Etxepare Lizeoko bisita hirugarreneko ikasleendako !
Abenduaren 3an ostegunez, 3.eko ikasleek zuten orientaziorako hitzordu bat : Baionako Etxepare lizeoaren bisita !
Lehen parte batean, liseoa bisitatu ikasle ohiei esker : jantegia, barnetegia, kirol eremuak, biltoki nagusia, IDZ, sartze nagusia, HAN eta hezitzaileen bulegoak, estudio gela, administrazioa, irakasle gunea, orientazio bulegoa, mendi eta erreken izenak dituzten ikasgelak, 3. pro eremua, alda gelak, kiroldegia eta bil txokoa. ikasle horiek lizeoan duten ardura eta autonomia inportanteak zirela azpimarratu dute.
Bestalde, talde ttipika, irakasle eta ikasle ohien bitartez, hainbat xehetasunak emanak izan zaizkie : ordutegia, gai berriak, jantegiko antolaketa, askatasun berriak, une importanteak, barnetegia, ikasketa motak eta bereziki erreforma berria, animazio talde desberdinak eta kanpoko aktibitateak.
Bukatzeko, kolegioko bidea hartu dute bazkaria aitzin !
Mokofina izan Telethona sustengatuz !
Telethonen aldeko asteburua aitzin, Ziburu hiri enbasadorea izendatua izan da eta Ilune Dufau, Wolfram sindromarekin dugun ikaslea, Pariseko telebista saioan arituko zela jakin dugularik, elkartasunez aritzeko gogoa ukan dugu.
Ikasleen bizi eskolarra orduan egindako deialdiaren ondotik, 50 ikasle batzuk inskribatu dira dirua lortzeko ekintza batean parte hartzeko ! Bilkuran egina izan delarik, proposamen ainitz zerrendatu dituzte : mus lehiaketa, selaru hustea, zozketa... eta salmenta ! Epe motz batez lortu behar baitzen, gosari salmenta hautatua izan da. Ondotik, egutegi bat osatu dute, talde ttipika aritzeko aukerakin, txandaka.
Geroztik, azaroaren 23tik, abenduaren 4a arte, 15 egunez, goizero, bi salmentak segurtatuak izan dira, bat 6. eta 5.endako eta bestea 4. eta 3.endako : txokolot'esnea, jusak, zerealaka, bixkotxak, azukre opilak, xorixo - patea - zozizona ogitarteko ttipiak, pastizak... gustu guztiendako bazen egunero.
Goizero, txirrina jo bezain orduko, ikasleak lerrokatzen ziren haien tripa gozatzeko gosaria ersoteko. Saltzaileak, haien aldetik, gela hidroalkolikoa eskuetan ezarri eta, saltzaile errolan sartu dira, motibazio hanidenarekin !
Egunero dirutza ederra bildu da !
Telethona sustengatuz, mokofina izan diren guziak eskertzekoak dira !
Orotara, salmenta hoen etekina izan da 1173,38 eurokoa ! Txalo bero bat deneri !
Euskaraldia ! Zinemaldia !
Azaroaren 20etik abenduaren 4era, Euskaraldia garaia izan baita, ikasleei euskarazko zinemaldia proposatua izan zaie, bazkaltzeko pausa denboran.
Nahi zutenek dute izena eman eta parte hartu.
Egunero filma baten zatia ikusi dute, euskaraz, ber mailako lagunen artean.
COVID egoera dela eta, Azaroaren 23tik landa, 6. eta 4.ei proposatua izan zaizkie eta Azaroaren 30etik landa, 5. eta 3.ei.
Hona hemen zein filmak ikusi dituzten :
6. eta 5.ek : "Harry Potter 4 & Suaren kopa" + "Tximinoen erresuma"
4. eta 3.ek : "Gernika" + "1917"
"Gehiago, gehiagotan, gehiagorekin" euskaraz gozatu dira eta bukatzen lortzen ez dituzten filmak Abenduaren 7ko astean ikusiko dituzte.
Milesker parte hartzaile guziei !!
Euskarazko filmen ikusteko : klikatu hemen.
Sozial arloko lanbide baten aurkezpena hirugarreneko ikasleei !
Azaroaren 24an, asteartez, egunaren bukaeran, sozial arloko lanbide bat aurkeztua izan zaie 3.eko ikasle guztiei kolegioko IDZtan.
Lehen parte batean, Ellande Harispourouren lekukotasun bideoa entzun eta begiratu dute :
Hasi zuen bere orientazioa baxo teknologiko bat pasatuz, kirol erakaslea bilakatzeko helburuarekin, STAPS ikasketak segitu zituen eta huts egin zuen serisotasun faltagatik. Ondotik, bere aita baserrian laguntzea erabaki zuen.... Berriz lotzeko bere orientazioari, erabaki zuen Etxarrin sartzea, arlo sozialan lan egiteko : Bikaina omen zela, teoria bazen, talde lanetan aritzen zen, gainera dislexikoaren tokia bertan aurkitu zuen eta ikastaldiak egitekoa aukerak ukan zituen. Bukatzen zuen bere solasa erranez " inportantea da denbora hartzea, nahi dugunaren egiteko !".
