Eskubideen berdintasuna gazteen ikuspegitik...
Martxoaren 8a kari, Antxeta Irratiak Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasle batzuen iritzia galdetzea erabaki du.
Gaur egun, gazteen artean, neska eta mutilen arteko harremanak oraino matxismoaren zenbat kode erabiliz egiten direla diote eta horren inguruko hausnarketa bat behar dela aitzinatzen dute, bai orokorrean gizarte mailan, baita zehatzago hezkuntza bezalako alorretan ere.
Nahiz eta elkarren artean desberdinak garen, denok eskubide berdinak eduki behar ditugula gogoratzen dute.
Erreportai osoa hemen sakatuz entzun dezakezue.
Fobia 4.eko ikasleei aipatua...
Martxoaren 1ean, asteartez, 4B eta 4D-ko ikasleak Luhosora joan dira Compagnie de Fête troparen fobiari buruzko antzezlan baten ikustera (3 ezena).
Marie Cosnayk idatzitako testuak antzezten dituzte.
Sorkuntza garaian da taldea eta lana ez da oraindik bururatua.
Emanaldia aitzin, taula zuzendariak proiektua, jokalari eta teknikariak ikasleei aurkeztu dizkie.
Bukaeran, antzezleekin solastatu dira ikasleak eta haien iritziak kondutan hartuak izango dira, haien lana moldatzeko.
Maiatzean, 4Bko ikasleek fobiari buruzko testuak idatziko dituzte Marie Cosnayren laguntzarekin eta 4Dkoek antzeztuko dituzte Ludo Estebeteguyk taularatuz.
Momentu goxoak laster biziko ditugu...
Intza eta Nahia Seaskako mus ikastaldiko txapeldunak ...
Otsailaren 22tik 26era, Kanboko Xalbador kolegiora joan ginen Seaskak antolatutako mus ikastaldian parte hartzera. Kanboko Xalbador kolegiotiki 7 ikasle ziren, Ziburuko P. Larzabal kolegiotik gu biak eta lehen mailetako 18 ikasle.
Gure burua aurkeztu ondoren, goizero musean aritu gara. Arratsaldetan aldiz, jarduera desberdinak proposatuak izan zaizkigu : roller zirkuitua, yosekan budo tailerra, herriko mediatekara joatea, "Gartxot" filma ikustea, eskulanak egitea, Arditeya EHPAD zahar etxera joan gara adinetako jendearekin musean aritzeko ere bai. Eguna bukatu eta, gure etxera sartzen ginen.
Ostiralarekin iragan da mus txapelketa, dena ongi pasa da. Egonaldi hortan, lagun berriak egiteko parada izan dugu, giro biziki onean aritu gara. Heldu den urtean berriz joateko gogoa dugu. Gainera txapelketako irabazleak izan gara !!!
Intza Chevillat, Nahia Carrera Indo (kolegioko 5.eko ikasleak)
Ihaut'euriak...
Oporrak aitzin, gizen eguna kari, otsailaren 9an, asteart arratsaldez, kolegioko ihauteriak ospatu ditugu. Eguerdiko txirrinak joa bezain fite, ikasleek ekarritako mozorroa jantzi dute.
Gaia libre izanez, edozoin pertsonalitateak aurkitu ditugu kanpoko eremuan !! Hala nola, Star Wars, rugbilariak, pailasoak, pyjama'party kideak, Mario eta Luigi, Anonimoak, Aingeruak, Hippiak, Disco garaiko dantzariak, Otsoa eta ardiak, Ma'Dalton eta bere laukotea, baita ere apez bat, serora batzu eta... bi radar !!
Euria jauts'ala ari zelarik ere, Ani, Hip Hop irakasleari esker, kolegioko flaxmoba bat lantzen entsaiatu gara lehen orduan, mailaka eta txandaka. Baldintza txarretan izan ere, zerbait lortua izan da ikasleen motibazioa eta trebetasunari esker.
Bideoa ikusteko hemen klikatu.
Famatua den Piarres taldearekin besta berezi hori bukatu dugu !! Ikasleak dantzan aritu izan dira aterpean eta ekarritako matahamiak eta bixkotxak partikatzeko aurkera ukan dute.
