Zientzia faktoria lehiaketa
Zientzia faktoria 5., 4. eta 3. mailakoei zabaldua izan den lehiaketa bat da, taldeak 2 - 4 ikaslez osatuak izanki, eta orotara 8 taldek parte hartu dute.
Talde bakoitzak berrikuntza herritar bat aurkeztu behar izan du, bere ezaugarri berritzaile eta jendartearentzako onurgarriak (ingurumena, gizartea, inklusioa...) aitzinatuz proiektua aurkeztean. Hortarako, urritik urtarrilera zientzietako irakasle batzuekin taldeak bildu dira eta lanketa bat eremana izan da lehenik problematika bat atxemaiteko eta ondotik problematika horri erantzun egoki baten aztertzeko.
Urratsak ondokoak dira : Konpontzeko arazo bat xerkatzen dugu, konponbidea atxemaiten dugu, gure aurkikuntza deskribatzen dugu eta bideo aurkezpena bat egiten dugu.
Parte hartzeko, talde bakoitxak galdetegi bat bete du, eta bere proiektua bideo tipi bat eta euskarri egokienarekin (fisika maketa bat, grafiko, prototipo, powerpoint...) moduan aurkeztu du.
Azken hilabetean, berrikuntza herritarraren aurkezpenean zentratu dira taldeak eta martxoaren 16an, bestee aitzinean, baita ere irakaslez osaturiko epai mahain baten aitzinean, aurkezpen bat egin dute.
Epai mahaiak erabaki du, txapeldunak 3.eko Joana S, Oneka, Lorea, Meline-k osaturiko taldea (sexismoaren inguruko tematikan) eta Martxel A, Unai, June, Sara eta Nahiak osaturiko taldeak (ingurugiroaren inguruko tematikan) izan direla. Saria, ikasle bakoitzarentzat zientzi kutxagunerako sartzeak izan dira.
Horra 4.eko taldearen lana : klikatu hemen. (2.saria)
Martxoaren 25ean, ostegunez, bazkaltzeko mementuan, sari emaitza ofiziala kanpoko eremuan antolatua izan da, beste ikasle guztien aitzinean. Giro bikaina eta txapeldunak ohoratuak ! Txalo deneri !!
Mus.... Mus.... Mintza ! Mus' maska txapelketa !
Martxoaren 8tik landa, animazioak berpiztu dira !
Mailaka, mus' maska txapelketan izena emateko aukera ukan dute kolegioko ikasleek. Lau mus txapelketa aurten !
Orokorki 74 ikasleek dute parte hartzen aurten : 9 bikote (18 ikasle) seigarrenean, 7 bikote (14 ikasle) bostgarrenean, 11 bikote (22 ikasle) laugarrenean eta 10 bikote (20 ikasle) hirugarrenean !!
Aurtengo berezitasunak, gelan sartu atzin gela hidroalkolikoa ezartzea, maska erabiltzea eta mailaka aritzea dira.
Ondorioz, aurtengo araudian begi keinuak soilik onartuak dira !!
Ikasleak biziki motibaturik agertzen dira eta prest txapelketa irabazteko !
Mementuz, multzoka ari dira...
Xantza on !
Bertsolari bat gelan
Aurtengo seigarreneko ikasleek, Aimar Karrika bertsolaria ukan dute gelan.
Sei astez, ostiralez, lan bat eramana izan da manera interaktiboan ikasle guziak parte hartuz.
Saioak animatuak eta formatzaileak izan dira gai ainitzen inguruan : parekidetasuna, sare sozialak, migrazioa, natura, herria eta hizkuntza, beldurra, eguneroko zailtasunak, ametsak, maitasuna....
Proiektua bertso saio batekin amaituko da martxoaren 19an, bertso eskolako bertsolari zaharragoekin.
Milesker Aimar Karrika eta Bertsularien Lagunak elkartea !
Amua antzerkia 4.endako
Martxoaren 11 eta 12an, laugarreneko ikasleak Hendaian dagoen Mendi Zolan salara joan dira AMUA ikusgarriaren ikustera, AXUT konpainiaren azken sorkuntza, ondotik gelan lantzen segituko dena.
Sinopsia : "Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elgar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izanen zaigu haibatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke ?"
Pertsonaiak : Ana (Maite Larburu), Aitor (Manex fuchs) eta Txolarre (Ximun Fuchs)
Milesker Euskal Hirigune elkargoari haien laguntzarendako.
Enpresako ikastaroaren ahozkoa
Oporren ondoko enpresaren behaketa ondotik, 3.eko ikasleek haien txostena aurkeztu dute banan banan martxoaren 9an, astearteko azken orduan, kolegioko irakasle bat eta ber ikasgelan ziren maila bateko ikasle talde baten aitzinean.
Ikasle bakoitzak bere ikastaroa eta lanbide bat aurkezteko gai izan izan behar zuen, hainbat irizpide kondutan hartuz : gorputzaren adierazpen egokia, ahozko adierazpen egokia, aideratzitakoaren koherentzia eta kohesioa, hizkuntza zehatzaren erabilpena, hizkuntza xuxenaren erabiltzea (gramatika, ahozkera...) etabar...
Hirugarreneko ikasleak 19 taldetan banatuak izan dira eta irakasle "epaile" bakoitzak hiruzpalau ikasle zituen.
Orokorki, ikasleek txosten sakonduak aurkeztu dituzte eta lanbide baten aurkezteko publiko eta epaile baten aitzinean gai izan dira.
Eskuratu dituzten hobetze aholkuekin batera, ikastaldiaren txostena aurkezten ahalko dute brebetarako ahozko gisa.
