Horra ! Horra ! Gure Olentzero !
Abenduaren 22a... Azken eguna !
Ja gure izaiaren apaindura guztiak desagertu zaizkigu... Huts hutsa aurkitu dugu eta triste, mokanesez beterik...
Goizean kurtso normalak izan dituzte gure ikasleek eta bazkaltzeko momentuan, kolegioa itxuraz aldatu da.... Jantzi tradizionala ezarri dute kolegioko ikasle, irakasle eta langileek. Olentzero ospatzeko prest ! Kanpoko eremuan, trikititxaren erritmoan sorpresa itxaron dute, kantuz eta dantzan.
Lehen parte batean, hiru astez entrenatu diren kolegioko talentuen kontzertuarekin hasi dugu : flautak, tronpeta, trikititxa, atabala, bibolina baita ere Mathilde akordeoian !!! Kolegioko kirol gelan, 260 ikasleek lortu dute jartzea denak ttinko ttinko "Olentzero'kantuz" momentua elgarrekin partikatzeko : "Horra horra gure Olentzero", "Hator hator", "Olentzero begi gorri", "Olentzero buru handia", "Ai olentzero Ai ! "............. baita ere "Gingle Bells", "I wih you a merry christmas" !
Kantuaren ondotik, "Olentze'rock" dantzaldia izan dugu Ekintza taldeari esker ! Batzuk kantuz aritu dira ezarritako mikroan, batzuk dantzan, batzuk publikoan... Taldean diren kolegioko burasoaek giro bikaina piztu digute !
Tartean, lau eta hirugarrenek prestatutako krakada partikatzeko aukera izan dugu ere bai.
Azkenik, kolegioko ikasle batek bertso'loton irabazi baitu, sari bat emana izan zaio ere bai ! Aupa 3.eko Manex !
Giro izigarri goxoa eta polita iragan da eguberriko oporrak aitzin. Arratsaldeko 4.30tan kolegioa hustu da..... eta isildu !
Eguberri on eta euskara on deneri ! Heldu den urte arte !
Eguberriko marrazki lehiaketa 2017 !!
Azaroaren 28ko bilkura ondotik, kolegioko 64 ikasleek izena eman dute Eguberriko marrazki lehiaketan !
Aurtengo gaia : "Olentzerok lanbidez aldatu du" zen.
Kartoinezko orri batean, kolorez ala xuriz ta beltzez, arkatzez ala margoz, teknika bereziak onartuak izanez, ikasle bakoitza entsaiatu da irudimena eta orijinalitatea lantzen.... lanbide arrunt desberdinak agertu dira : Olentzero astronauta, aizkolari, karrika garbitzaile, harakina, marexala, zirkoko artista, margolari, hargina ... etabar... pom pom girl baita ere !
Ikasleek marraztu dute etxean edota kolegioan, bi aldiz astean aukera zutelako estudio gelan aitzinatzea, eguerdiko jolas garaian.
Marrazki guztiak itzuliak izan dira abenduaren 15ean eta kolegioko paretetan ezarriak izan.
Epaileak pasa ondoren, emaitzak abenduaren 22an emanak izan zaizkie :
1/ saria : Flora Boulouarn (3.)
2/ saria : Laia Calvo (3.)
3/ saria : Amane Apalategi (3.)
4/ saria : Ainhoa Biscay (6.)
5/ saria : Otsanda Davant (4.)
6/ saria : Julene Muruaga (4.)
7/ saria : berdinketa beste ikasle guzientzat !
Sari bereziak banatuak izan dira ere bai :
Marrazki maitagarriena : Eneka Bessonart (4.)
Marrazki irringarriena : Julen Hugonnet (6.)
Publikoaren saria : Laia Calvo (3.)
Benetan txalo bero bat denei eta zorionak artista guztei ! Hau talentua !!
Bertsoz bertso seigarrenendako !
Abenduaren 20an, asteartez, seigarreneko ikasle guziak IDZ gelan elkartu dira oren bat eterdiz bertso saio berezi batean parte hartzeko.
Proiektua beren euskarako irakasleek eraman dute ondoko urratsak jarraikiz :
- bostpasei astez ikastunitate oso batez bertsoari buruz aritu dira beren ezagutzak zabalduz eta haietan trebatuz : bertso doinu ezberdinak, neurriak, errima arauak eta ideien antolamendua.
