David Zurutuza futbol kanpusa !!
Maiatzaren 19an, ostiralez, goizeko jolas garaian, 6., 5. eta 4.eko ikasleak bildu dira kolegioko kirol gelan Joneri harrera on baten egiteko.
Uztailaren 10etik 14era, Seaska eta David Zurutuzaren partaidetzarekin antolatzen duten futbol kanpusa aurkeztera etorri da.
7 - 14 urteko gazteei proposatzen zaie aste batez esperientzia aberasgarri bat euskaraz partekatzeko xedearekin fubolzale diren haur euskaldunekin.
Daviden ttikitako kluban antolatzen dute aurten, Hendaiako Eglantins taldearekin batera. Ikastaldia aste batekoa izango da David Zurutuzarekin, janaria eta opari batzuk barne, aldiz burasoekin etorri eta sartu beharko da.
Informazio gehiago : www.dzurutuza.com / 05 59 20 19 78 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Kasu ! 100 tokientzat mugatua da !!
Animatu eta Aupa Erreala !
Kolegioko mus txapelketa 2017 !
Urtero bezala, kolegioko mus txapelketa hasi da maiatzaren 2an eta iraganen da urte bukaera arte, astearte eta ostiraletan, eguerdiko jolas garaietan.
Maila guzietako 70 jokalari, Gregori, Maritxu, Myriam eta Nicole barne, multzoetako partidetan kurutzatuko dira.
Edozoin adineko neska ala muttiko, "hasi berriak" edo "adituak" izanez, elkar laguntzen dira ttanttoak kondatzeko. Kasu eusakraren erabilpena legeetan kondutan hartua baita, ez da puntturik galdu beharko... Keinuak pasatzen dituzte, aprioak emendatuz, printzipala eta kontsolantean sailkatua izateko. Momentu atsegin horietan, irriak eta gezurren artean, harreman berriak egiteko aukera dute.
Xantza on deneri ! Imido, bost gehio, ordo.. Kanta !!!
Futbito txapelketa...
Apirileko bakantzetatik landa, astelehen eta osteguneko eguerdiko jolas garaietan, arrakasta handiko futbito txapelketa abiatu da.
Futbiton jolastea, txapelketa bat nola antolatzen den ezagutzea eta epaile eginez legeak errespetaraztea dira helburuak.
Aurten, 5 jokalariko 16 talde presentatu dira : 9 talde 6./5.ean eta 7 talde 4./3.ean.
Txapelketa oraindik aitzina doa, 6./5.ean finala laurdenetan dira eta 4./3.ean finalean.
Finaletako irabazleek irakasle taldearen kontra jolasteko ohorea ukanen dute ekainean.
Pegatinak ! Pegatinak !
Maiatzaren 14an, kolegioko 80 ikasle aritu dira Senpereko lakuaren inguruan goizeko 9.30 eta arratsaldeko 1.30ak artean, taldeka, Herri Urratseko pegatinak saltzen.
Portaera biziki baikorra ukan dutela azpimarratzekoa da.
Milesker deneri !
Herri Urratseko uhinak kolegioko Kaxkarrok irratian...
Aste hontan, kolegioko kanpoko eremua alaitua izan da Herri Urratseko kantuekin.
Aire hartzero, ikasleak lasterka etorri dira Kaxkarrok irratira antolatuak ziren jokoetan parte hartzeko. Hau arrakasta !
Ikasle batzuk galderei erantzuten entsaiatu dira eta beste batzuk karaokean aurtengo kantua abesten.
Ehun bat ikasle hurbildu da eta ainitzek aurtengo KDa eta goxokiekin itzuli dira.
Txalo bero bat parte hartzaile guztiei eta hitzordua dugu igande hontan Senperen !
Bigarren brebeta xuria 3.endako...
Aste hontan, 3.eko ikasleek bigarren brebeta xuria pasa dute maiatzaren 11 eta 12an...
Ostegunez, ordu batez zientziak pasa dituzte goizean eta arratsaldean, bi orduko matematika azterketa.
