"Euskaraz goza" tailerra
Abenduaren 1ean, ostiralean, eguerdiko jolas garaian, nahi zutenek izena eman zuten elgarrekin momentu goxo bat pasatzeko IDZtan abenduaren 3ko euskara eguna kari.... Hau sorpresa IDZtan sartzean, ilunpean, kolore desberdinetako izpiak denetan.... eta otarre bat ! Euskara'okea tailerra !
Txandaka, papertxo bat zozketatu dute ikasleek eta irakurri idatzia zena... kantuen tituluak ziren... Mikroa hartu eta, errektroproiektugailuaren bidez, kantuen hitzak abestu dituzte behar zen erritmoan, publikoa animatuz, hala nola : Ken 7ren "Ilargia", Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Riki riki", Sorotan Beleren "Arratsalde honetan", Oskorriren "Gora ta gora beti", Huntzaren 'Inondik Inoare", Suganen "Zarena zarelako", Gatiburen "Musturrek sartunde", 20garren korrikako kantua, eta Zeamaizen "Negua joan da eta" kantuarekin bukatzeko.
Ustegabeko lehen kantuaren titulua izan da Mikel Laboaren "Txoria Txori", ze sorpresa ona, ohoratu dugu 2008ko abenduaren 1ean zendu baitzen.
Momentu arras ona pasatu dugu, irriz, kantuz, dantzan !
Euskarari lotutako haria segitzen dugu aste hontan, ikasle bakoitzak bere eskua marrazten ari da barnean mezu bat ezarriz, lemapen honekin : "Eman bostekoa euskarari : ez atxik zuretzat, atera ezazu eusakra !"
"Les figures de l'ombre" 4. eta 3.endako
Azaroaren 28an, asteartez, 4. eta 3.eko ikasleek "Hidden Figures" (les figures de l'ombre) filma ikusteko parada izan zuten Donibaneko Le Select zineman, jatorrizko bertsioan azpitituluekin (ingelesa - frantsesa).
Hirugarrenekoentzat iaz, aurtengo 4.ekoentzat "Bidaia espaziora" izeneko gaien arteko proiektuaren karietara (GIP), 3 emazte afro-amerikanoen izugarrizko bizia ezagutu zuten filma honen bitartez : 1961 urtean, hauen gizon-lankideen gibelean egon ziren hiru zientifikoei esker Estatu Batuek izarbel espazioko konkistan lehenak izatea lortu zuten.
Filma honekin, GIP abiatu zen ordea, ondoko asteetan Euskaran, Fisikan, Artean eta Matematiketan, taldeka bidaia bat asmatuko eta kontatuko dute taldeka idatzizko dozierra bat, baino baita ere 3 - 5 minutuko bideoa bat sortuz.
Kolegioaren aldeko Euskara eta Korsikar topaketa !!
Azaroaren 26an, igandean, Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde ainitz jende bildua da.... 1200 pertsona !! Kalitatezko arratsalde bat iragan da Urruñako polikiroldegian !!
Lehen partean, Urruñako haur ttipiek "L'Estaca" kantua katalanez, korsikarrez eta euskaraz abestu dute... Ondotik, kolegioan bildu zen kantu tailerrako 22 ikasleek hizkuntz desberdinetatko medley bat erritmoz beterik eskaini dute (euskaraz, korsikarrez, inglesez, españolez, frantsesez). Eta ondotik, kontzertua hasi da... L'Arcusgi korsikar talde famatuarekin !!!!
Izugarrizko mezu eta mementu onak pasa ditugu, hizkuntz eta kultura nahaste aberatsak bizituz ! Eta bat bereziki !! Kolegioko 37 seigarreneko ikasleak igo dira ezena gainean musika kurtsoetan landutako "Askatasunera" kantua korsikarrekin partikatzeko eta publikoari eskaintzeko.
Gaualdia goxoki bukatzeko, taloak eta ostatuaren inguruan, emozioak partikatu dira Kuxkuxtu txarangaren erritmoan, kantuz eta dantzan !
Txalo bero bat deneri ! Milesker laguntzaile eta parte hartzaile guztiei !!
"Simu fratelli , anaiak gara / Circhemu a strada, askatasunera !"
Hau elkartasun ederra....
Azaroaren 7tik 24a arte, kolegioko familiekin batera, Baionako Elikadura Bankuaren aldeko janari bilketa lortu dugu :
122 konponta poteak, 114 bixkotx paketak, 95 janari kontserba handiak, 89 janari kontserba ttipiak, 89 atun kontserbak, 83 txokolota plakak, 83 sardin / muskuilu / antxo kontserbak, 62 zopa brikak, 53 janari berinazko poteak, niniendako 51 janari poteak, niniendako 50 konpontak, 29 ilar / pasta / erriza poltsak, 28 pate kutxak, 26 zereala pakete, 24 irina pakete, 21 txokolota erautsa pakete, 21 errezimenta poteak, 16 olio botoilak, 15 tomate ketxup, 15 fruitu jusak, niniendako 11 esne pote, niniendako 7 zereal pakete, 7 dute pakete, 3 txokolota poteak, 2 turronak, 2 esne botoilak, ezti bat, 3 dutxa saboinak, oihalño pakete, 2 hortz eskuila !!
