Baionako manifestazioa
Hizkuntza guttituen gerla deklarazioa egoera honetan, beste euskararen aldeko eragileekin batera, Seaskako ikastolak, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ekipa pedagogikoa eta familiak barne, agertu dira milaka, Baionako karriketan maiatzaren 29an, larunbat arratsaldean....
"Brebeta euskaraz" banderola gibelean gure ikasleek ere ozenki oihukatu dute euskararekin dituzten aldarrikapenak :
"Euskal Herrian ... euskaraz !", "Brebeta... euskaraz !", "Baxoa... euskaraz !", "Hemen gaude.... euskararen alde !"
Txalo bero bat bildu diren guztiei eta gure ikasleei haien dinamika eta kemenarendako !
"Euskararik gabe, bakerik ez !"
"Euskarak murgiltzea behar du !"
"A taille humaine" ikusgarria 4 eta 3.eko ikasleendako
Maiatzaren 28an, ostiralez goizeko 11etan, hirugarren eta laugarreneko ikasleek zuten kulturari lotutako hitzordu bat kanpoko eremuan : "A taille humaine" emanaldia, Delit de façade konpainiak emanik.
Bilduma : " Itsas zeharkaldi baten ez den kontakizun gurpil bat kontatzeko emanaldia. legez kanpo den mutil bat eskolaturik zen ikasgelatik desagertu da. Lizeoko ikasle bat egia entzun dadin borrokan ari da. bere sentimenduekin borrokan den eta amorru eta umorea errateko beharra duen nerabearen sinpletasun eta edertasunean ageri zaigu, Damianeren potreta hori. Ezartzen dizkizuten etiketetatik haratago bizitzea, Damiane zuzentasun eta berdintasun egarri da."
Karrika ikusgarri miresgarria, kolegioko kanpoko eremuan emana, testua - dantza eta musika elkarturik. Eszenografia elementu desberdinekin egin izan da : migranteak erakusteko metalezko objektuak, "askatasuna, berdintasuna, anaitasuna" leloa idurikatzen duten hiru koloredun banderak kritikatuak, legeak eta politikariek zapaltzen baitituzte eskubide horiek. Etorkinen harrerari buruzko Frantziar estatuak duen politikaren kritika bortitza. Bi antzezlari-dantzari gazteak konplize diren bi lizeoko ikasleak jokatuz, bat Frantsesa idei mugatuak dituen aita baten alaba, eta bestea, bolikostarra, bere adin heldutasunera hurbiltzen ari den unean ezin jasanezko egoera bizitzen duena. Horren aitzinean mobilizatzen den eta bere ikasleen iniziatibak sustengatzen dituen Arte plastiko irakasle bat agertuko da. Bere alabaren konfiantsa berreskuratzeko, atzerakoi ideiak dituen aita horrek tolenratzia eta idekidura lortu beharko ditu. Perfomantzia ederrak eta barne, Krump dantza estiloaren deskubritzea.
Nola hitz egin mobilizazioaz, beldurra eta koldarkeriaren aurka ?
Existenziaren konplexutasunaren zukuaren aurkako immobilismoaz ?
Nola, heroismorik gabe, humanoa izaten segitu ?
Gaurko aktualitate puri-puria....
"Les adolescentes" filma hirugarrenendako !
Maiatzaren 27an, ostegun goizez, kolegioko hirugarreneko ikasleak joan dira Urruñako Itsas Mendi zinegelara "Les adolescentes" dokumentala ikustera, 2020ekoa da eta Sebastien Lifshitz du gauzatu.
Sinopsia : Emma eta Anaïs bereizezin bi lagunak badira ere, dena aurka jartzen zaie...
Adolescentes erreportai filmak segitzen du haien ibilbidea, 13 urteetaik haien adinak bete arte, haien biziko bost urte, nun transformazioak eta lehen exeprimentuak elkar joka ari diren....
Haien 18 urteetan, zein emazte bilakatu diren jakin nahiko genuek eta haien adixikidetasuna zertan den...
