Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Martxoaren 27an, astelehenez, eguerdiko jolas garaian, Donibane-Ziburuko AEK-ko ikasleak kolegioko Korrika' irratira komitatuak izan dira. Emankizun berezi bat izan da, adin desberdinen arteko mintza pratika bat egin baita...

Kolegioko 6.eko Ibai, Mikel, leire, Elaia, Irati, Ximun eta Narobak AEK-ko 5 ikasle eta irakaslea den Pantxika elkarrizketatu dituzte, haien izena - deitura - herria eta adina eskatuz, zergatik eta noiztik ikasten duten euskara galdetuz, zer zen zaila edo errexa, nun eta noiz mintzo diren euskaraz kurtsotik landa eta kuizz delako bat eginez. Erantzun guztiak eman dituzte, batzuk errexkiagoak besteak baino !

Euskaldun berri horiek plazer handiarekin parte hartu dute gure emankizunean. Telebista eta lagunen arteko topaketak hobekiago ulertzeko, haien haur ttipiekin mintzatzeko, karrikan eta sagardotegietan ongi pasatzeko eta kantatzeko... eta eusakra maite dutelako azpimarratu dute !

Ondotik, irrati animatzaile gazteek kanpoan ziren ikasleei galderak pausatu dituzte eta ongi erantzun ezkero, sariak irabazarazi : pintxak, pegatinak, bizkarreko bat eta... goxokiak ! Parte hartzaile guztiak eskertuak izan dira eta Pantxikak oharatrazi duen bezala : "ez da inor irabazle edo galtzaile, euskararen alde denok baitgara parte hartzaile !"

Giro biziki polita iragan da edozoin adinetako ikasleen artean ! Korrika'irratia itzali da aurtengo "zirkorrika" kantuaren hitzekin, denak batera abestu baitute..... eta :

"Ttipi Ttapa Ttipi Ttapa Kroketak !

Ttipi Ttapa Ttipi Ttapa Korrika !

Hemen gaude gero pintxo pote !

Hemen gaude Euskararen alde !"

Martxoaren 22an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten "Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak" banatu dira. Piarres Larzabal kolegioko Mahalia Resampa, 6.eko ikasleak, A mailako (11 - 14 urte) bigarren saria irabazi duelarik. Zorionak !!

Proiektu honen abiapuntua euskarako klaseetan izan da, erran nahi baita narrazioa landu ondoren, bukaeran ekoiztutako ipuinak Mathilde Etchart, haien irakaslea eta bere ikasleak Bilboko lehiaketa hortara parte hartzea erabaki zuten.

Sorpresa ederra izan da ikusirik kolegio honetako ikasle batek ereman duela sari hori ! Mahaliak bere ikaskideekin bizitako momentu hori partekatzeko parada izan du ondotik gelan, ingurukoak hurrengo baterako motibatuz.

Hego Lapurdiko hiriguneko euskara zerbitzuaren laguntzarekin, bostgarreneko ikasleek bertsolaritzaz gozatzeko parada izanen dute ikasturte honetan. Hala, "Bertsulari bat klasean" proiektua maxrtan jarri da otsailako oporretatik landa. Aimar Karrika Eta Egoitz Zelaia diren bertsolarien laguntzarekin, ikasleek hainbat eduki landuko dituzte, hala nola, bertsolaritzaren oinarrizko ezagutzak, irudimenaren lanketa, elkarrizketa lantzea, argumentuen xerkatzea etabar...

Saioak euskarako orenetan iraganen dira. Funtsean, proiektua bertsolaritzarekiko hurbiltze bat izanen da eta euskaraz nahiz euskararekin momentu goxo bat pasa daitekeela frogatzea du xede. Orotara, 6 saio eginen dira gela bakoitzeko, aldiro oren bateko interbentzioak eginez. Saioak bukatuta, ikasle guziek haien produkzioak kantatzeko parada izanen dute. ikuskizun hau maiatzaren 5an iraganen da Donibane Lohizuneko Ravel aretoan.

Otsailaren 14ean, 4Bko ikasleek Ainhoa herriko bidea hartu zuten Chimères taldearen azken lana ikusteko.

Laugarrenek, transmisio gaia lantzen baitute aurten, gelan honek, euskaraz antzeztutako ikusgarri horren ikusteko parada izan du, ondotik Txomin Heguy-rekin gelan lan bat eramanen baita. "Azken itzulia" bi antzezle eta musikari batek taularatu lan bat da.

"Herrixkañoan, Aldebaran zaharra, aspaldiko txirrindulariz jantzirik, txirrindula eskuan, bere haurraren zain da ; atzeman duen haurra da, orain arte kukuturik izan den haurra... Biztanle guztiak dira hor, zazpi urteko mutikoa errezibitzeko. Hor ageri da, Herrixkara daraman tuneletik jalgiz, bera ere korrikalariz jantzirik, txirrindula berri-berri batekin. Apur bat herabe, apur bat zuhur, apur bat berri. Aldebaranek aurkezpenak egin ditu, giroa goxatzen da. Horra gure bi txirrindulariak ibilaldi baterako abiatuak. Aldebaranek hasimasiak erakusten dizkio haurrari. Laster ikasten du. Ibiladiak iniziazio itxura hartu du..."

Martxoaren 15ean, Stephane Jaubertiek egindako Livère antzerkia ikusi dute 5.eko hiru geletako ikasleek. Livère (Emmanuelle Thomek antzeztua) neska gazte batek Ni deitutako mutil herabe gazte batekin (Sophie Kastelnikek antzeztua) bere egunerokoa partikatuko du. Baina mutil gaztea bere amaren etxera bere aitarekin bizitzera etorri dela, berak nahi izanik ere, laster ulertzen da.

