Lau urte pasa ondoren, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko 3.eko ikasleak portura iritsi dira.
Hala nola, San Juan baleontziaren eraikuntza bitartez itsas historia ikasten, maiatzaren 21ean, Donibane Lohizuneko Jai Alaian, 500 pertsonen aitzinean, arrantzaleak omendu dituzte, Ainhoa Alberdi Gisasola, Jose Cazaubon eta Ortzi hegoas Maroteaux-rekin landutatko antzerki musikala emanez.
Bere bertso zoragarriekin, Jon Maiak itsasoratu gaitu, publikoa olatuak bilakatuz.
Honen ondotik, denen plazerrarendako, Ziburu eta Donibaneko artistak gaualdiari lotu dira : Ttikia eta handia txalapartariak, Unama, Tximi Txama gazteak, H-Eden, Kartsuki, Zort'ziburu eta ziburuko Estudiantina.
Gau hartan, itsasoak etorkizunaren kolorea zuen Donibaneko badian.
NB : Kanaldudek egindako DVDa salgai 20€tan (emanaldia + erreportaia). Kolegiora deitu 0559518720era.
Sokoako harritza litoraleko fauna hobeki ezagutzeko parada izan dute 6Bko ikasleek joan den maiatzaren 23an.
Bertan, itsas triku, itsas luzoker, ofiura, anemona, izkirra, karramarro... ikusi eta unkitu dituzte !
4B eta 4D-ko ikasleak fobiaren inguruko idazketa - antzerkiaren proiektu batean engaiatu dira. Horren kari, bi ikusgarri ikusi dituzte : Phobies emanaldiaren entsaioa, Jour de fête konpainiak antzezturik eta Le stoïque Soldat de plomb, l'Oiseau-Mouche konpainiak proposaturik.
Marie Cosnayk lagundurik, testuak idazteko misioa dute 4B-koek eta jour de fête tropako taula zuzendaria den Ludo Estebeteguyren laguntzarekin, 4D-koek antzeztuko dituzte.
Aprendiz-idazleek haien lagunak egoera batzutan irudikatzeko plazerra hartzen dute eta aprendiz-antzerkilariek, ezinegonez, haien 4 egunetako antzerki ikastaldia itxaroten dute.
Plazer hori ikustea atsegina da.
Gizaki beldurrak eta angustiak esploratzeko antzerki motibo egokia da fobiak lantzea. Fobiaren izen jokoak ere hitz joko pista izugarriak dira :
Epistaxiofobia : odol galtzearen beldurra
Papetoletofobia : komuneko paperaren beldurra
Pogonofobia : bizar eta matel eta kokotxaren ileen arteko aiherkundea
TOKak ere joakoan izango dira.
Bi gelen elkar lanaren emaitza itxaroten dugu ezinegonez !
Maiatza joaki zaigu eta Olagarroa kirol elkarteak antolatzen dituen eskalada iniziazioek arrakasta ederra izan dute : hemezortzi ikasle ibili dira Xantakoko paretan.
Bi saio gelditzen zaizkigu orain, mendi eskalada deskubritzeko.
Sarara joanen gira leizeetatik hurbil den Sara Ttiki arrokara.
Esker bero bat guraso laguntzaileei.
Aurten ere bertsolari bat etorri zaigu klasera. Ikasleek harrera oso ona egin diote eta sei saiotan dituzten kezkak bertsotan idazten aritu dira. Sei saiotan, taldean eta bertsotan, lanean aritu dira. Bertsoa zer den aitzinetik zekiten batzuek besteekin bertsoak partekatzen aritu dira, joko gisan. Hiru geletan, bostgarreneko hirurogei ikasle baino gehiagok gozatu dute proiektuaz.
Kantuz bukatu ditugu saioak, bertsoekin bat eginez.
Proiektua Donibaneko Ravel aretora eraman dugu maiatzaren 12an, bertsolari bikainekin kantatuz, Amets, Sustrai eta Oskarrekin. Haiek beste joko batzuk erakutsi dizkigute, hitzekin nola josta daitekeen erakustaldi ederra eginez.
