Errealeko David Zurutuza kolegioan !!
Apirilaren 5ean, asteartez, piknika goxo baten ondotik, Erreaéleko David Zurutuza futbolaria etorri zaigu !! Hau sorpresa ederra !!
Kolegioko IDZtan elkarturik, 6. eta 5.eko 125 ikasleen aitzinean, heldu den apirilan antolatutako zangobaloi kanpus egonaldiari buruzko xehetasun zehatzak eman ditu. Honen ondotik, adi egon diren gazteak galdezka aritu dira, "Errealak zuenez irabaziko heldu den larunbatean", "ze nolako entrenamendu ordutegia duten", "zenbat diru irabazten duten", "zenbat goal markatu zituen", etabar...
Elkarrizketa aberats eta dinamiko honen ondotik, taldeko argazki bat hartu dugu kanpoko eremuan, "xuri urdin" kantatuz, beregana presaka joan dira autografoaren bila.
Momentu labur eta goxo bat pasa dute.
Ea neska / mutil batzu animatzen diren parte hartzeko apirilaren 18tik 25era, baionan antolatutako futbol egonaldirako...
Aupa Erreala ! Aupa xuri urdin !
Euskal irratietako erreportaia entzuteko, hemen klikatu.
NB : Kanpusarendako xehetasunak : http://www.dzurutuza.com/eu/kanpusa.html
Sarako Idazleen biltzarra kari...
Aurten, euskarako gaian, 4.eko ikasleek Saran iragan den Idazleen Biltzarrean parte hartu dute manera ezberdinez.
Biltzarra berritu eta gaztetu nahian, eskola eta ikastolako irakasleak gomitatu dituzte gai baten inguruan lan egitera : Transmisioa...
Gai hori abiapundu gisa hartu dute eta gai hori landu dute, galdezketa bati esker, ondotik "ipuin harrigarri" bat ekoiztuz taldeka eta bururatzeko lekukotasun bideoak sortuz arteko irakaslearekin.
ikasleek egindako lanak eskuragarri dira Idazleen Biltzarrak atera berri duen liburuxka batean, 5 eurotan saldua dena.
Segi dezala transmisioak belaunaldiz belaunaldi bidaiatzen !
Euskal zinema kolegioan !
Aurten, 4.eko ikasle guziek Asier Altunak zuzendutako Amama filma ikusteko parada ukan dute 4Akoekin, euskaran eramaten den proiektuan sartzen baita.
Gure lanketa, Laurent Dufreche muntatzailearekin eraman dute baita Simon Blondeu, Atalante zinegelako langilearekin.
Helburua, euskal zinemaren hurbilketa baten egitea zen teknologia berriak erabiliz, hala nola "Mash up table" erabili dutena talde ttipika laburmetraia batzuen egiteko.
Aurten, Asier Altunak bere filma ateratzen zuenez, bere unibertsoaren ulertzea saiatu dira, hasiz bere laburmetraiak lantzen eta ondotik Amama filmaren "trailer"-ak proposatuz taldeka.
Lan horiek, ondoko ostegunean aurkeztuak izan zaizkio kolegioan, Asier Altunari.
Aupa euskal zinema !
3.eko azken bisita Pasaian...
Martxoaren 21an, goizeko 9.15etan, 3.eko ikasleak Pasaiara joan dira. Euri tanten artean, oinez, Albaola Faktoriako bidea hartu dute. Hiru taldeetan banaturik, zurginen tailerra, museoa eta baleontziaren eraikuntza azken aldiko, gurekin behintzat, bisitatu dute. Kanaldude Bideo kideek bisita hori hurbiletik segitu dute, hasten baitute proiektu honi buruzko "San Juan" DVDa. Lau urteko bisitak, tailerrak, ekintza desberdinen oroitzapenak liburuxka batean adierazi dituzte. Piknikatu ondoren, kolegioko bidea hartu dute eguzkiarekin batera.
San Juan proiektua bukatzeko, 3.eko ikasleek hitzordu desberdinak dituzte :
- Apirilaren 4ean, aste berezian, emanaldia berriz landuko dute kolegioan.
- Itsas erakusketa antolatua izango da maiatzaren 7tik 22ra, Donibaneko Sardina erretegian : ikasleen lau urteko lanak, Itsas Begia - Albaola - Euskal Kultur Erakundea - Altxa Mutilak parte hartzearekin batera.
- Maiatzaren 21ean, Donibaneko Jai Alaian, Ziburu - Donibaneko arrantzaleak omentzeko egingo den San Juan gaualdian, kantaldi bat antolatua da : Jon Maia, Ttikia & Handia txalapartariak, Unama, Tximi Txama gazteak, H-Eden, Kartsuki, Zort'ziburu eta Ziburuko Estudiantinarekin.
"Jai Alai Blues"
Martxoaren 18an, 4Ako ikasleak "Rencontres sur les Docks" festibalara joan dira euskaran egiten duten "zinema euskaraz" proiektuaren baitan. Bertan, "Jai Alai blues" dokumentala ikusi zuten.
Dokumental honek, mundu osoan hedatu den Cesta Puntaren historia laburbiltzen digu Egiptotik abiatuz, Txinan, Filipinetan, Kuban, Mexikon edo Estatu Batuetara bidaiatuz. Joko honen arrakasta bertan egiten ziren apustuei esker zegoela agerian ezarri da, joko honen porrota lekukotauns ezberdinei esker irakutsiz.
