Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Otsailaren 6an, astearte goizean, kolegioko 4.eko ikasleen txanda zen Urruñako Itsas Mendi zinegelan emandako "Handia" filma ikustera joateko.

Laugarrenean, euskara eta frantsesean DESERRIA-ren gaia landuko dute gelan, jendearen migrazioa ezberdinak aztertuz Euskal Herrian, baita ere gure familietan ere.

"Handia" filma, gai honen aitzin jasta bat izan da bertan gerlak edota egoera familiarrak, garai batean hainbat euskaldun atzerrira igortzen zirela isladatuz.

Gai interesgarria eta oraindik lantzekoa !

Antzerkiari buruzko sekuentzia bukatzeko, otsailaren 6an asteartez, Hendaiako Mendi Zolan antzokian, Hecho en Casa konpainiak emandako "Cyrano sentait bon la lessive..." antzerkia ikustera joan dira 5A-koak goizean eta 5B - 5Dkoak arratsaldean.

Edmond Rostand-en obra egokitze librea da. Nahiz eta taula zuzendaritzak unibertsio japoniar batean ezartzen gaituen samourai eta geisharekin batera, Edmond Rostand-en heroiak berriz atzematen ditugu.

Hego lapurdiko Herri Elkargoak proposatutako ikusgarri orijinala honen ondotik, egiazko obra eta ikusitakoa desberdintzen edota puntu amankomunak atzematen entsaiatuko dira 5.eko ikasleak, ikasgelara itzultzea....

Urtarrilaren 29an, astelehenez, "Les Godillots" komiki albumen egile Marko Armspach kolegiora hurbildu zaigu 3.enekin solastatzera.

Marrazkilari lapurtarrak bere lan ezagunen istorioa kontatu du, baita sortze prozesua nondik eta nola abiatu zen ere.

Holako lan bat egiterakoan, teknika desberdinen gainetik artistak begiak erne behar dituela oroitarazi du. Alde batetik, gauza guztiak ongi begiratzeko marraztu baino lehen, baina bestetik egin behar den lanari buruz ongi dokumentatzeko.

Izan ere, nahiz eta "Les godillots" fikziozko istorio batzuk diren, bertan kontatzen dena Historiako gertakarietan oinarritzen dira eta garrantzizkoa da, beraz ahal bezain zintzoki kontatzea.

Ikasleek interes handiarekin segitu dituzte Lehen Munduko Gerrari buruzko azalpen guztiak, baita marrazkilari profesionala bilakatzeo jarraitu behar den ibilbide profesionala ere.

Sekretua : beti ikasten aritzea eta egin nahi denarekiko motibazioa atxikitzea.

Urtarrilaren 30ean, asteartez, Urruñako Gazte Guneko Saioa eta Noemie arduradunak etorri dira eguerdiko jolas garaian, 3.eko ikasleei haien lana aurkeztera eta funtsean herrika diren gazte guneen lana ere bai.

- 12 - 17 urtekoentzat : aktibitateak, egonaldiak, ikastaldiak, eta "plano onak" !

- 12 - 25 urtekoentzat : "PIJ" deitutako gazte informazio gunea da : prebentzioa, orientazioa, mugikortasuna, formakuntzak, proiektuak...

Haien solasa ondotik, ikasleei banatu diete informazio orri bat haien kontaktuarekin.

Milesker Saioa eta Noemie !

Urruñako Gazte gunearen kontaktua : 05 59 85 94 26 / 06 59 97 67 09 / 06 98 27 81 83

Urtarrilaren 29an, astelehenez, Miarritzeko ikastola eta Sarako ikastolako 5. urtekoen bisita genuen goizez bi orduz... Seigarren berrien azken bisita !

Horiek ere kolegioaren aurkezpenari buruzko filmatxoa begiratu dute, bisita ttipi bat eta liburuxka baten inguruan solastatu dira Ttoni Basurcorekin.

Haien azken ikasturtea ongi bukatzea eta heldu den sartzean forman etortzea opatzen diegu !

Urtarrilaren 27a goizik hasi dute 3. eta 4.eko 42 ikasleek, goizeko 6:00etan abiatu baitira kolegiotik Gourretera buruz.

Esnatzeko indarrak egin behar baziren ere merezi izan du, bertan egoera ezin hobean baitzen mendia, bezperan egin elur kapa goxo goxoa ginuen beha, iduri eta mashmallowzko zoru gainean genbiltzala !

Aurten ere, hutsik egin gabe, hor genituen Piarres eta Txomin laguntzaile trebeak, lehen aldikotz heldu diren Ainhoa eta Nagorerekin batera, hauei esker, talde ttipitan, lagunartean gozatu ahal izan dugu egunaz.

Indar guziak utzirik, baina irrifarra ezapinetan itzuli gira autobuserat.

Milesker guziei, egun hau hain ongi pasa zedin erakutsi duzuen laguntasunagatik !

Eskaladatzeko izanen dugu mendiko ondoko hitzordua Olagarroarekin, heldu den ekainan !

Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoak antolatutako "Bertsulari bat gelan" proiektua kari, aurten ere bai, gure bosgarreneko ikasleak bertsotan trebatzen...

Urtarrilaren 12tik aurrera eta Jon Irazabal bertsolariaren laguntzaz, bertsolaritzaren oinarriak ezagutzen ari dira.

Helburu zehatzak ditugu : gure ikasleak, beste arlo askotan bezala, bertsotan ere trebeak izan daitezen lagundu, eta euskara hauspotzen jarraitu.

Horretarako, ostiralero eta ordu batez klaseka, Jonekin bildu eta jo eta ke ari dira lanean.

Bertso baten egitura zein den ezagutu, bertsolari ezagunenak eta hai ezagunen berri izan... eta jakina, haiek ere bertsolari bihurtu !

Honi guztiari bukaera polit bat emateko, ekainean elkartuko gara eta denon atseginerako bertsotan arituko zaizkigu !

Ostirala hilak 26, "Compagnons du devoir" ikasketa sistemaren aurkezpena egina izan zaie 3.eko ikasleei.

Sistema honen arabera, formakuntza duala egin dezakete ikasleek, hau da, ikasketa prozesua eta lan munduaren deskubritzea aldi berean egiten dute. helburua, teoria mailan sakontzen dutenaren erabilera praktikoa ezagutzea da.

Ostiral honetan beraz, Compagnons delako aukera honen 6 ikasketa sailak aurkeztu ditugu, eta aurtengo ikasturtean egitura honetan formazioa egiten ari den Julen Echeveste, gure ikasle ohi baten testigantza jaso dugu eta gure zalantzak argitu dizkigu.

Milesker Julen !

Kolegioko IEP gelako ikasleak CPIE - Abbadia elkartearekin batera, gure inguruneko txorien behaketa eta ezagutza helburu dituen proiektu batean parte hartzen dute.

Proiektuak 3 fase desberdin ditu :

Lehena, gure kolegio pareko Untxi hezegunea zagutu eta behatu ; txori migratzaileen kontaketa eta ikerketan lan egiten duen profesional baten laguntzaz ; eta Abbadiako gune desberdinen bisita eta txoriei buruzko informazio bilketa, Abbadia elkarteko Jon Frahier hezitzailearen eskutik.

Bigarrena, Hondarribiko hezegunea eta Plaiaundi Ekoparkera ateraldia. Bertan, behaketa teknika desberdinak ezagutuz eta txori baten eraztunketan parte hartuz.

Azkena, gaiari loturiko joko hezitzaile baten asmakuntza eta sorkuntza, ondotik lehen mailako ikasleei proposatzeko.

Lehen fasea egina da eta hona hemen ikasleen lekukotasunak :

"Ateraldi honekin txoriak nola, zergatik eta noiz migratzen duten ikasi dugu"

"Kostaldeko txoriak bereizten ikasten dugu (kaioak, ubarroaik, lertxuntxoak)"

"Ikasi ditugu txorien parte guziak"

"Biziki ongi pasatu dugu Abbadiako gune naturala bisitatzen, profesionalen behaketa tresnak erabiltzen eta elkarrekin eguna pasatzen (piknika, hondartzan errugbia...)."

Urtarrilaren 26an, ostiralez, kolegioko IDZtan bildu dira igandeko bixkotx saltzaileak eta nahi zutenek, arratsaldeko 1:30tan, Suhiltzaile Solidario elkarteko Alexia eta Lydia etortzen baitziren.

Lehen parte batean, bi ikasle diren Irati eta Mikelek hitza hartu dute oroitarazteko azaroko mintzaldia ondotik, erabaki zutela diru biltze bat egitea Bixintxotan bixkotx salmenta hori antolatuz, Apeza eta Auzapezari idatzi zutela eta kolegioko familiei bixkotxak egitea galdetu.

Igandean, Bixintxoko mezaren ondotik, egindako bixkotxak saltzen entsaiatu dira eta bildutako diruzama guztia eskaini nahi zioten elkarteari, Peruko haur elbarrituen eskolatzearen alde ! Bide batez, parte hartzaile guztiak eskertu dituzte eman duten laguntzarendako.

Azkenik, dirutzaz ohartzeko, eraiki duten txeke errraldoia bi kideei eskaini diete, publikoaren esku zarten erritmoan. Igandeko bixkotx salmentari esker, 257.50€ko txekea eman diete !

Azkenik, talde argazkia egin aitzin, harrituak eta emozionatuak ziren Lydia eta Alexiak hitza hartu dute, ikasle horien dinamika eta lana txalokatzeko eta eskertzeko ! Joan aitzin, dirutza hori garraiatzeko auto baten erosteko baliatuko dutela segurtatu dute.

Suhiltzaile Solidario elkarteko kideak pozik itzuli dira haien lanera eta kolegioko ikasleak loriatuak elkartasun ekintza hau egiteagatik !

Txalo bero bat deneri !

Suhiltzaile Solidarioen webgunean sartzeko, hemen klikatu.