"Bertsulari bat klasean" proiektuaren bukaera...
Hego Lapurdi Lurralde eremuko Euskara zerbitzuak, bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, seigarren urtez segidan, 2016 - 2017ko ikasturtean, bertsularitzaren "Bertsulari bat klasean" proiektua proposatu die lurraldeko ikasleei.
Sei saioz osatutako proiektu hau lehen maila eta kolegioko ikasleei zuzendua izan zitzaien.
Saioak bukatzeko, parte hartzaile guztien arteko topaketak antolatu dira Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan 2017ko ekainren 15, 19, 20 eta 22an.
Ekainaren 22an, gure 5.eko ikasleek sortu zituzten bertsoak han bertan abestu zituzten.
Giro polita sortu zen Aimar, Sustrai, Amets, Oskar eta antolatzaile guztei esker !
Milesker !
Bostgarrenak Miramonera !
Joan den ekainaren 20ean, Miramon zientzia kuxtagunera joan ziren 5. maiako ikasle guztiak.
Bertan, lehenik goizean, elekrizitate tailer bat egin zuten, planetariumean beste tailer bat egin aitzin.
Arratsaldean, museo interaktiboa bisitatu ahal izan zuten, talde ttipiak osatuz.
Honela, zientzien inguruko hainbat lege, teoria azaldu eta frogatu ahal izan zituzten ikasleek.
"Deliberatua naiz" dio lurrean landatzen den gezia eta "ni beti berantean naiz" gehitzen du iratzargailuak...
Nanoua konpainian aritzen den Fany Bérard-i esker, objektuen antzerki ikastaldian parte hartu dute 4D-ko ikasleek, ekainaren 19tik 23ra.
Ikasleek ikusi zuten Confessions d'une femme hâchée azken sorkuntzan bezala, Fanyren sormen eta talentuari esker, gauzak biziarazten erakutsi die.
Ikasleek puxka anitz deskubritu, eskustatu, eta biziarazi dute, ixtorioak asmatuz objektu horien bitartez. Kalitateak, gustuak, ahuleziak ezagutarazi ote dituzte ? Batzuk gustukoak zituztelako edo ez ? Batzuk inspiratu baitituzte ?
Mus txapelketa aitzina doa...
Azken aste hauetan, multzoetako partidak bukatu dira eta ikasleak printzipala edo kontsolantearen etapa hartu dute....
Gezur eta jokoari esker, aldioro irabazi beharko dute finalera iritseko... Bidea ez da baitezpada errex izango....
Ea nor iritsiko den...
Finala ekainren 27an, astearte eguerdiko jolas garaian jokatuko da.
Xantza on deneri !
Lau eta hirugarrenak zineman...
Ekainaren 16an, ostiral arratsaldez, kolegioko 4. eta 3.eko ikasleak Donibane Lohizuneko zinemara joan dira 2013an Helier Cisternek egindako "Vandal" filma ikustera.
Bilduma : Cheriff, hamabost urteko errebelede eta bakartia den nerabea da. Gainditua izanez, Strasbourgen bizi diren izeba eta osabaren etxera bidaltzera erabaki du bere amak. Han, hargintza CAP ikasketak segitu behar lituzke. Berehala, Cheriff itotzen da bizi berri hortan. Bere azken xantza da. Baina gauero, grafitti egile batzu parteak apaintzen dituzte... Mundu berri bat idekitzen zaio...
Seigarreneko ikasleak zineman...
Ekainaren 16an, ostiral arratsaldez, kolegioko 6.ak Donibane Lohizuneko zinemara joan dira 2010ean Ounie Lecomten egindako "Une vie toute neuve" filma ikustera.
Bilduma ttipi bat : Seoulen 1975ean
Bederatzi urte ditu Jinheek. Bere aitak, serore katolikoen umezurztegi batean uztea erabaki du. Bereizte egoera eta famili berri baten igurikatze luzea hasten dira ondorioz. Sasoinez sasoin, bere inguruko haur adoptatuen abiatzeek ametsaren parte bat uzten badizkiote, sortu diren adiskidetasun berriak hausten dira. Jinheek gogor egiten du, bizi berri baten agintzak maite dituenenak separatuko dituela baitaki.
Ikasle ainitzendako emosioz betetako filma bat izan da.
Bostgarrenak Nafarrora joan dira....
Ekainaren 15 eta 16an, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan dira bi egunendako.
Goizeko 9tan kolegiotik abiatuz, 11ak aldean Erriberriko bisita egin dute : Santa Maria elizaren tinpanoa eta parbisaren azterketa egin dute liburuxka batean xehetasunak idatziz.Piknikaren ondotik, taldeka, Gaztelua bisitatu dute eta joko pista bat hirian : mapa bati esker, Doni Petri elizaren tinpanoraren azterketa, Dorrearen aurkikuntza, Ehundegien kalearen bisita eta Juduen kalearen bilaketa.
Arratsaldean, Artaxona hurbiletik bisitatu dute, harresiaren itzulia eginez eta dorreak kontatuz, arratsaldeko 4.30ak aldean, Errota Mendigorria akanpalekura iritsi aitzin. Han bertan, pizinan freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenizan aritzeko parada izan dute lagunen artean.
Gau bero baten ondotik, gosaldu eta gero, Eunate bisitatu dute eta Garesera hurbildu dira erromesen oroit-harritik sarrera oinez hirian eta Gareseko bi eliza eta zubiaren aurkezpena egiteko.
Ongi bazkaldu eta, Nafarrotik Ziburura sartu dira.
"Jostunak" antzerkia gure kolegioan !!!
Ekainaren 9a, ostiral arratsaldez, Bernat Etxepare Lizeoko "Jostunak" antzerkiko ikasleak komitatu ditugu kirol gelara, kolegioko ikasle guztien aitzinean haien emanaldia eskaintzera. Antzerki tailerrean, urte guztian parte hartu duten 7 ikasleek Jsotunak antzerkia muntatu dute.
Joste tailer batean kokatzen da istorioa. Bertako langileek jakin berri dute lantegia hetsiko zutela edo kanpoko norbaitek erosiko. Zer bilakatuko ote dira langileak ? Aspaldiko lantegi hori betiko hetsiko ote dute ? Nor dira egiazki langile horiek ?
Antzerkia hiru zatitan banatua da eta artetik lizeoko bertso eskolako bertsolariek kantatu dute, eszena ezberdinak komentatuz.
Lizeoko ikasleek eraman duten lana txalokatzen eta zoriontzen dugu ! Biba zuek !