Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Maiatzaren 27an, ostegun goizez, kolegioko hirugarreneko ikasleak joan dira Urruñako Itsas Mendi zinegelara "Les adolescentes" dokumentala ikustera, 2020ekoa da eta Sebastien Lifshitz du gauzatu.

Sinopsia : Emma eta Anaïs bereizezin bi lagunak badira ere, dena aurka jartzen zaie...

Adolescentes erreportai filmak segitzen du haien ibilbidea, 13 urteetaik haien adinak bete arte, haien biziko bost urte, nun transformazioak eta lehen exeprimentuak elkar joka ari diren....

Haien 18 urteetan, zein emazte bilakatu diren jakin nahiko genuek eta haien adixikidetasuna zertan den...

Gaztetasun kronika horren bitartez, azken bost urteetako Frantziako argazkia eskaintzen digu filma honek.

Bi orduz izigarri atentiboak egon direla gure hirugarreneko ikasleak azpimarratzekoa da.

Azken bolada honetan, zinema gela batean sartzeko aukera ukan dute gure ikasleek, nerabetasunari buruzko dokumental interesgarri bat ikusiz.

Maiatzaren 25ean pedagogi eguna iragan da gure kolegioan, ondorioz 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean egon dira.

Aldiz, hirugarreneko ikasleek haien bigarren brebeta xuria pasa dute !

Maiatzaren 25ean, asteartez, goizean frantsesa froga eta arratsaldez matematikak.

Maiatzaren 26an, asteazkenez, zientzi froga lehen orduan eta ondotik historia - geografia froga bi orduz.

Hirugarreneko ikasleak hiru geletan banatuak izan dira azterketa baldintzetan ; IEPekoak eta denbora herena zutenek beste gela batean.

Azken hilabetean sartzen dira, azken berrikuspenak egiazko azterketa aitzin.

Berrikuspena on deneri !

Juul hauteskundeak ospatu dituzte kolegioan, maiatzaren 17 eta 18an. Kultur ekimenak baitezpadakoak iduritzen baitzaizkigu pandemi garai honetan ere bai ! Nafarroako ikastolek bultzatutako proiektua da, helburu sinplea du : irakurle zaletasuna. Hauek dira Euskla Herriko ikastoletan bozkatuen atera diren ipuinak edo liburuak , hala nola, bozkatuen izan diren ilustratzaileak.

6. mailan :

1- "Go!azen 3 : Maddiren amona influencerra" - Jasone osor - Alai 

2- "Greg 12 : Ihesaldia" - Jeff Kiney - Alberdania

3- "Burnizko potoa" - Lur Gallastegi - Elkar

5. mailan :

1- "Beti iparralderantz" - Jon Arretxe - Erein

2- "Miñan" - Amets Arzallus - Susa

3- Eskularru beltzak" - Jasone Osoro - Elkar

Ilustratzailea : 

1- Emmanuel Montiel

2- Enrique Lorenzo

3- Alai Zubimendi

Informazio gehiago : www.juulkanpaina.eus

Laster zuen herriko liburutegiak irekiko baitira, parada ezin hobeago da han diren apaletan mihatzea altxorraren bat !

Txalo bero bat Argitxu dokumentalista, Mathilde eta Armelle euskara irakasleei eta noski ikasleei haien parte hartzearendako !

Irakurketaz goza !

Maiatzaren 19an, asteazkenez, 12:15etan, ikasleen hizkuntza eskubideen aldeko ekimena iragan da 4 toki desberdinetan. : Larzabale, Baiona, Kanbon eta Urruñan.

Ikasleek osatutako kate erraldoia kolegiotik abiatu da, Untxin bazterrak urdinduz, Urruñako Herri elkargoaren aitzinean amaituz.

Bertan, Biriatu, Azkaine, Sara, Urruña, Hendaia eta Ziburuko auzapezak edota hautetsiak haien sustengua erakutsi digute, gure elkarretaratzean parte hartuz. Milesker.

Denak bildu eta, Iñaki Lekuona, kolegioko zuzendaria eta Xan Berasategi, historia geografia irakasleak, egoeraren  berriak ozenki eman dituzte. 

Zerua bezain urdina izan den mobilizazio horretan zirenak baita ere sustengatzen gaituzten guztiak eskertzen ditugu.

Segi dezagun ez baita borroka bukatua.

Brebeta euskaraz orain !

 

Euskal Herri gaindi den liburu ibiltari erraldoia maiatzean iritsi da Ziburuko Piarres Larzabal kolegiora. Baxe nafartarrek eta xiberotarrek ere horien sormena lantzeko parada ukan zuten. Zazpi probintzietako ikastolen artean osatzen joango da liburu hori. Sopelako Ander Deuna ikastolak, ibilaldia antolatzaileak hasiera eman dio eta Lizarra ikastolak, Nafarroa Oinezeko antolatzaileak bukaera asmatuko.

