Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Urtarrilaren 4an, astelehenez, oporretako beste egun bat izan delarik gure ikasleendako, kolegioko ekipa bigarren pedagogi egunarako bildu da kolegioan bertan.

Abenduaren 18a : Oporrak aitzineko azken eguna !!

Goizetik, ikasleak jantzi tradizionalaz beztiturik etorri dira eguna pasatzera.

Osasun egoera berezia zela eta, ordu batez mailaka, Olentzerok eskaini die opari bat : Kultura, euskal kultura ! Gizarte honetan, ikasleak ez baitira antzokietara joaten ahal artisten ikustera, Olentzerok kolegiora komitatu ditu !

Goizean :

- seigarrenei IPUINA ekarri die, Eleka taldeko Jokin eta Kattalinen hitzetan.... Afrikatik Euskal Herrira bidaiatuz, edozoin pertsonai desberdinen ixtoriekin. IDZtan bildu dira bi orduz bi gelaka, ikasleak adi egon dira ipuinetan buru belarri sartuz !

- bostgarrenei MUSIKA ekarri die, Thierry Biscarryri esker.... Munduko herri desberdinetako musika tresnen erakusketa erdian jarririk, tresnen izenak ikasiz, haien familiak eta soinuak deskubrituz, eta trebatuz orkestra bat osatu dute ordu bukaeran !

Arratsaldean : laugarrenei ordu batez eta hirugarrenei ordu batez, BERTSOA ekarri die Olentzerok ! Bertan, Josu Txoperena eta Aitor Servier bertsulariak hor ziren Xilaba Ttipi baten egiteko, gai emaileak Itxaso Mijangos ikasle ohia eta Ttoni Domingi Basurco lankide ohiarekin. Bertsoz bertso aritu dira, jokoak, asmakizunak, egoera desberdinak azalduz : orientazioa, euskararen egoera, Covidarena, maitasuna eta beste batzu.... Ikasleak pozik egon dira kiroldegian eta haien artean, bertsu eskolako Haira ere trebatu da beste "handien" artean !!

Eguna bukatzeko, 5. eta 3.eko ikasleek ekarritako edariak eta kolegioak eskainitako errege pastiza partekatu dute, mailaka, azken txirrina jo aitzin !

Bakantza on deneri !! Eguberri on ! Urte berri on ! Eta noski Euskara on !

Azaroaren bukaeran, aurtengo Eguberriko marrazki lehiaketaren gaia ikasleei proposatua izan zaie : "Aurten, abenduaren 24eko gauean Olentzero konfinatua izan da ; zer gertatuko da ?". 

Abenduaren lehen egunetan, 40 ikasle batuzk haien izena ezarri zuten afitxan elkarren artean lehiatzeko !

Hamabost egun ukan dituzte haien obra aurkezteko, xuriz ta beltzez ala kolorez, arkatzez - margoz ala tintaz, etxean ala estudioetan eginik !

Estilo desberdinetako marrazkien erakusketa instalatu eta, epaileek aztertu dituzte eta emaitzak ondorioztatu.

Aurtengo egoera bereziarekin, sari emaitzak mailaka eginak izan dira !

Seigarrenean :

1. saria : Telmo Suarez

2. saria : Yair Palma

3. saria : Oihan Perea

Bostgarrenean :

1. saria : Andrea Nevado

2. saria : Malu De Sonis

3. saria : Elena Sansonetti

Bi sari gehituak izan dira emaitza biziki onak eskuratu baitituzte ere bai

4. saria : Eñaut Jauregui

5. saria : Maitana Mioque Urkia

Laugarrenean / Hirugarrenean :

1. saria : Ainhoa Biscay eta Kolegioko lehen marrazkia !

2. saria : June Palma

3. saria : Martxel Aguirre

Lehen ikasleek oparitxoak eskuratu dituzte (zinema sartzeak, karnetak, arkatzak, margoak, zkotxa politak, ztiloak...) eta 4. tokia ukan duten guziek txokolota bat bakoitzak !

Txalo bero bat parte hartzaileak izan diren artista guztiei !

Abenduaren 7tik 11ra, Axut antzerki taldea egon da gure kolegioan erresidentzian. Ziburun egindako egonaldia laugarrena zen, Hendaiako anztokian eta duela bi aste Baionako Etxepare lizeoan egon ziren lanean.

AMUA izeneko sorkuntza berria prestatzen ari dira. Maitasun solas duen antzerkia da. Istorioa Iratin pasatzen da, hango mendi eta oihan artean. Anak, Aitor eta Txolarre bere bi maitale ohi gomitatu ditu asteburu pasa Iratiko etxola batera. Baina, bakoitzak uste du bakarra izan dela gomita jaso duena. Duela 20 urte baino gehiago ez dutela elgar ikusi....

Lan hori hiru antzerkilarien artean aitzinatzen dute : Ana (Maite Larburu, kantari eta musikaria dena ere bai), Txolarre (Manex Fush) eta Aitor (Ximun Fush, taula zuzendaria dena ere bai).

