan du (gas negargarria bota eta bortizkeria fisikoa erabili). Berantago, han gelditu diren ikasle, guraso eta irakasleek, irekita atzeman duten leiho batetik egoitzara sartzen lortu zuten (ezer hautsi gabe) eta geroztik tokia okupatu dute.
Ekintza mugagabea da Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin mintzatu arte. Okupazio honetan 24 orduko txandak egitea erabaki da. Ziburuko Piarres Larzabal kolegioari ostiraleko txanda egokitu zitzaion, 16:00etatik larunbateko 16:00ak arte.
Gure seme-alabek denon beharra dute !!!
Mobilizatu direnak txalokatzen eta eskertzen ditugu !
Ekainaren 20an, astelehenez, 4. eta 3.en arteko futbito finala iragan zen.
Txerritalde FT eta Gudariak aurrez aurrez jokatu zuten partida.
Txerritaldek ezin izan zuen bere jokoa behar den bezala egin eta Gudariek haien estrategiarekin garaitzea lortu zituzten lehia estu baten ondorioz : 2 - 0 emaitzarekin !
Txalo bero bat finalista horiei eta egon den publikoari.
Biharramunean, finala mundiala jokatzeko aukera ukan dute.....

Azkenean !!! Berriz egin dute bidaia laugarrenekoekin.
Aspaldi itxoiten zuten eta ekainak 13tik 17ra Castillan zehar ibili dira, gainera hizkuntza lantzeko aukera izan dute bertako familietan.
Aurten bi taldetan banatuak izan dira ikasleak, bat Segovian (4AE) eta bestea Toledon (4BD).
Herri bakoitzean bisita eta aktibitate ezberdinak egin dituzte, tokia eta bertako kultura ezagutzeko.
Bi taldeak Madrilen egun pasa egin dute eta Reina Sofian dagoen Gernika deskubritzeko aukera ere.
Plazer bat izan da bidaia denak elgarrekin bukatu izana Warner Brossen parkean !!!
Dena oso ongi igaro da eta ikasle eta erakasleek asko gozatu dute.

Ekainaren 9an, ostegunez, laugarreneko ikasleak joan ziren Donibaneko Le Select zinemara, 2008an Michel Gondryk argitaratu zuen "Soyez sympa, rembobinez !" filma ikustera.
"Burmuina magnetiko bihurtzen zaion gizon batek, nahigabean ezabatzen ditu bideo dendako zinta guztiak ; bertan lagun batek lan egiten egiten du. Bideo klubeko leialenaren eskaera asetzeko, emakume dementatu batek, bi gizonek ezabatutako filmen remake-ak egitea erabakitzen dute, besteak beste,"Ghostbusters", "The Lion King" eta "Robocop"....
Ekainaren 10ean, ostiralez, hirugarren mailako ikasleak Urruñako Itsas Mendi zinemara joan ziren "En corps" filma ikustera.
Prestatzeko moduan, kartelean oinarritu ziren, trailerra eta Cédric Klapisch-i egindako elkarrizketa. Zenbait nozio tekniko, hala nola kameraren mugimenduak (bidaiariak eta panoramikoak) klasean ere jorratu ziren ikasleek saioan zehar informazio gehiago eman dezaten.
Gorputzean edo Cédric Klapischek bere pasioa pantaila handian adierazten duenean dantzarako, klasiko zein garaikiderako, filma estetikoa bilakatzen du, are argitsuagoa, benetako dantzari batek janzten duen heinean Marion Barbeau aktore nabarmena bihurtzen dena.
Zuzendariak erakusten du, beste behin ere, beti lasai dela garaiko izpiritua erakusteko, eta bereziki, gazteriaren arrangurak.
Ekainaren 13an, astelehenez, kolegioko seigarren eta bosgarreneko ikasleen txanda zen joateko Donibaneko Le Select zinetokira, 2002an, Steven Spielberg-en "E.T." filma ikusteko.
"Plater hegalari bat gauaren erdian lurreratzen da Los Angelesetik hurbil. Estralurtar batzuk, esplorazio batean Lurrera bidaliak, ontzitik ateratzen dira, baina haietako bat, transbordadorea den soilgunetik haratago aursartzen da. Ondoren, hirirantz abiatzen da. Hau da giza zibilizazioaren lehen aurkikuntza. Soldaduek laster atzeman eta bere familiak abandonatuta, E.T. izeneko txiki beldurgarri honek aldirietako egoitza batean aterpetzen da. Elliot, hamar urteko muttiko batek, deskubritu eta, bere armairuan gordetzen du, berarendako aterpetxo bat eraikiz. Truke telepatiko batek elkartuta, bi izakiak fite lagun bilakatzen dira. Gertie arreba eta Michael anaia zaharrak lagunduta, Elliot E.T.ren presentzia sekretuki atxikitzea saiatuko da...."
Urte osoan eman diguten laguntza eta egin diguten harrerarendako, eskertzen ditugu Donibane Lohizuneko Le Sélect zinema eta Urruñako Itsa-Mendi zinemako ekipak !
Ekainaren 10ean, goizeko kurtsoen ondotik, kanpoko eremua hasi da koloreztatzen jateko pausa denboran...