"Souliers Rouges"...
Gu, Piarres Larzabal kolegioko 5Dkoak, 5A eta 5Bkoekin batera, martxoaren 16an, asteazkenarekin, Senperera joan gara, Hans Christian Andersen obratik inspiratua den "Les Souliers Rouges" antzerkia ikustera.
Umezurtz neska gazte baten ixtorioa kontatzen du, biziki aberatsa eta gaizkin den emazte batek aterpetzen du. Bere amaren oroitzapen bakarra zuen oinetako pare gorria erretzen dio. Historio guzi hori gorriz jantzitako gizon batek presentatzen digu, Andersenen seme ttikia balitz bezala, bere burua aurkeztuz.
Ez badugu bukaera arrunta maitatu sobera alegera zelako, lortua izan den argi jokoa, aldiz, biziki gustukoa izan dugu ; giro polit bat sortu da.
Hastapena preziatu dugu, mundu triste honetan, haur anitz umezurtz direla oroitarazi digulako.
5Dko ikasleak
Elur maluten artean gabiltza denak jolasean...
Martxoaren 12an, larunbatez, goizeko 6.00etan zuen hitzordua kolegioko 4. eta 3.eko ikasle talde batek. Otobusean sartu eta, Gouretteko bidea hartu zuten.Iritsi orduko, lehenik, eskiak eta zapatak hartu dituzte, eta bigarrenik taldeetan ezarri. Goizeko 10.00etan hasi dira mendi xurietan eskiatzen 5.00ak arte, anartean piknika baten inguruan elkartuz, pausa bat egin dute.
Hona hemen ikasle batzuen lekukotasunak :
Kiera, Fiona, Urtzi : "Orokorrean, dena ongi pasa da, inork ez du minik hartu baina batzuk erre egin dira..."
Nahia : "Dena ongi zen, salbu nire eskiak beti bakarrik kentzen zirela..."
Haizea : "Asko maitatu dut, giro oso ona bazelako, mendietan anhi genuena egiten baitgenuen. begiraleak oso txintxoak eta irringarriak ziren. Autobusean ere oso ongi pasa da. Nahiz eta eskien alokazioan ez ziren batere atseginak, dena oso ongi antolatua izan da."
Jeanne : "Oso atsegina izan zen lagunekin joatea eskiatzera, nahiz eta laburra izan den."
Oier, Ion, Unax : "Oso ondo pasa dugu begiraleekin eski ateraldian, pista gorriak jeitsi ditugulako."
Hodei : "Eguna oso ona pasa dut goizetik arratsalderaino lagunekin eskiatzen. Goizean kurtsoa hartu eta, arratsaldean pista urdin eta berdeak egin ditugu denen artean. Nahiz eta aldi bat baino gehiagotan erori naizen, espero dut heldu den urtean berriz joateko aukera ukanen dudala !"
Santxoren bideoa ikusteko, klikatu hemen.
Imido, bost gehio, ordo, kanta !
Martxoan, kolegioko mus txapelketa hasi da.
Hasi aitzin, legedia berrikusi dugu, keinuak baita ere ttantto kondaketa.
Maila guzietako 68 ikasle, hala nola 34 ekipak ari dira, astearte eta ostiraletan, jan ondotik !!
Momentukotz, multzoka ari dira.
Lehiaketa hontan, beste lagun batzuk egiteko parada dute, jokoan aritzeko manera hobetzen ahal dute, neska muttikoen artean arituz, baina gezurrak zainduz...
Txalo bero bat parte hartzaile guziei eta xantza on zuei !
Bereizketa olinpiadak
Heldu dira olinpiadak, "Bereizketaren olinpiadak" !
Horrela da, 5D-ko ikasleek bereizketaren olinpiada batzuetan parte hartuko dute Salies herrian.
Hortarako, Mattin Petrissans, bereizketa aholkulari bat jiten da urtarrila eta martxoaren artean, 3 aldiz, gai horri buruzko ahalik eta informazio gehiena partekatzeko.
Ondotik, xantza piska batekin, hondakinekin ikustekoa duen galdeketa batez osatutako kanporaketa baten bitartez, gure kolegioa hautatua izanen da !
Eta honela, apirilean, Salies-en izanen den finalera iritsiko dira, bertan beste kolegio batzuekin aritzeko eta zergatik ez, saria irabazteko !
Anima ditzagun beraz denek 5D-koak, ahalik eta hobekien parte hartzen lehiaketa horretan : animo !
Eskubideen berdintasuna gazteen ikuspegitik...
Martxoaren 8a kari, Antxeta Irratiak Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasle batzuen iritzia galdetzea erabaki du.
Gaur egun, gazteen artean, neska eta mutilen arteko harremanak oraino matxismoaren zenbat kode erabiliz egiten direla diote eta horren inguruko hausnarketa bat behar dela aitzinatzen dute, bai orokorrean gizarte mailan, baita zehatzago hezkuntza bezalako alorretan ere.
Nahiz eta elkarren artean desberdinak garen, denok eskubide berdinak eduki behar ditugula gogoratzen dute.
Erreportai osoa hemen sakatuz entzun dezakezue.