Abenduaren 4ean, Bilbon antolatua den 50. Durangoko liburu disko Azokara hurbiltzeko parada izan dute 3.eko 63 ikasleek.
Iritsi bezain laster, taldeka ezarri dira, planoa eskuetan, eta joan dira haien galdezketa fitxa osatzera. Alde batetik, 1965ean hasi zela 1. azoka ikasi dute, Landako gunean, Geredia elkarteak antolaturik. Bestalde, galdera zehatzagoei erantzuteko, erakusle mahai batzuetatik pasatzea behartuak izan ziren. Adibidez, Argia, Txalaparta, Berria, Elkar... argitaleetxetatik eta Ozenki, Bidehuts... diskoetxeetatik. Azoka ezberdinak "Ahotsenea" deitutako kontzertu gunea ezagutzeko parada izan dute. Ondotik, haien arteko denboralditxo bat ukan dute bisita segitzeko eta plazerrarendako, eguberriko erosketak eginez...
Helburu nagusia lortua izan da, hala nola "euskal produkzioaz" ohartzea : liburu, diskak, CD-ROMak, bideoak, aldizkariak...
Piknika goxo baten ondotik Bilbotik Ziburura sartu dira.
Abenduaren 3an, txirrina jo bezain fite, ikasleak gelaka bildu dira lanki baten inguruan aritzeko.
Goizeko 1. orduan, seigarrenek "eman bostekoa euskarari" lemapean, haien eskua marraztu, apaindu dute euskarari buruzko mezu bat ezarriz barnean.
Bostgarrenek bertsoaren inguruan aritu dira, "bertsoa hasi, segi ta bukatu" lemapean. Talde bakoitza euskara hitzarekin hasitako bertsoa taldeka pasarazi dute. "Batetikan korroskan" doinuan, 7/6 errimakoa izan behar zela errespetatuz. Hau sorpresa hasitako bertsoa zer bilakatu den deskubritzea... Hamabost bertso osatuak izan dira.
Laugarrenek, Olentzerok idatzitako karta irakurri ondotik, taldeka ezarri dira euskararen atxikitzeko errezeta magikoa asmatzeko. Irudimenez handiko osagaiak aurkitu eta, errezeta idatzi eta marraztu dute. Hiru geletako afitxak sartzean ezarriak izan dira.
Hiru lankiak bukatu eta, kurtsoetara joan dira. Eguerdiko pausan, animazioari lotu dira ikasleak. Batzuk karaokean abestu dute giro biziki atsegin batean. Besteak kolegioko bertso eskolako ikasleen saioa entzutera joan dira. Bi ikasle gai emaile izanez, bertso jokoak antolatu dituzte, euskara hizkuntz zaharra garrantzia zela azpimarratuz. Arratsaldeko bi lehen orduetan, kurtsoetara izan dira berriz.
Arratsaldeko azken orduan, kolegioko ikasle, irakasle eta langileak sartze nagusian elkartu dira. Bakoitzak euskarari buruzko mezu bat idatzi eta, bere baloiari lotu du ; 300 mezu baloiei lotuak izan dira... Kanpoko eremua koloreztatua izan da. Bordaleko hegazkinlaritza deitu eta, haien baimena eskuratzeko, 300 mezuak lau haizetara bidali ditugu denak batera, "euskara jalgi hadi mundura" oihukatuz eta segidan "Gora ta gora beti, bai gora Lapurdi" kantatuz, Mathilden eskusoinuaren erritmoan !
Baloi askatze erraldoi hori momentu izigarri ederra eta hunkigarria izan da.
3A-koek irakurketa blog baten sortzean parte hartzen dute, Langevin Wallon BLAINVILLE SUR L'EAU (54360) kolegioko 3.eko ikasleen partaidetzarekin.
Blog honetan, plataforma pedagogiko batekin sortua ("lewebpedagogique"), ikasleen lehen produzkioak irakurtzen ahal dituzue lotura horren bidez : hemen klikatu
Irakurketa on !
Aurten, Piarres Larzabal zenaren 100. urteurrena izanez, 4.eko ikasleek, azken honen antzerki bat taularatzen dute, "Angles ginelarik", 1973an argitaratua izan zena.
Jakin behar da Lapurdi Ingelesen menpeko egon dela hiurehun bat urtez (1153 - 1450). Ingelesek Lapurdi ahultzeko, bi zatitan ezarri zuten : zati bat Baionari lotua eta bestea Uztaritzeri. Baiona kasik bere gain bizi zen, buruzagi zuela auzapez bat, herritarrez hautatua. Gainerateko herriak Uztaritzeko biltzarraren bidez gobernatuak ziren.
Antzerki honetan, gure ikasleek, Lapurdik bizi izan dituen gertakari historikoak antzeztuko dituzte Piarres larzabalen testuan oinarrituz eta Dejabu panpin laborategi-ko Miren Alcala, Iñigo Aranbarri eta Urko Redondo antzezleen laguntzarekin.
Abenduaren 4ean, gaueko 8.30tan, Urruñako zinema gelan, antzerki honen ikusteko eta gozatzeko parada izanen duzu. Etorri gurekin momentu goxo baten partekatzera !
