Seigarren berrien bisitak....
Urtero, garai hontan, inguruan ditugun lehen mailetako ikasle berrien bisitak antolatzen ditugu.
Aste honetan, Donibane Lohizune, Hendaia eta Miarritzeko ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu.
Lehenik, kolegioa aurkezteko filma bat begiratu dute.
Ondotik, Hezkuntz Aholkularia den Ttonirekin laborategiak, jantegia eta bulego desberdinetatik pasatuz kolegioko bisita egin dute.
Azkenik, liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die.
Ikasturte hori ongi bukatzea eta heldu den sartzean motibaturik etortzea opatzen diegu !
Urtarrilako sartzea...
Neguko giroan, urtarrilaren 3an, asteartez, kolegioko ekipa pedagogi egunean zen bitartean, gure hirugarreneko ikasleek brebeta xuria eguna zuten... Bi orduz frantsesa, bi orduz matematikak, bi orduz historia geografia eta ordu batez zientzien azterketa....
Biharramunean, beste ikasleak hurbildu dira ongi tapaturik, kolegioko bazterrak xurituak baitziren...
Berts'Olentzero kolegioan !!!
Eguberriko giroan sartu gara kolegioan !!
Esku lanetan kolegioko apaindurak prestatu dituzte eta nola !
Marrazki lehiaketako 42 parte hartzaileak eta kolegioko musikariak txalokatzekoak dira ere bai !
Abenduaren 16an, eguberriko bazkari denboran, haien jantzi tradizionala ezarri dute ikasleek.
Ja ! Prest ziren arratsalde goxo baten pasatzeko !
Eguraldi lainotsu batekin, kolegioko ikasle guztiak bildu dira kirol gelan, ttinko ttinko, ikasle musikariekin batera kantatzeko, batzuen talentua entzuteko eta olentzeroren sorpresa zein zen azkenean jakiteko. Hau ohorea !! Xilaba txapelketako Aitor Servier, Maddalen Arzallus, odei Barroso kolegioko ikasle ohiak izanak eta Amets Arzallus euskararen lekukoak komitatu zituen Olentzerok aurten ! Haien kolegioko konpetentziak egiaztatzeko parada izan dute bertsulariek, Xumai Murua gai emaileari esker. Zenbat kantu, zenbat bertso, zenbat irri eta hitz joko !
Horren ondotik, 4. eta 3.eko ikasleek prestatutako krakada partikatu dute denen artean.
Arratsaldea bukatzeko, Arhan Ibarguren eta Gaizka Arrizabalaga (6./5.) baita ere Hodei Goieaskoetxea eta Enaitz Ibarguren (4./3.), Olagarroa elkarteak antolatutako pilota txapelketako finalistek Xumai eta Gregoriren aurkako desafioa ez dute errexki gainditu baina borrokatu dira ! Biba zuek !
Giro izigarri polita izan dugu azken egunean, ongi bukatzeko oporretara joan aitzin !
Eguberri on eta bakantza on deneri !
Telefonoa irabazia da !
Ekainako Hizkuntz bidaiaren aldeko zozketa egina izan da goiz honetan !!!!
Telefono mugikor bat irabaztekoa zen....
Hona emaitza :
354. zenbakia : KOXE ZOZAYA (4A)
Zorionak !!!!
Eguberriko marrazki lehiaketa !
Abenduaren lehen bi asteak zituzten kolegioko ikasleek haien marrazkia egiteko etxean edota kolegioan.
Aurtengo gaia : "Olentzero Xilaban".
Bakoitzak bere estiloan, entsaiatu da irudimena lantzen, bertsoak botatzen, karikaturak egiten.... xuriz ta beltzez, kolorez...
Kolegioko 42 marrazkilariei txalo bero bat haien parte hartzearendako ! Zinez ! Arras ongi aritu dira !
Horra emaitzak :
1- Laia Calvo (35. zenbakia) : KD bat + Asterix komikia eta txokolota botoil bat irabazi du
2- Unai Berge Mazet (15. zenbakia) : KD bat + Asterix komiki bat
3- Amane Apalategi (23. zenbakia) : KD bat
4- Uxue Rodriguez (29. zenbakia) : margoak
5- Alaia Aprendiztegi (24. zenbakia) : goma pottolo bat
Beste lehiakide guziek 6. tokia ukan dute berdinketan eta bkoitzak kinder txokolota goxo bat !!
Biba zuek artistak eta aintzinat !
San Juan ... San Juan ...
"Mugazgaindiko estrategia" lemarekin, 4 tematikoen inguruko eztabaidak eta erakuslekuak antolatu ditu Hego Lapurdiko hiriguneak abenduaren 14ean, asteazken arratsaldean.
Arratsaldeko 6.45ak aldera, Albaola Faktoriako Mikel LEOZ, Elirale Konpainiako Jose CAZAUBON, Ziburuko kolegioko Ttoni BASURCO eta Xan PEYREBLANQUE / Jon MURUAGA ikasle ohiek hitza hartu dute 4 urtez eraman dugun San Juan proiektuari buruz, "Itsas ondarea, belaunaldi batetik bestera" gaia baitgenuen.
Zenbat oroitzapen proiektua berriz aipatuz...
Anartean San Juan baleontzia eraikitzen segitzen dute Pasaiako Albaola Faktorian !
Balio du bisitatzera joatea !
Eguberriko esku lanak...
