Pilota finalistak !
Olagarroak antolatutako pilota txapelketako finalistak hauek dira : 6.ak !!
Gurruchaga Eneko - Vella Leni / Mihura Urtzi - Etcheverry Pacheco Manex
Antzezlari gazteek deserria taularatzen dute...
Lau goizez, 4A-ko ikasleek La Fabrique Affamée konpainiako Nicolas Marsanen laguntzaz baliatu dira anzterkigile, jokalari eta taula zuzendariak bilakatzeko. Deserria, urte guzian landutako gaia jorratzeko eta eszenak gauzatzeko, haien sormena askatu dute. Herbestearen ibilbidea azaltzen duten testuei zentzua eman diete ikasleek, Untxin ibai ingurumen zoragarri honi esker.
Taldearen kohesioa lortu du Nicolas Marsanek, bere adeitasuna, entzumena, kultura, profesionaltasuna eta bere pasioari esker ; gaur egungo gai zaila hori aipatzeko, idei berezi eta hunkigarriak aurkituarazi dizkie, heine harridura piztuz.
Ikasleek antzerki tailerra gustukoa izan dute, baikorki parte hartuz.
Anzerkilari adituak etengabe galdetu die "zer egingo duzue ondoko sei hilabeteetan ?", talde honekin abentura segitzeko prest baitzegoen. 4A-koek ere bai harekin jarraituko zuten gogotik.
Milesker Nicolasi eta txalo bero bat denei ! Haietaz harro dira !
Koropiloz koropilo aritu izan dira....
Azken egunetako eguerdiko pausan, nahi zutenek izena eman dute eskumuttur tailerran.....
Gustukoak zituzten kolorezko hariak hautatu eta, metodo baten errespetatzeko, ikasle bakoitzari azalpen zehatzak emanak izan zaizkio.
Eskumutturraren hastapena ulertu eta, ikasle bakoitzak berea segitu du.
Bukatzean, agiantza bat asmatu eta, bere eskuan lotua izan zaio azken koropiloa gauzatzeko helburuarekin !
Seigarrenak Donibaneko mediatekan....
Ekainaren 21 eta 22an, 6.eko ikasleak Donibane Lohizuneko mediatekara joan ziren, koelgioko dokumentalistari esker.
Donibaneko bestak hasi berri baitziren, Mediatekako langileak Donibaneko koloreetan jarriak ziren, nola ez beltzez eta gorriz.
Ihintza Dubernet-ren (ikasle ohia) laguntzari esker, gure ikasleak egoitzaren ezagutza egin dute eta ikasi dute estaia guziak irekiak zitzaizkiela : haurren xokoa, eleberriak euskaraz eta frantsesez eta azkena, prentsa gunea, DVD eta KDrena. Baita adingabekoak direnez, karta urririk jaso dezaketela.
Ondorioz, udan ere, literaturan murgiltzeko aukera badute gure ikasleek !
Hondartza garbiketa...
Azken sei urteetan egin bezala, kolegioko bostgarreneko 70 ikasle Zokoako hondartza garbitzen izan ziren ekainaren 26an. Biologian, teknologian eta fisikan landu gaien inguruan, GIP proiektu bati amaiera eder bat emaitzeko parada izan da.
Hortarako Surf Rider Fundation elkarteak antolatzen duen hondartzen garbiketa ekimenean parte hartzea erabaki zen.
Batzuek, harea bereizteko iragazkiekin ekin zioten hondartza garbitzeari, eta besteak, harroketara abiatu ziren itsasoak ekarritako soberakinak jasotzera. Harroketan itsasita zeuden gurpilak eta antzerako tramankulak askatzen ere nahiko lan izan zuten, baina botatako izerdiak merezi izan zuen, horren ostean mokadutxoa jan eta itsasoan bainatzeko aukera izan zuten.
Ikasturteko honetako azken egunari amaiera emateko uda sasoi honetako lehen zabor biltzea egin zuten beraz. Pilatutako zakar poltsak kolegiora eraman, eta han, soberakinak sailkatu eta aztertu ostean, formularioa bete zuten datuak Surf Rider Fundazioari igortzeko, hauek baitira udan zehar egiten diren antzeko ekimenetan, bildutako zaborren datuak bildu eta kudeatzeaz arduratzen direnak.
