Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Ekainaren 15 eta 16an, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan dira bi egunendako.

Goizeko 9tan kolegiotik abiatuz, 11ak aldean Erriberriko bisita egin dute : Santa Maria elizaren tinpanoa eta parbisaren azterketa egin dute liburuxka batean xehetasunak idatziz.Piknikaren ondotik, taldeka, Gaztelua bisitatu dute eta joko pista bat hirian : mapa bati esker, Doni Petri elizaren tinpanoraren azterketa, Dorrearen aurkikuntza, Ehundegien kalearen bisita eta Juduen kalearen bilaketa.

Arratsaldean, Artaxona hurbiletik bisitatu dute, harresiaren itzulia eginez eta dorreak kontatuz, arratsaldeko 4.30ak aldean, Errota Mendigorria akanpalekura iritsi aitzin. Han bertan, pizinan freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenizan aritzeko parada izan dute lagunen artean.

Gau bero baten ondotik, gosaldu eta gero, Eunate bisitatu dute eta Garesera hurbildu dira erromesen oroit-harritik sarrera oinez hirian eta Gareseko bi eliza eta zubiaren aurkezpena egiteko.

Ongi bazkaldu eta, Nafarrotik Ziburura sartu dira.

Ekainaren 9a, ostiral arratsaldez, Bernat Etxepare Lizeoko "Jostunak" antzerkiko ikasleak komitatu ditugu kirol gelara, kolegioko ikasle guztien aitzinean haien emanaldia eskaintzera. Antzerki tailerrean, urte guztian parte hartu duten 7 ikasleek Jsotunak antzerkia muntatu dute.

Joste tailer batean kokatzen da istorioa. Bertako langileek jakin berri dute lantegia hetsiko zutela edo kanpoko norbaitek erosiko. Zer bilakatuko ote dira langileak ? Aspaldiko lantegi hori betiko hetsiko ote dute ? Nor dira egiazki langile horiek ?

Antzerkia hiru zatitan banatua da eta artetik lizeoko bertso eskolako bertsolariek kantatu dute, eszena ezberdinak komentatuz.

Lizeoko ikasleek eraman duten lana txalokatzen eta zoriontzen dugu ! Biba zuek !

"Ekainaren 8an, ostegunez, olagarroa elkarteak antolatutako 4. eta 3.en arteko Futbito finala jokatu da Baserritarrak (Jon E, Enaitz I, Julen E, Mateo D, Santxo E) eta Inua Focus (Benito G, Iraitz G, Yon A, Urko A, Aimar N)-en artean.

Partidua hasieratik Inua Focusen menpe egon da, nahiz eta Baserritarrek tentsio uneak sortu dituzten. Ikusleen partetik ere giro polita izan da, kolegio osoa inguratu da baita hainbat irakasle.

Astedenaldira 3 - 1 ekoarekin joan dira Inua Focusek garaipena eskuetan zuela.

Bigarren zatian, estualdi momentua izan da Baserritarraek bigarren gola sartu eta markagailua estutu baitute. Baina denbora aurrera joan ahala, Inua Focusek aurrerapena hartu du eta finala boltsikoratu du 5 - 2 koarekin.

Benetan finala polita izan da eta biziki interesgarria !"

Milesker Asier, partidu animatzaile eta berri emaileari (4.)

Iragan ekainaren 7an, asteazkeanrekin, Gdanskeko eskola bateko 44 ikasle eta 4 irakasle bisitan etorri zaizkigu.

Ikasle hauetariko 23 gure ikasleekin gutun bidez edo etwinning bidez kontaktuan direnak ziren. Poloniarrak Bartzelona bisitatu ondotik Donostira etorri dira ; eta parada hori guregana etortzeko baliatu dute.

Goizean, bertso eta dantza batekin harrera egin zaie. Ondotik taldeka eman dira eta haien buruak aurkeztu dituzte. Haien bidaiari buruz ere galdetu diete gure ikasleek. Eta Poloniarrek Gdansk eta haien eskolaren aurkezpen polit bate ere egin digute.

Giro goxoan, elkarri euskara eta poloniera erakasti diote.

Gainera, hango irakasle goxo baten gidaritzapean, "Polones" deituriko hango dantza bat dantzarazi digutelarik, bertan, Polonian ginela uste genuen !

Azkenik, kirol eta jokoen bidez, ikasleek segitu dute elkarren ezagutza egiten.

Arratsaldean, Donibanen eginiko itzulinoa biziki laket izan dute bisitariek. Itsasoan, bainu freskagarri bat hartuz eta hondartzan kalakan elkar ezagutzen segitu dutela baiezta dezakegu.

Horrela, hainbat ikasle lagun berriak eginik etxera sartu dira.

Bostgarren mailako hiru mailako hiru klaseek, Iñigo, Dejabu antzerki taldeko kidearekin, sei tailer jarraitzeko aukera ukanen dute.

Talde giroa, adeitsua, irekia, jujamendu gabea, sendotu ondoren, helburu xume bat jarraituko dute ; hala nola, antzezle batek pertsonaia bat gorpuzteko behar dituen erremientak, kolore sortak eskuratzeko ariketa batzuk egitea.

 

Aurtengo bidaia kulturalak Segoviara eraman ditu Piarres Larzabal kolegioko laugarrenak, maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, Gaztelaren bihotza zeharkatu dute.

Lehen egunean, Madril bisitatu dute, batez ere Reina Sofia museoa eta bertan aurkitzen den "Guernica" margolana, Pablo Ruiz Picasso pintoreak Gernikako bonbardaketari buruzko obra nagusia.