Bigarren partean, Hendaiako Maia Berasategi Comak hitza hartu du kolegioko IDZtan ikasleen aitzinean.
Ellanderen esperimentuaren ondotik, azpimarratu du hango eskolan, ikasketa mota desberdinen ondotik heldu direla asko sozial formakuntzen egitera, "changements de carrière" delakoak. Etortzen direnak lan egingo dutela ondotik edo zahar etxeetan deitutako EHPADetan, edo elbarrituekin edota adineko pertsonekin. Bi arloko formakuntzak badirela Etxarri eskolan :
1- Hezkuntza eta sozial arloko languntza / Accompagnement éducatif et social (AES), 4. mailakoa : urte batez egiten da, lan egiteko etxetik hurbil, etxeetan edo EHPADetan. Lanbidea ez da beti errexa, ainitzetan garraiotzen baita eta fisikoa baita.
2- BPJEPS : animatzaile funkioak ikasten dira lan egiteko popular hezkuntza sozial zentroetan, BAFA diploma eskuratzen da eta monitore hezitzaile izaiteko aukera ematen du.
Hezitzaile bereziatua funkzioa ere lantzen ahal da baina 3 urteko ikasketak dira, 6. mailakoa da, lizentzia maila, "parcours sup"en bitartez. Lan horretan aritzen dira haurrekin edo haur taldeekin, elbarrituekin (autismoa, trisomia...), egoera ahuletan diren helduekin (etxegabekoak, bizi istripuak ukan dituztenak...), eta haurren gerizarekin ere bai.
Maiak experientzia biziki aberatsa ukan du : Hezitzaile berezitua izan da Pauen, Burkina Fason egin du ikastaldi bat, etorkin emazteekin lan egin du, ingelesa ikasi du Irlandan, errefuxiatuekin lan egin du, geriza eskatzen zuten adingabeko ekin lan egin du (Congotik etorritakoak). Bartzelonan ere egon da sozial immigrazio eta integrazio mazterra ukan du, katalana hizkuntza ikasi du, ONUrendako lan egindu, migrante planoan koordinaketaz arduratu da.
Azkenik, ama bilakatuz eta bere haurrei euskal kulturan bizitzekoa aukera metako, Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Lehen mailako estatuko diplomaren mazterra lortu du, Kontseilu orokorrean ordezkapenak egin ditu, haurren geriza eta Alzheimerri lotutako europa mailako proiektuak muntatua ditu.... etabar...
Bi lekukotasun horien aitzinean, ikasleak biziki adi egon dira eta buakeran galderak egiteko parada ukan dute.
Milesker ainitz Ellande eta Maiari, eta Murieli, gure kolegioko orientazioa arduradunari !!
PLK ariguneko logo erraldoia !
Azaroaren 20a, ostirala : Euskaraldia !!
Azaroaren 13an ostiralez, kolegioko ikasle batzuen artean oinarrizko logoa tindatu dute, euskaraldiko hizkiak sortu eta koloreztatu.
Honen ondotik, azaroaren 16eko asteko jolas garaietan, nahi zuen ikasleak hartutako engaiamendua idazten zuen papertxo batean eta horren truke, bere mailari dagokion kolorezko gometxoa kolatzen zuen banderolan : 6.ek berdea, 5.ek arrosa, 4.ek laranja - zitroina eta 3.ek urdina. Engaiamendu bonoan hainbat proposamen ikasleari eginak izan zaizkio : kolegioko kanpoko eremuan, euskarazko hitz gehiago erabiltzea pilotan, saski baloian edota futbolean, lagunen arteko solasetan lerratze bat delarik lagunei ohartaraztea, IDZtan liburu bat euskaraz irakurtzea, saltegi batean sartuz beti euskaraz agurtu, otobusean berdin...etabar ; beste idei edo engaiamendu bat hartzen ahal zuen ere bai.
Azaroaren 20an, ostiralez, Euskaraldia idekidura seinalatzeko, denen artean osatutako logo erraldoia kolegioko sartze nagusian ezarria izan da, ikasle bakoitzaren engaiamenduak oroitarazteko gometxo "ttanttak" bertan agertuz.
Bigarren etapa, azaroaren 23tik landa, zine festibala batean parte hartzeko aukera ukango dute.....
Txalo bero bat ! Segi euskaraz gozatzen eta Euskaraldi'kidea izan zuk ere !
"Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan"
Euskaraldia aipagai...
Azaroaren 3an, asteartez, Ladix Lanouguere Arrosagaray, kolegioko euskara irakasle ohia, komitatua izan da gure kolegioko IDZ-tara !
Zergatik ? Euskaraldia ekimena ikasleei aipatzeko !
Goizeko jolas garaian, lehen txandako 6. eta 5.eko ikasleei eta bigarren txandan, 4. eta 3.eko ikasleei, mintzaldi interaktibo baten bitartez, euskaraldia zer den, noiz antolatua den eta zergatik den aipatua izan zaie.
Bigarren edizio hori bakoitzaren parte hartzeko urratsa da, dinamika sozial bat, milaka jendeen arteko ariketa soziala.