Arratsalde berezia ikasleei antolatua izan zaie : "Uda besta mozorrotua" !! Ikasle bakoitzak ekarri zuen bere mozorroa edo aksesorioa, arratsalde alaitu honetan parte hartzeko ! Jolas eremuan joko desberdinak instalatuak izan zaizkie hala nola : espartin lehiaketa, zumo lehiaketa, egurrezko mahai joko erraldoiak eta mega babifuta ! Joko guztien denboran, nahi zuten ikasleek dantza iniziazioan parte hartzeko aukera ukan dute Patxi Perez eta Konpania musika taldeak hor baitzen ! Gaurko musika - kantuak entzunez, dantza urrats desberdinak ikasteko aukera ukan dute Patxiren azalpen zehatzekin, maila guzietako ikasleen artean nahasturik... Ezker pareta betea izan da 150 ikasleen artean segur ! Hau giro bikaina !!!! Denak irriz, saltoka eta dantzan !
Arratsaldea bukatzeko, familiek ekarritako gaitzeko krakada ikasle guztien artean partekatua izan da eta eskertzekoak dira !
Eguraldia lagun izanez, ohiz kanpoko arratsalde paregabea eta zinez bikaina pasa dugu denok !
Biba zuek ikasleak eta txalo haien parte hartze baikorrarendako eta esker beroenak Mikel Amilibia eta Patxi Perez & Konpaniari haien dinamika eta animazio desberdinendako ! Segur oroitzapen onena atxikiko dugula denok ! Euskaraz gozatu eta jolastu dira bai !
Erran bezala, kolegioko mus txapelketaren bukaera izan da ekainaren 9an, eguzkipean, jateko pausa denboran, kanpoko eremuan !
Mus finalak iragan dira bai 6 / 5endako baita ere 4 / 3endako, izanez printzipalan edo kontsolantean.
Sei eta bosgarrenen artean, printzipalan aritu ziren bosgarreneko Julen Fagoaga eta Kaiet Alduntzin, txapela eraman duten Eztitxu Daubas eta Laina Lamothe aurka ! Mantxa biziki ttinkatuak izan dira eta neskek dute irabazi 2-1 ! Kontsolantean aldiz, bosgarreneko Unai Heredia eta Bittor Orgogozok galdu dute 0-2 seigarreneko Beñat Del Bosque eta 5.eko Oihan Dunoguesen aurka....
Lau eta hirugarrenen artean, printzipalan txapeldunak izan diren hirugarreneko Txema Gogorza eta Amets Iribarren Ayez aritu dira laugarreneko Maitane Mioque eta Nahia Guerinen aurka, partida 2 - 0 bukatuz. Kontsolantean aldiz, laugarreneko Sabina Iratozki eta hirugarreneko Katixa Fagoaga nagusitu dira hirugarreneko Iñaki Endarra eta Gabi Harocareneren aurka, 2-1 emaitzarekin.
Ikasle finalista guztiak sariztatuak izan dira.
Giro izigarri polita izan dela txapelketa horretan eta zinez arrakastatsua dela azpimarratzekoak dira !
Txalo bero bat parte hartzaile guztiei eta horrela segi eskuin ta ezker pratikatuz !
Ekainaren bi aste horietan ikasleek jokatu dituzte printzipala edo kontsolanteko 1/8ak, laurdenak eta erdi finalak...
Ekainaren 9an, ostegunez, jateko pausan, fase guztiak gainditu dituzten jokalariek finalak jokatuko dituzte kanpoko eremuan eta zortzi hamarrekotan !
Printzipala 6 / 5 : Julen Fagoaga - Kaiet Alduntzin / Eztitxu Daubas - Eztitxu Lamothe
Printzipala 4 / 3 : Nahia Guerin - Maitane Mioque / Txema Gogorza - Amets Iribarren Ayez
Kontsolantea 6 / 5 : Beñat Del Bosque - Oihan Dunogues / Unai Heredia - Bittor Orgogozo
Kontsolantea : 4 / 3 : Iñaki Endarra - Gabi Harocarene / Katixa Fagoaga - Sabina Iratzoki
Xantza on haiei ! Ea nor izango diren 2022-ko txapeldunak.....
Maiatzaren 31an, Baionako Etxepare Lizeoko merkataritza saileko bi ikasle eta irakasleek Ziburuko Piarres Larzabal kolegiora merkataritza pro saila gure laugarreneko eta hirugarreneko ikasle batzuei aurkeztea etorri dira.
Oihan Alfaro eta Uhaina Zuelgaray-ek haien esperientzia partekatu ondoren, bi bideo labur erakutsi dizkiete, non zer egiten zuten edota nola merkataritza profesional saila lantzen zuten Etxepare lizeoan. laguntzen zituzten bi irakasleek Estibalitz Perurena eta Peio Minondok, ez diete desafio txikia eman bideo hauen egitera bultzatu dituztenean. Eta ikastetxeko ikusleen arabera, desafioa ongi gainditu dutela agertu da.
Burutzeko, joko bat proposatu dute : quizz moduan, gazteen aurre iritziak hausteko. Gure ikasleak azkarrak izan baitira denak sari batekin itzuli dira etxera.
Azkenik, formakuntza hori lanbide heziketako hainbat alorrei ateak irekitzen dituela agertu da. Hala nola, garraioa eta logistika, marketin eta publizitatea, nazioarteko merkataritza, administrazioa eta finantzak, salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko goi-mailako teknikaria eta logistika.
Hor ziren bi gazte hauek BTS-a egin eta gero, agian master bati buruz ere joan daitezkeela erran dute. Agiantza hoberenak op dizkiegu hurrengo urteetan.