- bakarkako ebaluazioak egin dira idatziz,
- gelaka bertso saio interraktiboa prestatu dute.
Abenduaren 20an beraz hiru bertsolari aritu dira bakoitza gela batekin jokoan zozketaren arabera :
- 6Arekin Maddi Sarasua
- 6Brekin Eneritz Zabaleta
-6Drekin Maddalen Arzallus
Joko ezberdinetan aritu dira ikasleak gogotik eta bizi-bizi (puntuak kantatuz errepikatu, oinak asmatu eta proposatu, hitz sekretua aurkitu, asmakizunetan...) eta, anekdoatrentzat, 6A gela izan da garaile baina arratsaldeak irabazle nagusi bat utzi du : euskara eta bertsozaletasuna.
Denak borobilean kolegioaren alde !!
Abenduaren 23an, Goierriko elkarte eta ikastolek antolatzen dituzte bi ikusgarri, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Borobilean" emanaldi berria, Urruñako ikastola eta gure Piarres Larzabal kolegioaren alde !!
Abenduaren 23an, larunbatez, autobusa bat abiatuko da Urruñatik goizeko 11.30tan arratsaldeko 4.30tako emanaldira joateko.
Izenak emateko eta xehetasunak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 06 75 29 74 40.
Animatu familiarekin eta denak borobilean kolegioaren alde !!!!
Promozioa : hemen klikatu.
Esku'ara mezuz mezu.........
Euskara egunetik landa, aste osoan, ikasgela guztietako ikasle gehienek mezuak gogoetatu dituzte eta ezarri apaindu duten eskuan...
Euskara noiz eta non erabili, euskara zer den adieraziz, mezuz mezu ikasleen eskuak lotu ditugu kolegioko paretetan....
Eskua'ra luzaz bizi dadila......
Eguberri'lan ! Festa on !
Aurten ere, 30 bat ikasle bildu dira eguberriko apainketa tailerraren inguruan gure ingurumena alegeratzen besta garaierako.
Txalotzen ditugu kortxoak eskuratzen lagundu gaituztenak eta parte hartu duten esku guziak obra berri bat sortzen lortu dugulako denei esker !
Bilbotik Durangora artez !
Abenduaren 5tik 7ra, kolegioko 3.ek Bilbo eta Durangora ateraldi bikaina egin dute artearen inguruan.
Astearte goizean, kolegiotik irten eta Algortaraino joan ziren, bertan arrantzale portuko arkitektura tradizionalean murgilduz. Handik, oinez, Areta eta Portugalete artean den zubi eskegian, unescoren ondare unibertsala den Bizkaiko zubia, igo ziren. Ondoren, Bizkaiko iragan industrialaren aztarnakikustearren, itsasontzi bat hartu eta Abra itsasadarratik Biborako bidea hartu zuten. Bertan, Azkuna zentroan Philippe Starck diseinatzaileak arrantolatutako gune honetan, Margaret Harrissonen lanak deskubritzeko parada ukan zuten eta metroz aterpetxera joan ziren.
Asteazken goiza kulturala izan zen Arte Ederren museoan. Arte garaikideko obrak eta artistez gain, zenbait artelan klasiko ikusteko aukera izan zuten, erraterako Arcimboldo pintore famatuaren lau margo. Ondoren, Doña Kasilda parkean piknikatu zuten eta Bilboko itsasadarraren bazterreko arkitektura aztertuz ibilaldia egin zuten alde zaharreraino. Bidean, Euskalduna Jauregia, Iberdrola dorrea, Guggenheim museoa eta beste hainbat eraikin ikusi zituzten. Bilboko zazpi kaleetara iritzirik, Euskaltzaindiaren egoitza ikusi zuten Plaza Barrian.
Ostegun goizean, Durangora abiatu ziren eta bertan azoka taldeka bisitatu zuten, argitaletxe, erakunde eta diskoetxe ezberdinen inguruko informazioa xerkatuz. Azkenik, itzuliño bat egin zuten haien gustuko liburu eta diskoak ikusiz... eta batzuk Zea Mays taldeko musikariekin selfie baten hartzeko aukera izan zuten gainera !