Azaroaren 29an, igandeko dantza emanaldia biziki ongi ibili da Bilaka dantza eta musika kolektiboari esker.
Kalitatezko 30 dantzari eta musikariak ikusteko parada izan dugu, dantza sorkuntza segitzen duela frogatuz.
750 pertsona gutti gora behera bildu da (550 sarrera aitzinetik salduak).
Kolegioko 21 ikasleek bikain ongi kantatu dute eta portaera izigarri ona izan dutela azpimarratzekoa da.
Etorri diren burasoak, goizean goiz / sartzean / ostatuan aritu direnak, kantaldira etorri diren familiak eta bereziki parte hartu duten ikasleei : milesker !
Ahantzi gabe : "Ikastolen alde, Goierri, Ziburu eta Urruña bat eginik !"
Ondoko hitzordua : abenduaren 27an, igandez, Pirritx - Porrotx eta Marimototsen "Amalur" ikusgarri berriakrein.
Azaroko azken hamabost egunetan, kolegioko familiei deialdi bat zabaldu genien janari bilketa batean nahi zutenek parte hartzeko (Hendaiatik Donapauleraino beharretan diren familiendako). Poltsa bat eskuratu bezain laster, etxetik ekarri zutenarekin hurbildu dira ikasleak, irria ezapinetan.
Miseria dela gutaz urrun konturatu dira, "Afrikan soilik bazela" pentsatzen dutelarik batzuk.
Joan den urtean baino askoz gehiago, partikatzen badakitela frogatu dute, deafioa osoki bete dute esku zabalak izanik !
143 janari kontserba kutxa, 56 janari berinazko ontziak, 54 pote janari niniendako, ninien gosarirako 5 pakete, 83 bixkotx pakete, 2 goxoki kutxak, 58 sardin kutxak, 25 erriza poltsak, 58 atun kutxak, 49 pasta boltsak, 11 olio botoilak, 16 dilista / ilar pakete, 6 kuzkuz pakete, 5 purea pakete, 64 txokolota plakak, 37 zopa brikak, 28 pate kutxak, 20 azukre pakete, 15 zereala pakete, 32 konpotak, 41 kafe pakete, 12 dute pakete, 17 txokolot'esne pakete, 5 esne pakete, 21 erreximenta poteak, 12 irina pakete, 10 bixkotx aperitifa poltsak, 4 jusa botoilak eta 3 Nutella pote.
Irailatik azaroa arte, 22 ikasle aritu dira hizkuntz desberdinetako kantuak xekatzen, proposatzen, eztabaidatzen eta lantzen. Urtero bezala, jan ondotik eta bi aldiz astean, azaroko ekitaldiako lehen partean abesteko helburuarekin, hautatutako kantu nahasketa motibazio handiarekin ikasi dute. Horra hautatu duten medley-a :
- Aire ahizpen "Arrosako zolan" (euskaraz)
- Nicky Jam & Enrique Iglesiasen "El perdon" (españolez)
- Amineren "Señorita" (frantsesez)
- OMIren "Cheerleader" (inglesez)
- Xutik taldearen "Geroa mihian" (euskaraz)
Nahiz eta biziki urduri ziren, artisten mundua ezagutzeko parada ukan dute gaztetxo horiek, azaroaren 29an, igandearekin. Bilaka taldearen emanaldia aitzin, publikoaren txaloekin bukatu dute haien saioa, Fred Iturri piano jolea eta Pat Tetevuide gitarristaren laguntzarekin.
Urtero bezala, 3.eko ikasleak Baionako Bernat Etxepare lizeoa bisitatzera joan dira, azaroaren 19an, ostegunez.
Egoitzaren itzulia egin eta, ikastegiko ibilmoldea, opzione desberdinak eta antolaketa orokorra, aurkeztua izan zaizkie.
Aurtengo berezitasuna, 3 kolegioko ikasle guziek ber egunean bisita hori egin dute.
Erran gabe doa, haien arteko lehen harremanak egin dituztela !
Azaroaren 16etik 20era, ARIT elkarteko Pantxika Laxague, hezitzaile berezitua, kolegioan genuen.
Ordu batez, gela bakoitzean, prebentzioa landu du, ikasleek dituzten kezketan oinarrituz.
Kanpoko tenorean, ikasleekin solastatzen segitu du.
Bigarren hiruilan berriz etorriko zaigu.
Azaroaren 12an, 4.eko ikasleak Miarritzeko Atabala gelara joan dira, euskaratua izan den "Au vent mauvais : bolada txarrean" komiki kontzertuan parte hartzera, euskal kulturarako eragileekin eta etxepare lizeoko ikasleekin batera.
The Hyenes taldearen zuzenezko kontzertua eta Txomin Urriza, ikasle ohiaren euskarazko itzulpenari esker, komiki bideo honen irakurketa biziarazi digute.
Ordu bateko saio honen bukaeran, pena musikari eta egileekin solastatzeko denborarik ez dugula izan.
Hala ere, konzeptu biziki orijinala eskaini digute, jakinez lehen aldia zela euskaraz ematen zutela.