Seigarreneko sartzea egina da !
Irailaren 4an, astelehenez, Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Miarritze, Azkaine, Senpere eta Sarako ikastolatik heldu diren 69 ikasleek haien seigarreneko sartzea egin dute.
Goizeko txirrina ondotik, zuzendariak deitu ditu gelaka haien irakasle arduradunarekin pasatzen baitzuten goiza : 6A Intzarekin, 6B Iñakirekin eta 6D Mathildekin. Lau orduz egon dira elgarrekin haien ordutegia eta irakasleak ezagutzen, kolegioa bisitatu dute, barne araudia irakurri... etabar...
Jolas garaietan, lagun berriak ezagutzeko aukera izan dute, pilotan, ping pong, saski baloian edo aulkietan kalakan arituz...
Eguerditan, Baionako Etxepare lizeotik ekarritako janaria jastatu dute eta karta lehen aldikotz erabili dute...
Arratsaldean lehen kurtsoak ukan dituzte.
Arratsaldeko 4.30tan, autobusak hartu dituzte haien karta berria erakutsiz eta etxera sartu dira kezka guttiagorekin.
Sartze on eta kuraia on seigarren guztiei !
Antzerkizaleak Avignonen !!!
Piarres Larzabal kolegioko 5. eta 3.eko 22 ikasleek Avignongo antzerki festibala hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute uztailaren 10etik 13ra egindako ateraldian. Bigarren aldia da gure kolegioa antzerki zaletasuna hedatzea xede duen Enfants à l'honneur ekimen honen partaide dela.
Astelehenean, zortzi orduko bidai baten ondoren, Avignongo alde zaharrean kokatua den le Rocher des Domes parkean elkartu ziren, Frantzia, Tunisia, Aljeria eta Euskal Herritik joandako beste ikasleekin batera ekimenaren harrera ekitaldirako.
Asteartean, Palais des Papes jauregian antolatutako emanaldian parte hartu zuten ikasleek. Arratsaldean, Piletta Remix irrati-antzerki ikusgarri bikainaren ondotik, egile eta antzezleekin bildu ziren.
Biharramun goizean, kritika tailer batean parte hartu zuten ikasleek, obrari buruzko iritzi kritikoa idatzi eta festibalaren webgunean zintzilikatzeko helburuarekin. Ondotik, My (petit) pogo emanaldia ikusi eta berriz ere antzezleekin biltzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, osteguneko ikusgarria prestatzeko, tailer batean aritu ziren eta arrats partea kanpalekuan pasa zuten.
Ostegunean, Elikia ikuskizunaz gozatu ondoren, bazkaldu eta Ziburuko bidea hartu zuten Avignongo oroitzapen guztiak zakuan hartuz. Zalantzarik gabe, kanpineko pizinan pasatutako orduak bidai eguzkitsu honetako atseginenen artean gordeko dituzte. Agian bi urte barrura arte !
BREBETAKO EMAITZAK : %100 LORTUA !!!!!
Kolegioko 3.eko ikasleen emaitzak gaur agertu dira !!!!
%100ek lortu dute !!! Eta zientzietako emaitzak barne !!!
Haien arteko gehienek mentionea ukan dute gainera : 8 aski ongi, 23 ongi, 21 biziki ongi !!!
Begi keinu bat gure IEPeko ikasleendako : lauek ere bai menzione onarekin lortu dute !!!
Zorionak deneri eta bide on !!!!!!!!
Txalo bero bat !!!!
Elgarretaratzea !!
Bordaleko Akademiako Rektoretzak ez du onartu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, Kanboko Xalbador kolegioan, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan 3.ean eskolatuak diren 157 ikasleek brebetako azterketak euskaraz segitzen pasa ditzaten eta bereziki zientzi azterketa 2017ko ekinaean euskaran egin dezaten.
Horregatik, 3 elkarretaratze antolatuak dira ekainaren 29an, arratsaldeko 1etan : Garaziko Citadelle kolegioaren, Kanboko Errobi kolegioaren eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren aitzinean.
