Brebeta euskaraz bilkura
Aurten ere, gure ikasleek euskaraz pasatzeko izanen dituzten oztopoak zuekin partekatu dituzte maiatzaren 4an, arratseko 7:00etan, antolatutako bilkuran.
Gure hirugarreneko ikasleei euskaraz idatzitako brebetako zientzietako kopiak ez zaizkie zuzentzen. Horregatik, gure proiektuaren kontra doan erabaki horren aitzinean, duela zenbait urte abiatua dugun borrokarekin jarraitu behar dugu.
Mementuz, irakasleek ikasle guztiekin lanketa bat eraman dute konzertazio batean orain arteko historikoa ezagutarazteko asmoz.
Ondoko urrats gisa, gurasoak bilkuran elkartu dira hemendik goiti abiatuko diren ekimenak elkarrekin adosteko.
"Brebeta euskaraz orain ! "
Telelanean.... bi astez...
Oporrak aitzin, apirilaren 6etik 9ra eta oporren ondotik, apirilaren 26etik 30era, kolegioko ikasleak etxetik aritu izan dira telelanean irakasleek emandako lana egiten, erritmoa ez galtzeko.
Anartean, lehentasunezko familietako haurrei kolegioko informatika gela idekia izan zaie haien telelana besteak bezala segitzeko. Lehen astean hamabost batzuk izan dira, aldiz oporretatik landa berrogoi ikasle.
Geroztik, maiatzaren 3an, kolegioko ikasle guztien sartzea iragan da !
PIX froga 3.eko ikasleendako !
Martxoaren 8a eta maiatzaren 12a artean antolatu behar zen PIX azterketa, apirilaren 1 eta 2an iragan da Piarres Larzabal kolegioan hirugarreneko ikasleendako.
Ikasle batek menperatu behar dituen gaitasun numerikoen baieztatzea da azterketa honen helburua.
Bi orduz eta gelaka froga pasa dute informatika gelan, bakoitzak bere erritmoan....
Pilota desafio bat sari gisa irabazi zuten !
Apirilaren 1a, ostegunez, izugarrizko pilota desafioa iragan da gure kolegioan, bazkaltzeko pausan : Hirugarreneko Manex Etcheverry Pacheco eta Iban Larzabal gure kondularia den Gregori Agirreren aurka aritu baitira !
Manex eta Ibanen hitzetan horra zergatik desafio hori egina izan den....
"Joan den urtean, kolegioko esku huska txapelketa irabazi genuen eta saritzat ukan genuen heldu baten aurkako desafioa egitea. Gregoriren aurka jokatu beharko genuela, bi baten kontra, jakin genuen. Baina ondotik konfinamenduarengatik partida hori ez zen sekulan egiten ahal izana. Ondorioz, aurten egitea, proposatua izan zaigu, apirilaren 1ean, eta ez zen arrain bat ! Partida aski ongi iragan da, hasieran aitzinamendua hartu dugu, Gregorik du segida gainditu eta bukaeran irabazi dugu 22 - 9 ! Publikoaren sustenguarekin motibazioa senditu dugu, bikaina zen ! Eñaut, lehiaketa epaile nagusia den kirol irakasleak aholkuak eman dizkigu partida denboran gainera ! Gregori senditu dugu pixka bat enerbatua partidaren erditik landa... Biziki pozik gara sari horren ukaitea, desafioa gainditu dugu eta elkar ongi komunikatu eta jokatu dugu gainera ! Esperimentu ona izan da, Gregori eskertzen dugu ! Pilotan aritzea da gure pasioa ! Pasiorik gabe ere, espero dugu beste ikasleak gozatuko direla kolegioan antolatzen diren pilota txapelketetan parte hartzen segituz !"
Gregorik bere aldetik ere komentatu digu desafio hori nola iragan den...
"Partida biziki gogorra izan da fisikoki, baina plazerra hartu dut desafio horretan. Hastapenetik, aitzinamendua hartu dute eta gero zaila izan zait errekuperatzea. Manex eta Ibanek maila biziki ona dute eta gaitasunak pilotan segitzeko ! Milesker biei eta publikoari haien sustenguarendako ! Gora gazteak eta gora pilota !"
