Irailaren 2an, ostiral goizez, beste mailetako ikasle guziak sartu dira.
Goizeko gelen deialdia ondotik, haien gela, ikasle arduraduna eta ordutegi berriaren ezagutza egin dute lehen bi orduetan.
Aire hartzearen ondotik, kurtsoetara joan dira.
Anartean, seigarrenak lan eta lan ari dira eta erritmoa hartzen.
Orokorki 263 ikasle ditugu gure kolegioan.
Sartze on deneri !!
Irailaren 1ean, ostegun goizez, 81 seigarrenek haien lehen sartzea egin dute.
Egun hortan, Miarritze, Donibane Lohizune, Urruña, Hendaia, Azkaine, Senpere eta Sarako ikasleen arteko lehen ezagutza egin dute.
Goizean, Zuzendari berria den Jesus Garate eta irakasleen ongi etorriaren ondotik, haien gela, irakasleak, gelak, kutxak eta behar zen materiala deskubritu dituzte haien irakasle arduradunaren laguntzarekin.
Arratsaldean, lehen kurtsoetan parte hartu dute.
Sartzea biziki goxoki pasa da.
Ekainaren 28an, asteartez, iragan da 6., 5. eta 4.eko azken eguna gure kolegioan.
Bazkaria ondotik, bulegoko Jabi lehendakaria eta Lierni idazkariarekin batera, Xumai Murua, Odei Barroso, Aimar Karrika, Kerman Diaz ikasle ohiak izan diren bertsolari famatuak hurbildu zaizkigu.
Eskainitako laupabost bertsoen bidez, Pantxika zuzendariari azken agurra eta eskerrak eman dizkiote. Ondotik Jabi eta Liernik eskaini diote lore xorta bat.
Arratsaldez, udako koloreetan, ikasleen joko arratsaldea antolatua zen 6. eta 5.endako : futbito, kadira musikala, pilota, ping pong, baloi preso eta azazkalen tindatze tailerra ere bai !!! Laugarrenak aldiz, IDZtan bildu dira Toledon egin duten bidaiari buruzko oroitzapenak partikatzeko.
Azken orduan, ikasleek ekarritako krakada goxoa denen artean partikatu dugu.
Txirrina jo bezain fite, ikasleek haien zakua, jantziak eta kutxako materiala guzia hartu eta, otobusera joan dira.
Ongi pausatu !!! Ez ahantz irakurketa lantzea.....
Bakantza on deneri !!! Heldu den iraila arte !!!
Laugarreneko ikasle boluntario talde batek bi egunez Pantxo Desbordes artistarekin lan egin du.
Pantxo Desbordes ilustratzailea da ofizioz.
Bere egonaldiaren denboran, egunero erabiltzen dituen teknikak ikasleekin partekatu ditu.
Ikasleek egun horietan egindako obrak (kolaketak, marrazkiak, kaligrafiak...) bilduma batean agertuko dituzte.
Sartzean, ikasleek paperezko bertsio bat eskuratuko dute.
Anartean, haien obra kolektiboa salatu gabe, argazkietan ikusten ahal dira.
Duela bi aste, ikasleak ari dira esku jokoetan, koropiloz koropilo, brasildar eskumuttur tailerran, aire hartze guziz.
Haien plazerrendako edo aita / ama / lagun batendako, maila guzietako 100 ikasle entsaiatu dira ikasten, osatzen eta gehienek lortu dute maite duten estiloko eskumutturra egiten !!
Gaurtik, eskumutturrek udako koloreak jantzi dituzte !
Txalo bero bat deneri !
Ekainaren 22an, asteazkenean, Olagarroak sortutako eskalada taldea azken aldikotz ikasturte honetan Sara Ttiki paretara joan da.
Kolegiotik 6., 5. eta 4.eko hamar ikasle eta Manex Erdozaintzi kolegioko 7 laugarren elkartu dira, eguzkitik ihesi lezeetako abaroan.
Giro goxoan iragan da arratsaldea.
Mila esker parte hartzaile guziei !
Urte guziz bezala, kolegioko laugarreneko ikasleek bidai kulturala egiteko parada ukan dute, ekainaren 13tik 17ra.
Aurten, Castilla La Mancha ezagutu dute Don Quijote eta Sancho Panzaren aztarnei jarraiki. Bidean, Euskal Herriko historiaren kapitulu bat oroitarazteko, Reina Sofia museoan Pablo Picassoren Gernika artelanaz gozatzeko aukera izan dute.
Hiru erlijio handien gurutzebide den Toledo goitik behera ezagutu dute, joko pista eta bisita gidatuen bitartez.
Astea umore eguzkitsuan iragan da.
Bertako familiek eta gidek ikasleen motibazioa, parte hartzea eta zintzotasuna eskertu dute.
Nahiz eta, ekainaren 20 eta 21ean, berrikuspenak egitera etortzen diren ikasle batzu, hirugarrenek lizeoko bidea hartzen ari dira eta azken eguna ekainaren 17an izan dute.
Egun hortan, bakoitzak brebeta lortzeko zenbat puntu gelditzen zaizkion jakin du, brebetako konbokazioa eskuratzean.
Azken orduan, krakada goxo baten inguruan, azken agurrak eta argazkiak egin dituzte.
Brebeta lor dezatela eta bide on deneri !
Ekainaren 13 eta 14an, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan dira bi egunendako. Goizeko 9etan kolegiotik abiatuz, 11ak aldean Erriberriko bisita egin dute : Nahiz eta obretan zen, Santa Maria elizaren tinpanoa eta parbisaren azterketa egin dute eta joko pista bat hirian, mapa bati esker. Don Petri elizaren tinpanoaren azterktea egin dute, Dorrearen aurkikuntza, Ehundegien kalearen bisita eta Juduen kalearen bilaketa.
Arratsaldeko 3.30tan, Artaxona hurbiletik bisitatua dute, harresiaren itzulia eginez eta dorreak kondatuz, arratsaldeko 4.30ak aldean Errota Mendigorria akanpalekura iritsi aitzin. Han bertan, pizinan freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenizan aritzeko parada izan dute lagunen artean. Gau bero baten ondotik, gosaldu eta gero, Eunate bisitatu dute eta Garesera hurbildu dira erromesen oroit-harritik sarrera oinez hirian eta Gareseko bi eliza eta zubiaren aurkezpena egiteko. Ongi bazkaldu eta, Nafarrotik Ziburura sartu dira.
Asier : "Oso ondo pasa dugu, bidaia oso ederra iduritu zait. Antolaketa aldetik bikaina zen, lagunekin egoteko parada handia eman digutelako. Beste egun gehiago apreziatuko genituen."
Iker : "Bisitak ez ziren sobera ongi entzuten baina interesgarriak ziren."
Amane : "Akanpalekua pixka bat zaharra zen eta enetako denbora libre pixka bat gehiegi. Aldiz, Erriberriko gaztelua oso ongi zen."
Maitza : "Biziki ongi zen akanpalekua".
Laida : "Aktibitateetan irakasleen parte hartzea estimagarria zen".