Kolegioa zineman "euskaraz"
Apirilaren 27an, goizeko lehen kurtsoa eta gero, kolegioko ikasle guztiak joan dira Donibane Lohizuneko Le Select zinegelara bi filmen ikustera :
2018an Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak argitaratu duten "Handia" filma seigarren eta bosgarrenendako :
"Euskal Herrian, 1836an. Lehen gerla Karlistan borrokatu ondoren, Martin Eleizegi, Gipuzkoak familia-etxaldera itzuli da. Orduan Joaquin ana txikia erraldoi bihurtu zela ikusi zuen. Berehala, Martinek gauza bat besterik ez du nahi : estuegia dela uste duen landa-mundu horretatik ateratzea ; Joaquinek, berriz, bere herria eta familia - tradizioak ditu gogoko. Denok lurreko gizonik handiena ikustegatik ordaindu nahi dutela sinetsita, Martinek Joaquin ontziratu du Europa osoan zehar bidaia luze bat egiteko, eta Joaquinek bere konplexuei, zalantzei eta beldurrei aurre egin beharko die.... benetako gertaeretan oinarritutako istorioa."
2016an Asier Altuna argitaratu duen "Amama" filma laugarren eta hirugarrenendako :
"Euskal Herriko landa-eremuko familia batean, hiru anai-arrebaren benjamina da Amaia. Belaunaldi-gatazka bat piztu du da, Gaizkak baserrira itzultzen den zaharrenak, atzerrira joatea erabakitzen duenean. Amonaren begien aurrean, Amaiak aurre egin behar dio aitaren malgutasunik ezari, tradizioengatik eta landetako lanen erritmo aldaezainagatik bakarrik bizi baita. Adiskidetzeko ezinezkoak, bizitzaren ikuspegi urrunegiak bereizten ditu."
Bi filma horien lanketa aitzin eta ondotik euskara geletan antolatu da.
Milesker Le Select zinema euskarazko filmei egindako harreragatik !
"Le sourire de l'écume" emanaldia 6.endako !
Apirilaren 25eko goizean, kolegioko seigarrenak Senpereko Larreko gelan "Entre les gouttes" konpainiak emandako "Le sourire de l'écume"emanaldia ikustera joan dira.
"Aktorea izan nahi duen Danieren istorioa da hau. Paper bat irabazi du Hans Christian Andersenen bizitzari buruzko antzezlan batean, topaketa horrek bere eguneroko bizitzan oihartzuna eta desarrazoiketa izan duena. Egunero bezala, Myriam bere ama, bisitatzen du baina zahartzen air da eta haurtzaroan berriz erortzen da... Konplizitatearen bihotzean eta daniarraren kondulariaren unibertsoko amildegi batean, Daniek abiatzen eta irtetzen ikasiko du."
Erran gabe doa Lapurdiko Herri elkargoko ordezkarien laguntza eskertzekoa dela.
Antzerkia kolegioan "in english" !
Apirilaren 25ean, "Ma langue au chat" konpainiako hiru ingles antzezleri harrera egiteko plazerra ukan du Piarres Larzabal kolegioak.
Bosgarren, laugarren eta hirugarreneko ikasle guztiek eguneroko bizitzako gaiak osoki ingelesez landu dituzte aktoreek proposaturiko tailerretan parte hartuz.
Murgiltze dibertigarri baina zorrotza, ikasleei bi ordu pasatxoz ingelesez trukatzeko parada eman diena. Aktoreek haien gogo eta indar biziari esker ikasleak guztiz hainganatzen jakin dute.
Iaz bezala aurten ere gure ikasleak liluratu dituen esperientzia aberasgarria izan da eta ziur, datorren urtean ere errepikatuko dena.
Thanks / milesker Lottie, Ben eta Annabel !
Soziolinguistika jardunaldia Hendaian !
Apirilaren 25ean, Hendaian, Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren 15. edizioa iragan zen. Edizio honetan "Gazteak mintzo : diskurtsoak eta etorkizunerako proiekzioak" mamitzat hartu da 14 - 20 urte arteko gazteek euskararekin duten harremana ezagutu eta aztertzeko asmoz.
