Brebetako emaitzak atera dira !!
Uztailaren 7an, ostiralez, Brebetako emaitzak atera dira : Zorionak eta txaloak PLK-ko ikasleei !
31 ikasleek bikain aipamenarekin lortu dute !
28 ikasleek ontsa aipamenarekin !
10-k aski ongi aipamenarekin !
6-k aipamenik gabe !
Eta bat ez ukana.
Aurtengo berritasuna : zientziak euskaraz zuzenduak izan dira !!!!
Txalo bero bat deneri ! Eta orain bakantza on zuei !
Hirugarreneko ikasleek Comete sareko aztarnetan ibili dira !!
Ekainaren 28an, asteazkenez, brebeta biharrameunean, hirugarrenendako ikasle boluntarioentzat, Bigarren Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera izan zuten Comete sarearen bidezidorretik ibiliz. Mendian ibiliz, Xan Berasategi HG irakaslearen hitzetan historia landu zuten naturan zuzenean.
1941 eta 1944 urteen artean, Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comete sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirinoetako mugaren bestaldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.
Muga pasa eta, britainia kontsultatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehengo Madril eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzul arazteko.
Parte hartu duten 66 kolegioko ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete zuten, Urruñatik Bidasoaraino....
Eguraldia lagun, 13 kilometroko mendi ibilaldi eder honen ondotik, Pausuko Xaia ostatuan eskainia izan zaie bazkari goxo bat.
Azken egun hori ikasle horien memorioan egongo da segur ! Baita ere haiekin ziren helduendako !
Bide on eta bakantza on deneri !
Brebeta ofiziala pasa dute hirugarreneko ikasleek !!
Hirugarrenen azken eguna !!
Ekainaren 23an, ostiralez, hirugarrenen azken eguna zen... Bezperan eta egun horretan finkatua zen bezala, bi orduko berrikuspen saioak ukan dituzte gaika, irakasleek kudeaturik eta talde ttipika....
Bain hau sorpresa goizetik ! Denak "dotore dotore" etorri dira haien azken egunerako !!
Azken orduan, kirol gelan bildu dira Zuzendariaren agurra ukaiteko eta kolegioko oparitxo baten ukaiteko : haien lau urteetako sartze egunetako argazkiekin egindako orri marka bat... Zenbat irri eta harridura.... Zenbat aldatu diren batzuk !
Ondotik, kanpoko eremuan elkartu dira beste mailetako ikasle guztiak bezala, krakada handi bat eskainia izan baitzaie deneri ! Txokolatina bat eta jusa bat ! Ber mementuan, zuzendariak berriz hitza hartu du agurtzeko ere bai orientazio bidea aldatuko dutenek eta Senpereko kolegio berrira joango direnak ere bai !
Arratsaldea bukatu da kanpoko eremuan jolastuz, musikarekin batera, batzuk fandango- arin arin bat eginez ! Bide on ! Uda on deneri !!!! Eta ez ahantz : Euskaraz gozatu !!
Urte bukaerako ateraldia 6.endako !
Ekainaren 23an, ostiralez, 6.eko ikasleak Ziburu gaindi ibili dira tailer ezberdinetan: “le passeur” itsasontzian badia bisitatzen, pilota plazan jokoetan, hondartza gainean arte sorkuntzak egiten edota herriko Antton oihanzainarekin Untxineko oihan ttikia bisitatzen. Egun goxo bat izan da, transmisioan oinarritua.
Ondotik, denak elkarrekin Sokoako ezker paretaren eremura joan gara bazkaltzera.
Berriz ere elkarrekin partekatutako egun bikaina!
Milesker Antton Goicoetxeari eta Jo Lameule-i!
Laugarrenen antzerki ikastaroa
Urtean zehar landutako obrei bukaera baten emateko, laugarreneko ikasleek dantza eta antzerki tailerrak izan dituzte “lotura” kontzeptuaren inguruan eta Andrée Chedid-ek idatzitako “Le messager” obraren inguruan. Kanpoko eragileak izan ditugu 5 egunez , “Jour de fête” konpaniakoak edota” Baratxarteakoak”.
Proiektu hau 5 goizez iragan da eta bukaeran klase bakoitzak besteari eraman duen lana aurkeztu du. Mementu goxo eta intentsiboa bizi izan dute ikasleek kanpoko eragilei esker.
Lan zinez ederra, txaloak!
Bosgarrenak Nafarroan ziren !!
Ekainaren 22 eta 23an, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan dira bi egunendako.
Goizeko 9:00tan kolegiotik abiatuz, 11:00ak aldera, Leireko monasterioa bisitatu zuten . Ondoren, Erriberriko bisita egin dute jan bazkaldu eta gero : Karlos III.aren jauregiaren bisita eta joko pista baten bitartez, Erreberriko alde zaharreko karriketan eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten. Artaxoako herri gotortua bisitatu ondoren, arratsaldeko 18:00ak alde, Mendigorriako Errota akanpalekura joan ziren ; han bertan, pizina freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenizan aritzeko parada izan zuten lagunen artean, nahiz eta euri tantak izan.
Biharamunean, Jondoni Jakobeko bidea zen gai nagusia. Gosaldu eta gero, Eunateko eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren erromesen oroit-harritik sarrera oinez hirian eta Gares zeharkatuz zubia erromaniko ospetsura iritsi arte.
Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburura sartu dira, biziki pozik !
Laugarrenak azken egunean...
Nahiera eguna # 3 azken astean !!
Ekainaren 22an, ostegunez, kolegioko bosgarrenak Nafarroan ziren bitartean eta hirugarrenak brebetako berrikuspenetan..... Kolegioko seigarren eta laugarrenei hirugarren nahiera eguna proposatua izan zaie !
- Seigarrenei : bainuko esentziadun gatzak, kiribil tailerra, eskulanak (armariak), idazkera tailerr ttipiak, dantza garaikidea, altxorraren ehiza !
- Laugarrenei : let's play soccer, molekulen domino jokoa, artzikirola eta hockey-a, escape game ¿donde esta el chef ?, Oiasso museoko proiektua, migrante baten ibilbidea.
Azken eguna aitzineko antolaketa horren oroitzapen ona atxikiko dute ikasleek.