Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Azaroaren 20a, ostirala : Euskaraldia !!

Azaroaren 13an ostiralez, kolegioko ikasle batzuen artean oinarrizko logoa tindatu dute, euskaraldiko hizkiak sortu eta koloreztatu.

Honen ondotik, azaroaren 16eko asteko jolas garaietan, nahi zuen ikasleak hartutako engaiamendua idazten zuen papertxo batean eta horren truke, bere mailari dagokion kolorezko gometxoa kolatzen zuen banderolan : 6.ek berdea, 5.ek arrosa, 4.ek laranja - zitroina eta 3.ek urdina. Engaiamendu bonoan hainbat proposamen ikasleari eginak izan zaizkio : kolegioko kanpoko eremuan, euskarazko hitz gehiago erabiltzea pilotan, saski baloian edota futbolean, lagunen arteko solasetan lerratze bat delarik lagunei ohartaraztea, IDZtan liburu bat euskaraz irakurtzea, saltegi batean sartuz beti euskaraz agurtu, otobusean berdin...etabar ; beste idei edo engaiamendu bat hartzen ahal zuen ere bai.

Azaroaren 20an, ostiralez, Euskaraldia idekidura seinalatzeko, denen artean osatutako logo erraldoia kolegioko sartze nagusian ezarria izan da, ikasle bakoitzaren engaiamenduak oroitarazteko gometxo "ttanttak" bertan agertuz.

Bigarren etapa, azaroaren 23tik landa, zine festibala batean parte hartzeko aukera ukango dute.....

Txalo bero bat ! Segi euskaraz gozatzen eta Euskaraldi'kidea izan zuk ere !

"Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan"

Azaroaren 3an, asteartez, Ladix Lanouguere Arrosagaray, kolegioko euskara irakasle ohia, komitatua izan da gure kolegioko IDZ-tara !

Zergatik ? Euskaraldia ekimena ikasleei aipatzeko !

Goizeko jolas garaian, lehen txandako 6. eta 5.eko ikasleei eta bigarren txandan, 4. eta 3.eko ikasleei, mintzaldi interaktibo baten bitartez, euskaraldia zer den, noiz antolatua den eta zergatik den aipatua izan zaie.

Bigarren edizio hori bakoitzaren parte hartzeko urratsa da, dinamika sozial bat, milaka jendeen arteko ariketa soziala.

"Euskara gehiago mintzatzea" eta "euskara ingurumenean zabaltzeko" bi helburuak direla diote ikasleek.

Kolegioan zehar, familietan edota karrikan, dakiten guziek ez dute baitezpada erabiltzen ; pratika horren bultzatzea da helburu nagusia.

Euskal Herrian, 3 milioi biztanle izanik, bakarrik heren batek daki euskaraz mintzatzen, baina %10 batek du erabiltzen egunero eta erregularki !!

Nola parte hartzen ahalko da ? Bakarrik 16 urtetik landa dutenek soilik izena eman dezakete, "Aho bizi" edo "Belarri prest" izanki ! Jendea identifikatua izango da banatuak izango diren txanpei esker.

Bestalde, aurtengo lema berria "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" dela azpimarratu diete Ladixek.  Joan den urtean, 11 egunetako denboraldia baldin bazen ere, aurten 15 egunetara pasako da. Aurtengo berrikuntza "ari guneak" mugimendua da : euskaraz aritzeko eta babesteko guneak dira : enpresak, ostatuak eta beste... bertan, euskararen pratika babestua da.

Beraz, azaroaren 20etik abenduaren 4era, euskaraldian parte hartzeko aukera ukaiteko izena eman behar da www.euskaraldia.eus.

Anartean, aplikazioa eta joko desberdinetan parte hartzeko, hemen klikatu !

Kolegioan ere lanki desberdinak antolatuak izango dira laster, gure ikasleek parte har dezaten haien aldetik ere !

Etorri diren ikasleek euskaraldiari buruzko informazioa jada gehien bat zakiten, baina zinez serioski entzun eta parte hartu dute ! Milesker etortzeagatik !

Milesker Ladix zure ekarpenendako ! Laster arte !

Eguberriko opari idei bikaina !

Kolegioko ikasleentzat eramaten diren proiektuak diruztatzeko ekimena da hau, baina era berean kolegioaren irduairen hedapena sustatu nahi du.

Katxi Klothing tokiko markaren eskutik, kirol jaka saltzea proposatzen da.

Gabonetako opari ederra izan daiteke !

1/ Modelo beltza, BIO kotoinean egindakoa eta kolegioaren PLK logoarekin (L, XL) : 40€

2/ Modelo urdina, kotoi normala eta kolegioko logoarekin (XS, S eta M neurritan)  : 35€

Manaketak egiteko, hemen klikatu !

Aitzinetik milesker zueri !!

Azkenean, eskulan tailerra hasi da hogeitamar bat ikasleekin !

Lehen gaia sinplea da : giltzero koloretsu eta fantesiaduna.

Kortxo batetik abiatuz edo harilko bat erabiliz, haien irudimenaren arabera aitzinatzen dira beti plazerra izanez haien lehen xedea.

Ondoko irudietan ikusten ahal dira haien esku ttikiek sortutakoak !

Omiasaindutik landa, joan den urtean hasitako murru obraren bukatzeari lotuko dira.