Azaroaren 27an, astelehen arratsaldean, ikasleak hurbildu dira dena kargatzeko haien kamionetan.
Txalo bero bat deneri, beharretan diren familiei janari ainitz eskaini dugu denen artean, elkartasunez !
Biba gu !!
Emaitzak : 2016an : 418 kilo eta 2017an : 476 kilo !!!!
"Le chant des mines" antzerkia 6.endako !
Azaroaren 24an, ostiral arratsaldez, kolegioko seigarrenak Senpereko Larreko antzokira joan dira Philippe Gauthieren "Chant des mines" antzerkia ikustera ; Hego Lapurdiko Hiriguneak antolatutako 2017ko sorkuntza bat eta La Compagnie Tout droit jusqu'au matin konpainiak emanik.
Umezurztegi batean dauden hiru haurren istorioa da... Leo eta Matthieuk zurezko zango bat dute ; Pad'bol, beren petzeroa, gurpildun aulki batean dago. Hiruek pasio bat daukate : futbola. Gabonak hurbiltzen dira. Beraien opariak ukateko presa dute baita Gurutze Gorriko horpsitaleko futbol taldearen aurka errebantxa hartzeko ere. Bizarxuri, eskaerekin gainditua da eta pazientzia galtzen hasi da. Bizarxuriren emazteak bere senarraren pazientzia eza jasaten du. Momentu berean, meategiak lehertzen dira."
Ikusgarriaren ondotik, galdera batzu aktoreei egiteko aukera ukan dute ikasleek. Eta sorpresa bat ! Konpainiak koelgiorako opari bat eskaini daukute : olibondo bat, bakeraren sinboloa, kolegioan landatzeko. Ustekabeko opari bat, ikasleek biziki estimatu dutena.
Geroztik, beste erreakzio eta galdera batzuk sortu ditu agerraldiak, ondorioz, ikasleek gutun bat idatzi diote konpainiari. Ezinegonez, haien erantzunak itxaroten dituzte
Kolegio guztia zinemara !!
Urtero eta hiruilekoan behin, ikasleek frantsesezko film bat ikusteko aukera dute, frantses irakasleek bultzaturik, "Collège au cinéma" proiektua kari. Aurten, azaroaren 23an, ostegun arratsaldez, kolegio guztia zinemara joan da lehen aldikotz.
Alde batetik, seigarren eta bostgarrenek, 1959an argitaratua eta François Truffaut-k egindako "Les 400 coups" filma ikustera joan dira :
"Antoinek nerabetasun bihurria du. Berarekin axolagabekoak diren burasoekin gezurretan ari da, lapurtzen du, ihes egiten du. Bere bihotz-berotasun bakarra, bere laguna den Renérekin laurehun kolpeak egitea da. Egun batez, poliziak sudurra sartzen du".
Bestalde, laugarren eta hirugarrenek, 2003an argitaratua eta Jeff Nichols "Mud" filma ikusi dute :
"Hamalau urteko Ellis eta Neckbone, eguneroko eskapaldietan diren bitartean, Mississipi erdian, iheslari gizon bat deskubritzen dute. Mud da : bere besoan tatuatutako suge bat badu, pistoleta bat eta suerte onezko atorra bat. Mud maitasunean sinesten du eta bere burasoekin dituen tensioneak ahanzteko sinesmen horri lotzen da Ellis. Fite, Mudek bi nerabeei itsasontzi bat konpontzea proposatu die, islatik joateko. Muttiko horiendako, Mudek egia ala gezurra erraten duenez aurkitzea zaila zaie. Gizon bat hil ote du, justiziak edo prima ehiztariek segitzen ote dute ? Eta nor da Arkansas hiri ttipi horretan tupustean agertzen den neska misterioso hori ?"
B. Etxepare Lizeoko bisita 3.endako.......
Goizeko lehen kurtsoaren ondotik, urtero bezala, hirugarreneko ikasleak Baionako Bernat Etxepare lizeo berria bisitatzera joan dira, azaroaren 24an ostegunez.