Brebeta euskaraz duela 30 urteko lorpen bat da. Jendartean euskara garatzeko eta azkartzeko borondate azkar bat delarik, ez dugu halako gibelapenik onartzen ahal.
Mus txapelketako finala....
Ekainaren 25ean, azken egunean, eguerdiko jolas garaian iragan dira aurtengo mus txapelketako finalak.
Biziki partida politak eramank izan dira, suspentzio handi batekin bukaera arte.
Hona hemen emaitzak :
Printzipalan :
Laugarreneko Laida Etcheverry Pacheco - Koxe Zozaya : 2
Bostgarreneko Eneko Cia - Xuhar Laucirica : 1
Kontsolantean :
Seigarreneko Xalbat Zamora - Unai Mihura : 0
Hirugarreneko Ellande Daguerre - Hodei Goieazkoetxea : 2
Txalo bero bat parte hartzaile guztiei !!!!
Futbito finala
Ekainaren 25ean, kalifikatuak izan ziren 6. eta 4.ek finala berezi bat jokatu dute kolegioko irakasle batzuen aurka !!
Giro izigarri polita izan da ! Txalo bero bat parte hartzaile guztiei eta pulikoari !!
Hona hemen emaitzak :
Lehen matxa : Seigarrenak : 0 eta Irakasleak : 3
Bigarren matxa : Laugarena : 5 eta Irakasleak : 1
Hirugarrenak berrikuspenetan....
Brebeta azterketa kari, lau egunez antolatuak izan zaizkie berrikuspenak 3.eko ikasleei.
Hala nola :
Ekainaren 22an, ostegunez : HG 2 ordu, zientzi ordu bat, matematik ordu bat, frantsesa bi ordu eta estudio ordu bat
Ekainaren 23an, ostiralez : HG bi ordu, zientzi bi ordu, frantsesa ordu bat, estudio ordu bat, eta gorputz heziketa ordu bat
Ekainaren 26a, astelehenez : mat bi ordu, frantsesa bi ordu, HG ordu bat, estudio ordu bat eta gorputz heziketako ordu bat
Ekainaren 27a, asteartez : mat bi ordu, zientzi bi ordu, gorputz heziketako ordu bat, liburuen itzultzea eta kutxen garbiketa
Bukatzeko azken eguna, krakada bat eskainia izan zaie azken orduan.
Kutxadurari aski !
"Ekainaren 26an, astelehenez, kurtso normalak izan ditugu goizean.
Bazkal orduan, Zokoako hondartzara joan gara ; Bide erdian piknikatzeko gelditu gara.
Hondartzaruntz abiatu gara eta iristean zapatak jendu ditugu eta eguzkitako krema ezarri.
Untxin ibaiaren ondoan jarri gara lerro batez eta joan gara beste punttara zaborrak biltzera, eskularru eta zikinontziak eskuetan.
Euria hasi denean, berriz kolegiora itzuli gara, korrika.
Kolegioan aterpetu garelarik, eguzkia atera da eta gure lana segitu dugu.
Zabor poltsak hustu ditugu eta idatzi dugu zer bildua izan den.
Bukatzeko kutxaduraren aurkako mezuak sortu ditugu eta afitxak sortu talde ttipika.
Hau arratsaldea !"
5Ako Larrun, Gaizka A eta Eneko Ar
Fisika kurtsoetan experimentatu dezagun...
Ekainaren 23an, ostegunez, fisika kurtsoa kanpoan eta laborategian egin dute 5Dko ikasleek, Amaia irakaslearen laguntzarekin.
Amaia Ap, Oier Al eta Uxue ikasleek esplikatzen digute :
"Lehenik, nahaste heterogeno bat sortu dugu ura eta naturako elementuekin (lurra, belarra...).
Ondoren, nahaste hori dekantatu dugu eta ur pixkat garbiagoa lortu, baina oraindik heterogenoa.
Gero, nahaste hori filtratu dugu eta nahaste homogenoa lortu.
Azkenik, distilazioaren bidez, ur garbia lortu dugu."
Egun horietan, beste 5ekoek ber experimentua hurbiletik ikusiko dute...."