Adoenia prebentzioa 6. ikasleendako !
Irailaren 28a eta urriaren 3an, seigarreneko ikasleek ADOENIA zerbitzuaren ezagutza egiteko parada ukan dute.
Talde ttipi bakoitzak bi orduko saio bat ukan du, aldioro bi profesionalekin eta bi gaien inguruan : Errespetua eta bortizkeria.
Profesionalekin pundua egiterakoan, saiatu dira dira lehen parte batean definitzen zer den bortizkeria eta zer den errespetua. Ikasleen parte hartze dinamikoa eta izan duten trukaketaren kalitatea azpimarratua izan da, ikasleek haien bizipenak eta kezkak azaldu baitituzte. Egunerotasunean bizitzen dituzten egoera bortitzak aipatu dituzte, gehienetan erabiltzen baita kontrol ezina den emozioari erantzuteko.
Azken parte batean, jazarpena gaiari lotu dute saioa. Eztabaidaren bukaeran, ez dela sekulan dudatu behar jazarpen egoera bat (biktima edo ikusle) aipatzea argi utzia eta ulertua izan da.
Ukan dituzten aholkuak erabiltzeko aukera izango dute orain, egoera horiek ahal bezain ongi gainditzeko helburuarekin. Edozoin arazoa gertatzen delarik, kolegioan ikasleengandik hurbil - hurbil ari diren profesionalak oroitaraziak izan zaizkie ere bai : zurkaitza, irakasle arduraduna, HAN eta eskola bizitza, Solasgunea eta beste...
Kolegioan, Adoenia bezalako egiturei harrera egitea garrantzitsua da.
"Adoenia, nerabeen etxea" zerbitzua aurkeztua izan zaie : gazteak eta familiak laguntzeko helburua duen egitura, Hendaia - Donibane Lohizune, Kanbo, Baiona eta hainbat herritan permanentziak dituena urririk.
Xehetasun gehiago : www.adoenia.fr / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 64 22 52.
Milesker Adoenia egituraren ekipari !
Adoenia prebentzioa 4. ikasleendako !
Irailaren 26an, Baionako Adoenia zerbitzuko lau arduradun kolegiora etorri dira laugarreneko ikasleekin biltzeko gai baten inguruan : "Arrisku hartzeak nerabetasunean".
Bi orduz eta talde ttipika banaturik, arriskuen hartzeei buruzko gogoeta bat eramana izan da laugarreneko ikasleekin...
Alde batetik, zein diren alde baikor eta ezezkorrak xuxenki. Adibidez, nahiz eta arriskuek eraiki eta konfiantsa ematen duten, kontsumoak eta sare sozialak kaltegarriak direla gaztearentzat ber mementuan ohartu dira.
Bestalde, ikasleen erranetatik abiatuz, gai desberdinak eztabaidatu dituzte ; adibidez, alkolaren kontsumoari buruzko oharretatik abiatuz, hobe dela beti taldean izatea eta ez bakarrik.
Azken parte batean, jazarpena gaiari lotu dute saioa : kolegioko ekipari egoera aipatzea arrisku hartze bat ote da ? Eztabaidaren bukaeran, ez dela sekulan dudatu behar jazarpen egoera bat (biktima edo ikusle) aipatzea argi utzia eta ulertua izan da.
ADOENIA kontaktua :
Helbidea : 6 Lahubiague etorbidea - 64100 Baiona
Tel : 05 59 64 22 52 (astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan arratsaldeko 1:00etatik 5:00ak arte)
Permanentziak :
Hendaian : ostegun bat hilabetero, arratsaldeko 1:00etatik 5:00ak arte : 2, baserri karrika - 13. apartamendua
Donibane Lohizunen : ostegun bat hilabetero, arratsaldeko 1:00etatik 5:00ak arte : Gazte gunea - 34, Victor Hugo etorbidea
Sexualitate gaia 3Ako ikasleei aipatua
Aurten ere, hirugarreneko ikasleek sexualitateari buruzko prebentzio tailerra antolatua zaie Planifikazio Zentroaren eskutik.
Irailaren 21ean, 3Akoekin hasi dira....
Talde erdika, iragan diren tailer horiei esker, gazteek informazioa lortzeko parada ukan dute, baita ere gai horri buruz dituzten galdera guztiak pausatzeko.
Planifikazio Zentroko profesionalen erranetan, gogotsu parte hartu dute ikasleek ; galderak pausatu eta solasaldi interesgarriak ukan dituzte. Besteak beste eritasunak, kontrazepzioa, babestea, errespetua, generoa, homosexualitatea eta bisexualitatea bezalako gaiak izan dituzte hizpide.