Hamarrak aldera, MEEK, Xalbador eta P. Larzabal kolegioetako ikasleak polikiroldegian bildu dira bideo bat ikusteko : lekukotasun batzuen bitartez, euskararen garrantzia, zein kolegioetatik heldu diren ikasleak, barnetegia eta animazioei buruzko xehetasunak ukan dituzte. Ondotik, aurreskua, bertsoak eta "euskaraz ikasteko" lekukotasunak aurkeztuak izan zaizkie. Bukatzeko, Iban Tikoipe zuzendariak ongi etorria eman die eta antolaketa azaldu.
Alde batetik, bi multzotan banaturik, 3 kolegioetatko ikasleak nahasiak izan dira talde ttipika, lizeoa bisitatzeko terminaleko iaksle batzuei esker : jantegia, barnetegia, kirol eremuak (kiroldegia, igerilekua, eskalada pareta, dantza gela... ), biltoki nagusia, IDZ, sartze nagusia, HAN eta hezitzaileen bulegoak, estudio gela, administrazioa, irakasle gunea, orientazio bulegoa, mendi eta erreken izenak dituzten ikasgelak, 3. Pro eremua, alda gelak, kiroldegia eta bil txokoa. Ikasle horiek lizeoan duten ardura eta autonomia inportanteak zirela azpimarratu dute.
Lizeoan, talde bakoitzak du bere gela eta kurtsoen arteko txirrinaren ordez, musika bat entzuten duten bitartean, ikasleek tenorez gelara joan behar dute.
Bigarren parte batean, berriz talde ttipika baina ikastegika, ikasle ohiek diaporama bat aurkeztu diete : ordutegia, gai berriak, jantegiko antolaketa, askatasun berriak, une inportanteak, barnetegia, ikasketa motak (orokorra : Z, ES, L - tekno : MKZT Management eta kudeaketa zientzia teknologia - pro : merkataritza, soziala), animazioa talde desberdinak (kirola, irratia, antzerkia..), kanpoko aktibitateak (UNSS, Zoseikan Budo, bertso...), alde onak, ertainak eta txarrak. Bukatzeko, bigarreneko ikasleei haien galderak pausatu dituzte gure 3.ekoek.
Eguerditan, lizeoko jantegian bazkaltzeko aukera izan dute eta arratsaldeko oren batak aldea, kolegioko bidea hartu dute. Erran gabe doa, MEEK - Xalbador eta P. Larzabal kolegioetako 3.en arteko lehen harremanak egin direla !
Orientazioa aipagai gure kolegioan...
Azaroaren 21ean, astearteko azken orduan, hirugarreneko ikasle guztiak bildu dira IDZtan Lizeoko Orientazio arduraduna entzuteko.
Aurkezpen orokor baten ondotik, han hiru baxo prestatzen dituztela azaldu du : orokorra (L, Z eta ES), teknologikoa eta profesionala.
Baxo orokorrarentzat, kolegiotik lizeora gai nagusiekin segitzen da, kultura orokorra hobetzen da, segitzeko ikasketetan gero. Baxo teknologikoa prestatzen da ikasketak segitzeko eta ez lanean hasteko berehala, aldiz prestakuntza zehatago bat egiten da. Baxo profesionalean, lana hasteko prestakuntza egiten da komerzioa eta salmenta arloan.
Kolegioko hirugarrenekoek hautu bat egin behar dutela aurten erran die : zein baxo hauta, gustuen eta motibazioaren arabera, ahalak kondutan hartuz. Bernat Etxepare Lizeoko berezitasuna euskaraz ikasten segitzen dela da.
Baxo orokorra hautatzen bada, arlo bakoitzean zer lantzen den esplikatu die : Literaturan gehien lantzen dena hizkuntza da, idazlanetan lasai senditu behar da eta irakurketa gustukoa izan behar. Zientifikoan, matematikak, biologia eta fisika dira gehienik lantzen direnak, lan pertsonala ainitz behar da eta biziki intensiboa da. Ekonomi Sozialan, gai nagusiak ekonomia eta soziala dira, matematikak eta HG lantzen direlarik ere bai.
"Baxo onena, bakoitzari onena dagokiona da !" : motibazioa, gustua, ahalak eta proiektu personalaren arabera, lizeoa ikasleen bizi tarte bat baita.
Seaskan, orientazioa postu hori sortua izan zen bi helburuekin : informazio orokorrak emateko talde handiari eta buruz buruko saioetan laguntza pertsonala eskaintzeko.
Hizkuntza mailan, kolegioan den lehen hizkuntza berdina egoten da. Bigarren hizkuntza eusakra ezarria da, baxoarentzat aurreikusia baita. Aldiz, hirugarren hizkuntza koelgioan den bigarren hizkuntza bilkatzen da.
Bukatzeko, Bernat Etxepare Lizeoko beste berezitasunak zerrendatu ditu Jakik : hurbiltasuna, irakasle eta ikasleen arteko harremanak, ikasleen dinamika, Akademia mailan ateratzen diren emaitza biziki onak (beti lehen edo bigarren tokian) eta goimailako elebitasun maila.