Iniziatiba ederra ! Txalo bero bat 5.ei !
Nafarroa 5.enendako !
Ekainaren 21 eta 22an, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan dira bi egunendako.
Goizeko 9etan kolegiotik abiatu eta, 11:30ak aldean urtean zehar landutako Leireko monasterioa bisitatu zuten. Ondoren, 14:30tan, Erreberriko bisita egin zuten : Karlos III.aren jauregiaren bisita. Joko pista baten bitartez, Erreberriko alde zaharreko karriketan eta Andra Mariko elizaren tinpanoa aztertu zuten.
Arratsaldeko 4:30ak aldera, Mendigorriako Errota akanpalekura joan dira. Han bertan, pizinan freskatzeko, errugbian - futbolean eta tenizan aritzeko parada izan zuten, lagunen artean.
Gauean, astronomia sezio bat proposatua izan zaie, teleskopia baten bitartez zeruaren azterketa egiteko.
Ondoko egunean, Jondoni Jakobeko bidea zen gai nagusia. Gosaldu eta gero, Eunate eliza bisitatu zuten eta Garesera hurbildu ziren, erromesen oroit-harritik sarrera oinez hirian eta Gares zeharkatuz zubia ospetsura iritsi arte.
Piknika egin eta, Nafarrotik Ziburua sartu ziren.
Bostgarrenak Miramonera joan dira !
Ekainaren 19an, asteartez, 5. mailako ikasleekin Miramon Zientzia kutxagunerat joan ziren egun pasa Donostira. Bertan, goizean, bi tailerretan parte hartu zuten.
Lehenik, astronomia tailerrean eta ondotik, elektrizitate tailerrean parte hartu zuten.
Eguerditan, aroa lagun zutela, kanpoan piknikatu zuten denak elkarrekin.
Arratsaldean, bazen ere zer ikusi eta esperimentatu museo interaktiboan : ilusio optikoak, mekanika arloko moduloak, elektrizitate hobekiago ulertzeko esperimentuak eta orohar inguratzen gaituen mundu honen sekretuak azaltzen zituzten moduloak.
Ikasle talde bakotxak, galdezketa orri bat zuen betetzeko bisita mementuan.
Egun goxo eta interesgarria pasa zuten agian, zientziei begira ikasleek beste ikuspuntu bat ukaitea lortu zutela. Ondoko ikasturtean ere errepikatzekoa !
4.ak Oiartzunera joan dira !
Ekainaren 19an, asteartez, laugarreneko ikasleak Oiartzunera joan ziren Euskal Herriko historia geologikoan bidaia bat egitera.
Alde batetik, luberri ikasgune geologikoan aztarna geologikoak aztertuz Lurraren bilakaera aztertu zuten.
Bestetik, Arditurriko meategian erromatarren garaitik orain dela 40 urte arte ustiatu izan den meategi batean asrtu ziren eta garaian garaiko mineralak eta ustiapen teknikak ikusi zituzten.
Herri kirolak 6.endako !!
Ekainaren 19an, asteartez, Mendi Gaiak elkarteak animatutako Herri Kirol goizean parte hartu dute seigarren guztiek, bi taldeetan banaturik : kapeluaren jokoa, arto landatze eta bilketa, toka jokoa, kontranbandisten lasterketa... denen gustukoa bazen !
Lehengo lanak gaurko jokoak bilakaturik Vivi eta Eñauten azalpenei esker !
Desafioz betetako giro atsegina ! Azken izerdiak bota dituzte amaierako soka tira erraldoian eta denak irabazle izan dira ! Txalo deneri !
Biologi ateraldia...
Ekainaren 14 eta 15ean, 6.eko ikasleak Ziburuko inguruak aztertzeko, lehenik Ziburuko oihantxora igo dira eta bertan ezaugarri fisiko batzuk neurtu dituzte baita landar hostoen bilaketa bat egin dute, geroxeago kostaldera abiatu dira.
Han marea behera baliatuz, arroketan bizi diren animalia ezberdinak bildu dituzte hala nola itsas luzokerra, anemona baita olagarroa ere !!
Ikasleak ohartu dira bizidunak inguruko ezaugarri fisikoei lotutako bizi baldintzak zituztela.
Goiza bukatzeko, denak elgarrekin hondartzan piknikatu dute.