Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxoaren 11 eta 12an,  laugarreneko ikasleak Hendaian dagoen Mendi Zolan salara joan dira AMUA ikusgarriaren ikustera, AXUT konpainiaren azken sorkuntza, ondotik gelan lantzen segituko dena.

Sinopsia : "Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elgar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere,  barne kalapita galantak eraginen ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izanen zaigu haibatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke ?"

Pertsonaiak : Ana (Maite Larburu), Aitor (Manex fuchs) eta Txolarre (Ximun Fuchs)

Milesker Euskal Hirigune elkargoari haien laguntzarendako.

Oporren ondoko enpresaren behaketa ondotik, 3.eko ikasleek haien txostena aurkeztu dute banan banan martxoaren 9an, astearteko azken orduan, kolegioko irakasle bat eta ber ikasgelan ziren maila bateko ikasle talde baten aitzinean.

Ikasle bakoitzak bere ikastaroa eta lanbide bat aurkezteko gai izan izan behar zuen, hainbat irizpide kondutan hartuz : gorputzaren adierazpen egokia, ahozko adierazpen egokia, aideratzitakoaren koherentzia eta kohesioa, hizkuntza zehatzaren erabilpena, hizkuntza xuxenaren erabiltzea (gramatika, ahozkera...) etabar...

Hirugarreneko ikasleak 19 taldetan banatuak izan dira eta irakasle "epaile" bakoitzak hiruzpalau ikasle zituen.

Orokorki, ikasleek txosten sakonduak aurkeztu dituzte eta lanbide baten aurkezteko publiko eta epaile baten aitzinean gai izan dira.

Eskuratu dituzten hobetze aholkuekin batera, ikastaldiaren txostena aurkezten ahalko dute brebetarako ahozko gisa.

Martxoaren 8aren karira, IDZak emazte zientzialariak ikustarazten dituen erakusketa bat antolatu du.

Helburua, historiako emazte zientzialariak ezagutzeaz gain, bakoitzaren berezitasunari lotutako esperientzia bat aztertzea izan da.

Alde batetik, museo batean gertatu daitekeen bezala, erakusketako afitxez gain QR kodea baliatuz, ikusentzunezko baliabideak ere ustiatu dituztez ikasleek. Honela, erakusketaren beraren ikerketa bat burutu dute edukiak eta identitate grafikoa aztertuz.

Bestalde, "Teknopolis" telebista-saioa euskarri interesgarria izan da ikasleek goi mailako ikerketa zientifikoetan emakumeen ordezkaritza apala dutela jabetzeko. Gaur egun ere, emakume gutxi dira Nobel saridunak.

Izan ere, genero guztiak kontuan hartzen direnean, ikerketak kalitatean hobetzen dira. Zoritxarrez, emakumeak ez dira behar adina kontuan hartzen ikerketetan. Horrela, eguneroko gauzak gizonezkoen arauetara egokitzen dira. Tamalez, ez ikusgarritasun hori autoen segurtasun-gailuetara ere hedatzen da.

Oporren ondotik, otsailaren 23tik 26ra, kolegioko hirugarreneko ikasleak enpresako ikastaldian egon dira. Lanbide desberdinetan parte hartu dute, hala nola : hargintza, haurzaindegia, irakaskuntza, farmazian, arkitekturan, baratzezaintzan, okindegian, zurgintzan, laborantzan, estetikoan, Herriko Etxean,  eta hainbeste....

Honen helburuak dira :

- ikasleei lan mundua "zuzenean" ezagutaraztea

- enpresaren ezaugarri nagusiak ezagutzea, baita ere ibilmoldea aztertzea

- enpresako aktore desberdinak ezagutzea

- ahalaz, ikaslea bere geroko lanbidea hautatzen laguntzea

Ikastaro honen ondotik, ikasle bakoitzak txosten bat bete beharko du eta martxoaren 9an iraganen den ahozko batean aurkeztu beharko. Bertan diren irakasleen oharrak eta aholkuak ukango ditu, sekulan maiatza bukaeran iraganen den brebetako ahozkoan aurkeztu nahi badu.