Orientazio saio honek segur lagunduko duela osteguneko lizeoko bisita.
Ikasleen adimena eta atenzioa ohartaratzekoak dira.
Milesker ainitz Jaki zure azalpen guzti horientzat !!
"Suhiltzaile Solidarioak" elkartea gure kolegioan !!
Elkartasun garaia hasi baita gure kolegioan, "Suhiltzaile Solidario" elkarteko bi kide komitatu ditugu gure kolegiora : kolegioko bi buraso diren Alexia eta Lydia. Eguerdiko jolas garaian hurbildu dira adin guztietako 60 ikasle.
Lehen parte batean, 2011ko martxoan sortutako elkartea aurkeztu digute, Frantziako zein eskualdetan aktiboak diren, nola kudeatua den elkartea... Elkarte honen helburu nagusia beharretan diren herrialdeak laguntzea da, bi faseetan bereziki : Lehen fasea "larrialde egoera" da, gertakari baten ondotik (uholdeak, lurrikara, tifoia...) eta bigarren fasea "eraikitze edo garapen prozesua" da, 3 urtez arituz herrietan. Haien misioak segurtatzeko, dirulaguntza desberdinak xerkatzen dituzte bai Erakunde Publikoei eskatuz baita ere ekintza ttipiei esker. Adibidez, duela 3 urte kolegioak antolatu zuen bixkotx salmenta bat Ziburuko Bixintxotan.
Bigarren parte batean, haien esperientzia orokorki azaldu dute : Filipinak, Jordania eta Serbian aritu izan zirela, gaur egun Nepalen, Togon eta Perun, eta laster Gineara joango direla. 2013an, Filipinetan iragan zen tifoiaren ondotik, eskolak berreraikitzen eta ura insatalatzen lortu zuten. 2015ean, Nepalen izan zen lurrikararen ondotik, eskolak eta ura aurkitzen lortu zuten. Perun, Lima inguruko auzo pobreetan, haur elbarrituak eta haien familiak laguntzen aritzen dira. Azkenik, Togon, ur edangarria eta komunak antolatu dituzte.
Peruko bizi baldintzak errexkiago ulertzeko bideo bat ikusi dute : Peruko haur elbarrituekin eraman dute proiektua eta poliklinikan arituz, EDF saria irabazi zutela azpimarratu digute. Irudi desberdinen bitartez, haur trisomikoei emandako laguntza, bultzatzen dituzten aktibitateak, haurren poza ....erakutsia izan da. Egiten du bi urte orain han aritzen direla, azken urtea dute aurten : haur guztiak eskoletara garraiatzeko, 11 tokiko kamioneta bat erostea lortu dute, egokitu beharko dena orain.
Bideoa ikusi eta, galdera galdera btzuk pausatu dituzte ikasleek :
- zenbat denborako joaten diren misioneetara ?
- bolondres eta suhiltzaileen errola zein den ?
- nola bizitzen dituzten haien misioak ?
- nola errezibituak diren ?
- nola egiten duten garraiatzeko aireportuak hetsiak direlarik ?
- nola dakiten zein diren beharrak ?
- zer eramaten duten haien maletan ?
- zein formakuntza behar den haiekin lan egiteko ?....
Mintzaldi denboran, ikasleek biziki serioski entzun dute, parte hartze biziki baikorra erakutsi dute. Orain, 10 ikasleko talde ttipi bat sortu da elkartearen aldeko ekintza baten bultzatzeko, Peruko proiektua kari, azken urtea baitute...
Haien kontaktua : www.pompiers-solidaires.org
Milesker ainitz Alexia eta Lydiari ! Ongi segi lan ta lan !
Kantaldirako abantxu prest dira !!
Irailatik azaroa arte, 22 ikasle aritu dira hizkuntz desberdinetako kantuak xekatzen, proposatzen, eztabaidatzen eta lantzen. Urtero bezala, eguerdiko jolas garaian, bi aldiz astean, azaroko ekitaldian lehen partean abesteko helburuarekin, hautatutako kantu nahasketa motibazio handiarekin ikasi dute : euskaraz, korsikarrez, inglesez, españolez, frantsesez.
Nahiz eta biziki urduri diren gaztetxo horiek, artisten mundua ezagutzeko parada izango dute heldu den azaroaren 26an, igandearekin, Fred pianista, Pat gitarrista eta Erika trikitilariaren laguntzarekin.
Zatozte denak azaroaren 26eko hitzordura : L'Arcusgi korsikar talderen kontzertua Urruñako polikiroldegian Urruñako ikastola eta gure kolegioaren alde !!