"Emazteak zientzian" erakusketa
Martxoaren 8aren karira, IDZak emazte zientzialariak ikustarazten dituen erakusketa bat antolatu du.
Helburua, historiako emazte zientzialariak ezagutzeaz gain, bakoitzaren berezitasunari lotutako esperientzia bat aztertzea izan da.
Alde batetik, museo batean gertatu daitekeen bezala, erakusketako afitxez gain QR kodea baliatuz, ikusentzunezko baliabideak ere ustiatu dituztez ikasleek. Honela, erakusketaren beraren ikerketa bat burutu dute edukiak eta identitate grafikoa aztertuz.
Bestalde, "Teknopolis" telebista-saioa euskarri interesgarria izan da ikasleek goi mailako ikerketa zientifikoetan emakumeen ordezkaritza apala dutela jabetzeko. Gaur egun ere, emakume gutxi dira Nobel saridunak.
Izan ere, genero guztiak kontuan hartzen direnean, ikerketak kalitatean hobetzen dira. Zoritxarrez, emakumeak ez dira behar adina kontuan hartzen ikerketetan. Horrela, eguneroko gauzak gizonezkoen arauetara egokitzen dira. Tamalez, ez ikusgarritasun hori autoen segurtasun-gailuetara ere hedatzen da.
Hirugarreneko ikasleak enpresako ikastaldian !
Oporren ondotik, otsailaren 23tik 26ra, kolegioko hirugarreneko ikasleak enpresako ikastaldian egon dira. Lanbide desberdinetan parte hartu dute, hala nola : hargintza, haurzaindegia, irakaskuntza, farmazian, arkitekturan, baratzezaintzan, okindegian, zurgintzan, laborantzan, estetikoan, Herriko Etxean, eta hainbeste....
Honen helburuak dira :
- ikasleei lan mundua "zuzenean" ezagutaraztea
- enpresaren ezaugarri nagusiak ezagutzea, baita ere ibilmoldea aztertzea
- enpresako aktore desberdinak ezagutzea
- ahalaz, ikaslea bere geroko lanbidea hautatzen laguntzea
Ikastaro honen ondotik, ikasle bakoitzak txosten bat bete beharko du eta martxoaren 9an iraganen den ahozko batean aurkeztu beharko. Bertan diren irakasleen oharrak eta aholkuak ukango ditu, sekulan maiatza bukaeran iraganen den brebetako ahozkoan aurkeztu nahi badu.
Esker beroenak gure ikasleen harrera egin duten enpresa guztiei !
Hirugarreneko ikasleen lehen azterketa : Brebeta xuria !
Oporrak aitzin, otsailaren 4 eta 5ean, hirugarreneko ikasleek pasa dute haien lehen azterketa : brebeta xuria.
Otsailaren 4an, ostegunez, goiza 4 orduko frantses frogari lotua zen : testua eta galderak, berridazketa, diktaketa eta idazlana. Bazkaltzeko pausa ondoren, matematikako froga pasa dute bi orduz.
Otsailaren 5ean, biharramunean, goizean, 2 orduko Historia Geografia azterketa zuten bukatzeko ordu bateko zientzietako frogarekin. Eguerdiko pausa ondotik, B2 euskara froga xuria pasa dute ere bai.
Hirugarreneko talde osoa hiru taldetan banatua izan da, ber gelan bi egunez. Aparte, IEPeko ikasleak eta denbora herena behar zutenek beste gela batean kokatuak izan dira.
Segur oporretako egunak estimatuko dituztela orain !
Aste berezia kolegioan....
Urtarrilako azken egunetan, kasu positibo gehiago izanez eta ondorioz kasu kontaktu gehiago, Erakunde ofizialen partetik, osasun egoera dela eta sekuritate mailan, urtarrilaren 28tik otsailaren 5a arte, 4. eta 5.eko ikasle guztiak etxean telelanean atxiki behar zirela erabaki dute.
Anartean, 6. eta 3.eko ikasleek ordutegi bermoldatuak ukan dituzte kolegioan lan egiteko.
Jolas garaietan, toki gehiago zuten noski eta estimatu dute.
Mailaka ere, eguerdiko pausan, mahai jokoetan aritzeko parada ukan dute !
"Beti iparralderantz..." Jon Arretxerekin batera !
Hau da bosgarren mailako ikasleek Armellekin (euskara irakaslea) irakurri duten eleberria. Idazlea Jon Arretxe da, bizkaitar idazlea orain nafarroan bizi dena. Urtarrilaren 26an, asteartez, bere hitzaldia arretaz jarraitu zuten gure ikasleek. Kontatu du nola bidaiek duten eraman idazlea izatea, nahiz haien urtetan ez gehiegi irakurri. Gainera, inoiz ez zuen irudikatzen egun batean idazle bihurtuko zela eta bere liburuak hainbat hizkuntzetan itzuliak izango zirela. Erakutsi dizkie zein bidaiak eta pertsonek inspiratu duten gazte eta argitaletxearen eskaera bat gustura eta erraz jarri da lan honetan.
Ikasleek haien galderak egiteko aukera izan dute ere bai eta liburuaren irakurketaren ondotik, hartu-eman hori biziki atsegina izan da !
Ea urte hastapen honetan idatzi duen haur eta gazte literaturako "Trumoiaren alaba" liburu berria irakurtzeko parada duten ere bai...
Noski ! Autografoak nahi bazituzten, haien liburu propioan zuzenean ukan dituzte !
Milesker Jon !