Urtero bezala, urriaren 12 eta 13an, Planinga eta A. R. S. A.ko kideak kolegioko 3.eko ikasleekin solastatzera etorri dira.
Konzertazio batean, ikasleek izenik gabeko galdezketa bat bete zuten. horien galderei biziki zehazki erantzun dute.
Hirugarren mailako gela bakotxa 2 orduz aritu da interesa handia erakutsiz.
2015 - 2016eko ikasturtea eta euskal giroan hasteko, urriaren 9an, ostiralez, Mega Kantu Piknika antolatu dugu 12.15eatik 1.45ak arte, kolegioko aitzineko eremuan, maila guzietako ikasle, irakasle eta langileekin.
Ikasleek, ekarritako bazkari hotza lagunen artean partikatu dute.
Kiki, Jokin, Ximun eta Bastien kantari musikarien laguntzarekin, eta eskuetan izan duten kantu liburuxkari esker, euskal kantu tradizionalak abesteko parada izan dute, hala nola : Aberriaren mugak, Mendian gora haritza, Gora ta gora beti, Lau teilatu, Guk euskaraz, Maitz zaitut... Behin betiko kantuarekin bukatzeko !
Udazkeneko eguzkipean, giro atsegina, alegera eta euskalduna honi esker, ikastegi osoa euskaraz gozatu da eta dantzan bukatu du, eskuzko soka luze bat osatuz !
Urriaren 8an, kolegioko 24 ikasle arduradunek Seaskan formakuntza eguna ukan dute.
Goizean, Jean Michel Etchegaray, Seaskako pedagogi zuzendariak ongi etorria eman die.
Ondotik, 4 taldeetan ezarriak izan dira, 3 kolegio eta lizeoko ikasleak nahasiz.
Hiru gai landu dituzte :
- ikasle arduradunen eskubide eta betebeharrak
- komunikazioa
- jazarpena
Dudarik gabe, gehien maitatu dutena kirol zealian iragan den piknika izan da.
Joan den larunbatean, urriaren 3an, Donibane Lohitzungo Artxiloako gurutzean, Jean Diharce zena omendu du 150 bat lagunek.
Jean Diharce, Iratzeder Donibane Lohitzungo olerkaria eta bertsolaria zen, apezgoan jardun zen ere hainbat herritan.
Jean Louis Davantek aurkeztu du omenaldi horren karietara agertu den Iratzederren olerki eta bertsoak biltzen dituen liburuxka, ondotik Artxiloara daraman karrikari Iratzeder izena eman zion. Santa Maria eta Santo Tomas eskoletako haurrek olerki zenbaiten irakurtaldia eskeini ondotik, Piarres Larzabal kolegioko bertso-eskolako bertsulari gazteek bertso bana ederki eskeini dite, txalo zarta ederren artean.
Herriko Etxeak eskeini jan-edanaz goxatu gira ondotik bertaratu garen guziak.
Adiorik ez Iratzederri eta ongi etorri bertsulari berriei !
Joan den ostiralean, urriaren 2an, Donibane Lohizuneko Ravel entzun arretoan, itsas bazterrean, hitzordu garrantzitsua genuen San Juan proiektua kari...
Gure lehendakaria eta zuzendariaren hitzen ondotik, Pasaiatik etorritako Jon Maia eta Donibane Ziburuko abesbatzako kantariak entzuteko parada izan dugu.
Hitzak, melodiak eta bertsoek itsasoa ohoratu dute.
Bertso-kantu topaketa hortan, publikoa biziki parte hartzailea izan da eta 1.30ko kontzertua honen bukaeran, 3.eko burasoek orestatutako pintxoen inguruan, gaualdia giro alaia eta umoretxuan bukatu da.
Milesker Jon eta Arin abesbatza zuen sostengurako !
IEP Inklusiorako Egitura Pedagogikoa ideki da kolegioan !
IEP egitura ahalmen urriko 5 gazte errezibitzen dituen dispositiboa da. Helburu nagusia eskola arruntean heien adinekoekin batera bizitzen eta ikasten ahalbidetzea da.
Beharrezkoak edo lagungarriak dituzten tresna guztiak martxan ematen saiatzen dira. Hala nola, batzuetan ikaslea laguntzailearekin joanen da kurtsoetara honek notak hartzen, ulertzen laguntzen edo arreta bideratzen lagunduko dionean. Aldi berean, irakaslearen ahalmen maila hobekiago ezagutzen eta ulertzen ari den heinean, prestatzen dizkio harentzat egokituak diren etxeko lan eta ebaluaketak.
horrez gain, oinarrizko jakitateak finkatzeko eta ikasleen gaitasunen garapena bultzatzeko ikasleari, IEP egiturako irakaskuntza berezitua eskaintzen zaio. Talde ttikitan ari dira, euskarri desberdinak erabiltzen direlarik. Ongizate eta segurtasun sentimendua garatzen du, jakintzak hobekiago barneratzeko gisan.
Helburu nagusiak horiek dira :
- gaztearen autonomia pertsonala eta sozialaren indartzea
- sozial eta eskolako ikaspenak, elkar bizitzarako arauen onarpena baita ere komunikazio gaitasunak hobetzea
- lanbidezko proiektu bat adostea
IEP egiturako irakaslea : Agnes Iturria eta AVS-CO : Peio Sanchez
6D eta 6Ako ikasleek Sokoako harritza litoraleko fauna hobeki ezagutzeko parada izan dute.
