Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Donibane Lohizuneko "Buvette des Halles" ostatu - jatetxean dugu hitzordua larunbat honetan, irailaren 30ean, goizeko 7etatik arratsaldeko 3ak arte !!

Laborde jauna "buraso ohia" eta bere 8 langileek, borondatez, erabaki dute diru sarrera guztiak gure kolegioari eskaintzea !!

Beraz, larunbatean, Donibane Lohizuneko merkatuan topaketa goxoa egitekoa parada dugu elkartasunez !!

Milesker ekipa ososari zuen laguntzarendako !!

Mezua inguruan pasarazi otoi !!

Aurtengo ikasturtea eta euskal giroan hasteko, irailaren 19an asteartez, Mega Kantu Piknika antolatu dugu 12.15etatik 1.30ak arte, kolegioko, aitzineko eremuan, maila guztietako ikasle, irakasle eta langileekin.

Ikasleek, ekarritako bazkari hotza lagunen artean partikatu dute. Kiki, Jokin, Amaiur eta Bastien kantari musikarien laguntzarekin, eta eskuetan zuten kantu liburuxkari esker, euskal kantu tradizionalak abesteko parada izan dute, hala nola : Aberriaren mugak, Gora ta gora beti, Lau teilatu, Guk euskaraz, Maite zaitut, Behin betiko.... Bagare kantuarekin bukatzeko !

Eguraldi txarra eta euritsua desagertu da udazkeneko eguzkiari lekua uzteko ! Giro atsegina, alegera eta esukalduna honi eser, ikastegi osoa euskaraz gozatu da !

Eguerdiko animazio tailerrak abiatu aitzin, mahai jokoetan aritzeko parada ukan dute ikasleek, irailaren 7 eta 8an.

Nahi zutenak hurbildu dira jan aitzin edota ondotik, lagun ohi edota berriekin nahasiz, giro biziki goxoan.

Uno, 1000 bornak, puissance 4, babyfuta, tangram, mus kartetan, poker, jungle speed... bezalako jokoetan estrategiak eta irriak nahasi dituzte.

Lehen asteko sartze kezkak ahanzteko parada............

Irailaren 5an, asteartez, 5., 4. eta 3.eko ikasleen sartze eguna zen.

Txirrina jo bezain laster, ikasleak deituak izan dira haien irakasle arduradunarengandik gelara upatzeko. Bi orduz harekin egonez, haien ordutegi berria eta irakasleen izenak ezagutu dituzte, barne araudia oroitarazia izan zaie etabar... Hirugarren ordutik landa, kurtsoetara joan dira. Hara irakasle arduradunen izenak : 5A Xan, 5B Mendi, 5D Joana, 4A Oihana, 4B Xumai, 3A Odei eta 3B Ladix.

Anartean, seigarreneko ikasleek egun osoan kurtsoetan ziren, erritmoa hartzen....

Jolas garaietan, lagunak berriz elkartu dira eta seigarrenengana hurbildu dira haiekin jolasteko eta mintzatzeko !

Orokorki, 265 ikasle ditugu gure kolegioan aurten : 69 seigarren, 79 bostgarren, 60 laugarren eta 57 hirugarren.

Sartze on deneri !

Irailaren 4an, astelehenez, Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Miarritze, Azkaine, Senpere eta Sarako ikastolatik heldu diren 69 ikasleek haien seigarreneko sartzea egin dute.

Goizeko txirrina ondotik, zuzendariak deitu ditu gelaka haien irakasle arduradunarekin pasatzen baitzuten goiza : 6A Intzarekin, 6B Iñakirekin eta 6D Mathildekin. Lau orduz egon dira elgarrekin haien ordutegia eta irakasleak ezagutzen, kolegioa bisitatu dute, barne araudia irakurri... etabar...

Jolas garaietan, lagun berriak ezagutzeko aukera izan dute, pilotan, ping pong, saski baloian edo aulkietan kalakan arituz...