Ostiralez, goizean bi orduz historia - geografia azterketa eta goiz / arratsaldez 4 orduz frantsesa....
Bestalde, IEPeko ikasleek ere, haien irakurle / idazkariaren laguntzarekin, serioski pasatu dute haien bigarren brebeta profesionala xuria !
Xantza on deneri ! Igande hontan den herri Urratsen, lasaitzen ahalko dira azterketa denboraldi hontan....
B2 euskara azterketa 3.endako...
Maiatzaren 9an, astearteko azken orduan, kolegioko 3.eko 60 ikasleek hasi dute B2 mailaren azterketako idatzizkoa pasatzen. Bigarren urtea da kolegioan antolatzen dela, baita ere gela elebidunetako 3.etan Akademiako Ikuskaritza eta euskararen erakunde Pulikoaren bitartez. EGA mailaren azpiko maila da B2 euskara maila.
Azterketa honen bidez, euskararen gaitasuna neurtzen da : ulermena irakurriz eta entzunez (astearteko froga), adierazpena idatziz (asteartekoa ere) eta mintzatuz (heldu den astean ahozko 2 frogak).
B2 maila lortuko dutenek Euskarare Erakunde Publikotik agiri bat eskuratuko dute heldu den 2017ko irailan.
Xantza on deneri !
4. Oiartzunera joan dira...
Maiatzaren 9an, asteartez, 4.eko ikasleak Oiartzungo Arditurriko Meategiak eta Luberri Ikasgune Geologikoa bisitatzera joan dira. Taldea bitan banatuz, erdia meategian zen bitartean beste erdia Ikasgune Geologikoa egon da eta ondoren trukatu dute.
Meategian zirelarik, interpretazioa zentroa ikusi dute lehenik eta ondoren meategia barrutik bisitatu, kaskoak ezarri eta.
Luberriko Ikasgune Geologikoan Lurraren bilakaera aztertu eta batez ere Euskal Herrian topatutako aztarna geologikoak ikusteko aukera izan zuten indusketetan part hartutako zientzialarien azalpenekin.
Eguraldi eguzkitxoan elkar topatzeko parada izan zuten piknika baten inguruan...
Zientzi eguna bikaina eta aberatsa !
Sarako idazleen biltzarrean ginen...
Kolegioko 4.eko ikasleek, Laida Etcheverry-Pacheco eta Maitane Berraren eskutik, euskaran eremandako lana aurkeztu dute Saran iragan den apirilaren 18an, Idazleen Biltzarran.
Aurtengo gaia "Ametsa" zen, gai zabala eta erakargarria. Gure lana "ametsa" zer zen definituz abiatu dugu, gai honek idekitzen dituen bide ezberdinak aztertuz, aipatuz eta konparatuz.
Ondotik, poesia landu dugu, bertan aurkitzen ziren olerki ezberdinak landuz eta ezaugarriak zerrendatuz. ikasle bakoitzak nahi zuen ametsa nahi zuen olerkia modura interpretatzeko askatasun osoa zuen.
Ekoiztutako lanak bilduma liburuxka batean argitaratuak dira 5 eurotan.
Transmisioa...
Aitzineko artikulu batean erran bezala, aurten, 4.eko ikasleek "transmisoaren" gaia lantzen ari dira 3 gelek sorkuntza artistiko ezberdin bat ekoiztuz, aditu baten laguntzarekin (CLEA bat).
4Bko ikasleek, Chimères taldeko Txomin Heguy-rekin lan egiteko parada izan dute 6 saioz transmisioren gai antzerki ttipi batzuen bidez antzeztuz.
Proiektua bururatu dute 6Bko ikasleen aitzinean aurkeztuz eta gai honen inguruan agertzen diren alderdi baikor eta ezezkorrak irakutsiz.
Aurkeztuak izan diren 5 antzerkitxoek, emozio desberdinak uztartzen zituzten, publikoarengan erreakzioak sustatuz.
Lan ederra ! Txalo !