Hainbat aditu eta ikerlariez gain, gazteek ere parte hartu zuten solasaldi batean ; bertaratutakoen artean EEP-ko, Euskal Jaurlaritzako eta Soziolinguistika Klusterreko ordezkariak eta hainbat euskara teknikari, aholkulari, irakasle eta hezitzaile egon ziren. Horietaz gain, lehen aldiz Seaskako lau kolegioetako euskara bitartekariek jardunaldiaz gozatzeko eta haien esperientzia partekatzeko parada ukan zuten.
Eneko Gorri, Plazara Kooperatibako kideak eman zuen lehen hitzaldia Ipar Euskal Herriko testuinguru soziologikoa ezagutarazteko. Ondotik, Soziolinguistika Klusterreko Maialen Iñarra eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea den Miren Artetxeren txanda izan zen.
Pausa ttiki baten ondoren, Seaskako kolegioetan, Libertimenduetan, Euskarabenturan, Geruza proiektuan, Hezten elkartean eta Emun aholkularitzan euskara sustatzeko eta lantzeko egiten diren egitasmo ezberdinen bideo laburrak erakutsi ziren.
Bideo hauek ikusi ondoren parte hartzaileak talde txikietan banatuta euskararen gaineko diskurtsoetaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko bildu ziren.
Bazkalostean, gazteen mahai-inguruaren momentua iritsi zen, Miarritze, Beasain, Tutera, eta Bidarraitik etorritako lau gazte solasean entzun ziren haien testuinguru, bizipen eta iritzi ezberdinak trukatzeko.
Jardunaldia bukatzeko, Euskal Herriko Unibertsitateko Jaime Altuna antropologoak hizkuntza ideologien inguruko hitzaldia eman zuen.
Egun biziki interesagarria eta emankorra izan zen. Bertatik indarrak hartu ondoren euskararen alde eta euskaratik lanean jarraituko dugu gure gazteak haien ibilbidean lagunduz eta haiei eraikitzen utziz.
Milesker kolegioko Euskaraz Bizi ordezkariak diren Larraitz eta Anderri, bertako berriak emateagatik !
Rahmi proiektua.... Losseni Fofanari buruzko bideo sorkuntza !
Ikasturte hastapenean, Rahmi proiektua (Akitania berriko immigrazioaren hitsoria eta memoriako aktoreen sarea) hirugarren guztiei aurkeztu diegu (https ://www.rahmi.fr). Elkarte horrek ere garrantzitsutzat jotzen du historia hori, ahalik eta gehien zabaltzea. Hainbat ekintza egiten ditu horretarako. Horietako bat ikasleekin lan egitea da. Nola ? Beraiek aukeratutako pertsona baten gainean.bideo bat sortzea proposatzen diete ikasleei. Gure kolegioan, hirugarreneko 12 ikasleek izena eman dute abentura hasteko elgarrekin.
Beraz, urte hastapenetik, bilkura batzuk erregularki noiztenka egin eta egiten dira IDZ-n, Murielekin (abendutik bisioz), Peio eta Maritxurekin.
Lehen hiruilan : Pertsonaren hautaketa eztabaidatu dute eta, Donibanen bizi den etorkin bati buruz dokumentala sortuko zutela erabaki dute. Losseni Fofana deitzen da. Informazioak xerkatzen hasi dira.....
Bigarren hiruilan : Losseni Fofanarekin elkar ezagutzeko topaketa antolatu dute kolegioan abenduaren 12an. Geroztik, dokumentalaren testuak idazten, musika melodia sortzen eta ilustrazioak xerkatzen dituzte.
Martxoaren 31an, ahotsen grabatzera joan dira Miarritzeko Atabalera, eta guneko teknikaz baliatu dira. Irakurleek, pazientzia eta jarraikitasuna erakutsi dute, irakurle bakoitzak hainbat proba egin behar izan baititu bertsio zuzendu mantendu aurretik.