Esperientzia errepikatzekoa da 3B eta 3Dko ikasleendako berantago.
Tailer hauek bestalde osatzen dute biologia ikasgaian ikustekoak diren gaiak.
Seigarreneko egonaldia Igantzin !!
2023ko irailaren 20,21 eta 22an, seigarreneko ikasleak Igantzin kokatzen den "IRRISARRI LAND"era joan dira integrazio ateraldi baten egitera.
Mahai jokoak hasi dira !!
Lehen asteetako sartzearen angustiak ahanzteko mahai jokoetan aritzeko parada dute kolegioko ikasleek !!
Astearte eta ostiral eguerdiro, animazio gelan biltzen dira nahi dutenek, mahai jokoen inguruan irriz aritzeko eta lagun berriak egiteko....
Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Jungle speed, damak, Mots mêlés, antzara jokoa, xake, Monopoly, 1000 bornak, mus.... eta beste ainitz !
Pausa denboran, momentu lasaia iragaiteko parada gehien batendako eta bereziki seigarren berriendako !
Euskaraz bizi jostatuz eta lagun berriak eginez !
Beste guztien sartzea
Irailaren 5an, asteartez, txirrina jo duelarik, 299 ikasleak kanpoko eremuan ziren.
Alde batetik, seigarreneko ikasleak haien kurtsoetara joan dira.
Bestalde, besteek, bost, lau eta hirugarrenek haien sartzea egin dute.
Zuzendari berria den Eneko Irigoyenen hitzaren ondotik, irakasle arduradunek haien ikasleak deitu dituzte.
Bi orduz, harekin egon dira aurtengo plangintza ulertzeko. Beste orduetan, lanean berehala hasi dira.
Giro onean eta eguzkipean iragan dira jolas garaiak !
Kolegioa prest da ! Sartze on deneri !
Seigarrenen sartzea !
Irailaren 4an, astelehenez, seigarreneko ikasleen sartzea iragan da gure kolegioan !!!
Kolegioko zuzendari berria den Eneko Irigoyenaren harreraren ondotik, irakasle arduradunek gelako ikasleak deitu dituzte eta haiekin ikusi ordutegia, zein irakasleak ukango dituzten, barne araudia ezagutu, kolegioa bisitatu, kutxen gunea deskubritu etabar...
Anartean, burasoei kafetxo bat eskainia izan zaie, haien arteko solasak trukatzeko eta barneko kezkak desagertzeko....
Eguerdiko jolas garaian, kolegioko jantegiko sistema ezagutu dute eta lehen bazkaria partekatu.
Arratsaldean, hiru ordu kurtso ukan dituzte.
Azpimarratu behar den aurtengo berezitasuna : Senperen ere kolegioa berria ideki da eta 6. eta 5.eko ikasleen sartzea egin, gure joan den urteko 6.ak barne ! Sartze on haiei !!
Sarrera ona opatzen dugu kolegioko 70 ikasleei !!
Brebetako emaitzak atera dira !!
Uztailaren 7an, ostiralez, Brebetako emaitzak atera dira : Zorionak eta txaloak PLK-ko ikasleei !
31 ikasleek bikain aipamenarekin lortu dute !
28 ikasleek ontsa aipamenarekin !
10-k aski ongi aipamenarekin !
6-k aipamenik gabe !
Eta bat ez ukana.
Aurtengo berritasuna : zientziak euskaraz zuzenduak izan dira !!!!
Txalo bero bat deneri ! Eta orain bakantza on zuei !
Hirugarreneko ikasleek Comete sareko aztarnetan ibili dira !!
Ekainaren 28an, asteazkenez, brebeta biharrameunean, hirugarrenendako ikasle boluntarioentzat, Bigarren Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera izan zuten Comete sarearen bidezidorretik ibiliz. Mendian ibiliz, Xan Berasategi HG irakaslearen hitzetan historia landu zuten naturan zuzenean.
1941 eta 1944 urteen artean, Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comete sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirinoetako mugaren bestaldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.
Muga pasa eta, britainia kontsultatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehengo Madril eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzul arazteko.
Parte hartu duten 66 kolegioko ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete zuten, Urruñatik Bidasoaraino....
Eguraldia lagun, 13 kilometroko mendi ibilaldi eder honen ondotik, Pausuko Xaia ostatuan eskainia izan zaie bazkari goxo bat.
Azken egun hori ikasle horien memorioan egongo da segur ! Baita ere haiekin ziren helduendako !
Bide on eta bakantza on deneri !