Ea Eguberriko agerian ematen ahalko duten !....

Urriaren 16an, ostiralez, lehen oporretako eguna da gure ikasleendako, kolegioko ekipa lehen pedagogi egunarako bilduko baita egun osoan kolegioan.

6.eko ikasleek ADOENIA elkartearen ezagutza egiteko parada ukan dute irailaren bukaeran. Talde tipitan, hainbat saio ukan dituzte, aldioro bi hezitzailerekin.

Saioetatik ateratzean interesgarria zela aipatu dute ikasleek, eta hezitzaileekin puntua egiterakoan, ikasleen parte hartze dinamikoa eta izan duten trukaketaren kalitatea azpimarratu dute. Bateren batek zailtasunak zituelarik frantsesez adierazteko, ikaskideen laguntza ukan du eta biziki giro sanoan iragan da. Ikasleek azaldu dituzte haien bizipenak eta kezkak : Lehen mailako ikastoletan bizi izan dituzten gertakari edo egoerak, jazarpen kasurik hurbil ezagutu izana, zituzten beldurrak kolegiora iristean... Plazaratu diren egoeren artean, bada ere errespetuarena : "EZ erraitean, EZ DA !".

Kolegioan ikasleengandik hurbil-hurbil ari diren profesionalak aurkeztuak izan dira ere : zurkaitzak, irakasle arduraduna, hezitzaileak, Solasgunea eta beste...

Kolegioan ADOENIA bezalako egiturei harrera egitea garrantzitsua da eta hurrengo urtean beste behin antolatzea saiatuko da.

"Adoenia nerabeen etxea" elkartea aurkeztua izan da : gazteak eta familiak laguntzeko helburua duen egitura, Hendaia - Donibane Lohizune, Kanbo, Baiona eta hainbat herritan permanentziak dituena.

Xehetasun gehiago : www.adoenia.fr / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 64 22 52

Milesker Adoenia egituraren ekipa guziari !

Irailaren bukaeran, Planning Familial eta ARSA egiturako hezitzaileak kolegioan ziren.

Hirugarreneko ikasleek sexualitateari buruzko prebentzio tailerrak ukan dituzte. Talde ttipitan banaturik, giro biziki onean pasa dela azpimarratu dute hezitzaileek : ikasleek interesa handia agertu dute, galdera ainitz pausatu dituzte, gai sakonak atera dira eta mintzatzeko nola trukaketarako giro sano bat apreziatu da talde guztietan.

Bestea beste eritasunak, kontrazepzioa, babestea, errespetua, homosexualitatea eta bisexualitatea bezalako gaiak dituzte hizpide. Landu dute ere Violenmètre delako dokumentua, biolentziaren mugak non diren argazki batez plazaratzen duena. Ikasle talde batek gogoa agertu du dokumentu hori euskaratzeko, gelan berriz ere landu eta kolegioan afitxatzeko.

Planning Familialeko Corinne hezitzaileak bere helbidea utzi die ikasleei, nahi izanez, aurrerago, dituzten galderak eta kezkak igor ditzaten. Bakoitzari erantzuteko engaiamendua hartu du.

Informazio liburuxkak eta preserbatiboak banatuak izan dira eta liburu bat oparitu digute, IDZtan egonen dena : Ados, amour et sexualité, Dr Sylvain Mimoun eta Rica Etienne, Ed. Albin Michel.

Esperientzia errepikatzekoa da. Tailer hauek bestalde osatzen dute biologia ikasgaian ikustekoak diren gaiak.

Joan den ikasturtean, deskonfinamendu garaian, uztailaren 2an, hor ziren 5. eta 3.eko ikasleek ASSR1 eta ASSR2 froga pasa zuten.

Irailaren 29an, astearte honetan, azken orduan, azterketa pasa ez zuten 5.eko ikasleek aurten egiteko aukera ukan dute !

Ikasle bakoitzak taula batean egokia zen gurutzea ezarri behar zuen proiektatua zen bideoa ongi begiratuz eta konsignak ongi kondutan hartuz.

Lehen mailako ASSR bide sekuritateko frogagiria eskolarra diplomak eskaintzen zaie bederen 10/20 ukaiten badute.

Bi aste hauetan, 6.eko ikasleek noiztenka ordutegi moldaketa ttipi bat ukan dute.

Hala nola, Hezkunde Nazionalak eskatzen dituen "sartze teztak" pasa dituzte.

Bi orduz aldioro, informatika gelan, gelaka izanez, frantsesean eta matematiketan frogak pasa dituzte.

Irailaren 23an, asteazkenez, goiz goxo bat pasa dute seigarreneko ikasleek Untxin bazterreko parkean.

Mendi Gaiak kultur elkartearen laguntzarekin, herri kirolak egin dituzte ikasleen arteko elkar ezagutza sustatzeko.

Talde ttipitan banaturik, joko desberdinetan parte hartzeko aukera ukan dute : artaburu bilketa, artzaina eta xerriaren jokoa, kontrabandisten lasterketa, kadirarena eta besteak beste...

Horrela, kultur ondare diren jokoekin gure arbasoen zerbait ohiturataz mintzatzeko eta hauek ezgutzeko parada ukan dute.

Eguraldia lagun izanez momentu horretan, sartze honen errexteko lagun berriak egin dituzte gure seigarrenek !