Ziburuko liburu-disko azokaren aurkezpena Ladixen eskutik !
Maiatzaren 24an, asteazkenez, euskara kurtso denboran, Ziburun urtero antolatzen den liburu eta disko azoka ezagutzeko parada izan dute 3.ek Ladix Lanouguere Arrosagarayren eskutik.
Orain dela zenbait urte kolegioan euskara irakasle izandakoa eta gaur egun Baltsan elkarteko partaide izanik, Ladixekin egindako topaketa honen helburua ikasleak azokara gertura daitezen motibatzea izan da.
Azoka honen berezitasuna euskara hutsean izatea baita, heldu den ekainaren 3an
aukera paregabea da gure lurralde eleanitz honetan, euskal literaturaz eta musikaz gozatzeko. Bertan hainbat idazle, komikilari zein kantariren lanak ezagutzeaz gain, edozein adineko publiko zabalari idekiak diren emankizun desberdinak izanen direla aurreratu digu Ladixek, erakusketak, umorezko saioak eta kontzertuak besteak beste.
Mila esker Ladixi gure ikasleak euskalgintzara hurbiltzera motibatzeagatik eta eskerrak ere aurkezpen saio hauek egingarriak izaten lagundu duten langileei. Espero dugu ikasleei azokara joateko gogoa piztu izana.
Ekainaren 3a arte !
Azterketen egoeran ziren hirugarreneko ikasleak !
Maiatzaren 17an, asteazken goizez, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean zirelarik, gure kolegioko 3.eko ikasleek azterketa goiza zuten !
Alde batetik, brebetarako ahozko ofiziala pasa dute banan banan, epaimahai baten aitzinean, artista bat - obra bat - ikastaldiaren ahozkoa aurkeztea hautatu zutelarik. Bost minutu zuten haien lana presentatzeko eta beste hamar minuta epaimahaineko galderei erantzuteko. Froga honen emaitzak, ehunen gain dena, brebeta azterketarako kondatuko du.
Bestalde, euskara frogaren ahozkoa pasatu dute, maiatzaren 23an zutelarik idatzizkoarena. Azterketa honen bidez, euskararen gaitasuna neurtzen da : ulermena irakurriz eta entzunez, adierazpena idatziz eta mintzatuz.
Asteburu luzea pasa eta, maiatzaren 21 eta 22an, 4.ak hizkuntz bidaiara joan diren bitartean, bi egunez, bigarren brebeta xuria pasatzeko aukera ukan dute. Astelehenean, frantsesa eta HG-IMH frogak zituztelarik, biharramunean : matematikak, zientziak eta euskara idatzia.
Azterketa egoera horietan erakutsi duten portaera egokia azpimarratzekoa da. Biba zuek ! Ale azken txanpa !
"Les lumineuses" labur metraiak
Maiatzaren 16an, asteartez, kolegioan piknikatu eta, kolegioko laugarren eta hirugarreneko ikasleak Donibane Lohizuneko Le Select zinegelara joan dira "Les lumineuses" 5 labur metraiak ikustera (1995 - 2015) :
- Catherine Bernsteinenen "Zohra à la plage"
- Sarah Saidanen "Beach Flags"
- Abbas Kiarostamiren "No"
- Guillaume Paul eta Léa Mysiusen "L'île jaune"
- Mathias de Panafieu eta Sonia Gerbeaudren "Oripeaux"
............ emakumezkoen erretratu-galeria bat !
Kolegioko pala txapelketako finalak !!
IEP gelako 4.eko ikasleen orientazio lanketa...
Kolegioko mus txapelketa !
Urtero bezala, kolegioko ikasleek bertako mus txapelketan izena emateko aukera ukan dute.
Aurten, 36 ekipak ari dira astearte eta ostiraletan, eguerdiko jolas garaian elkarren kontra eta hori apirilaren bakantzetaik landa.
Bi txapelketa antolatuak izan dira : bat 6. eta 5.en artekoa eta bestea : 4. eta 3.en artekoa.
Urtero, arrakastatsua den txapelketa bat da !
Hastapenetik legedia argiki utzirik, bikote bakoitza ahal bezain ttanttoak eta hamarrekoak irabazten saiatzen da : sei hamarretako bi mantxak irabazi behar dituzte.
Orain arte multzoka aritu izan dira, hiruzpalau partidak segurtatuz.
Maiatzaren 23tik, kalifikazioen garaia abiatuko da, printzipalan ala kontsolantean sailkatuak izanez.