Esker beroenak gure ikasleen harrera egin duten enpresa guztiei !

Oporrak aitzin, otsailaren 4 eta 5ean, hirugarreneko ikasleek pasa dute haien lehen azterketa : brebeta xuria.

Otsailaren 4an, ostegunez, goiza 4 orduko frantses frogari lotua zen : testua eta galderak, berridazketa, diktaketa eta idazlana. Bazkaltzeko pausa ondoren, matematikako froga pasa dute bi orduz.

Otsailaren 5ean, biharramunean, goizean, 2 orduko Historia Geografia azterketa zuten bukatzeko ordu bateko zientzietako frogarekin. Eguerdiko pausa ondotik, B2 euskara froga xuria pasa dute ere bai.

Hirugarreneko talde osoa hiru taldetan banatua izan da, ber gelan bi egunez. Aparte, IEPeko ikasleak eta denbora herena behar zutenek beste gela batean kokatuak izan dira.

Segur oporretako egunak estimatuko dituztela orain !

Urtarrilako azken egunetan, kasu positibo gehiago izanez eta ondorioz kasu kontaktu gehiago, Erakunde ofizialen partetik, osasun egoera dela eta sekuritate mailan, urtarrilaren 28tik otsailaren 5a arte, 4. eta 5.eko ikasle guztiak etxean telelanean atxiki behar zirela erabaki dute.

Anartean, 6. eta 3.eko ikasleek ordutegi bermoldatuak ukan dituzte kolegioan lan egiteko.

Jolas garaietan, toki gehiago zuten noski eta estimatu dute.

Mailaka ere, eguerdiko pausan, mahai jokoetan aritzeko parada ukan dute !

Hau da bosgarren mailako ikasleek Armellekin (euskara irakaslea) irakurri duten eleberria. Idazlea Jon Arretxe da, bizkaitar idazlea orain nafarroan bizi dena. Urtarrilaren 26an, asteartez, bere hitzaldia arretaz jarraitu zuten gure ikasleek. Kontatu du nola bidaiek duten eraman idazlea izatea, nahiz haien urtetan ez gehiegi irakurri. Gainera, inoiz ez zuen irudikatzen egun batean idazle bihurtuko zela eta bere liburuak hainbat hizkuntzetan itzuliak izango zirela. Erakutsi dizkie zein bidaiak eta pertsonek inspiratu duten gazte eta argitaletxearen eskaera bat gustura eta erraz jarri da lan honetan.

Ikasleek haien galderak egiteko aukera izan dute ere bai eta liburuaren irakurketaren ondotik, hartu-eman hori biziki atsegina izan da !

Ea urte hastapen honetan idatzi duen haur eta gazte literaturako "Trumoiaren alaba" liburu berria irakurtzeko parada duten ere bai...

Noski ! Autografoak nahi bazituzten, haien liburu propioan zuzenean ukan dituzte !

Milesker Jon !

Urtarrilaren 25ean, astelehen goizez, Gourmelon andereak, Hegobus garraio elkargoko arduradunak hitz hartu du ordu batez 6D - 6Ekoei lehen txandan eta ondotik 6A - 6Bkoei. Kolegioko IDZtan elkarturik, autobus prebentzioari buruzko helburuak orroitarazi ditu : informatu, alerta eman eta gogoetarazi.

Lehenik, inskribatuen kopurua eman die, zenbat zerbitzu eskolarrak dauden eta zenbat ibilgailu egunero ezarriak diren : autokarrak, autobusak eta minibusak. Eskolako garraio izen desberdinak zerrendatu ditu : Le Basque Bondissant, Hegobus, Réunir, ATCRB, Transdev, Citram Pyrénées... Ondotik, autobusa eta autokarraren arteko desberdintasuna azaldu die, autobus batek 150 000€ eta 200 000€ arteko prezioa izanki.

