Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoak antolatutako "Bertsulari bat gelan" proiektua kari, aurten ere bai, gure bosgarreneko ikasleak bertsotan trebatzen...

Urtarrilaren 12tik aurrera eta Jon Irazabal bertsolariaren laguntzaz, bertsolaritzaren oinarriak ezagutzen ari dira.

Helburu zehatzak ditugu : gure ikasleak, beste arlo askotan bezala, bertsotan ere trebeak izan daitezen lagundu, eta euskara hauspotzen jarraitu.

Horretarako, ostiralero eta ordu batez klaseka, Jonekin bildu eta jo eta ke ari dira lanean.

Bertso baten egitura zein den ezagutu, bertsolari ezagunenak eta hai ezagunen berri izan... eta jakina, haiek ere bertsolari bihurtu !

Honi guztiari bukaera polit bat emateko, ekainean elkartuko gara eta denon atseginerako bertsotan arituko zaizkigu !

Ostirala hilak 26, "Compagnons du devoir" ikasketa sistemaren aurkezpena egina izan zaie 3.eko ikasleei.

Sistema honen arabera, formakuntza duala egin dezakete ikasleek, hau da, ikasketa prozesua eta lan munduaren deskubritzea aldi berean egiten dute. helburua, teoria mailan sakontzen dutenaren erabilera praktikoa ezagutzea da.

Ostiral honetan beraz, Compagnons delako aukera honen 6 ikasketa sailak aurkeztu ditugu, eta aurtengo ikasturtean egitura honetan formazioa egiten ari den Julen Echeveste, gure ikasle ohi baten testigantza jaso dugu eta gure zalantzak argitu dizkigu.

Milesker Julen !

Kolegioko IEP gelako ikasleak CPIE - Abbadia elkartearekin batera, gure inguruneko txorien behaketa eta ezagutza helburu dituen proiektu batean parte hartzen dute.

Proiektuak 3 fase desberdin ditu :

Lehena, gure kolegio pareko Untxi hezegunea zagutu eta behatu ; txori migratzaileen kontaketa eta ikerketan lan egiten duen profesional baten laguntzaz ; eta Abbadiako gune desberdinen bisita eta txoriei buruzko informazio bilketa, Abbadia elkarteko Jon Frahier hezitzailearen eskutik.

Bigarrena, Hondarribiko hezegunea eta Plaiaundi Ekoparkera ateraldia. Bertan, behaketa teknika desberdinak ezagutuz eta txori baten eraztunketan parte hartuz.

Azkena, gaiari loturiko joko hezitzaile baten asmakuntza eta sorkuntza, ondotik lehen mailako ikasleei proposatzeko.

Lehen fasea egina da eta hona hemen ikasleen lekukotasunak :

"Ateraldi honekin txoriak nola, zergatik eta noiz migratzen duten ikasi dugu"

"Kostaldeko txoriak bereizten ikasten dugu (kaioak, ubarroaik, lertxuntxoak)"

"Ikasi ditugu txorien parte guziak"

"Biziki ongi pasatu dugu Abbadiako gune naturala bisitatzen, profesionalen behaketa tresnak erabiltzen eta elkarrekin eguna pasatzen (piknika, hondartzan errugbia...)."

Urtarrilaren 26an, ostiralez, kolegioko IDZtan bildu dira igandeko bixkotx saltzaileak eta nahi zutenek, arratsaldeko 1:30tan, Suhiltzaile Solidario elkarteko Alexia eta Lydia etortzen baitziren.

Lehen parte batean, bi ikasle diren Irati eta Mikelek hitza hartu dute oroitarazteko azaroko mintzaldia ondotik, erabaki zutela diru biltze bat egitea Bixintxotan bixkotx salmenta hori antolatuz, Apeza eta Auzapezari idatzi zutela eta kolegioko familiei bixkotxak egitea galdetu.

Igandean, Bixintxoko mezaren ondotik, egindako bixkotxak saltzen entsaiatu dira eta bildutako diruzama guztia eskaini nahi zioten elkarteari, Peruko haur elbarrituen eskolatzearen alde ! Bide batez, parte hartzaile guztiak eskertu dituzte eman duten laguntzarendako.

Azkenik, dirutzaz ohartzeko, eraiki duten txeke errraldoia bi kideei eskaini diete, publikoaren esku zarten erritmoan. Igandeko bixkotx salmentari esker, 257.50€ko txekea eman diete !

Azkenik, talde argazkia egin aitzin, harrituak eta emozionatuak ziren Lydia eta Alexiak hitza hartu dute, ikasle horien dinamika eta lana txalokatzeko eta eskertzeko ! Joan aitzin, dirutza hori garraiatzeko auto baten erosteko baliatuko dutela segurtatu dute.

Suhiltzaile Solidario elkarteko kideak pozik itzuli dira haien lanera eta kolegioko ikasleak loriatuak elkartasun ekintza hau egiteagatik !

Txalo bero bat deneri !

Suhiltzaile Solidarioen webgunean sartzeko, hemen klikatu.

Urtarrilaren 25ean, ostegunez, hirugarrenak Donibaneko zinemara joan dira Jon Garañ eta José Mari Goenagak egindako "Handia" filma ikustera : 

Erraiak aurkiztea zaila izaten da batzuetan, la-tza, denbora eskatzen digu, agian, esan ohi den bezala, urrutiko intxaurrak beti apetatsuagoak zaizkigulako, eta agian, eta soilik agian, urruntzen garenean gureak ere hamalau izatera iritsiko direlako, urrunetik askaso geureari balioa emateko gauza izango garelako.