Bertan, itsas triku, itsas luzoker, ofiura, anemona, izkira, karramarro... ikusi eta unkitu dituzte baita 6Ako taldearentzat bi olagarro !
Urte hastapeneko burasoen biltzarra irailaren 29an iragan da.
Lehenik, Jabi Sancho lehendakariak, kolegioko antolaketa orokorra aurkeztu du, ikastegiaren kudeaketa eta funkzionamendua. Ekintza desberdinak antolatuz edo komisioetan lan eginez, kolegioa ongi ibiltzeko, burasoen inplikazioa beharrezkoa dela azpimarratu du.
Ondotik, Pantxika Duperou zuzendariak, kolegioko irakasleak eta langileak aurkeztu ditu.
Azkenik, haien haurren irakasle arduraduna segitu dute burasoek. Azaldua izan zaie ikasturteko programazioa mailaka.
Irailaren 29an, asteartez, Elorri Arin, Seaskako inklusio aholkularia kolegiotik pasa da 6.ei desberdintasunari buruzko mintzaldia aurkezteko.
Bi orduz aritu da gela bakoitzean dokumental eta hitzaldiaren bitartez, desberdintasunari buruz hitz egiten egon dira.
Hala nola, lehenik, joko baten bidez, beraren burua aurkeztu dute. Ondotik, ahalmen urritasun mota desberdinak zerrendatu dituzte (fisikoa, auditiboa, bisuala, mentala eta psixikoa...), beraien jatorriak eta adibideekin osatuz. Ikasleen parte hartzea sustatu da, beraien bizi experientziatik oinarrituz. Ikastoletan ahalmen urritasuna duten ikasleei zuzendutako egokitzapenak aipatuak izan dira, egunerokoan ikasleak ikusten ahal dituztelarik.
"Tous ensemble au collège / denak elgarrekin kolegioan" dokumentala begiratu dute ikasleek. Bertan 4 egoera agertzen dira : elbarritua, diabetikoa, mukobisidosaduna eta trisomia. Bukatzeko, termometro joakoaren bitartez, ikasleei hainbat galdera pausatuak izan zaizkie eta erantzunaren arabera, ezker ala eskuinean ezarri dira.
Orokorki, ikasleak parte hartzaileak agertu dira, interesa erakutsi dute gai honen inguruan. Ea egunerokoan desberdintasun guziak onartzen dituzten...
Milesker Elorri !
Ziburuko Piarres Larzabal ikastetxeko seigarrenak, Miarritzetik, Hendaiatik, Senperetik, Saratik, Azkainetik, Urruñatik, Ziburu eta Donibanetik etortzen direnak, irailaren 21 eta 22an Zugarramurdia joan dira, sorginengana. Egonaldi hau ikasleen arteko harremanak sendotzeko, harremanak euskaraz sortzeko pentsatua izan da eta hori urtea hasi bezain laster.
Bi egunez, ekintza eta elkartze anitz bizi izan dituzte :
Irailaren 21ean, kolegiotik abiatu eta, Bertizeko bidea hartu dute parke naturalaren deskubritzeko asmoarekin. Hango bisita ekintza osagarri paregabea izan da. Lorategi botaniko munduko zuhaitzak deskubritu dituzte pista joko bati esker, talde ttikika. Bestalde, parkearen maketa aztertu dute gida bati esker eta filmatxo bat ikusi. Euskalki desberdinak entzuteko parada izan dute. Bisita bukatu eta, Zugarramurdiko bidea hartu dute. Graxiana aterpeko logeletan instalatu eta, Urdazubiko bidea hartu dute oinez, bertako leizeak bisitatzeko. Bi taldetan banaturik, harri negarrak eta harri orratzak aztertzeko garaia izan dute Lamiaren hitzetan. Ongi freskatu eta, Urdazubiko bidea hartu dute. Zentroan sartu eta, itzalean zen xoko batera hurbildu dira... Han arraza desberdinetako hegaztiak ziren itxaroten ari: zikoina, belatza, hontzak, arranoak... Batzuk ikasleen buruetan pausatu dira ere ! Emozio guzien ondotik, Graxiabus hartu dute aterpera itzultzeko. Afari goxo bat eta dutxa bero baten ondotik, Ixabel Milleteki bukatu dute eguna mitologiari buruzko ipuin gauladi batekin.
Biharramunean, irailaren 22an, euri tanten artean, Sorginen erakustokira hurbildu dira, inkisizioaren garaian gertatutakoa deskubrituz eta Akelarreen giroan mugiltzeko, Zugarramurdiko harpeetan ibili dira infernuko errekaren bazterretik pasatuz. Bazkari on bat hartu eta, otobusez Senperen zuten hitzordua, Nestor Bazterretxearen "Oroit Mina" eskulturari buruzko xehetasunak ikasteko, kolegioko HG irakaslea den Iñaki Lecuonaren azalpen sutsuei esker.
Imerzio egonaldi hori bukatu da Ziburun, kolegiora sartu garelarik. Irakasle eta ikasleek oroitzapen goxo bat atxikiko dute, urte osoan biziki probetxugarria izango dena, eta bestetik, kurtsoan landu duten mitologia gaia beste molde batez landua izanez. Lagun berriak egin dituzte eta etxera besterik kondatzen segitu dute.