Aurtengo bidaia kulturalak Segoviara eraman ditu Piarres Larzabal kolegioko laugarrenak, maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, Gaztelaren bihotza zeharkatu dute.
Lehen egunean, Madril bisitatu dute, batez ere Reina Sofia museoa eta bertan aurkitzen den "Guernica" margolana, Pablo Ruiz Picasso pintoreak Gernikako bonbardaketari buruzko obra nagusia.
Asteartean, Segoviako erromatara akueduktutik abiatuz, alde zaharra ikusteko aukera izan dute. Biharramunean, ikasleak Warner Bross parke tematikoan ibili dira egun osoan.
Ostegunean, Granja de San Ildefonson izan dira. Goizean, Real Fabrica de Cristales bisitatu dute eta berina eskuz nola ekoizten den jakiteko parada izan dute ikasleek. Arratsaldean, Erret jauregiaren barnean izan dira XVIII. Mendeko erregeen bizimoduaz gehiago jakiteko.
Egonaldi osoa giro goxoan pasa dugu eta esperientzia bikainak bizi izan dituzte ikasleek.
Maiatzaren 30ean, asteartez, egun berezi bat antolatua izan zen gure 5. eta 3.endako. Lehen eta bigarren mailako ASSRa pasa zuten.
Bi orduz irakasle batekin bildu ziren, lehen orduan prestakuntza lantzeko eta ondotik egiazko azterketa pasatzeko. Ikasle bakoitzak taula batean egokia zen gurutzea ezarri behar zuen, proiektatua zen bideoa ongi begiratuz eta entzunez.
ASSR bide sekuritateko frogagiria eskolarra diplomak eskaintzen du 5. eta 3.eko ikasleei. Lehen mailakoa 5.endako da eta bigarren mailakoa 3.eko ikasleendako. Ateztazioa ikasleei emana zaie 10/20 lortzen badute azterketan.
Gure ikastegian, 5. eta 3.eko ikasle guztiek lortu dute beraz zorionak deneri !
Eta kasu egin bidean....
Ekainaren 1ean, ostegun arratsaldez, Senpereko Larreko antzokian Hego Lapurdiko Hiriguneak antolatutako kontzertu-antzerkira joan dira 6.eko ikasle guztiak : Ulysse nuit gravement à la santé Le Cri de l'Armoire konpainiak emanik (70 minutukoa).
"Baldin eta beste norbaiten bizitza salbatzeko ekintza bat "heroikotzat" hartzen bada, zer erranen dugu Ulisetaz, ez baitzuen bere bidaiakiderik bizirik etxeratu ? Eta arte horretan zertan da Penelope, etxean bizi zaizkion gizon ororen "ezkon-nahia" delarik urte horietan guztietan ?"
Ulysse nuit gravement à la santé kontzertu epiko bat da, Odisearen bestelako irakurketa bat proposatuz. Kablez eta lokiz loturik, gitarrajolea eta kantari-kontaria "amarrutsua" - egiten dituen hautuek, maiz, loria gutxiko sarraskietara eramaten baitute - txikituko dute, bere alde zer errateko duen jakiteko. Slam bidez, aldarrikatuz edo oihukatuz, erabakia hartua da : Larrutu dezagun Ulises, aska dezagun Penelope !"
Biharramunean, frantses kurtsoko irakaslearekin emanaldiaren komentarioak eta kritikak partikatzeko aukera ukan dute 6.eko ikasleek.
"Lizeoko hiru ikasle gara.
Aurten, leheneko ikasle guztiek Baxorako kontatzen duen ahozko eta aurkezpen bat egin behar izan dugu : Lan pratiko Jarraitua.
Lan honen helburua, gai nagusi batetik hasita eta gai bat hautatuz aurkezpen eta txosten idatzi bat egitea da.
Hori dena prestatzeko bost hilabetez astero bi ordu emanak zitzaizkigun. Urte hasieran eman izan zaigun gaia KOLEKTIBOA ETA INDIBIDUALA izan da. Hori dela eta, hiruek ERREFUXIATUen gaia aztertzea erabaki genuen. Euskaldunon historia eta aktualitatean den gai inportantea denez, Euskal errefuxiatu eta hainbat herrialdetatik Eurporara etorritako errefuxiatuen kasuetaz interesatu gara.
Honela, ERREFUXIATUAK ERREFUSATUAK ote diren diren problematikarekin gure lana aurrera eraman dugu. Gure ikerketen bitartez asko ikasi dugu gure inguruan gertatu eta gertatzen denaz.
Milesker lan honetan lagunudu gaituzten guztieri eta milesker Piarres Larzabal kolegioan aurkezteko aukera eman izateagatik."
Arantza, Ione, Endika
Errefuxiatuei buruzko ohar ezezkorrak entzuten baitzituzten, 4.eko ikasle arduradunek errefuxiatuei buruzko mintzaldi bat antolatu dute kolegioko IDZtan, maiatzaren 23ko azken orduan. Baionako Etxepare lizeoan diren Arantza, Ione et Endika (kolegioko ikasle ohiek), Baxorako prestatu zuten lana aurkeztu dute diaporama baten bidez.