Biharramunean, apirilaren 2an, ostiralez, Eñaut Etxeberria, gure gorputz heziketako irakaslearen aurka ere aritu dira. Partida ederra aurkeztua izan da, eta hor ere irabazi dute gure kolegioko bi gazteek 22 - 20 !!! Txalo !!!!
Txalo bero bat Manex eta Ibani, Gregori eta Eñauti eta gure publikoa bero beroari desafio horietan parte hartzeagatik !
Bisiotopaketa Felix Radurekin 4A eta 4Bko ikasleentzat
Martxoaren 29an, goizez eta ordu batez gutti gora behera, 4A eta 4Bko ikasleek antzezlari talentutsu eta gazte batekin bisiotopaketa bat ukan dute : Félix Radu. Idazkera gaualdi baten ondotik ogetik atera da gure ikasleen galdera guziei erantzuteko, zintzotasunez eta sinpleki. "Les mots s'improsent", bere bakarizketari buruzko pasai batzuen textoen irakurketarekin segitua izan da saioa, ikasleek egindako euskarazko itzulpenarekin batera.
Nolaz Felixek gutun biziki ederrak idatzi dituen (bere etorkizuneko haurrari, bere arrebei, bere aitari...), ikasleek, haien aldetik eta 46 eskuz, gutun bat idatzi diote, Felix hunkitu duena. Bukatzeko, gustukoa duen testu bat ikasleei irakurri diete Felixek.
Trukaketa hori biziki aberatsa izan da, gainera idazteko aholkuak eman dizkie. Saio horren denboran, hitz jokoak eta literaturarekin den amorosa bat baita ere idazle batekin dute topaketa egin.
Ezaguna izatea eta bere publikoa handitzea mereziko luke. Goiz hartakoaren mirespena beretu du.
Milesker Felix bere erabilgarritasuna eta gizakotasunarendako.
Begi keinu ttipi bat ere bere amari egiten zaio, elkarrizketa hori biziki ongi antolatu baitu. Radu familia Euskal Herrian ongi etorria da.
Bertso saio bat seigarrenendako !
Martxoaren 26an, arratsaldeko lehen orduan, seigarreneko ikasleek "Bertso saio" interaktibo bat ukan dute kolegioan, Ibai Lecuona eta Oneka Arteaga, lizeotik etorritako bi ikasleren laguntzarekin eta Haize Lecuona, Haira eta Unax Aizpurua Ibargaray, kolegioko 3 ikaslerekin.
Bertso saioan gai ainitz tratatu da hala nola konfinamendua edota irakasleak.... Gure bertsolariek saioa egiten zuten bitartean, 6.eko ikasleek kartulina txiki batean zegoen puntu bat osatzen ahal zuten mikroan parte hartuz edota bertso bat bota emandako oinak segituz.
Mementu goxo bat pasa da hitzekin jolastuz eta denen umore onari esker...
Milesker handi bat Aimar Karrikari eta parte hartu duten bertsolari gazteei !
Rim Battal poetarekin bideokonferentzia 4.endako
Martxoaren 25ean, ostegun arratsaldez, 4D eta 4Eko ikasleek Rim Battal idazlearekin bideokonferentzia bat ukan dute. Parisen bizi da eta olerkari marrokiarra da, frantsesez idazten du.
Frantses klaseetan bere olerki frango irakurri ondoren, galdera ainitz prestatu zituzten eta zuzenean pausatu dizkiote.
Denbora fite pasa da.... Hala ere aholku ainitz ukan dituzte...
Bukaeran, bere olerki batzuk irakurri ondoren, sorpresa bat eskaini diote : hiru neskek bere olerki bat euskaraz itzuli dute eta bi muttikoek bertan irakurri. Rim biziki hunkitua izan da.
Momentu bikaina eta aberatsa pasa dute ; ikasleen parte hartzea emankorra izan da.