Xantza on deneri ! Ea aurtengo finalistak zein diren ....
Rahmi proiektuko ikasleak elkarrizketatuak !
Maiatzaren 12an, ostiralez, jateko pausa denboran, Rahmi proiektuko ikasleak elkartu dira kolegioko IDZtan, Euskal Irratietako Panpi kazetariarekin mintzatzeko !
Hastapen batean, txandaka, proiektua nola aurkeztua izan zitzaien aipatu dute. Ondotik, zergatik eta nolaz osatu duten taldea... Ahantzi gabe hautatu duten gaia eta abenduan Losseni Fofanarekin egindako topaketa. Segitzeko, hilabetez hilabete eramandako lana aipatu diote, Miarritzeko Atabalen egindako ahotsen grabaketaren esperientzia, oporretan, sortu duten musika tresnen grabaketa ikaslea baten aitaren etxean.... Eta bukatu aitzin, gaur egun arte eraman duten gidoia xehetasunetan azaldu diote. Azpimarratu diote ere bai, maiatzaren 31an komitatuak direla Bordalera, haien 3 minutuko dokumentalaren aurkezpenara eta epai mahainaren emaitzak zuzenean bizitzeko.
Bukatzeko bakoitzak bere esperientziaren iritzi balorapen bat egin du.
Laster grabaketa hori Euskal Irratietan entzungo dugu !
Milesker Panpi kolegiora etortzeagatik eta proiektuari erakusten duzuen interesari !!!
Orereta ikasleekin dugun trukaketa : "zubiak eraikiz"
Maiatzaren 12an, "Zubiak eraikiz" proiektuari segida emateko helburuarekin, Orereta ikastolako DBHko Euskaraz Biziko ikasleek Piarres Larzabal kolegioko 5.eneko ikasle batzuekin bideo-deia egin zuten....
Herri Urratserako gonbidapena luzatu zieten, eta bertze hainbat gauzetaz mintzatu ziren.
Hastapeneko gutun trukaketa, ihauteriei buruzko bideo trukaketa eta... orain topaketa bat egiteko ametsa dute elkar ezagutu ditezen !
Aurten Kilometroak 2023 Errenterian ospatuko da.
Ea joaterik duten haien elkartasuna eskertzeko !
"Xilko" emanaldia kolegioan !!
Maiatzaren 10ean, astearte arratsaldean, piknika goxo baten ondotik, kolegioko laugarren eta hirugarreneko ikasleak kolegioko ezker paretan elkartu dira......
Gerraren zentzugabekeria eta loturari buruzko laugarreneko proiektuaren esparruan den Andrée Chedid El mensaje eleberriarekin hasiz, ikastegiaren kanpoko eremuan, Batcharte konpainiaren Xilko emanaldiari harrera egiteko plazerra ukan genuen.
Proposamen honek gaurko neska baten gainezkatzeak kontatzen ditu eta seme-alabatasunari buruz galdetzen du, gaur egun emakume bat zer den.
Ikuskizun horrek ikasleak astindu zituen, 3.ekoak ere gonbidatuak zirelarik, eta gogoeta bat eginarazi zien. Euskal eta frantses hizkuntzak gurutzatu, kateatu, erantzun egiten dira.
Ikuskizun hau aukera biziki ona izan da ikasleak ikusle adeitsu eta kritikoak izan daitezen.
Loturaren temaika hartuz, ekainean, 4 klaseek 15 orduko tailerra izango dute lau artistekin (4 emakume), besteak beste Joana eta Fanny, Batcarta konpainiako kideak.
Milesker Batcharte konpainiari kolegiora etortzeagatik eta bereziki, Joana Olazagasti gure ikasle ohiari !
Herri Urrats aitzin jokoak kolegioan..
Maiatzaren 2tik Herri Urrats arte, eguerdiko pausan, kolegioko ikasleek mikroaren aitzinean dute hitzordua !!
Aurten eta beste urteetako Herri Urratseko abestien inguruan, hainbat galderei erantzun dute edota karaokean parte hartu baikorki.
Gainera erantzun onak emanak badira, aurten eta beste urteetako KDa irabazi dituzte !
Egunero, euskaraz gozatzeko parada kantuz !
Laster Herri Urrats !
Maiatzaren 14ean, igandez dugu hitzordua, bertan kantatzeko, jolasteko, dantzatzeko, jan eta edateko eta noski Herri - Urrats Seaska laguntzeko !
Zuen gain kondatzen dugu !