Ihaut'eurien oroitzapen zoragarriak atxikiko ditugu...
"Soufre" antzerkia 6.endako
Otsailaren 4an, gure 6.eko ikasleek "Soufre" antzerkian parte hartzeko aukera ukan dute, kolegioa eta Herri Elkargoko partaidetzari esker.
Daniar den Andersen autorearen "Pospolo saltzaile ttikia" ipuinean libreki inspiratua, Charlotte Blin-ek, inguruak irudikatzen ditu eta berrirakurketa delikatu bezain garratza eskaini digu.
"Urtats gau batez, festaren erdian, negu gorrian, emazte batek karrika baten eta bertako biztanleen bizitza kontatzen digu. Gizarte baten mosaikoa osatzen du, miniaturan, zoriontasunaz, erosotasun modernoaz, lehiakortasunaz, maitasunaz, axolgabekeriaz eta su artifizialez animaturik. Eta bizi zati horien erdian, kontakizun koral baten moduan josia, neska pospolo saltzaile txiki bat dago...".
Bestalde, gure frantses kurtsoetako programan sartua baita ipuina gaia, oroitzapen goxo eta alaia atxikiko dutela gure ikasleek espero dugu.
3.en enpresen ikastaldia...
Otsailaren 2tik 5a arte, hirugarrenek enpresen ikastaroa egin dute.
Batzuk gustukoa duten ofizio baten ezagutza egin dute, besteek lan mundua deskubritu dutelarik.
Sartzean, otsailaren 29an, horien lana aurkezteko ahozkoa pasako dute.
Bookworm challenge in Ziburu !
Otsailaren 1ean, gure 3.eko ikasleek delako "bookxorm challenge"-ean parte hartu zuten.
Barneko irakurketa txapelketa hau ingles literaturako lau obraren inguruan antolatu zen : "Dracula", "The Call of the Wild", "Robinson Crusoe" eta "Billy Elliot".
Zergatik ez mahai jokoetan aritu ?
Urtarrilan, eguerdiko pausa denboran, euria jauts'ala ari baitzen, estudio gelak ideki ditugu mahai jokoetan eta lagunen artean jostatzeko.
Animazio hori biziki arrakastatsua izan da !!! Gelara trumilka sartu dira, maila guzietako ikasleak nahasi dira eta nola ! Estrategiz betea !
Kartetan (Mus, Kem's...), Tangram, Mastermind, dama jokoan, zaldi ttikietan, Uno, Mikado... jokoetan bakarka, binaka ala taldeka aritzeko parada ukan dute.
Horrela, denbora euskaraz gozatuz fite pasa da kurtsoetara joan aitzin !
Internet prebentzioa...
Urtarrilaren 18 eta 19an, "Génération numérique"-eko kide bat kolegioko ikasle guziak ikusi ditu "Internet"-eko ibilmoldea, alde onak eta baita ere arriskugarriak aipatzeko.
Beharrezkoak dituzten helbideak eman dizkie.
Biziki interesatuak izan dira.
Fandango txapelketa Ziburuko bestetan !
Hiru astez, goizeko aire hartzeetan, 12 ikasle aritu dira karraskan fandangoa lantzen eta hobetzen bikoteka.
Urratsak berrikusi dituzte, segurtasuna landu dute eta epaimahai batek begiratzen duen guztia ere : besoak gora, ispiluaren ariketa, alaitasuna...
Urtarrilaren 24an, igandez, negu - udaberriko giroan, Ziburuko pilota plazan, euskal jantzia ezarriz parte hartu dute Bixintxokari antolatutako fandango txapelketan.
Publiko eder batean aitzinean, batzuk sariztatuak izan dira, bereziki Tehexa Alduntzin eta Lutxi Iribarren bikotea (6.), lehen saria eraman baitute !
Txalo bero bat beste parte hartzaile guziei : Eneka Bessonart - Maika Alzuri (6.), Amaia Alandry - Nahia Carrera (5.), Maitane Berra - Intza Chevillat (5.), Laida eta Julene Etxeberri Pacheco ahizpak (5./3.), Maitza eta Gexan Garate anai arrebak (5. / 3.).
Ta segi fandango arin arin dantzan !