Lehenik, errefuxiatuen definizoa eman dute : "arrazoi desberdinengatik bere bizitokitik ihes egitea".
Errefuxiatuei buruzko aurkezpen orokor baten ondotik, Eusal Herriko egoera azaldu dute gerla zibilatik abiatuz, hilketak, torturak eta beldurrak aipatuz. Errefuxiatu batzuen lekukotasunak entzun arazi dituzte : bik torturaren beldurrez ihes egin zuten eta hirugarrena erakunde baten kidea izanez.
Azkenik, Siria, Afganistan eta Sudanetik honera etorri diren errefuxiatuen egoera adierazi diete, hemen aurkitzen dituzten zailatsunak azpimarratuz.
Mintzaldia bukatzeko ikasleen galderei erantzun dute.
Gure 4.eko ikasleek ainitz ikasi dute adi egonez ordu osoan.
Txalo bero bat eta milesker zueri Arantza, Ione eta Endika, egin duzuen lanarentzat !
Maiatzaren 19ko arratsaldea berezia izan da gure kolegioan...
6., 5. eta 4.ak etxera sartu dira eguerditan, 3.ekoek jaten zuten bitartean... ahozko azterketak pasa behar zituztelako gure handienek : B2 euskara mailako ahozkoa + brebetarakoa (azken hau garrantzizkoa da 100 puntukoa gehienik baita DNBrako).
Txandaka, behar zen epaimahaira joan dira 15 minutu lehenago prestakuntzarako eta bertan egon dira 15 minutuz haien ahozkoa egiten.
Hamar geletan banatuak ziren bi pertsonako epaileak, aldiz euskara azterketarako 4 epaile ziren 4 geletan banaturik.
Anartean, 3A eta 3Bko ikasleak estudio geletan egon dira lasaitzen, haien ahozkoa prestatzen eta azken berrikuspenak egiten.
Azterketa guztiak bezala, haien nortasun agiria ez zuten ahantzi behar...
Anekdota bat : hain eztrezatua baitzen seguraski, ikasle bat joan da bere jantegiko kartarekin nortasun agiria ordez.....
Maiatzaren 19an, ostiralez, goizeko jolas garaian, 6., 5. eta 4.eko ikasleak bildu dira kolegioko kirol gelan Joneri harrera on baten egiteko.
Uztailaren 10etik 14era, Seaska eta David Zurutuzaren partaidetzarekin antolatzen duten futbol kanpusa aurkeztera etorri da.
7 - 14 urteko gazteei proposatzen zaie aste batez esperientzia aberasgarri bat euskaraz partekatzeko xedearekin fubolzale diren haur euskaldunekin.
Daviden ttikitako kluban antolatzen dute aurten, Hendaiako Eglantins taldearekin batera. Ikastaldia aste batekoa izango da David Zurutuzarekin, janaria eta opari batzuk barne, aldiz burasoekin etorri eta sartu beharko da.
Informazio gehiago : www.dzurutuza.com / 05 59 20 19 78 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Kasu ! 100 tokientzat mugatua da !!
Animatu eta Aupa Erreala !
Urtero bezala, kolegioko mus txapelketa hasi da maiatzaren 2an eta iraganen da urte bukaera arte, astearte eta ostiraletan, eguerdiko jolas garaietan.
Maila guzietako 70 jokalari, Gregori, Maritxu, Myriam eta Nicole barne, multzoetako partidetan kurutzatuko dira.
Edozoin adineko neska ala muttiko, "hasi berriak" edo "adituak" izanez, elkar laguntzen dira ttanttoak kondatzeko. Kasu eusakraren erabilpena legeetan kondutan hartua baita, ez da puntturik galdu beharko... Keinuak pasatzen dituzte, aprioak emendatuz, printzipala eta kontsolantean sailkatua izateko. Momentu atsegin horietan, irriak eta gezurren artean, harreman berriak egiteko aukera dute.
Xantza on deneri ! Imido, bost gehio, ordo.. Kanta !!!
Apirileko bakantzetatik landa, astelehen eta osteguneko eguerdiko jolas garaietan, arrakasta handiko futbito txapelketa abiatu da.
Futbiton jolastea, txapelketa bat nola antolatzen den ezagutzea eta epaile eginez legeak errespetaraztea dira helburuak.
Aurten, 5 jokalariko 16 talde presentatu dira : 9 talde 6./5.ean eta 7 talde 4./3.ean.
Txapelketa oraindik aitzina doa, 6./5.ean finala laurdenetan dira eta 4./3.ean finalean.
Finaletako irabazleek irakasle taldearen kontra jolasteko ohorea ukanen dute ekainean.
Maiatzaren 14an, kolegioko 80 ikasle aritu dira Senpereko lakuaren inguruan goizeko 9.30 eta arratsaldeko 1.30ak artean, taldeka, Herri Urratseko pegatinak saltzen.
Portaera biziki baikorra ukan dutela azpimarratzekoa da.
Milesker deneri !