Gutieneko leku batean, bi antzerkilariak aharratzen dira, aurrez aurre jartzen dira eta deskubritzen. Burasoek, oihal gibeleko boz bati esker, haien arteko harremanaren eboluzioari erritmoa ematen diote. Ikuslearen irudimena segidan deitua da baina antzerkilariek sortzen duten dinamika, taularatzea, argi jokoak eta soinuari esker, ikasleek emanaldia prezatu dute eta pertsonaien errealitateari sinetsi dute.

Konpaini honen lana eta haien begiean biziarazi duten aktoreen ixtorioaz sensibilizatu dira. Orohar, biziki pozik atera dira baina nerabetasuna eta anaikor - famili arteko harremanei buruzko galderez beterik...

Oporretatik landa, astearte eta ostegunetan, eguerdiko jolas garaietan, parte hartu nahi duten ikasleek mahai joko gelara hurbiltzen dira...

Jungle Speed, Puissance 4, Uno, Mikado, Babifuta ttikia, Mastermind, SOS zimino, Mila bornak, karta jokoak, Tangram... Denak dira beren esku eta nahi dutelarik, nahi dutenekin jolasten dira, bakarka, binaka edo taldeka....

Momentu astegina eta arrakastatsua da, ikasle anitz biltzen dira aldioro, elkar ezagutzeko parada dute eta desafioak gainditzeko... Irriak eta suspentzioak nahasten dira... baina lege bakar bat errespetatuz : "Euskaraz jolastu nahi dut" !!!

Martxoaren 14an, astearte arratsaldez, Stephane Jaubertiek idatzia et Entre les gouttes antzerki taldeak zuzendutako Livère antzerkia ikusi dute hirugarreneko ikasleek. Ikusgarri bukaeran, ikasleak arreta handikoak izan direla azpimarratu dute antzerkilariek. Kohabitazio zaila duten pertsonaiei lotu dira.

Saioaren amaieran, haien sentipena agertzen ez dira ausartu. Seguraski, ehun baten pertsonen aitzinean expresatzea ez baita errex haien adinean. Bainan martxoaren 31an, Livère antzerkiko aktore bati ongi etorria emana izanen zaio, koelgioan bertan emozioak eta kritikak egiteko aukera izango dute.

Antzerkiaren zatitxo bat :

"Ni" haur bat ; amarekin bakarrik bizi da, baserrialdean. Aita urrun da, familia bat berregiten ari. Laster, gizon berri bat ageri da. Maitasuna da. Laster-laster, amarekin eta haurrarekin bizitzera dator.

"Ni" ama bat eta aitaizun bat. Horraino, deus berezirik ez. Eta horra non, gaztigatu gabe, Livère datorren. Amaren gizon berriaren alaba da. Nondik dator livère ? Zergatik ? Zenbat denborarako ? Ez dugu arrapostua. Dakigun baarra, livère kokatu dela eta harekin moldatu beharko dugula. Hotza sartu da baserrialdean, etxean [...].

Stephane Jaubertie, Livère testuaren egilea (Editions théâtrales // Jeunesse)

Martxoaren 14an, astearte goizez, 2014ean eta Franco Lollik egindako Gente de bien filma kolonbiarra ikusi dute 4. eta 3.eko ikasleek, Donibane Lohizuneko zineman.

Ikusi duten filma espainolez zen, kolonbiarrez preseski, zaila ulertzeko baina helburua zen : hizkuntza entzutea eta ulermena lantzea.

Filmaren irudien bitartez, Kolonbia bezalako herri bat deskubritu dute, bertan diren ezberdintasun sozialak (eko, auzoak...) eta haien ikasgaian duten programari lotua den gai bat : familiartekoan harremanak.

Oporrak aitzineko astean, 3.eko ikasleek lau egun enpresako ikastaldian pasa dituzte...

Joan den asteartean, 3.eko ikasleen ahozkoa entzuteko, kolegioko ikasle guztiak banatuak izan dira 19 taldeetan azken orduan.

Epaimahaian ziren irakasle / hezitzaileak, ikasle bakoitzaren gaitasunak neurtu ditu.

Haien ahozkoa presentatzeko, sortu zuten diaporama euskarri gisa erabili dute.

Ikasle gehienek lan interesgarria aurkeztu dute.

Milesker gure ikasleei harrera egin dieten enpresa guztiei !

Martxoaren 7an, asteartez, Stephane Jaubertie antzerki idazlearekin solastatzeko aukera ukan dute ordu batez 5.eko ikasle guztiek, ikasgelan eta kolegioko IDZtan... 

Adi egon diren ikasleen aitzinean, idatzitako 14 obren aurkezpena (13 publikatuak) egin die idazleak, bereziki Livère 

Azken honen antzerkia ikusteko parada izango dute martxoaren 15ean, Senpereko Larreko antzokian.

Nahiz eta antzerki baten idazteko denboraz harritu diren (4 hilabete eta urte bat artean), idazlea galdezaktu dute lanbidearen irizpideak eta hilabete saria ezagutzeko baita ere bere obrei buruzko galderak eginez...

Bukatzeko, ikasle batzuen lekukotasunak bilduak izan dira :

- "Interesgarria izan da jakitea zer den xuxen idazle baten lanbidea eta bere hilabete saria"

- "Gizon sinpatikoa, interesgarria izan da, umorez betea, hitzekin jolasten baitzen"

- "Antzerkia deskubritzeko gogoa eman digu"

Milesker Stephane kolegiora etortzeagatik !