Asteartean, Segoviako erromatara akueduktutik abiatuz, alde zaharra ikusteko aukera izan dute. Biharramunean, ikasleak Warner Bross parke tematikoan ibili dira egun osoan.

Ostegunean, Granja de San Ildefonson izan dira. Goizean, Real Fabrica de Cristales bisitatu dute eta berina eskuz nola ekoizten den jakiteko parada izan dute ikasleek. Arratsaldean, Erret jauregiaren barnean izan dira XVIII. Mendeko erregeen bizimoduaz gehiago jakiteko.

Egonaldi osoa giro goxoan pasa dugu eta esperientzia bikainak bizi izan dituzte ikasleek.

Maiatzaren 30ean, asteartez, egun berezi bat antolatua izan zen gure 5. eta 3.endako. Lehen eta bigarren mailako ASSRa pasa zuten.

Bi orduz irakasle batekin bildu ziren, lehen orduan prestakuntza lantzeko eta ondotik egiazko azterketa pasatzeko. Ikasle bakoitzak taula batean egokia zen gurutzea ezarri behar zuen, proiektatua zen bideoa ongi begiratuz eta entzunez.

ASSR bide sekuritateko frogagiria eskolarra diplomak eskaintzen du 5. eta 3.eko ikasleei. Lehen mailakoa 5.endako da eta bigarren mailakoa 3.eko ikasleendako. Ateztazioa ikasleei emana zaie 10/20 lortzen badute azterketan.

Gure ikastegian, 5. eta 3.eko ikasle guztiek lortu dute beraz zorionak deneri !

Eta kasu egin bidean....

Ekainaren 1ean, ostegun arratsaldez, Senpereko Larreko antzokian Hego Lapurdiko Hiriguneak antolatutako kontzertu-antzerkira joan dira 6.eko ikasle guztiak : Ulysse nuit gravement à la santé Le Cri de l'Armoire konpainiak emanik (70 minutukoa).

"Baldin eta beste norbaiten bizitza salbatzeko ekintza bat "heroikotzat" hartzen bada, zer erranen dugu Ulisetaz, ez baitzuen bere bidaiakiderik bizirik etxeratu ? Eta arte horretan zertan da Penelope, etxean bizi zaizkion gizon ororen "ezkon-nahia" delarik urte horietan guztietan ?"

Ulysse nuit gravement à la santé kontzertu epiko bat da, Odisearen bestelako irakurketa bat proposatuz. Kablez eta lokiz loturik, gitarrajolea eta kantari-kontaria "amarrutsua" - egiten dituen hautuek, maiz, loria gutxiko sarraskietara eramaten baitute - txikituko dute, bere alde zer errateko duen jakiteko. Slam bidez, aldarrikatuz edo oihukatuz, erabakia hartua da : Larrutu dezagun Ulises, aska dezagun Penelope !"

Biharramunean, frantses kurtsoko irakaslearekin emanaldiaren komentarioak eta kritikak partikatzeko aukera ukan dute 6.eko ikasleek.

"Lizeoko hiru ikasle gara.

Aurten, leheneko ikasle guztiek Baxorako kontatzen duen ahozko eta aurkezpen bat egin behar izan dugu : Lan pratiko Jarraitua.

Lan honen helburua, gai nagusi batetik hasita eta gai bat hautatuz aurkezpen eta txosten idatzi bat egitea da.

Hori dena prestatzeko bost hilabetez astero bi ordu emanak zitzaizkigun. Urte hasieran eman izan zaigun gaia KOLEKTIBOA ETA INDIBIDUALA izan da. Hori dela eta, hiruek ERREFUXIATUen gaia aztertzea erabaki genuen. Euskaldunon historia eta aktualitatean den gai inportantea denez, Euskal errefuxiatu eta hainbat herrialdetatik Eurporara etorritako errefuxiatuen kasuetaz interesatu gara.

Honela, ERREFUXIATUAK ERREFUSATUAK ote diren diren problematikarekin gure lana aurrera eraman dugu. Gure ikerketen bitartez asko ikasi dugu gure inguruan gertatu eta gertatzen denaz.

Milesker lan honetan lagunudu gaituzten guztieri eta milesker Piarres Larzabal kolegioan aurkezteko aukera eman izateagatik."

Arantza, Ione, Endika

Errefuxiatuei buruzko ohar ezezkorrak entzuten baitzituzten, 4.eko ikasle arduradunek errefuxiatuei buruzko mintzaldi bat antolatu dute kolegioko IDZtan, maiatzaren 23ko azken orduan. Baionako Etxepare lizeoan diren Arantza, Ione et Endika (kolegioko ikasle ohiek), Baxorako prestatu zuten lana aurkeztu dute diaporama baten bidez.

Lehenik, errefuxiatuen definizoa eman dute : "arrazoi desberdinengatik bere bizitokitik ihes egitea".

Errefuxiatuei buruzko aurkezpen orokor baten ondotik, Eusal Herriko egoera azaldu dute gerla zibilatik abiatuz, hilketak, torturak eta beldurrak aipatuz. Errefuxiatu batzuen lekukotasunak entzun arazi dituzte : bik torturaren beldurrez ihes egin zuten eta hirugarrena erakunde baten kidea izanez.

Azkenik, Siria, Afganistan eta Sudanetik honera etorri diren errefuxiatuen egoera adierazi diete, hemen aurkitzen dituzten zailatsunak azpimarratuz.

Mintzaldia bukatzeko ikasleen galderei erantzun dute.

Gure 4.eko ikasleek ainitz ikasi dute adi egonez ordu osoan.

Txalo bero bat eta milesker zueri Arantza, Ione eta Endika, egin duzuen lanarentzat !