"Euskara gehiago mintzatzea" eta "euskara ingurumenean zabaltzeko" bi helburuak direla diote ikasleek.
Kolegioan zehar, familietan edota karrikan, dakiten guziek ez dute baitezpada erabiltzen ; pratika horren bultzatzea da helburu nagusia.
Euskal Herrian, 3 milioi biztanle izanik, bakarrik heren batek daki euskaraz mintzatzen, baina %10 batek du erabiltzen egunero eta erregularki !!
Nola parte hartzen ahalko da ? Bakarrik 16 urtetik landa dutenek soilik izena eman dezakete, "Aho bizi" edo "Belarri prest" izanki ! Jendea identifikatua izango da banatuak izango diren txanpei esker.
Bestalde, aurtengo lema berria "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" dela azpimarratu diete Ladixek. Joan den urtean, 11 egunetako denboraldia baldin bazen ere, aurten 15 egunetara pasako da. Aurtengo berrikuntza "ari guneak" mugimendua da : euskaraz aritzeko eta babesteko guneak dira : enpresak, ostatuak eta beste... bertan, euskararen pratika babestua da.
Beraz, azaroaren 20etik abenduaren 4era, euskaraldian parte hartzeko aukera ukaiteko izena eman behar da www.euskaraldia.eus.
Anartean, aplikazioa eta joko desberdinetan parte hartzeko, hemen klikatu !
Kolegioan ere lanki desberdinak antolatuak izango dira laster, gure ikasleek parte har dezaten haien aldetik ere !
Etorri diren ikasleek euskaraldiari buruzko informazioa jada gehien bat zakiten, baina zinez serioski entzun eta parte hartu dute ! Milesker etortzeagatik !
Milesker Ladix zure ekarpenendako ! Laster arte !
Kirol jakak salgai !
Eguberriko opari idei bikaina !
Kolegioko ikasleentzat eramaten diren proiektuak diruztatzeko ekimena da hau, baina era berean kolegioaren irduairen hedapena sustatu nahi du.
Katxi Klothing tokiko markaren eskutik, kirol jaka saltzea proposatzen da.
Gabonetako opari ederra izan daiteke !
1/ Modelo beltza, BIO kotoinean egindakoa eta kolegioaren PLK logoarekin (L, XL) : 40€
2/ Modelo urdina, kotoi normala eta kolegioko logoarekin (XS, S eta M neurritan) : 35€
Manaketak egiteko, hemen klikatu !
Aitzinetik milesker zueri !!
Giltzeroak eskulanetan !
Azkenean, eskulan tailerra hasi da hogeitamar bat ikasleekin !
Lehen gaia sinplea da : giltzero koloretsu eta fantesiaduna.
Kortxo batetik abiatuz edo harilko bat erabiliz, haien irudimenaren arabera aitzinatzen dira beti plazerra izanez haien lehen xedea.
Ondoko irudietan ikusten ahal dira haien esku ttikiek sortutakoak !
Omiasaindutik landa, joan den urtean hasitako murru obraren bukatzeari lotuko dira.
Ea Eguberriko agerian ematen ahalko duten !....
Pedagogi eguna 1
Urriaren 16an, ostiralez, lehen oporretako eguna da gure ikasleendako, kolegioko ekipa lehen pedagogi egunarako bilduko baita egun osoan kolegioan.
Adoenia prebentzioa 6.enendako !
6.eko ikasleek ADOENIA elkartearen ezagutza egiteko parada ukan dute irailaren bukaeran. Talde tipitan, hainbat saio ukan dituzte, aldioro bi hezitzailerekin.
Saioetatik ateratzean interesgarria zela aipatu dute ikasleek, eta hezitzaileekin puntua egiterakoan, ikasleen parte hartze dinamikoa eta izan duten trukaketaren kalitatea azpimarratu dute. Bateren batek zailtasunak zituelarik frantsesez adierazteko, ikaskideen laguntza ukan du eta biziki giro sanoan iragan da. Ikasleek azaldu dituzte haien bizipenak eta kezkak : Lehen mailako ikastoletan bizi izan dituzten gertakari edo egoerak, jazarpen kasurik hurbil ezagutu izana, zituzten beldurrak kolegiora iristean... Plazaratu diren egoeren artean, bada ere errespetuarena : "EZ erraitean, EZ DA !".
Kolegioan ikasleengandik hurbil-hurbil ari diren profesionalak aurkeztuak izan dira ere : zurkaitzak, irakasle arduraduna, hezitzaileak, Solasgunea eta beste...
Kolegioan ADOENIA bezalako egiturei harrera egitea garrantzitsua da eta hurrengo urtean beste behin antolatzea saiatuko da.
"Adoenia nerabeen etxea" elkartea aurkeztua izan da : gazteak eta familiak laguntzeko helburua duen egitura, Hendaia - Donibane Lohizune, Kanbo, Baiona eta hainbat herritan permanentziak dituena.
Xehetasun gehiago : www.adoenia.fr / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 64 22 52
Milesker Adoenia egituraren ekipa guziari !