Orain beren olerkiak idazteko prest dira !
Txalo bero bat 4D, 4E eta Sylvie frantses irakasleari !
Milesker Rim mementu horren partekatzeagatik !
Zientzia faktoria lehiaketa
Zientzia faktoria 5., 4. eta 3. mailakoei zabaldua izan den lehiaketa bat da, taldeak 2 - 4 ikaslez osatuak izanki, eta orotara 8 taldek parte hartu dute.
Talde bakoitzak berrikuntza herritar bat aurkeztu behar izan du, bere ezaugarri berritzaile eta jendartearentzako onurgarriak (ingurumena, gizartea, inklusioa...) aitzinatuz proiektua aurkeztean. Hortarako, urritik urtarrilera zientzietako irakasle batzuekin taldeak bildu dira eta lanketa bat eremana izan da lehenik problematika bat atxemaiteko eta ondotik problematika horri erantzun egoki baten aztertzeko.
Urratsak ondokoak dira : Konpontzeko arazo bat xerkatzen dugu, konponbidea atxemaiten dugu, gure aurkikuntza deskribatzen dugu eta bideo aurkezpena bat egiten dugu.
Parte hartzeko, talde bakoitxak galdetegi bat bete du, eta bere proiektua bideo tipi bat eta euskarri egokienarekin (fisika maketa bat, grafiko, prototipo, powerpoint...) moduan aurkeztu du.
Azken hilabetean, berrikuntza herritarraren aurkezpenean zentratu dira taldeak eta martxoaren 16an, bestee aitzinean, baita ere irakaslez osaturiko epai mahain baten aitzinean, aurkezpen bat egin dute.
Epai mahaiak erabaki du, txapeldunak 3.eko Joana S, Oneka, Lorea, Meline-k osaturiko taldea (sexismoaren inguruko tematikan) eta Martxel A, Unai, June, Sara eta Nahiak osaturiko taldeak (ingurugiroaren inguruko tematikan) izan direla. Saria, ikasle bakoitzarentzat zientzi kutxagunerako sartzeak izan dira.
Horra 4.eko taldearen lana : klikatu hemen. (2.saria)
Martxoaren 25ean, ostegunez, bazkaltzeko mementuan, sari emaitza ofiziala kanpoko eremuan antolatua izan da, beste ikasle guztien aitzinean. Giro bikaina eta txapeldunak ohoratuak ! Txalo deneri !!
Mus.... Mus.... Mintza ! Mus' maska txapelketa !
Martxoaren 8tik landa, animazioak berpiztu dira !
Mailaka, mus' maska txapelketan izena emateko aukera ukan dute kolegioko ikasleek. Lau mus txapelketa aurten !
Orokorki 74 ikasleek dute parte hartzen aurten : 9 bikote (18 ikasle) seigarrenean, 7 bikote (14 ikasle) bostgarrenean, 11 bikote (22 ikasle) laugarrenean eta 10 bikote (20 ikasle) hirugarrenean !!
Aurtengo berezitasunak, gelan sartu atzin gela hidroalkolikoa ezartzea, maska erabiltzea eta mailaka aritzea dira.
Ondorioz, aurtengo araudian begi keinuak soilik onartuak dira !!
Ikasleak biziki motibaturik agertzen dira eta prest txapelketa irabazteko !
Mementuz, multzoka ari dira...
Xantza on !
Bertsolari bat gelan
Aurtengo seigarreneko ikasleek, Aimar Karrika bertsolaria ukan dute gelan.
Sei astez, ostiralez, lan bat eramana izan da manera interaktiboan ikasle guziak parte hartuz.
Saioak animatuak eta formatzaileak izan dira gai ainitzen inguruan : parekidetasuna, sare sozialak, migrazioa, natura, herria eta hizkuntza, beldurra, eguneroko zailtasunak, ametsak, maitasuna....
Proiektua bertso saio batekin amaituko da martxoaren 19an, bertso eskolako bertsolari zaharragoekin.
Milesker Aimar Karrika eta Bertsularien Lagunak elkartea !