Heldu den udaberrian estrenatuko dutela pentsatzen dute, martxoaren 5ean Larzabaleko Larrezabal gelan eta ondotik, hainbat tokitan.

Anartean, aste horretan, gelaka antzezlanaren ikusteko parada ukan dute gure ikasleek, irakasleekin batera. Hau ohorea !

Milesker ainitz AXUT talde guztiari haien ekarpen aberatsarendako eta kuraia on segidarako ! Laster arte AMUA antzezlanaren ikusteko Euskal Herriko gune batean ! 

Abenduaren 8an, astearte aratsaldeko azken orduan, Itsas Lizeoko irakasleak hurbildu dira haien formakuntzak aurkezteko 4. eta 3.eko ikasleei.

Lehen partea batean, Itsas Lizeoak proposatzen duena zerrendatua izan da. Hala nola :

- CAPtik Bac Prora (4 urtez)

- Bac Pro maritime delakoa

- Profesional ikastaldiak proposatuak dira : 2 astetakoak eta 18takoak

- Helduen formakuntzan ari direla ere bai.

Ondotik elektro-teknika arloko arduraduna den Daniel Darantcettek hitza hartu du. Mekanikari nagusia izan da 20 urtez eta orain irakaslea bertan. Bi bideo erakutsi dizkie solasa abiatu aitzin : Ferry itsasontzietako mekanikari nagusia eta arrantza itsasontziko mekanikarien arteko desberdintasuna.

1- Ferry itsasontzietako mekanikari nagusia ontziaren aspetu teknika guztien arduraduna da, motore printzipalak ontziaren bihotza baitira. Ekipak sinergian lan egiten du ; bigarren bizia da, bigarren familia, zure lehenatik deskonektatua

2- Arrantza itsasontziko mekanikaria kostatik itsas zabalera ibiltzen da, joaten da 15 egunetako gutti gora behera, makinak, olioa eta ura berrifikatzen du etengabe, itsasontzi zubian ibiliz ere bai, janaria prestatzen du...etabar... Konpetentziak izan behar dira mekanismoan, hidrolikoan eta elektrizitatean, pazientzia behar da. Alta, xitxuketan ari da egunez eta gauez, hilabete saria ez da altua eta egunero ingurumena itsasoa da.

Lanbide horietan marinelaren bizia gustukoa izan behada, joaten jakin behar da eta motibazioa erakutsi behar da.

Itsas Lizeoan sartzen ahal da :

---> 3. ondotik --> bigarren profesionalera joateko --> lehen itsas brebeta (250 km) : oinarrizko formakuntza CFDS diploma lortzeko ( certificat de formation de base de sécurité)

--> Terminalera joanez, BAC Pro lortzen ahal da (750 km)

--> segituz BTSera 5 urtez, lor dezake merkataritzako marina goiko diploma

Bukatzeko, neskeek ere bide har dezaketela azpimarratu dute !

Abenduaren 5ean, larunbat arratsaldez, Ilune Dufau eta bere familia Pariseko Telethon telebista saioan ziren bitartean, Ziburuko pilota plaza animatua zen nahiz eta euri bortitza izan.

Alde batetik, bere familiak kudeatutako janari salmenta gunea aurkitzen ahal zen, beste aldean, Ur joko arraun desafioa eta etxola ttipien azpian, triki eskolako musikariak, kolegioko 5.eko kantariak eta bere 4.eko lagun hurbilenak, zangoak trempaturik baina bihotza bero bero, sorpresa egiteko prest !

Telebistako teknikariak denetan ziren, mikroak, kamerak, aurkezleak eta beste.... Eta tanpez, haien txanda zen ! Trikititxaren lehen notetan, kolegioko ikasleek hasi dute Odei Barrosok idatzitako kantua abesten, ondotik Odei Barrosok zuzenean hitz egin dio, Iluneren lagun hurbilenen lekukotasuna emanez eta denek elgarrekin "maite zaitugu Ilune" oihukatuz bukatzeko !

Mementu intentsiboa eta baita ere preziosa bizi dute ikasleek Ziburutik eta familiak Parisetik, zuzenezko duplex horretan....eta gainera euskaraz !! 

Azkenik, Ziburuko Herriko Etxeak eskainitako edariekin haien emozioak partekatu dituzte kontseilu gelako mahain inguruan eta bertan zen Kanaldude mikro eta kameran ere bai ; Kanaldude erreportaia ikusteko : hemen klikatu.

Txalo bero bat sustenguz aritu izan diren guztiei !

Abenduaren 3an, ostegunez, ospatu berri da kolegioan Euskararen Nazioarteko eguna. Ekimenak Euskaraldiarekin batera hasi dira kolegioan, besteak beste euskarazko zine festibala proposatuz maila guztietako ikasleei !

Abenduaren 3rako aldiz, osasun egoerak lagundu ez badu ere, pentsatutako programa bermoldatua izan da, urteroko egun banalizatua egun berezia izatea jarrai zedin.