Azken 6 aste hauetan, hogeitamar bat ikasle Eguberriko apainketak eraikitzen ibili dira ; naturan aurkitu eta errekuperatutako materiala gehienik erabiliz.
Giro biziki animatua eta langiletsua izan da azken momentu arte.
Lanaren fruituak zuen begipean dira orain, denei Eguberri eta festa onak desiratzeko asmoarekin.
Ikasleak mintzo :
Ibai : Esku lanetan, gabonetako apaindurak egin ditugu eta nik oso oso ongi pasa dut (6.)
Otxanda : Maitatu dut sokazko bola bat egitea baloi batetik abiatuz (5.)
Unai : Maitatu dut IDZtako izaia egitea, paleta bat urratu dugu eta zerra eta mailu erabili (6. IEP)
Mikel : Maitatu dut koroak egitea, oreina egitea eta beste gauza guztiak ere (6.)
Uxue : Esku lanetan ukan ditugun ideiak oso politak izan diran kolegioa biziki ongi apaindua utzi dugu (6.)
Elaia : Esku lanetan pirograbagailuarekin egurra marraztu dugu, koroak egin ditugu, hariarekin bolak egin... Oso ongi pasa dut esku lanetan (6.)
"Kolegioa zineman" 4. eta 3.endako !
Abenduaren 9an, ostiralez, kolegioko 4. eta 3.eko 111 ikasle Donibane Lohizuneko zinemara joan dira 1959an Alfred Hitchcockek egindako "Mort aux trousses" filma ikustera.
Ateraldi honen helburuak :
- zinematografikoa kultura bat eta aztertzeko / kritikatzeko tresnak eskuratzea
- ikuslea izatean ikastea
Roger Tornhill publizitate agentea espio baten lekuan jarria da, huts baten ondorioz. Beraz ezabatzeko miesteriozko antolaktea batengatik eta poiliziak lasterkatzen baitu bere gibeletik, deseroso den egoera batean da tornhill. Estatu Batuak trabeskatuz ihes egiten du eta ustegabeko izango den egia baten xerka joaten da.
Bi orduko suspenzioa !!
Osasun eta sozial arloko lanbideen foroa (3.)
Abenduaren 6an, asteartez, 3A eta 3Bko ikasleak Ziburuko Gazte guneak antolatutako "Osasun eta sozial" arloko lanbide foroa joan dira.
Goizean bi taldeetan banaturik, Ustaritzeko St Joseph Lizeoko irakaslea eta Ziburuko Herriko Etxeko gizarte laguntzailearen azalpenak entzun dituzte 3Bkoek. Arratsaldean, Etxarriko formatzaile batekin eta Donibaneko klinikatik etorritako bi erizainekin mintzatzeko aukera ukan dute 3Akoek.
Uztaritzeko Lizeoan erakatsiak diren gaiak, antolatuak diren ikastaldiak eta hortik pasatuz, ze nolako lanbideetara bideratuak diren ikasleak (artatzaile laguntzailea, animatzailea, AMP, ATSEM...) aipatu du Beyrie jaunak. Ziburun lan egiten duen Bario andereak aldiz, ze nolako formakuntza egin duen, zein publikoarekin eta nun lan egin daiteken formakuntza horrekin azpimarratu du (Herriko Etxeetan, eskoletan, entrepresetan...). Etxarriko formatzaileak esplikatu du zein kriterioak hartuak diren sartzeko bere zentroan, konkurtso pasa behar dela, publiko desberdinekin lan egiteko formakuntza eskaintzen dutela eta ikastaldiak eginarazten dituztela. Donibaneko erizainek haien formakuntza, experientzia eta bizitzen dituzten egoera desberdinak, haien plazerra eta zauritua direnekin duten harremana azaldu dituzte.
Profesional horiekin mintzatu eta, 5 tailer desberdinetan aritu dira talde ttikika :
1- Autonomia : Bideo baten bidez, autonomia galtzen ahal dela handikapa batengatik ikusi dute eta ergoterapeutaren lanbidearen argibideak. Ariketa : pertsona bat laguntzeko, egokituak diren tresna batzu erabiltzea : sardeska, labana eta koilarra bereziak, esku larru bati esker.
2- Mugikortasuna : Handikapa baten arintzeko, profesional batzuk erabiltzen dituzte jestu batzu sekuritateari kasu emanez. Ariketa : kadira baten gainean den pertsona bat altxatu gurpil aulki batean jarrarazteko.
3- Babes teknikoak : Erizain baten lanbidearen teknizitatea, bere ardurak paziente batekiko. Ariketa : pilula astekaria kontrolatu eta zauri bat sendatu eta, besoan banda ezartzeko teknika.
4- Eguneroko babesak : Haurzaindegietan aritzen diren experientziak ikusi, nola arta hartu et niniak sendatu. Ariketa : Nini baten xatarra aldaketaren prozesua eta tentsio hartzeko teknika.
Azkenik, "Quizz" batean jolastu dira 4 lanbideei buruzko galderei erantzuten entsaiatuz (AMP, hezitzaile berezitua, gizarte laguntzaile eta ekonomi sozial eta familiar aholkularia).
Bukatzeko, zein lanbidea egin nahi luketen, zein ikastaldian parte hartuko duten solastatzeko parada izan dute. Horrelako orientazio foroa antolatzeagatik, haien harrerarendako, otobusa garraioa eta eskainia dituzten bixkotx / goxokiendako, eskertzen dugu Ziburuko gazte gunea eta bereziki Cathy !