"Amama" filma 4.entzat...
Urtarrilaren 13 goizean, kolegioko 4. guziak Urruñako Itsas Mendi zinema gelara joan dira, Asier Altunak zuzendutako Amama filma ikustera. Iparraldeko lehen saio honen ondotik, ikasleek Asier Altunarekin elkarrzketa bat ukan zuten alderdi zaonbaitzun argitzeko.
Amama filma, gelan landu zuten "transmizio" gaiari zuzenki lotua zen.
Familia, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide.
Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.
Bestalde, 4Ako ikasleek filma honen lanketa bat eramanen dute Laurent Dufreche muntatzailearekin baita Asier Altunarekin zuzenean.
Olentzeroko besta !
Abenduaren 18an, aste berezi zoragarria hori ongi bukatzeko gisan, ikasle guziak euskal jantziak ezarri dituzte, jan aitzin eta ondotik. Eguerdiko pausari erritmoa eman diote kolegioko trikitilariek. Txirrina jo bezain laster, ikasleak bildu dira taldeka, haien herriko lehemen mailetara bidaltzeko urte on karta bat ongi apaindu eta. Bigarren orduan, Holako taldeak itxoiten zituen ikasleak, kolegioko ezker paretan, kantuz eta dantzan aritzeko helburuarekin. Ikasleek ekarri dituzten bixkotx goxoak partikatuak izan dira denen artean. Arratsalde eguzkitxo alai honek eman dio bukaera 2015 urteari, oporretara joan baitira ondotik !
Aste berezia...
Abenduaren 14etik 18ra, "aste berezi" bat antolatua izan da Ziburuko kolegioko ikasle guzientzat. Burumuinak iraulika aritzeko parada. Ikasle bakoitzak, bere baitan duen hoberena eguneroko egoera bakoitzean eman dezan, bere eta besteekiko duen errespetua gara dezan eta ikastegiko bizian, herritar bizi batean parte har dezan ahalegintzen duen hezkuntz proiektua da.
Aste honek erremediazioa, kultura eta historia aberastea experimentazio zientifikoa eta prebentzioa ardatz nagusiak ditu. Hala nola, erremediazioa (frantsean, matematiketan, brebeta prestakuntza...), bertso saioa, filmak, bisitak (Artxiboak, Oiartzuneko meategia), mintzaldiak (euskal itsas mitologia), tailerrak (food'art, Juul irakurketa, gorputz heziketa beste hizkuntza batean, antzerkia, origami, burua baliatzeko desafioak, birziklapena, dantza, musika), orientazioa (itsas lanbideak), prebentzioa (bide sekuritatea, otobusa...) eta beste hainbeste.
Bertsotan...
Aste bereziaren karietara, bertso saio interraktibo batean parte hartu dute 6.eko ikasle guziek, Xumai eta Ladixek antolaturik.
Bost astez, gela arruntean, bertsogintza landu ondotik, ikasleak parataide izan diren bertso saio prestatu dute : ariketak asmatu eta prestatu dituzte, eta ikasle bakoitzak zertan eta nola parte hartuko zuten erabaki.
Bizkitartean, Gexan, Itxaso eta Julene, bertso eskolan diren kolegioko bertsolari gazteak, ariketa ezberdin hauetan trebatu dira beren ikaskideen aitzinean aritzeko prest izateko gisan.
Lehiaketa moldean antolatua zen saioa eta ez dugu erranen zein taldeak irabazi zuen, irabazle bakarrak euskara eta bertsolaritza izan baitira !
Elkartasunez jostailu bilketa eginez !
Eguberriko garaian, hamabost egunez, beharretan diren haurrendako, jostailu bilketa bat antolatu dugu. Estatu onean eta garbiak zituzten liburu, DVD, panpin, mozorro, mahai jokoak... etxetik ekarri dituzte bigarren eskuko joatsiluak bilakatzeko. Bilketa biziki ederra lortu dugu denen artean eta parte hartzaileak eskertzekoak dira ! Abenduaren 17an, ostegunez, Secours Catholique elkarteko bi kide kolegiora etorri dira bi hitzez esplikatzeko haien lana eta ondotik, nahi zutenekin bilketa kargatu dugu haien furgonetan.
Horra bildu den guztia : 58 ñuñu, 14 buru hausteak, 21 mahai jokoak, 112 DVD, 67 liburu, 9 panpin, DS bat eta 9 joko, roller pare bat, 11 nini joko, 68 haur joko, 2 mozorro, 2 morey taulak, 2 gitarrak, 2 lego kutxak eta 8 oparitxoak.
Eguberriko marrazki lehiaketa...
Abenduaren 1etik 20 arte, Eguberriko marrazki lehiaketan parte hartzeko izena eman dute kolegioko 28 ikasleek.
Nahi zuten moduan aurkezten ahal zuten : kolorez, xuriz ta beltzez, margoz, tintaz edo kolaketaz...
"Olentzero ttikitan" gaia errespetatu behar zuten aurten.
Irudimenez beterik haien obrak itzuli dituzte eta kolegioko sarreran ezarriak izan dira.
Epaimahaia pasatu eta, 5 ikasleak sariztatuak izan dira :
1/ saria : Laia Calvo Ariztimuño (5.)
2/ saria : Nahia Espie Basurco (4.)
3/ saria : Amaia Alandry : (5.)
4/ saria : Itxaso Mijangos (4.)
