Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Ekainaren 28an, asteartez, azken eguna izan da ikasle guztiendako !

Goizetik 4DEkoak Arditurri ateraldia egin zuten arratsalde editsua arte ; anartean 4ABkoak haien irakasle arduradunarekin jokoak egin zituzten Untxin aldeko parkean. 

Bestalde, seigarrenak Zokoako hondartzara joan ziren eguna pasatzera haien irakasle arduradunekin ere bai : jokoak, piknika, bainatu ziren ere bai !

Haien aldetik, bostgarrenekoak eguna kolegioan pasa zuten jokoetan kanpoan ta barnean eta haien ASSR1 diploma eskuratu zuten.

 

Eguerdiko bazkaria ondotik, 5. / 6.en futbito finala iragan zen ere bai ! Futbolariak eta Pat patruila ekipak aurrez aurre. Futbolariak-ek ezin izan zuen bere jokoa behar bezala egin eta Pat Patruilak bere estrategiarekin garaitzea lortu zuen, 4 - 0 emaitzarekin. Ondoren, Pat patruilak txapeldun gisara PLK team-en aurka finala mundiala ttipia jokatzeko parada izan zuen. Kolegio guztia bildu zen zita garrantzitsu honetan eta lehia estua izanik ere, azkenean PLK team taldearen esperizntzia gailendu zen, 3 - 2 amaitu zen lehia. Giro biziki goxoan pasa zen partida, kirolegez eta euskaraz ! Eskerrak parte hartzaile guztiei !

Arratsalde erditsuan, ikasle guztiak elkartu ziren kolegioko kanpoko eremuan, eskainia izan zaie krakada partekatzeko giro izigarri onean, musikaz alaiturik, batzuk bertsotan, batzuk kantuz eta dantzan ! Bakantza on deneri eta segi alaiki euskaraz gozatzen !

Ekainaren 30ean, ostegunez, frantsesa eta matematika frogak pasa dituzte Zibruuko Piarres Larzabal kolegioan
Eguerdiko pausan, jan aitzin, azterketak euskaraz aldarrikatu dituzte kolegioaren aitzinean.
Uztailaren 1ean, ostiralez, goizeko HG-EMC froga ondoren, zientzien froga frantsesez eskuratu bezain orduko, euskaraz pasa dute. Ondotik, besteak bezala, kopiak eramanak izan dira Donibane Lohizuneko zuzenketa zentrora. Han bertan berriz elgarretaratzera deituak izan gara gure aldarrikapena agertzeko. Bertan, kolegioko zuzendaria, buraso ordezkariak eta ikasle batzuk aukera ukan dute zuzenketa zentroan sartzeko eta zuzendariari gutun bat helarazteko egoera adieraziz. Erran bezala, azken honek hartutako gutuna Errektoreari eta Ministroari helarazteko baietza eman digu eta zinez, egin digun harrerarendako eskertzen diogu. Ez da oino berantegi ideiaz aldatzeko !

Hiruilero bezala, hirugarren eta azken Nahiera eguna proposatua izan zaie kolegioko 6., 5. eta 4.eko ikasleei, hirugarrenak etxean zirelarik azken berrikuspenak egiten. Bi aste lehenago, aurkeztuak izan zaizkien tailerretan izena emateko aukera ukan zuten ; hala nola :

6.etan : Greziar jainkoak, Euskal Herriko Historia eta Geografia, Belaunaldien arteko topaketa (Zokoako Puttilenea EHPAD zahar etxearekin), Euskal dantzatik dantza modernora, Matetarap

5.etan : Zizelkatzea (paper orearekin), Trokeo dantzak, Euskal rap, Jouons la comédie ! Escape game gazteleraz, Sudoku txapelketa

4.etan : Errugbibitx, Arduino programazioa, Espaziora bidaia, Music ingelesez, Euskal kantu loto bingo !, Audio liburuak, Sherlock Holmes en herbe, à vos loupes !

Tailer guztietan beste lagun batzuekin elkartzeko parada ukan dute eta giro biziki onean !

Ekainaren 23 eta 28an, 4.eko ikasleak Oiartzungo Arditurriko Meategiak eta Luberri Ikasgune Geologikoa bisitatzera joan dira "txutxu trena" erabiliz !

Taldea bitan banatuz, erdia meategian zen bitartean, beste erdia Ikasgune Geologikoan egon da eta ondoren trukatu dute.

Meategian zirelarik, interpretazioa zentroa ikusi dute lehenik eta ondoren meategia barrutik bisitatu, kaskoak ezarri eta.

Luberriko Ikasgune Geologikoan, Lurraren bilakaera aztertu dute bisita gidatu batean eta Euskal Herrian topatutako fosilak erabiliz ardatz kronologiko bat osatu dute.

Aldi oro bi taldeak elkar topatzeko parada izan dute piknika baten inguruan....

Zientzia eguna bikaina eta aberatsa !