"Euskaraz goza" tailerra
Abenduaren 1ean, ostiralean, eguerdiko jolas garaian, nahi zutenek izena eman zuten elgarrekin momentu goxo bat pasatzeko IDZtan abenduaren 3ko euskara eguna kari.... Hau sorpresa IDZtan sartzean, ilunpean, kolore desberdinetako izpiak denetan.... eta otarre bat ! Euskara'okea tailerra !
Txandaka, papertxo bat zozketatu dute ikasleek eta irakurri idatzia zena... kantuen tituluak ziren... Mikroa hartu eta, errektroproiektugailuaren bidez, kantuen hitzak abestu dituzte behar zen erritmoan, publikoa animatuz, hala nola : Ken 7ren "Ilargia", Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Riki riki", Sorotan Beleren "Arratsalde honetan", Oskorriren "Gora ta gora beti", Huntzaren 'Inondik Inoare", Suganen "Zarena zarelako", Gatiburen "Musturrek sartunde", 20garren korrikako kantua, eta Zeamaizen "Negua joan da eta" kantuarekin bukatzeko.
Ustegabeko lehen kantuaren titulua izan da Mikel Laboaren "Txoria Txori", ze sorpresa ona, ohoratu dugu 2008ko abenduaren 1ean zendu baitzen.
Momentu arras ona pasatu dugu, irriz, kantuz, dantzan !
Euskarari lotutako haria segitzen dugu aste hontan, ikasle bakoitzak bere eskua marrazten ari da barnean mezu bat ezarriz, lemapen honekin : "Eman bostekoa euskarari : ez atxik zuretzat, atera ezazu eusakra !"
"Les figures de l'ombre" 4. eta 3.endako
Azaroaren 28an, asteartez, 4. eta 3.eko ikasleek "Hidden Figures" (les figures de l'ombre) filma ikusteko parada izan zuten Donibaneko Le Select zineman, jatorrizko bertsioan azpitituluekin (ingelesa - frantsesa).
Hirugarrenekoentzat iaz, aurtengo 4.ekoentzat "Bidaia espaziora" izeneko gaien arteko proiektuaren karietara (GIP), 3 emazte afro-amerikanoen izugarrizko bizia ezagutu zuten filma honen bitartez : 1961 urtean, hauen gizon-lankideen gibelean egon ziren hiru zientifikoei esker Estatu Batuek izarbel espazioko konkistan lehenak izatea lortu zuten.
Filma honekin, GIP abiatu zen ordea, ondoko asteetan Euskaran, Fisikan, Artean eta Matematiketan, taldeka bidaia bat asmatuko eta kontatuko dute taldeka idatzizko dozierra bat, baino baita ere 3 - 5 minutuko bideoa bat sortuz.
Kolegioaren aldeko Euskara eta Korsikar topaketa !!
Azaroaren 26an, igandean, Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde ainitz jende bildua da.... 1200 pertsona !! Kalitatezko arratsalde bat iragan da Urruñako polikiroldegian !!
Lehen partean, Urruñako haur ttipiek "L'Estaca" kantua katalanez, korsikarrez eta euskaraz abestu dute... Ondotik, kolegioan bildu zen kantu tailerrako 22 ikasleek hizkuntz desberdinetatko medley bat erritmoz beterik eskaini dute (euskaraz, korsikarrez, inglesez, españolez, frantsesez). Eta ondotik, kontzertua hasi da... L'Arcusgi korsikar talde famatuarekin !!!!
Izugarrizko mezu eta mementu onak pasa ditugu, hizkuntz eta kultura nahaste aberatsak bizituz ! Eta bat bereziki !! Kolegioko 37 seigarreneko ikasleak igo dira ezena gainean musika kurtsoetan landutako "Askatasunera" kantua korsikarrekin partikatzeko eta publikoari eskaintzeko.
Gaualdia goxoki bukatzeko, taloak eta ostatuaren inguruan, emozioak partikatu dira Kuxkuxtu txarangaren erritmoan, kantuz eta dantzan !
Txalo bero bat deneri ! Milesker laguntzaile eta parte hartzaile guztiei !!
"Simu fratelli , anaiak gara / Circhemu a strada, askatasunera !"