Goiza laburra izan da, bertsoz bizi izan dugun goiza. Biharko bertsolari handiak hor genituen eta bereziki gaurdanik bertsozaleak hau baita garrantzitsua, bertsoa gure baitan bizitzea eta zaletasuna hedatzea. Milesker bertsozale elkarteari, gurekin lanean aritu diren bertsolariei eta datorren urte arte agian Herri Elkargoak beste gomita bat luzatzen badigu.
Joan den maiatzaren 7an, larunbatez, goizeko 11etan, Itsas erakusketaren estreinaldia iragan da Donibane Lohizungo sardin erretegian.
Erakusle desberdinak aurkitzen dira :
- Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren 4 urteko ekimen bilduma
- Albaola Faktoriako "Oihanetik itsasora" panelak
- Itsas Begia elkarteko "Bakalau arrantza eta balde ihizia" panelak eta bale txalupa maketak
- Euskal Kultur Erakundeko Itsasturiak erakusketa (bideoa, lekukotasunak, argazkiak)
- Altxa Mutillak aldizkariak eta Remi Badiolaren argazki bilduma
Bertan 40 pertsona inguru bildu da P. Larzabal kolegioko Jabi Sancho lehendakaria eta Pantika Duperou zuzendariaren hitzak entzuteko. Ondotik, sagarno baso bat eta gasna-xarkuteria partikatzeko parada izan dute, arrantza oroitzapenak partikatuz.
Itsas erakusketa maiatzaren 22a arte idekia da arratsaldeko 3etatik 7ak arte. Lau urteko San Juan proiektua bururatuko da Ziburu eta Donibaneko arrantzaleak omenduz, urririk izango den maiatzaren 21eko omenaldiarekin : 3. ikasleen antzerki musikala + Jon Maia, Ttikia & Handia, Unama, Tximi Txama gazteak, H-Eden, Kartsuki, Zort'ziburu, Ziburuko Estudiantina.
San Juani buruzko France 3 erreportaia : klikatu hemen
Hau sorpresa ederra !
Maiatzaren 3an, asteartez, azken orduan, kolegiora iritsi dira KUKAI konpainiako dantzariak !!
Euskal ikusgarri baten inguruan, kolegioko ikasle guziak elkartzeko parada izan dute, maila guziak nahasiz, artea kolegioan sartuz. Gehienetan, ikasleek ez dute paradarik emanaldien ikustera joateko. Horretarako, guretako, arte mundua kolegioan sartzea lehentasunetan da. Gainera, Hego Lapurdiko Hiriguneari esker, goimailako talde bat etorraraztea sekulako xantza da.
Aro ederrari esker, kanpoko eremuan KUKAI dantzariek GELAJAUZIAK emanaldia eman dute. Errepertorio klasikotik abiatuz dantza modernoa eta euskaldunen nahasketa ikusteko xantza izan dute. Artisten gorputz adierazpena eta urratsen finezia harrigarriak izan dira.
Momentu zoragarri hori bukatzeko, ikasleak eta irakasle / langileak komitatuak izan dira artistekin batera, mutxiko batzuk dantzatzeko, denak elgarrekin bukatzeko gisa.
Heldu den maiatzaren 8an, igandez, denok dugu hitzordua Senpereko Lakuan, Herri Urrats kari !!
Ziburuko kolegioko 45 ikasle motibatu dira pegatinak saltzeko lakuaren inguruan....
Diru bilketa hori Herri Urrats eta Kolegioaren artean banatua izango dela azpimarratu behar da.
Xantza on deneri !!
Martxoan iragan diren 3 bereizketa saioen ondotik, apirilaren 28a, osteguna, eguna E izan da gure 5Dko ikasleentzat. Ziburutik Salies de Bearneraino otobusez joan dira "Bereizketa olinpiadetan" parte hartzeko, beste 9 kolegio bezala, Seaskako MEEK kolegioa barne.