Bigarren parte batean, autobusa etorri aitzin, bertan direlaik eta kolgiora iristean nola portatu behar diren aiderazi die (ikaslearen portaera, materialaren errespetua, uhalaren inprotantzia eta bereziki 135€ko ixuna ez bada ezarria...) eta kartaren garrantzia eman die. Quizz-bilana batean parte hartu dute saioa borobiltzeko.

gero, talde guztia kanpoko eremura joan da husketaren ariketa baten egiteko, aholkurik gabe lehenik eta aholkuekin ondotik. Oro har, ikasleek gainditu dute ariketa !

Bukatzeko, azken aholkuak entzun ondoren, Hegobuseko liburuxka bat eta luma zorro bat eskainiak izan zaizkie.

Milesker Hegobus Euskal Hirigune garraio sareari azalpen guzti horiendako !

Agian ikasle bakoitzak kondutan hartuko dituela eta bere burua babestuko duela, autobusa errespetatuko eta gidaria agurtzen segituko duela !

Urtarrilaren 12tik 22ra, urtero bezala, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatzen ditugu : Donibane Lohizune, Urruña, Ziburu, Hendaia, Sara, Senpere, Azkaine eta Bidarteko ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu.

Lehenik, kolegioa aurkezteko filma begiratu dute.

Ondotik, zuzendaria den Inaki Lekuonarekin batera, laborategiak, jantegia, kirol gela eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egin dute.

Azkenik, eskainia izan zaien liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.

Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu !

Urtarrilaren 18an, astelehenez, Marko komiki marrazkilariari harrera berezia egin diote kolegioko hirugarreneko ikasleek. Goizeko 9:15etan, 3Akoak ziren eta 10:06etan 3Bkoak.

Hastapen batean, bere lanbidea aurkeztu du, komikiak ilustratzen dituela, bere 10 urteetako lanak handizki bururatu zirela Parisen iragan den azaroaren 11ko oroitzarrearekin.

Komiki marrazkilaria zarelarik, ahal bezain zuzen izan behar da, gerla garaiko gerla behaketa biziki fina ukan behar da.. :

- garaiko objektuak, mentalitateak, gertakari historikoak

- marrazkilaria, estilista, arkitektoa, ile apaintzailea, paisaia margolaria... ber mementuan izan behar dela

- ezin da dena kudeatu, bereziki gerla handiko garaia

- kontatzen dena, marrazten denari etengabe kasu eman behar da.

- espezialisten laguntza beharrezkoa da : adibidez garai hortako kamioiak nola ziren, hegazkingintza, erregimentuaren elementuak.

Etengabe dokumentatu behar dela azpimarratu du Markok. Bere inguruko lanbide desberdinekin lan egiten du : taula zuzendaria, argitaratzailea, diseinatzailea.

Bigarren partean, Godillot hitzaren inguruan solastatu da : Militar materiala ekartzeko arduratzen zen pertsona Alexis Godillot deitzen zen.. Geroztik, bere izena lotua izan da godillot deitutako militar zapatari. Militar jantziarekin segitzeko, berreskuratu dituen kaskoen desberdintasunak erakutsi dizkie :1914 / 1918 edo 1939 / 1945 gerlakoa denez, frantsesa ala alemandarra. Azken parte horretan, eskainia izan zaion militar jantzi bat aurkeztu die : hor ere, unkimena eta ekaiaren densitateari esker marrazten ahal duela dio.

Bere mintzaldi osoan, dokumentazioaren garrantzia ohartarazi die eta adibide batzuk eman :

- 1914 / 1918 mapa

- tranxadako egunkariak

- filmak : "le long dimanche des fiançailles", "la vie et rien d'autre", "Capitaine Conan", "Charlot Chaplin", ...

- liburuak : "Mémoire d'un rat", "Les mots des tranchées", "Les carnets de guerre de Louis Barthas"....

- komikiak : "Verdun" atera zena haiek pausatutako dozierraren bere mementuan..

Mintzaldi osoan, ikasleak adi egon dira, atenzio guztia axtikiz, Markoren hitzak eta ilustrazioak edan dituzte.

Mintzaldi biziki aberatsa eta interesgarria.

Txalo eta milesker MARKO !!!!