Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Maiatzaren 9an, asteartez, 4.eko ikasleak Oiartzungo Arditurriko Meategiak eta Luberri Ikasgune Geologikoa bisitatzera joan dira. Taldea bitan banatuz, erdia meategian zen bitartean beste erdia Ikasgune Geologikoa egon da eta ondoren trukatu dute.

Meategian zirelarik, interpretazioa zentroa ikusi dute lehenik eta ondoren meategia barrutik bisitatu, kaskoak ezarri eta.

Luberriko Ikasgune Geologikoan Lurraren bilakaera aztertu eta batez ere Euskal Herrian topatutako aztarna geologikoak ikusteko aukera izan zuten indusketetan part hartutako zientzialarien azalpenekin.

Eguraldi eguzkitxoan elkar topatzeko parada izan zuten piknika baten inguruan...

Zientzi eguna bikaina eta aberatsa !

Kolegioko 4.eko ikasleek, Laida Etcheverry-Pacheco eta Maitane Berraren eskutik, euskaran eremandako lana aurkeztu dute Saran iragan den apirilaren 18an, Idazleen Biltzarran.

Aurtengo gaia "Ametsa" zen, gai zabala eta erakargarria. Gure lana "ametsa" zer zen definituz abiatu dugu, gai honek idekitzen dituen bide ezberdinak aztertuz, aipatuz eta konparatuz.

Ondotik, poesia landu dugu, bertan aurkitzen ziren olerki ezberdinak landuz eta ezaugarriak zerrendatuz. ikasle bakoitzak nahi zuen ametsa nahi zuen olerkia modura interpretatzeko askatasun osoa zuen.

Ekoiztutako lanak bilduma liburuxka batean argitaratuak dira 5 eurotan.

Aitzineko artikulu batean erran bezala, aurten, 4.eko ikasleek "transmisoaren" gaia lantzen ari dira 3 gelek sorkuntza artistiko ezberdin bat ekoiztuz, aditu baten laguntzarekin (CLEA bat).

4Bko ikasleek, Chimères taldeko Txomin Heguy-rekin lan egiteko parada izan dute 6 saioz transmisioren gai antzerki ttipi batzuen bidez antzeztuz.

Proiektua bururatu dute 6Bko ikasleen aitzinean aurkeztuz eta gai honen inguruan agertzen diren alderdi baikor eta ezezkorrak irakutsiz.

Aurkeztuak izan diren 5 antzerkitxoek, emozio desberdinak uztartzen zituzten, publikoarengan erreakzioak sustatuz.

 

Lan ederra ! Txalo !

     Lartzabalen Truk'Arte eguna kari, bideogintza tailerran egindako muntaketa ikusteko, klikatu hemen.

Aurten ere, "Truk'Arte" proiektuaren kari, 3.eko ikasleak Larzabalera joan dira jona den apirilaren 10 eta 11an, Manex Erdozaintzi Etxarteko ikasleekin elkartzeko.

Egun osoan ikasleak tailer desberdinetarik pasa dira, hala nola, grafismoa, bideogintza, jostegintza, marrazketa, bertsolaritza, dantza edota musika.

Txalokatzekoa da ikasleek erakutsi duten kuriositatea eta interesa lanki horietaz hubrilduz, baita kanpoko eragileek izan duten pazientzia eta profesionaltasuna ere, eguna manera goxoan iragaiteko gisa.

Ondotik, ikasle guziek Ziburuko bidea hartu dute kostaldeko familietan gauaren iragaiteko. Biharamunean, ikasleek "Komet Sarearen" arrastoetatik ibiltzeko parada izan dute mendi ibilaldi bati esker. Itzuli honetan, Florentino Goicoechea edota Kattalin Aguirre goraipatuak izan dira Iñaki hitsoriako irakaslearengandik.

Hori dela eta, Aitor eta Agnès eskertzen ditugu bihotzetik, etxeko eltzekari goxo bat oparituz ikasle guziei zinez pizkorgarri !

Aurten, Hego Lapurdiko Hiriguneraren partaidetzarekin, 4.eko ikasleek transmisioari buruzko proiektu batean parte hartuko dute 3 maila desberdinetan : euskal antzerkia 4Bkoentzat (Chimères konpainiarekin), objektu antzerkia 4Dkoentzat (Nanoua konpainiarekin), Akrokirola eta zirkoa 4Akoentzat (Rouge Elea konpainiarekin).

Klase bakoitzak bi emanaldi ikusiko ditu eta tailerrendako testuak idatziko, adin desberdinetako belaunaldien arteko transmisioari buruz : zer transmititua izan zait ? Zer maitatuko nuen transmititua izatea ? Zer transmitituko dut ? (material eta imaterial elementuak).

4A eta 4Dko ikasleek, apirilaren 13an, asteazkenez, Nanoua konpainiak taularatu duen "Confession d'une femme hachée" antzerkia kolegioko IDZtan bertan ikusteko xantza ukan dute.

Zorrotz diren objektuen antzerki garratz den ikusgarria : Umore xerrakatua duen harrakin baten alabak bere ixtorio makatuaren zati intensiboenak eskura ematen dizkigu. familiako haragitegiari lotua, emazte horrek haragien pusken tartetik biziko gorabeherak jalgiarazten ditu. Objektuen antzerkian kokatzen den antzerki honek, alderdi intimoak eta zabalagoak uztartzen ditu manera ezberdinetan.

Antzerkilaria den Fanny Berard eta ikasleen arteko solasaren ondotik, Benito tomate bete batekin etxera sartu da ! Milesker ainitz !

Otsailatik abiatutako tailerra bukatu da...

Estudio gela bilakatu zen mahai jokoen gela...

Aktibitate hori biziki arrakastatsua izan da !!!

Desafioak, gezurrak eta estrategiak jokoetan ziren, ikasle batzuk oihuka, batzuk muttur eta beste batzuk irriz karkailaka ! Adin desberdinetako topaketa aberatsa.

Txalo bero bat aritu diren guztiei !

Segi ezazue zuek ere bai horrelako jokoetan jolasten pantailetakoa ahantziz.... eta euskaraz noski !!!

Udaberria da.... Bazterrak berotzen eta koloreztatzen dira...

Apirilaren 9an, Iruñean, euskararen aldeko Korrika ibilaldia bukatu da....

Anartean, B. Etxepare Lizeoaren aldeko sagarrondoak bere sustraiak zabaltzen ditu kolegioko lur eremuan...

Bere lehen kimuak ikusten dira.........

Segi dezagun euskara babesten eta euskaraz mintzatzen...