Goizean pixka bat eztrezaturik izanez ere, Laida etxeberri Pacheco eta Asier Arbelaitz, gelako ordezkariek, 3 multzoetako kalifikazioak gainditu dituzte, gelderei ongi erantzunez eta buzzer-a behar zen bezala zapatuz.
Eguerdi aldean, Eko piknika goxo bat elkar partikatu dute, Salies-eko Termen aitzineko parkean. hondakinak behar den zikinontzietan ezarri eta, berriz motibatu dira arratsaldeko finalean parte hartzeko... Buru hausteak, QCM galdezketak eta mota desberdinetako galdera anitzei erantzuteko kemena atxiki dute eta... 5Dkoak bereizketa olinpiaden txapeldunak bilakatu dira !!
Txalokatzekoa da gelako kideen elkartasuna, sustengua, baikortasuna, ez dira gelditu "Ziburu txapeldun", "Asier ! Laida!", "Gu Euskaldunak gera, Euskal Herrikoa !"...etabar... kantatzen !!!
Azpimarratzekoa da gure ikasleek euskaraz parte hartzeko parada ukan dutela lehiaketa hontan, kaskoen bitartez bat-bateko itzulpena antolatu baitzuten Bil ta Garbi arduradunek. Ikasleak poz pozik sartu dira kolegiora arratsaldeko 3.30ak aldean, berziklatua den karneta bat irabaziz, ikastegirako 3 liburu eta gelako sarirako : erreka garbiketa / rafting natur eguna bizitzeko aukera !
Laida eta Asierren lekukotasuna : "Konkurtsoaren hasieran urduri ginen eta ondoren, gure taldeak animatzen zigula ikusita, gure bihotzak suspertuta irabazi genuen sentimenduei esker."
Txalo bero bat talde osoari eta milesker Bil ta Garbi ekipari !
EITB bideoa ikusteko klikatu hemen (4:54 -> 6:52)
Sud Ouesteko artikulua irakurtzeko klikatu hemen.
Aurten ere, Juul kanpaina egin dugu 6. eta 5. mailako ikasleekin. Juul kanpainaren bitartez, euskarazko irakurketa bultzatzea da helburua baina ere IKTetaz (Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak) jabetzea, Powerpoint bat eginez edota afitxa bat osatuz. Errespetatu behar diren baldintzak hauek dira :
- ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratzea. ikasleak jarriko dira epaile. Beraz, haiek aukeratutako liburuak, beraiek aukeratuak izan behar dute eta ez, guk irakurtzera behartuak.
- ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzaileak aukeratu dute
Urte honetan ez dugu Powerpoint bat egin baizik eta arte irakaslearen laguntzari esker, afitxak. Oso lan politak atera dira. Erran gabe doa ikasleak eskertzekoak direla eta nahi duen oro IDZtara etortzea ikasleen lanen behatzea gomitatua da.
Juul kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastolan, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Hauteskundeak, ikastola bakoitza duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barnean, azken ekintzetariko bat da.
Horrela gure ikastetxean, 2016eko apirilaren 7-8an egin ditugu, Hego Euskal Herrian baino lehenago oporretan ginelako. Emaitzak jaso ditugu eta horra beraz zeitzuk izan diren irabazleak :
6. mailan :
1- Jeff Kinney Gizajo baten egunkaria 3 - hauxe besterik ez nuen behar Alberdania
2- Gaizka Arostegi Karlisten altxorra - Elkar
3- Fernando Morillo Amets Ameslari : amaren barruko laguna : Gaumin
5. mailan :
1- Jasone Osoro Ezekiel : Elkar
2- Jon Arretxe Beti Iparralderantz : Erein
3- John Andueza San Ferminetan, Lesakan : Elkar
Ilustratzailea :
1- Juan Luis Landa
2- Jokin Mitxelena
3- Mikel Valverde