Gaztetasun kronika horren bitartez, azken bost urteetako Frantziako argazkia eskaintzen digu filma honek.
Bi orduz izigarri atentiboak egon direla gure hirugarreneko ikasleak azpimarratzekoa da.
Azken bolada honetan, zinema gela batean sartzeko aukera ukan dute gure ikasleek, nerabetasunari buruzko dokumental interesgarri bat ikusiz.
Bigarren brebeta xuria 3.endako !
Maiatzaren 25ean pedagogi eguna iragan da gure kolegioan, ondorioz 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean egon dira.
Aldiz, hirugarreneko ikasleek haien bigarren brebeta xuria pasa dute !
Maiatzaren 25ean, asteartez, goizean frantsesa froga eta arratsaldez matematikak.
Maiatzaren 26an, asteazkenez, zientzi froga lehen orduan eta ondotik historia - geografia froga bi orduz.
Hirugarreneko ikasleak hiru geletan banatuak izan dira azterketa baldintzetan ; IEPekoak eta denbora herena zutenek beste gela batean.
Azken hilabetean sartzen dira, azken berrikuspenak egiazko azterketa aitzin.
Berrikuspena on deneri !
Juul hauteskunde maskaturik !
Juul hauteskundeak ospatu dituzte kolegioan, maiatzaren 17 eta 18an. Kultur ekimenak baitezpadakoak iduritzen baitzaizkigu pandemi garai honetan ere bai ! Nafarroako ikastolek bultzatutako proiektua da, helburu sinplea du : irakurle zaletasuna. Hauek dira Euskla Herriko ikastoletan bozkatuen atera diren ipuinak edo liburuak , hala nola, bozkatuen izan diren ilustratzaileak.
6. mailan :
1- "Go!azen 3 : Maddiren amona influencerra" - Jasone osor - Alai
2- "Greg 12 : Ihesaldia" - Jeff Kiney - Alberdania
3- "Burnizko potoa" - Lur Gallastegi - Elkar
5. mailan :
1- "Beti iparralderantz" - Jon Arretxe - Erein
2- "Miñan" - Amets Arzallus - Susa
3- Eskularru beltzak" - Jasone Osoro - Elkar
Ilustratzailea :
1- Emmanuel Montiel
2- Enrique Lorenzo
3- Alai Zubimendi
Informazio gehiago : www.juulkanpaina.eus
Laster zuen herriko liburutegiak irekiko baitira, parada ezin hobeago da han diren apaletan mihatzea altxorraren bat !
Txalo bero bat Argitxu dokumentalista, Mathilde eta Armelle euskara irakasleei eta noski ikasleei haien parte hartzearendako !
Irakurketaz goza !
"Brebeta euskaraz" giza katea...
Maiatzaren 19an, asteazkenez, 12:15etan, ikasleen hizkuntza eskubideen aldeko ekimena iragan da 4 toki desberdinetan. : Larzabale, Baiona, Kanbon eta Urruñan.
Ikasleek osatutako kate erraldoia kolegiotik abiatu da, Untxin bazterrak urdinduz, Urruñako Herri elkargoaren aitzinean amaituz.
Bertan, Biriatu, Azkaine, Sara, Urruña, Hendaia eta Ziburuko auzapezak edota hautetsiak haien sustengua erakutsi digute, gure elkarretaratzean parte hartuz. Milesker.
Denak bildu eta, Iñaki Lekuona, kolegioko zuzendaria eta Xan Berasategi, historia geografia irakasleak, egoeraren berriak ozenki eman dituzte.
Zerua bezain urdina izan den mobilizazio horretan zirenak baita ere sustengatzen gaituzten guztiak eskertzen ditugu.
Segi dezagun ez baita borroka bukatua.
Brebeta euskaraz orain !
Liburu ibiltaria
Euskal Herri gaindi den liburu ibiltari erraldoia maiatzean iritsi da Ziburuko Piarres Larzabal kolegiora. Baxe nafartarrek eta xiberotarrek ere horien sormena lantzeko parada ukan zuten. Zazpi probintzietako ikastolen artean osatzen joango da liburu hori. Sopelako Ander Deuna ikastolak, ibilaldia antolatzaileak hasiera eman dio eta Lizarra ikastolak, Nafarroa Oinezeko antolatzaileak bukaera asmatuko.