Eguerditan, Baionako Etxepare lizeotik ekarritako janaria jastatu dute eta karta lehen aldikotz erabili dute...

Arratsaldean lehen kurtsoak ukan dituzte.

Arratsaldeko 4.30tan, autobusak hartu dituzte haien karta berria erakutsiz eta etxera sartu dira kezka guttiagorekin.

Sartze on eta kuraia on seigarren guztiei !

Piarres Larzabal kolegioko 5. eta 3.eko 22 ikasleek Avignongo antzerki festibala hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute uztailaren 10etik 13ra egindako ateraldian. Bigarren aldia da gure kolegioa antzerki zaletasuna hedatzea xede duen Enfants à l'honneur ekimen honen partaide dela.

Astelehenean, zortzi orduko bidai baten ondoren, Avignongo alde zaharrean kokatua den le Rocher des Domes parkean elkartu ziren, Frantzia, Tunisia, Aljeria eta Euskal Herritik joandako beste ikasleekin batera ekimenaren harrera ekitaldirako.

Asteartean, Palais des Papes jauregian antolatutako emanaldian parte hartu zuten ikasleek. Arratsaldean, Piletta Remix irrati-antzerki ikusgarri bikainaren ondotik, egile eta antzezleekin bildu ziren.

Biharramun goizean, kritika tailer batean parte hartu zuten ikasleek, obrari buruzko iritzi kritikoa idatzi eta festibalaren webgunean zintzilikatzeko helburuarekin. Ondotik, My (petit) pogo emanaldia ikusi eta berriz ere antzezleekin biltzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, osteguneko ikusgarria prestatzeko, tailer batean aritu ziren eta arrats partea kanpalekuan pasa zuten.

Ostegunean, Elikia ikuskizunaz gozatu ondoren, bazkaldu eta Ziburuko bidea hartu zuten Avignongo oroitzapen guztiak zakuan hartuz. Zalantzarik gabe, kanpineko pizinan pasatutako orduak bidai eguzkitsu honetako atseginenen artean gordeko dituzte. Agian bi urte barrura arte !

Kolegioko 3.eko ikasleen emaitzak gaur agertu dira !!!!

%100ek lortu dute !!! Eta zientzietako emaitzak barne !!!

Haien arteko gehienek mentionea ukan dute gainera : 8 aski ongi, 23 ongi, 21 biziki ongi !!!

Begi keinu bat gure IEPeko ikasleendako : lauek ere bai menzione onarekin lortu dute !!!

Zorionak deneri eta bide on !!!!!!!!

Txalo bero bat !!!!

Bordaleko Akademiako Rektoretzak ez du onartu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, Kanboko Xalbador kolegioan, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan 3.ean eskolatuak diren 157 ikasleek brebetako azterketak euskaraz segitzen pasa ditzaten eta bereziki zientzi azterketa 2017ko ekinaean euskaran egin dezaten.

Horregatik, 3 elkarretaratze antolatuak dira ekainaren 29an, arratsaldeko 1etan : Garaziko Citadelle kolegioaren, Kanboko Errobi kolegioaren eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren aitzinean.

Brebeta euskaraz duela 30 urteko lorpen bat da. Jendartean euskara garatzeko eta azkartzeko borondate azkar bat delarik, ez dugu halako gibelapenik onartzen ahal.

Ekainaren 25ean, azken egunean, eguerdiko jolas garaian iragan dira aurtengo mus txapelketako finalak.

Biziki partida politak eramank izan dira, suspentzio handi batekin bukaera arte.

Hona hemen emaitzak :

Printzipalan :

Laugarreneko Laida Etcheverry Pacheco - Koxe Zozaya : 2

Bostgarreneko Eneko Cia - Xuhar Laucirica : 1

Kontsolantean : 

Seigarreneko Xalbat Zamora - Unai Mihura : 0

Hirugarreneko Ellande Daguerre - Hodei Goieazkoetxea : 2

Txalo bero bat parte hartzaile guztiei !!!!