Publikoaren saria : Unai Gomez Nieto (3.)
Beste guziek 5/ tokia izan dute eta eguberriko txokolota bat eskainia izan zaie ! Biba zuek !
"Les enfants loups" : 6. eta 5.eko ikasleak zinemara !
"Hana eta bere bi haur, Ame eta Yuki, Japoniar hiriko xoko lasai batean diskretuki bizi dira. Haien bizia sinplea eta alaia da, baina sekretu bat gordetzen dute : haien aita gizotxoa da. Bat batean desagertzen delarik, nehork ikusi gabe bere haurrak hazteko, Hanak hiritik joatea erabakitzen du. Luxuozko oihan batetik hurbil den herrixka batean etxe berrian sartzen dira..."
Mamoru Hosodaren obra zinematografiko honen ikustera joan dira kolegioko 6. eta 5.eko ikasleak. Bere haurtzaroan, Dragon Ball Z bezalako ospetsuak diren sailak landu ditu. Haurtzaro berezi baten ikuspegi hunkigarri bat eskaini die. Animazio filma horrekin, abenduan antolatutako aste berezian lan egiten segitu dute, gizotxo gaiari buruzko Marie Francen "Le bisclavret" deitutako Erdi Aroko ipuin bat landuz.
"Angles ginelarik" antzerkia taularatua...
Urruñako Itsas Mendi zinema gelan, gela bete bete baten aitzinean, kolegioko 4.eko ikasleek eman dute landu zuten "Angles ginelarik" antzerkia, Piarres Larzabalek idatzitakoa, bere 100. urte urrena kari, Miren, Iñigo eta Urko antzeleen lguntzarekin. Izugarrizko emanaldia eskaini digute eta publikoaren txaloekin bukatu du.
3.ak Durangoko Azokara !
Abenduaren 4ean, Bilbon antolatua den 50. Durangoko liburu disko Azokara hurbiltzeko parada izan dute 3.eko 63 ikasleek.
Iritsi bezain laster, taldeka ezarri dira, planoa eskuetan, eta joan dira haien galdezketa fitxa osatzera. Alde batetik, 1965ean hasi zela 1. azoka ikasi dute, Landako gunean, Geredia elkarteak antolaturik. Bestalde, galdera zehatzagoei erantzuteko, erakusle mahai batzuetatik pasatzea behartuak izan ziren. Adibidez, Argia, Txalaparta, Berria, Elkar... argitaleetxetatik eta Ozenki, Bidehuts... diskoetxeetatik. Azoka ezberdinak "Ahotsenea" deitutako kontzertu gunea ezagutzeko parada izan dute. Ondotik, haien arteko denboralditxo bat ukan dute bisita segitzeko eta plazerrarendako, eguberriko erosketak eginez...
Helburu nagusia lortua izan da, hala nola "euskal produkzioaz" ohartzea : liburu, diskak, CD-ROMak, bideoak, aldizkariak...
Piknika goxo baten ondotik Bilbotik Ziburura sartu dira.
Euskara eguna !!!
Abenduaren 3an, txirrina jo bezain fite, ikasleak gelaka bildu dira lanki baten inguruan aritzeko.
Goizeko 1. orduan, seigarrenek "eman bostekoa euskarari" lemapean, haien eskua marraztu, apaindu dute euskarari buruzko mezu bat ezarriz barnean.
Bostgarrenek bertsoaren inguruan aritu dira, "bertsoa hasi, segi ta bukatu" lemapean. Talde bakoitza euskara hitzarekin hasitako bertsoa taldeka pasarazi dute. "Batetikan korroskan" doinuan, 7/6 errimakoa izan behar zela errespetatuz. Hau sorpresa hasitako bertsoa zer bilakatu den deskubritzea... Hamabost bertso osatuak izan dira.
Laugarrenek, Olentzerok idatzitako karta irakurri ondotik, taldeka ezarri dira euskararen atxikitzeko errezeta magikoa asmatzeko. Irudimenez handiko osagaiak aurkitu eta, errezeta idatzi eta marraztu dute. Hiru geletako afitxak sartzean ezarriak izan dira.
Hiru lankiak bukatu eta, kurtsoetara joan dira. Eguerdiko pausan, animazioari lotu dira ikasleak. Batzuk karaokean abestu dute giro biziki atsegin batean. Besteak kolegioko bertso eskolako ikasleen saioa entzutera joan dira. Bi ikasle gai emaile izanez, bertso jokoak antolatu dituzte, euskara hizkuntz zaharra garrantzia zela azpimarratuz. Arratsaldeko bi lehen orduetan, kurtsoetara izan dira berriz.
Arratsaldeko azken orduan, kolegioko ikasle, irakasle eta langileak sartze nagusian elkartu dira. Bakoitzak euskarari buruzko mezu bat idatzi eta, bere baloiari lotu du ; 300 mezu baloiei lotuak izan dira... Kanpoko eremua koloreztatua izan da. Bordaleko hegazkinlaritza deitu eta, haien baimena eskuratzeko, 300 mezuak lau haizetara bidali ditugu denak batera, "euskara jalgi hadi mundura" oihukatuz eta segidan "Gora ta gora beti, bai gora Lapurdi" kantatuz, Mathilden eskusoinuaren erritmoan !
Baloi askatze erraldoi hori momentu izigarri ederra eta hunkigarria izan da.