Manex Erdozaintzi Etxart kolegiotik honera, hirugarreneko ikasle multzo batek du segida asmatu, texto bat eta marrazki bat ezarriz.... Kostaldetik bere abentura segitzeko, Oriokoek dute lekukoa hartu.... Ea ixtorio hori nola bukatuko den....
Milesker Herri Urrats antolatzaileei esperientzia hau proposaturik !
Txalo Maddi, Haira, Haize eta Amaiari !
Brebetako ahozko ofiziala eta B2 euskara froga 3.eko ikasleendako
Maiatzaren 12an, asteazken goizez, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean zirelarik, gure kolegioko 3.eko ikasleek azterketa goiza zuten !
Alde batetik, brebetarako ahozko ofiziala pasa dute banan banan, epaimahai baten aitzinean, artista bat - obra bat - ikastaldiaren ahozkoa aurkezten hautatu zutelarik. Bost minutu zuten haien lana presentatzeko eta beste bost minuta epaimahaineko galderei erantzuteko. Froga honen emaitzak, ehunen gain dena, brebeta azterketarako kondatuko du.
Bestalde, B2 mailaren azterketako idatzizkoa eta ahozkoa pasatu dute. Bostgarren urtea da kolegioak antolatzen duela, baita ere elebidunetako 3.etan Akademaiako Ikuskaritza eta Euskararen Erakunde Publikoaren bitartez, EGA mailaren azpiko maila da B2 euskara maila. Azterketa honen bidez, euskararen gaitasuna neurtzen da : ulermena irakurriz eta entzunez, adierazpena idatziz eta mintzatuz. B2 maila lortuko dutenek EEPtik agiri bat eskuratuko dute.
Goiz osoa ongi iragan da, orain bigarren brebeta xuria prestatzen segituko dute...
Miñan...
Maiatzaren 11an, astearte goizean, Amets Arzallus kolegiora etorri da Miñan liburuaren aurkezpena egitera 4. eta 3.eko ikasleei.
Obra euskarazko kurtsoetan irakurri eta landu ondoren, ikasleek beren galderen egiteko parada izan dute eta Ametsek bere proiektua azaldu ahal izan du.
Miñan liburuak Ibrahima etorkin ginearraren ibilbidea kondatzen du. Gizon gaztea bere sorterritik abiatu zen anai ttikiaren bila, Mediterraneoa zeharkatu zuen eta azkenean Irunera iritsi zen. Ametsekin egindako elkarrizketen ondorioz liburu bat argitaratzeko ideia etorri zen.
Boga' jokoak seigarren eta bostgarreneko ikasleendako !
Maiatzaren 9an Herri Urrats ospatuko zela eta, maiatzaren 6 eta 7an, ostegun eta ostiralez, euskara kurtsoetan joko batzuk antolatu ditu Maritxuk.
Seigarren eta bostgarren bakoitzean, 20 minutuz gutti gora behera, Boga'quizz edota Boga'karaokean parte hartzeko aukera ukan dute ikasleek.... galdera desberdinei erantzun dute txandaka eta giro biziki onean hala nola :
- noiz ospatzen da Herri Urrats ?
- aurtengo kantua nork sortu du ?
- aurtengo logo zein ote da ?
- zenbat kolegio eta lizeo ote dira Seaskan ?
- Nun grabatua izan da aurtengo bideo klipa... etabar...
Ikasleek gogo onez eta biziki dinamikoki parte hartu dute eta noski, aurtengo Herri Urratseko kantuaren KDa irabazi !
Beste urrats batean, Armelle eta Mathilde euskara irakasleekin landurik, Herri Urratseko bideo muntaketan parte hartu dute 6.eko ikasleek, ikasi zuten aurtengo koregrafia grabatuz !
Txalo bero bat deneri ! Boga !!