Martin eta Joakin anaiak dira. Altzoko baserrian, bizitza xumea daramate, lanak dituzte azienda errentagarria egiteko. Baina batzuetan, gertakariak ustekabean aldatuko dira, ez da dena dirudiena. Martin etxetik erbesteratuko dute ; karlistek soldaduak behar dituzte gure lurra defendatzeko, eta bertan, gerran, zaurituko dute. Sorginkeria balitz bezala, bi anaien etorkizuna lotu egingo da une horretatik aurrera, Martinek besoan jasotako balak bi anaien geroak josi izan balitu bezala. Batak besoaren mugikortasuna galduko du, besteak handitzeari ekingo dio, aztikeria baten biktima balitzan, erraldoitzen, metamorfosian. Eta metamorfosia itzela da benetan, bai Joakinena (Eneko Sagardoy) zein Martinena (Joseba Usabiaga). Lan ezin hobe honetan biak izango direlako metamorfosiaren biktima, biek jasango dute betirako lotuko dituen bilakaera.

Bi orduen buruan, hirugarrenekoek filma komentatzeko aukera izan dute haien artean autobusean. Batzuk diote hunkigarria zela, beste batzuk triste zela, baina gehiengoak gustukoa izan du !

Aste hontan, buraso berriendako bilkura asteartean izan bada ere, urtarrilaren 26an, ostiralez Urruñako ikastolako ikasleen bisitaren txanda zen !

Haiek ere filmatxoa begiratu dute eta kolegioko bisita egin.

Haien galderei erantzun diete Hezkuntza Aholkularia den Argi Perurenak eta liburuxka batekin itzuli dira haien ikastolara.

Ikasturtea ongi bukatzea opatzen diegu eta motibatuak itxaroten ditugu heldu den irailako sartzean !

Urtarrilaren 23an, astearte arratsean, heldu den irailan izango diren burasoendako bilkura antolatua izan da gure kolegioan.

Berrogoit'hamar buraso gutti gorabehera hurbildu dira.

Edurne Manterola den zuzendari berriaren harrera hitza ondoren, Maritxu Larzabal animatzaileak erakusti die koelgioa aurezten duen filmatxo bat. Horren ondotik, burasoen galderei erantzun dute 6.eko irakasleak diren Iñaki Lecuona eta Intza Thurin eta Ttoni Basurco, Hezkuntz Aholkulariak. Mintzaldi guztia euskaraz eramana izan da eta frantsesezko itzulpena osoa kaskoetan proposatua izan zaie erdaldunak diren burasoei.

Bilkura bukatzeko, buraso guztiek kolegioko bisita egin dute eta etxera joan dira eskainia izan zaien liburuxka batekin.

Haiei ere, opatzen diegu ikasturtea ongi bukatzea lehen mailan eta haien haurra sustengatzea heldu den irailaren sartzerako !

Otsailako oporretan : 12tik 16ra, Seaskak mus ikastaldi bat proposatzen du 6. eta 5.eko ikasleendako.

Egitaraua : mus jokoa, roller / mahai jokoak / esku lanak, filma, mediateka, Arditeya zahar etxekoekin topaketa

Helburuak : aste bateko aisialdi bat euskaraz, mus jokoa ikastea edo azkartzea, jarduera desberdinak deskubritzea, harreman berriak izatea

Prezioa : 90€ astea, aktibitateak, bazkaria eta askaria barne

Toki kopurua : bederen 24, 48 gehienez

Izen emaite epea : otsailaren 8a

Urtarrilaren 22 eta 23an, astelehen eta asteartez, 3.eko ikasleek haien lehen brebeta xuria pasa dute azterketa baldintzetan.

Astelehenean :

- 8:40etatik 10:40ak arte : Historia Geografia : 2 orduz

- 10:50etatik 12:00ak arte : Frantsesa (testua + galderak)

Bazkaria

- 13:50etatik 14:10ak arte : Frantsesa (diktaketa)

- 14:15etatik 15:45ak arte : Frantsesa (idazlana) 

Asteartean : 

- 9:00etatik 11:00ak arte : Matematikak

- Kurtso normalak

Bazkaria

- 13:30etatik 14:30ak arte : Zientziak (biologia - teknologia)

- 15:00etatik 16:30ak arte : Euskara (idazlana)

3A eta 3Bko ikasleak bi estudio geletan banatuak izan dira eta denbora herena zutenek kolegioko IDZtan.

Urte hastapenetik, ikasleak ari dira ikasgaika bilan fitxak prestatzen eta froga xuri horrekin, egiazko azterketa ordutegia eta baldintzak ezagutzeko aukera ukan dituzte, agian ongi pasa dela denendako !

Joan den azaroaren bukaeran, "Suhiltzaile Solidario" elkarteko bi kide etorri ziren haien lana aurkeztera. Honen ondotik, ikasle talde bat sortu zen ekintza baten antolatzeko. Bilkurak egin eta, Ziburuko apeza eta Auzapezari idatzi zieten bixkotx salmenta baten egiteko baimena eskatzeko.

Joan den urtarrilaren 21ean, igandez, ikasle horiek instalatu dira Ziburuko elizaren parean, kolegioko familiek egindako bixkotxak saltzeko. Nahiz eta denbora zirimiritsua, giro biziki atsegina zen : ikasleak aritu dira merkataritzan, pastizak saltzen, jendeari goxoki mintzatuz eta eskertuz, txanponak trukatuz....

Dirutza polit bat irabazi dute, parte hartzaile guztiak eskertzen ditugu, bai bixkotx egileak, bai saltzaileak baita ere erosleak !!

Laster, bildutako diru zama "Suhiltzaile Solidario" elkarteari eskainia izanen zaio, Peruko haur elbarrituen eskolatzearen alde !

Txalo bero bat zuei Amaia, Ximun, Ibai, Elaia, Irati, Mikel, Alaitz, Leyana, Milia eta Otxanda, ekintza hori antolatzeagatik !