Honela, goizean, 3.eko ikasleak Etxepare lizeoa bisitatzera joan ziren bitartean, bertze maila guzietako ikasleek sorpresa bat rpestatu diete. Olentzero eta Mari Domingiri idatzi diete, aurtengo opari berezi bat eskatzeko : ikusiz bikote hori abenduaren 24an etxeratze agindupean egonen dela ere, aurtengo oparia AZTERKETAK DITUZTEN IKASLE GUZIENTZAT EUSKARAZ PASATZEKO BAIMEN OFIZIALA ekar deza eskatu diote.

Arratsaldean, ikastegi osoak "Egunean Behin" jokoaren bertsio berezi batean parte hartu du, Urtean Behin, gela bakoitzean taldeak osatuz, kolegioko ikasleen artean lehiatuz.

Baina erran bezala, Euskararen Nazioarteko eguna ez da soilik gure hizkuntza ospatzeko eguna, euskararen aldarrikatzeko eguna da ere. Horregatik, Olentzero eta Mari Domingiri eskatu diegu gutun horiek Parisera eraman ditzaten, hizkuntza gutxituen babesa eta promoziorako lege proposamena buktzatu duen Paul Molac diputatuak eskura ditzan, eta honek Asanblada Nazionalean zabal ditzan. Apirilean diputatuekdiputatuek berriz eztabaidatu behar duten legean Brebeta Euskaraz beste aldarrikapenen artean bere tokia eginen du agian !

Telethon ekintza hurbiltzen zela eta, Herriko Etxearen laguntzarekin, abenduaren 3an, ostegun goizez, 4Bko ikasleendako bi elkarte kolegiora etorri dira : Valentin Haüy eta APF handicap elkarteak.

Taldea bitan banaturik, ibili da tailerraz tailerra bizpahirunakako ikasleen artean : gurpil aulkiaren erabilpena, itsu makilaren erabilera, itsuaren egoeran izan (braille idazkera, joko - oihalen hunkitzeak), beso batekin beztitzen entsaiatu, ahozkatzeko arazoak dituzten egoeran ezarri....

Ikasleak biziki adi egon dira, biziki motibatuak eta parte hartzaileak. Haien artean, Wolfram sindroma duen Ilune Dufau ikaslea : "biziki pozik naiz horrelako tailerretan lagunak ikustea ; nire eritasunaz ez dira konturatzen ez baita deus ikusten, alta hor ohartu dira zer den ez ongi ikustea adibidez ; aulkiaren ariketa ainitz maitatu dut ere bai."

Bukaeran, denak elgarrekin bildu dira eta ohar biziki baikorrak partekatu dituzte, taldeko argazkia aitzin !

Milesker Valentin Haüy, APF handicap elkarteei eta Ziburuko Herriko Etxeari horrelako ekintzak antolatzen laguntzeagatik !

Azaroaren 24 eta 26an, astearte eta ostegunez, Andrea Aranguren komitatua izan da gure kolegiora 5.eko ikasleekin "sare sozialei" buruzko mintzaldi bat animatzeko, bi orduz gelaka, lau aldiz beraz.

Lehen parte batean, joko baten bidez, ikasleek telefonoa zutenez, I-phone-a, logeletan uzten duten, zenbat "story" igotzen dituzten, bikote bat dutenez, telefonoaren erabilpena burasoekin aipatzen dutenez, snapchaten erabilpena, youtuben jarraitzen dutenek, ordutegi muga bat dutenez eta beste... eskatua izan zaie.

Ondotik, bostpasei egoerak aztertu dituzte talde ttipika eta talde handian aipatu eta gogoetatu.

Solasa denboran, egoera bakoitzean biktimaren sentimenduak zerrendatu dituzte : baztertua senditzea, triste, haserrea, amorratua, desepzioa, mendekatzeko gogoa, lotsa, harridura, beldurra... Bestalde, zer egin dezaken pentsatzen aritu izan dira : heldu batekin arazoak aipatu nahiz eta ez den errex, igotako argazkiak kentzea, bi pertsonen arteko solasa, bideo bat igotzen denean ezin dela neurtu zenbat aldiz partekatua izan den, norbaiten biluztearen grabatzea delitu bat dela...

Bukatzeko, zein diren egoera baten arriskuak entzun dituzte eta legediak nola zigortzen dituen : ez dakigu sekulan  nor den pantailaren gibelean ! Ziber jazarpena, ziber indarkerai, buruko minak, adizkioaren sortzea, drgoa bezala, ez da beti egiazkoa erakusten, orduak neurtzeko zailtasunak, xehetasun pribatuak gehiegi ezarriak dira, klik batekin gauza asko gerta daiteke, gehiegi ? "Arau hauste bat eta salatu daiteke !"

Mintzaldia interaktibo honetan, ikasleen parte hartze baikorra azpimarratzekoa da ! Milesker Andrea !

Konsultatzeko webgunea : www.e-enfance.org

"Denak gara arduradun, kontuz ! Egin aitzin !"