Ekainaren 24an Euskaraz Bizi ikasle taldeak antolatutako Olinpiaden finala iragan zen.
Hiru talde sailkatu ziren final erdietarako: "69", "Gu" eta "Saratarrak".
Iparra-Hegoa jokoa lehiatu ondoren "Gu" eta "Saratarrak" taldeak pasa ziren finalera, sokatiraren frogara.
Soka Amaiurko sokatira taldekoek utzi ziguten finala jokatu ahal izateko.
Lehia handiko finala izan genuen eta giro bikaina.
Olinpiada guztian "Saratarrak" lehenak izan ziren arren eta apustua haien aldeko zen arren, azkenean ikurrina "Gu" taldeak eraman zuen.
Euskaraz Bizi taldearen aldetik eskerrak parte hartu duzuen guztiei !
Datorren ikasturtean II. Olinpiadak jokatuko ditugu.
Euskarak 365 egun !

Ekainaren 20 eta 21ean, astelehen eta asteartez, 5. mailako ikasleak Miramon Zientzia kutxagunera joan ziren egun pasa Donostira.

Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten : Astronomia tailerra, elektrizitatea eta plastinazioa tailerrean.

Eguerditan, aroa lagun izanez, kanpoan piknikatu zuten denak elkarrekin.

Arratsaldean, bazen ere zer ikusi esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitatea hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.

Ikasle talde bakoitzak galdezketa liburuxka bat zuen betetzeko bisita mementuan.

Egun goxo eta interesgarria pasa zuten, zientziei begira ikasleek beste ikuspuntu bat ukaitea lortu zutela eta.

Ondoko ikasturtean ere azken aldikotz errepikatzekoa (gero hesten baita) !

4Ako ikasleek ERBESTEAREN gaia landu ondoren euskaran : MYRIAM AYCAGUER-ekin soinu sorkuntza baten egiteko parada izan dute. Grabaketa honetan, gelan landutako testu batzuen pasarteak hautatu dituzte : haien artean Miñan liburutik hartutakoak edota kantu batzuen hitzak.

Lan hau kolektiboa izateaz gain baita aberatsa eta interesgarria izan da bide beretik ! 

Proiektuaren bukaerako ekoizpena entzuteko parada ukan dute ekainaren 23an denek elkarrekin.
 
Entzumen on !! Hemen klikatu : klik !

Ekainaren 23 eta 24an, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan dira bi egunendako.

Goizeko 9:00tan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera Zagotzako jauregia eta gelan landu ziren elizaren tinpanoa ikusi dituzte.Ondoren, urtean zehar landu zuten Leireko monasterioa bisitatu zuten eta han bazkaldu. Arratsaldean, 15:00etatik landa, Erriberriko bisita egin dute : Karlos III.aren jauregiaren bisita eta joko pista baten bitartez, Erreberriko alde zaharreko karriketan eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten. Arratsaldeko 18:00ak alde, Mendigorriako Errota akanpalekura joan ziren ; han bertan, pizina freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenizan aritzeko parada izan zuten lagunen artean, nahiz eta euri tantak izan.

Biharramunean, Jondoni Jakobeko bidea zen gai nagusia. Gosaldu eta gero, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren erromesen oroit-harritik sarrera oinez hirian eta Gares zeharkatuz zubia ospetsura iritsi arte. Bidean, eskualde honek aste horretan jasan dituen suteen arrastoak denetan agerian ziren, benetan harrigarria...

Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburura sartu dira, biziki pozik !

Ekainaren 24an, ostiralez, kolegioko hirugarrenek azken eguna zuten ikastegian.

Goizetik "dotore dotore" ikusi ditugu !

Goizean kurtsoak izan dituzte, kutxak garbitu, eta, bazkaldu eta, irakasle arduradunak eta beste batzuekin, Untxin parkera joan dira arratsaldea pasatzera, bertan krakada bat eskainia izan zaielarik. Bakoitzari orri marka bat esakinia izan zaio, bertan 4 urteetako sartze egunaren argazkiekin....

Haien berrikuspenak etxetik egingo dituzte orain.... eta ekainaren 31 eta uztailaren 1ean, haien brebeta azterketa ofiziala pasako dute gure kolegioan, azterketa zentroa izendatua izanez.

Berrikuspenak on !!! Eta azterketak euskaraz orain !!

Ekainaren 21ean, asteartez, arratsaldeko 2:00etan, kolegioko kanpoko eremua kirol zelaia bilakatu da, publikoak inguraturik.

Gudariek txapeldun gisara PLK team-en aurka final mundiala jokatzeko parada izan zuten.

Kolegio guztia bildu zen zita garrantzitsu honetan eta lehia estua izanik ere, azkenean PLK team taldearen esperientzia gailendu zen penaltietan : 6 - 6 amaitu zelarik partida.

Giro biziki goxoan pasa zen partida, epailaren, speaker eta animazio arduradunaren lan baikainari esker.

Orain ondorengo hitzordua, ekainaren 27an, astelehenez, 6. / 5.en finala jokatuko da eta ondotik bigarren finala mundiala.

Txalo deneri !