Manex Erdozaintzi Etxart kolegiotik honera, hirugarreneko ikasle multzo batek du segida asmatu, texto bat eta marrazki bat ezarriz.... Kostaldetik bere abentura segitzeko, Oriokoek dute lekukoa hartu.... Ea ixtorio hori nola bukatuko den....

Milesker Herri Urrats antolatzaileei esperientzia hau proposaturik !

Txalo Maddi, Haira, Haize eta Amaiari !

Maiatzaren 12an, asteazken goizez, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean zirelarik, gure kolegioko 3.eko ikasleek azterketa goiza zuten !

Alde batetik, brebetarako ahozko ofiziala pasa dute banan banan, epaimahai baten aitzinean, artista bat - obra bat - ikastaldiaren ahozkoa aurkezten hautatu zutelarik. Bost minutu zuten haien lana presentatzeko eta beste bost minuta epaimahaineko galderei erantzuteko. Froga honen emaitzak, ehunen gain dena, brebeta azterketarako kondatuko du.

Bestalde, B2 mailaren azterketako idatzizkoa eta ahozkoa pasatu dute. Bostgarren urtea da kolegioak antolatzen duela, baita ere elebidunetako 3.etan Akademaiako Ikuskaritza eta Euskararen Erakunde Publikoaren bitartez, EGA mailaren azpiko maila da B2 euskara maila. Azterketa honen bidez, euskararen gaitasuna neurtzen da : ulermena irakurriz eta entzunez, adierazpena idatziz eta mintzatuz. B2 maila lortuko dutenek EEPtik agiri bat eskuratuko dute.

Goiz osoa ongi iragan da, orain bigarren brebeta xuria prestatzen segituko dute...

Maiatzaren 11an, astearte goizean, Amets Arzallus kolegiora etorri da Miñan liburuaren aurkezpena egitera 4. eta 3.eko ikasleei.

Obra euskarazko kurtsoetan irakurri eta landu ondoren, ikasleek beren galderen egiteko parada izan dute eta Ametsek bere proiektua azaldu ahal izan du.

Miñan liburuak Ibrahima etorkin ginearraren ibilbidea kondatzen du. Gizon gaztea bere sorterritik abiatu zen anai ttikiaren bila, Mediterraneoa zeharkatu zuen eta azkenean Irunera iritsi zen. Ametsekin egindako elkarrizketen ondorioz liburu bat argitaratzeko ideia etorri zen.

Maiatzaren 9an Herri Urrats ospatuko zela eta, maiatzaren 6 eta 7an, ostegun eta ostiralez, euskara kurtsoetan joko batzuk antolatu ditu Maritxuk.

Seigarren eta bostgarren bakoitzean, 20 minutuz gutti gora behera, Boga'quizz edota Boga'karaokean parte hartzeko aukera ukan dute ikasleek.... galdera desberdinei erantzun dute txandaka eta giro biziki onean hala nola : 

- noiz ospatzen da Herri Urrats ?

- aurtengo kantua nork sortu du ?

- aurtengo logo zein ote da ?

- zenbat kolegio eta lizeo ote dira Seaskan ?

- Nun grabatua izan da aurtengo bideo klipa... etabar...

Ikasleek gogo onez eta biziki dinamikoki parte hartu dute eta noski, aurtengo Herri Urratseko kantuaren KDa irabazi !

Beste urrats batean, Armelle eta Mathilde euskara irakasleekin landurik, Herri Urratseko bideo muntaketan parte hartu dute 6.eko ikasleek, ikasi zuten aurtengo koregrafia grabatuz !

Txalo bero bat deneri ! Boga !!

Aurten ere, gure ikasleek euskaraz pasatzeko izanen dituzten oztopoak zuekin partekatu dituzte maiatzaren 4an, arratseko 7:00etan, antolatutako bilkuran.

Gure hirugarreneko ikasleei euskaraz idatzitako brebetako zientzietako kopiak ez zaizkie zuzentzen. Horregatik, gure proiektuaren kontra doan erabaki horren aitzinean, duela zenbait urte abiatua dugun borrokarekin jarraitu behar dugu.

Mementuz, irakasleek ikasle guztiekin lanketa bat eraman dute konzertazio batean orain arteko historikoa ezagutarazteko asmoz.

Ondoko urrats gisa, gurasoak bilkuran elkartu dira hemendik goiti abiatuko diren ekimenak elkarrekin adosteko.

"Brebeta euskaraz orain ! "

Oporrak aitzin, apirilaren 6etik 9ra eta oporren ondotik, apirilaren 26etik 30era, kolegioko ikasleak etxetik aritu izan dira telelanean irakasleek emandako lana egiten, erritmoa ez galtzeko.

Anartean, lehentasunezko familietako haurrei kolegioko informatika gela idekia izan zaie haien telelana besteak bezala segitzeko. Lehen astean hamabost batzuk izan dira, aldiz oporretatik landa berrogoi ikasle.

Geroztik, maiatzaren 3an, kolegioko ikasle guztien sartzea iragan da !