Ondoren, Brice Morin Kultura arduradunarekin lokalak bisitatu dituzte : musika tailerretako gelak, kontzertuen gela nagusia eta "catering" egon gelak, esposaketa gunea...
Laster, musika melodia grabatuko dute haien arteko buraso-musikaria den Thomas-ren inplikazioa baliotsuari esker.
Izugarrizko lana egiten ari dira, zinez eskertzekoa eta bultzatzen segitu behar duguna... Azterketa urtea dela ere kondutan hartzekoa da. Merezidunak dira zinez !
Maiatzean, haien bideoa epaimahai batek baloratuko du.... Ea....
Edozoin gisaz, guretako, ikasleek egin duten lanarekin, jada irabazi dut !
Anartean, ikasle horiek motibatzen eta zoriontzen segi dezagun : Ainitze A, Alaitz AO, Jade Ch, Mael D, Yun LB, Elena S, Nahia H, Urtzi Ch, Aritz M, Ilune P, Lorea eta Lorea !
Milesker Miarritzeko Atabl guneko ekipa guztiari haien harreragatik !
6. eta 3.ekin bertsotan !
Piarres Larzabal kolegioko 6.eta 3.eko ikasleek euskara kurtsoetan bertsolaritza landu dute eta aldi berean, Bertsularien Lagunak elkartetik etorritako Irati Alcantarilla bertso irakaslearekin sei saio igaro dituzte gai honetan trebatzen.
Lanketa horri bukaera polit bat emateko asmoz, joan den asteazkenean, martxoak 22, Josu Txoperena eta Xabat Illarregiren eskutik, ikasleei bertso emanaldia eskainia izan zitzaien, kurtsoetan ikasitako doinu eta joko ezberdinak bat- batekoan gozatuz.
Milesker deneri eta bereziki Bertsularien Lagunak elkarteari !
Nahiera eguna #2 !!
Martxoaren 21ean, asteartez, bigarren "Nahiera eguna" deitutako egun berezia antolatua izan da kolegioan.
Mailaka eta talde ttipika, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, egun osoan : Bi orduko bi tailer goizean eta arratsaldean bi orduko tailer bat, edo eungo tailerran, edo 4 orduko tailerran.
Hala nola :
- seigarrenendako : Arraunketa aktibitatea deskubritu ergometroarekin eta itsasuntziarekin, zenbakien escape game bat, Zazpiak Bat armarriaren eskulana, polizi inkestak ebatzi, antzerki-ariketen inprobisazioa tailerra, mandalak tailerratik opari sorkuntzara, Zeusen izenean greziar jainko desberdinen inguruan !
- bosgarrenendako : Saski baloia eta estatistikak, Ilargia hobe ezagutu margotuz eta esperimentatuz, antzerki-ariketa inprobisazio tailerra, mandalak tailerratik opari sorkuntzara, "azterketak euskaraz" aldarrikapenak sortu eta olio esentziadun bainuko gatzak
- Laugarrenendako : Escape game in the Titanic !, Ilargia hobe ezagutu margotuz eta esperimentatuz, matematika irakaslea bilakatzen naiz tailerra, Dream board ! "azterketak euskaraz" aldarrikapenak sortu, Historap eta jockey !
- Hirugarrenendako : Rahmi proiektuko taldea bildu da, Jakintsu eroa esperimentuen bitartez, ¡ Escápate de la casa del terror ! Escape game in the Titanic !, Zokoako Itsas Lizeoaren bisita, matematika irakaslea bilakatzen naiz tailerra, Dream board !
Eguerdiko pausan, piknikatu dute kanpoko eremuan.
Egun bikaina pasa dute ikasleek eta edozoin hizkuntzetan gozatu dira !
Aldaketa klimatikoa, laugarrenen proiektua !
"Aldaketa klimatikoaren" proiektua abiatu zen Seaskako lau kolegioetako fisika irakasleengandik ; laugarren mailako ikasleak gai horren inguruan lan araztea zen asmoa, gaur egungo ingurugiro arazoen larritasunari begira.
Tematika horren inguruko lanketa ikastetxeka ezberdinki landu arren, lau kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen, eta Piarres Larzabal kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da 4. mailan fisikan, bainan baita ere beste hainbat gaietan (biologia, ingelesa, historia, española, euskara...). Ikerketa lan horrekin, aurkezpen dokumentu bat sortu dute ikasleek, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (Brebetari begira, entrenamendu gisa).
Ikasturte osoan zehar, 4. mailako gure ikasleek MEEK, Xalbador eta Eztitxu Robles-eko ikasleekin harremanetan izan dira :
Lehen trukaketa birtuala izan zen abenduaren 14ean, ikastetxe bakoitzetik 3-ko taldeak osatuz, nortasun agiri amankomun moduko bat sortzea zen helburu, ikastetxeen arteko argazkiak partekatuz, izenak, herriak, gustuak...
Bigarren trukaketa : "Egunean behin" jokoa aldaketa klimatikoaren inguruko galderekin egokiturik, lau kolegioen artean osaturiko taldeekin jostatu ziren ikasleak. Hau ere, drive sistema bidez, iragan martxoaren 14ean izan zen.
Azkenik, ikasturte bukaeran ekainaren 12an, topaketa bat eginen dugu Baionan lau ikastetxeen artean : erakusketa, tailer, mintzaldiak antolatuko dituzte elkarte ezberdinek (Bizi, Bil ta Garbi, Enargia, Surfrider...), urtean zehar osatutako kolegioen arteko taldeekin.
Orain artekoan, ikasleak ongi lotu dira proiektuari, batez ere beste kolegioekin topatzeko garaian. Baionako trukaketarentzat, gogoa erakusten dute, beste ikasleekin hartu emana izateko.
Elikadura Bankuaren aldeko bilketaren emaitzak !
Otsailaren 27tik martxoaren 17ra, Elikadura Bankuaren aldeko bilketa antolatua izan da kolegioan.
Hiru astez, kolegioko familiek eta langileek janaria eta higiene produktuak ekartzeko poltsak ukan dituzte.
Egunero, ikasleak banan banan etorri dira haien eskaintzarekin....
Astez aste, kutxak eta kutxak bete dira !!!!
Martxoaren 20an, astelehenez, kanpoko eremuan ziren ikasleak etorri dira gunea hustera, kamioan bildutakoa kargatuz eta antolatzaileak lagunduz !
Emaitza izigarri polita atera da : 413 kilo !!!! Abantxu kilo bat'et erdi ikasleka ! Zoragarria !
Antolatzaileak biziki pozik dira, bihotz sustagarria eta ohargarria izan baita elkartasun hori !
Inguruan eta beharretan diren familiak ongi laguntzen ahalko dira, 413 x 2 = 826 bazkari eskainiz denen partetik !
Txalo bero bat eta milesker deneri !
Kolegioaren aldeko kantaldia !
Martxoaren 19an, igandez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia.
Lehen parte batean, Urruñako haurrek "cup song" erritmoan abestu eta, kolegioko gazteek segitu dute lau hizkuntzetako kantu nahasketa bat eskainiz. Sorpresaz, Ruper Ordorika gutaz hurbildu da ! Lagundu gaituzten Thomas gitarrista eta Fred teklatu jolea eskertzen ditugu bihotzetik !
Bigarren partean, Ruper Ordorika bere musikariekin batera, Iturbidea polikiroldegia gozatu du ! Euskararen aldeko mezuak emanez !
Eskertzekoak dira, urtero laguntzen gaituzten enpresak eta artisauak, horiek gabe ez liteke horrelako ekitaldia antolatzen ahal ! Kondutan hartuz hiru urte hauek ez direla hain errex izan haiendako gainera ! Beraz milesker ainitz zuei !
Bukatzeko, jendea elkartu da aterpearen azpian taloak eta fritak jateko, baso bat eskuetan, Kuxkuxtu txarangaren musika erritmoan !
Txalo bero bat ikasleei, burasoei, antolatzaileei, lan egin dutenei, zponzorrei eta etorri diren guztiei !
Milesker Ruper eta musikariak !
Ez ahantz "Goierri, Urruña eta Ziburuko ikastolak bat eginik" !